Matute “Bi aukera baino ez dira, herritarren eskubideak defendatuko dituen EHBildurena eta erregimenaren alderdiena, PNV barne, Troikaren ordezkari instituzionalena”

Abiatu berri dugun kanpaina honetan ezinbestekoa dugu zuen guztien indarra, Europa eraldatzeko bidean Euskal Herria bera irauli behar dugulako. Ongi daki Ezkerraldeak zer nolako ondorioak dituzten gure bizitzetan Europatik datozen inposizioek, eta horien kontrako borroka berton hasten dela zalantzarik ez izan. Gaurkoan, baina, Sestaoko Navaleko langileak zoriondu behar ditugu, haien borrokarengatik ere, aurrera egingo dutelako. Enplegua da, zalantzarik gabe, Ezkerraldearen kezka nagusienetako bat, baina tamalez badakigu Urkulluren enplegu politika PNVren kargu izandakoak Repsol bezalako enpresetan kokatzera mugatzen dela.

Son las puertas giratorias porque lamentablemente la única apuesta real por el empleo del PNV es colocar a sus exdirigentes en comodos despachos de transnacionales como Repsol.

PNVk atzo esandakoetatik, badugu adostasun puntu bat. Izan ere, hauteskunde hauetan bi boto bakarrik eman daitezkeela esan zuten. Eta hala da, baina ñabardura garrantzitsu batekin: Egia da bi aukera baino ez direla, herritarren eskubideak Euskal Herrian eta Europan defendatuko dituen EHBildurena eta, bestetik, erregimenaren alderdiena, PNV barne, Troikak agindutako erreformak zintzo aplikatzen dituztenak.

El PNV juega ahora a disfrazar su discurso, para tratar de ocultar que comparte programa con PSE y PP. Lo que si es cierto de cuanto dijeron ayer es que en estas elecciones hay dos proyectos sobre la mesa: el de Euskal Herria Bildu, que reclama soberanía para defender todos los derechos de toda la ciudadanía, aquí y en Europa, y el de los partidos del régimen que no quieren que nada cambie porque temen perderlo todo.

Troikaren ordezkari instituzionalaren hautagaiak “pertsonak erreskatatuko dituen Europaz” hitz egin zuen atzo. Hitz lotsagabeak duela bi hilabete, Bilbon, Troikari alfonbra gorria jarri zion alderdiaren eskutik. Pertsonak benetan erreskatatu nahi badituzte, has daitezela gobernatzen duten herrialdetik, non gero eta pobrezia gehiago pairatzen den. Baina haiek murrizketak ezartzea nahiago dute.

Es curioso que la candidata del PNV, del brazo institucional de la Troika nos hable ahora de “una Europa que que rescate a las personas” cuando hace poco más de dos meses sus compañeros de partido con su lehendakari a la cabeza le ponían la alfombra roja a la mayor concentración vulneradores de derechos y dignidades jamás congregada en Euskal Herria.

https://scontent-b-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t31.0-8/966574_866114460072538_4601323872281064971_o.jpg

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-prn1/t31.0-8/10265643_866113680072616_8319328664399956161_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/t31.0-8/1614353_866112830072701_4299970707244269765_o.jpg

https://scontent-b-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-frc1/t31.0-8/10015030_866113103406007_7829397671281307568_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t31.0-8/10333495_866113166739334_1479979470608494193_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/t31.0-8/778849_866113200072664_3592782792455927515_o.jpg

https://scontent-a-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-frc1/t31.0-8/903294_866113570072627_4581417185373086666_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/t31.0-8/10257616_866113936739257_4492325016709115924_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t31.0-8/10293821_866114886739162_7099715671997926131_o.jpg

https://scontent-b-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t31.0-8/10298125_866115216739129_2733027788100269897_o.jpg

Oskar Matute “EAJ, PSE eta PPk ateak ireki dizkiote transnazionalek Europako botere politikoa eskuratzeari”

EAJ, PSE eta PPk ez dute oztopatu nahi izan Europako eta Estatu Batuetako agintariek egiten diharduten merkataritza askeko ituna. EH Bilduk aukera eman die Legebiltzarreko osoko bilkuran, amerikako transnazionalek kapitalismoaren izenean inpunitatez Europan sartzea gaitzesteko. Aldiz, jeltzale, sozialista eta popularrek nahiago izan dute “zuhurtziaren” izenean sinadura hori ez oztopatzea. Itunak ahalbidetuko du “enpleguan, ingurumenean, osasun publikoan eta elikadura segurtasunean ondorio suntsitzaileak” izatea, salatu du Oskar Matute legebiltzarkideak.

Koalizioak beste bide batetik jotzeko proposamen politikoa egin du Legebiltzarrean, hain zuzen, “Europako herrien burujabetza erreskatatzeko eta herritarrak enpoderatzeko bidean”. Hiru alderdiek guztiz kontrakoa egin dute, “kapitalismoaren izenean krisi sozioekonomikoan sartu gintuen Europara itzultzea, bidea irekiz transnazional eta lobbiek Europako botere politikoa eskuratzea, euren intereserako erabiltzeko”. “Estatu Batuen interes geoestrategikoen eta bere morrontzara dagoen Europa nahi duzue”, esan die Matutek, eta “hala ere, gai izango zarete kanpainan Europa demokratikoagoa eta sozialagoa nahi duzuela aldarrikatzeko”.

EHBildu

Asier Vega: “Espainiako Gobernutik jasotzen dituen diru laguntza berezirik gabe, Zabalgarbik 18 milioi euroko defizita izango luke”

Asier Vega Alternatibako kide eta Bizkaiko EHBilduko batzarkideak agerraldia egin du gaur goizean Zabalgarbiren inguruan. Errauskailuak hondakin toxikoak sortzen dituela salatu du eta azpiegituraren errendimendu energetiko baxuaren ondorioz, Europako legedia urratzeko arriskuaz ohartarazi du.

EH Bilduk Zabalgarbi errauskailuaren jardueraren inguruko hainbat alderdi argitzeko exijitu du Bizkaiko Batzar Nagusietan izan den Ingurumen batzordean. Koalizioak Iosu Madariaga Ingurumen diputatu eta Zabalgarbiko presidente denari eskatu dizkio azalpenak, Ekologistak Martxanek eta EHUko hainbat irakasle adituk errauskailuari buruz osatu duten txosten baten informazioaren harira.

Asier Vega EH Bilduko batzarkideak hiru ardatzen inguruko argibideak eskatu ditu: errauste prozesuan atmosferara isuritako gaiei buruzkoak, erraustearen ondorioz sortzen diren gai toxikoei buruzkoak eta eraginkortasun energetikoari eta bideragarritasun ekonomikoari buruzko azalpenak.

Isuriak

Atmosferara jaurtitako isuriei dagokienez, 2012an gai kutsakorren gehienezko isurketa mailak lau aldiz gainditu zirela onartu zuen Lakuak. Koalizioko ordezkariak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak errauskailuaren jarduera behin eteteko agindua eman zuen arren, gainontzeko hiru alditan ez zen halako neurririk hartu.

Horrez gain, Vegak gogorarazi du Ingurumen Baimen Bateratuaren arabera, “karbono monoxidoaren gehienezko isuriak ezin izango dira edozein kasutan gainditu eta Zabalgarbik bi alditan gainditu zuen karbono monoxidoaren isuri muga. Bi aldietan ez zen errauskailuaren jarduna eten”.

EH Bilduk gai toxikoen isuriak aipatu ditu. 2012an merkurio isuria 1,5 kg-ko kopurura iritsi zen eta datu horrekin kezkatuta, Vegak diputatuari galdetu dio ea urtean 150mg/m3-ko isuri jarraituaren muga gainditu den. Madariaga diputatuak ez du Vegaren galdera erantzun.

Bestalde, dioxina eta furano neurketen datuek islatzen dutenez, 2012an Zabalgarbiren hurbileko hainbat puntutan lau aldiz gainditu zen gida-balioa (23 femtogramo/m3). “Osasunerako kaltegarria al da dioxina eta furanoak airera isurtzea? Ados egongo gara dioxina eta furanoak gizakiaren jardueraren ondorioz sortzen diren gairik toxikoenak direla baieztatzen badut” gaineratu du Vegak.

EH Bilduk ziurtatu duenez, hainbat ikerketa zientifikok frogatzen dute hondakinen errausketak gai arriskutsuak sortzen dituela eta osasunerako kaltegarriak diren gai toxikoak askatzen dituela. Madrilgo Carlos III unibertsitateko ikerketa baten aipua egin du Vegak. Ikerketa horren arabera, errauskailuen edo gai toxikoen tratamendurako azpiegituren ondoan bizitzeak minbizi arriskua handitzen du bataz bestekotik gora.

Hondakinak

EH Bilduk adierazi du Zabalgarbik gai arriskutsu bihurtzen dituela hasiera batean arriskutsu ez direnak, errauste prozesuaren bidez.

2012 eta 2013 urteetako hainbat zepa laginek ez dute lixibatu frogan baldintza nahikorik bete, arriskutsu ez diren hondakinen isurtegietan uzteko. Analisiek adierazi dute kobre eta karbono organiko disolbatu maila altuegiak zituztela. Ondorioz, hondakin arriskutsuen trataera jaso behar dute. “Dirudienez, ordea, zepak Larrabetzu, Lemoa eta Zallako zabortegi arruntetara eraman dira”.

Vegak azalpenak eskatu dizkio Aldundiari kontrol gabeziarengatik eta zepen kudeaketak eragin ditzakeen osasun kalte eta kutsadurarengatik.

Energia eraginkortasuna

Ekologistak Martxanen txostenak aditzera eman du Zabalgarbi errauskailua ez litzatekeela energia balorizaziorako azpiegitura izendatu behar, hondakinen ezabaketarako azpiegitura baizik.Elkarteak R1 faktorean (energia eraginkortasuna neurtzeko indizean) oinarritzen du baieztapena.

Zabalgarbiren kalkuluen arabera, R1 faktorearen balioa 0,63koa izan zen 2012an. Hau da, energia balorizaziorako planta gisa izendatzeko gutxienekoa baino 0,3 puntu gehiago. Aldiz, Ekologistak Martxanen txostenak metodologia akatsak atzeman ditu eta egiazko balioa 0,59koa dela ziurtatu du. Hala balitz, Zabalgarbi hondakinen ezabaketarako planta izendatu beharko litzateke. Eusko Jaurlaritzak R1 faktorearen neurketa errebisatu du elkarte ekologistaren eskariz eta 0,61eko balioa eman dio Zabalgarbiren energia eraginkortasunari. Vegak emaitza horren azalpena eskatu du baina Madariagak ez du azalpenik eskaini.

“Zabalgarbik 0,60eko balioa baino gutxiago lortuko balu, ezingo lituzke tratatu gabeko hiri hondakinak erre eta hondakinen kudeaketarako hierarkian isurtegien lehentasun maila berbera izango luke” argitu du koalizioko batzarkideak. Aldaketa horrek Europako legedia urratzea ekarriko luke.

Azkenik, Vegak Zabalgarbiren bideragarritasun ekonomikoa izan du hizpide. “Espainiako Gobernutik jasotzen dituen diru laguntza berezirik gabe, Zabalgarbik 18 milioi euroko defizita izango luke”. Vegaren ustez, laguntza horiek ezabatzeko aukeraren aurrean, gasaren garestitzearen aurrean eta Europako legedian aurreikusten diren aldaketak kontuan hartuta, Zabalgarbiren bideragarritasun ekonomikoa kolokan dago.

EHBildu Bizkaia

X