2014ko Maiatza

Oskoz: Europan politika finantzen gainetik egotea lortu behar dugu

EHBilduren hauteskunde kanpainaren harira, hitzaldia antolatu zen atzo Donostiako Egia auzoan, Troikaren eta bere ondorioen inguruan. Alternatibako kide Ayem Oskoz eta Sortuko Jone Etxeberria aritu ziren hizlari. Publikoan eta eztabaidan parte hartzen, halaber, Donostiko zinegotzi eta Alternatibako kide Jon Albizu izan zen bertan.

http://alternatiba.net/idazlanak/3623/ayem-oskoz-eta-jone-etxeberria-troikaren-eta-bere-politiken-ondorioen-inguruko-hitzal

Alternatibak bere elkartasuna adierazi dio Hondurasko Libre alderdiari bere kideek pairatutako erasoen harira

Alternatibako Koordinakunde Nazionaleko kide Maite Elizondok pasa den maiatzaren 13an Hondurasko Libre alderdiko kideei bere elkartasun osoa adierazi  nahi izan die, Kongresuko presidente Mauricio Olivak baimendutako estatuko segurtasun indarrek egindako utzarazte basatiaren biktima izan zirelako. Gainera Olivak, hau gutxi balitz, Rafael Alegria, Esdras Amado Lopez eta Manuel Zelaya Rosales diputatuak epai politiko batera eramatearekin mehatxatu zituen.

http://alternatiba.net/idazlanak/3619/alternatibak-bere-elkartasuna-adierazi-dio-hondurasko-libre-alderdiari-bere-hainbat-k

Palestinarekiko elkartasuna Nakba-ren 66. urteurrenean

Nakba-tik 66 urte pasatu dira jada eta 1948ko errefuxiatu gehienak hil dira etxera ezin bueltaturik. Beren ondorengoek haien etxeen giltzak gordetzen dituzte oraindik, eta itzultzeko itxaropena eta aldarrikapenari eusten diote, gobernu askok plan sionisten aurrean mantentzen duten axolagabekeria edota konplizitate zuzenaren gainetik.

http://alternatiba.net/idazlanak/3609/palestinarekiko-elkartasuna-nakba-ren-66-urteurrenean

Hauteskunde Batzorde Zentralaren ebazpenarekin herri honetako bigarren indar politikoa isilarazi nahi dute

Hauteskunde Batzorde Probintzialean hauteskunde tarteen banaketaren negoziazioan egindako akordioa, HBPan dauden alderdi politiko guztien onespenarekin egin zela, akordio horren kontra helegitea jarri duen alderdia barne. Bukatzeko, EHBildutik herritar guztiak eta bereziki, koalizioaren militanteak deitzen ditugu, HBPak kendu dizkigun kanpainarako spoten tarte horien lekua auzo eta herrietako lanaren, edota sare sozialen bitartez betetzera.

http://alternatiba.net/idazlanak/3607/hauteskunde-batzorde-zentralaren-ebazpenarekin-herri-honetako-bigarren-indar-politiko

Diana Urrea: Herritarentzat bestelako Euskal Herria eraikitzeko eskatzen dugu zuen botoa

Gazteak, sistemaren biktima nagusienetarikoak izaten ari gara. Sistema kapitalista eta patriarkal honek, modu sistematikoan gure oinarrizko eskubideak suntsitzen ditu: berdintasuna, hezkuntza, sexualitatea, kultura, lana, osasuna, etxebizitza. Unibertsi-taterako sarbidearen garestitze izugarria, laguntza sozialen murrizketak, burujabetzeari dagozkionak adibidez… Tamalez, ugariak dira adibideak..

  •  

http://alternatiba.net/idazlanak/3603/diana-urrea-herritarentzat-bestelako-euskal-herria-eraikitzeko-eskatzen-dugu-zuen-bot

Gogoratzera gatoz EAJk 30 milioi euroko ordain-agiri bat daukala ordaindu gabe

Dei egiten diegu EAJri eta eurekin batera politika fiskala (PSOE eta PP) tartekatzen dutenei publikoki onartu dezaten euren erantzukizun politikoa opor fiskalen inguruan sortutako iruzurra, eta bere gain hartu dezaten heritarren aurrean euren ardura, azken finean eurek direlako isuna ordaindu beharko dutenak. Gogoratzera gatoz, EAJ-k 30 milioi euroko ordain-agiri bat daukala ordaindu gabe.

http://alternatiba.net/idazlanak/3600/gogoratzera-gatoz-eajk-30-milioi-euroko-ordain-agiri-bat-daukala-ordaindu-gabe

Minutu bateko isilunea

Isabel Carrasco bere alderdiko beste militante batek erail du eta ez dirudi arrazoi politikoengatik izan denik. Datu hauekin mingarria da beste milaka hildakoentzat erakunde publikoetan lutoa gordetzea eta minutu bateko isiluneak egitea, Arabako Biltzar Nagusietan ere bai. Korporatibismoa deritzo horri, baina korporatibismorik txarrena, izan ere, pentsa mediku guztiek dolua gordeko balute beren eremuko profesional bat hiltzen den bakoitzean. (artikulua gazteleraz dago idatzia)

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3599/minutos-de-silencio

Matute: Oregik azalpenak eman behar ditu berehala AHTren obretan justifikatu gabe dauden 9 milioiengatik

Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren eledunak salatu du Euskal Herrian Corsan enpresa-elkartea egiten ari den obretan ere justifikatu gabeko 9 milioi euro daudela. Oregik erakutsitako arinkeriaren aurrean, errealitatea da hemen ere kezkatzeko arrazoi handiak daudela. Ez bakarrik AHTrentzat hainbeste milioi bideratzeagatik krisi garaietan, beste behar sozial eta ekonomiko larriagoak alde batera utziaz, baita Corsan enpresa eraikitzen ari den AHTren zatietan justifikatu gabe dauden gainkostuengatik ere.

http://alternatiba.net/idazlanak/3595/matute-oregik-azalpenak-eman-behar-ditu-berehala-ahtren-obretan-justifikatu-gabe-daud

2014ko Maiatza: Europa

Bizitza duina, anitza eta askearengatik

Eredu kapitalista eta neoliberalarentzat, pertsonak beren ekoizteko eta kontsumitzeko ahalmenarengatik baino ez dira haintzat hartzen, horregatik, zenbait kolektibo, tartean aniztasun funtzionala duten gizon-emakumeek osatutakoa, sistemaren logikarentzat zama ekonomikoak baino ez dira. Ondorioz, kolektibo honetan bazterketa soziala gero eta gehiagotan ematen da, pobrezia goraka doa eta gizartearekiko isolamendua gertatzen da. (artikulua gazteleraz dago)

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3646/por-una-vida-digna-diversa-y-libre

Diana Urrea: Desarrollismoa, frackinga eta nuklearren aurrean elikadura burujabetza eta ama lurra defendatuko ditugu

Ekitaldia egin zuten Muskizen Diana Urrea Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkideak eta Aitziber Ibaibarriaga EHBilduren Bilboko udaleko bozermailea. Bertan, Euskal Herri feminista, ekologista eta internazionalista aldarrikatu ez ezik, bizi dugun garai politiko berria honen garrantzia azpimarratu zuten: "Bakeak ere behar du EHBilduren ahotsa Europara eramatea. Ahots sendoa, konponbidearen alde dauden herritarren gehiengoaren aldarrikapenak, Europako instituzioetara eramango dituena"

http://alternatiba.net/idazlanak/3638/diana-urrea-desarrollismoa-frackinga-eta-nuklearren-aurrean-elikadura-burujabetza-eta

EHBilduren hitzaldia Oskar Matute eta Sabino Cuadrarekin Europako Hauteskundeen inguruan

Pasa den maiatzaren 20an, Gasteizko Probintzia plazan Alternatibako bozeramaile eta EHBildure parlamentari eta Amaiurreko ditutatu Sabino Cuadrarekin egindako solasaldia Europako hauteskundeen harira. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3647/charla-de-ehbildu-con-oskar-matute-y-sabino-cuadra-sobre-las-elecciones-europeas

Asier Vega: Eredu sozioekonomiko justu eta solidarioa aldarrikatzera goaz Europara, hemen bezala beste eredu bat eraiki nahi dugulako. Behetik eta ezkerretik

Pasa den maiatzaren 17an, Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegaren partehartzea Lezaman Europarako Hauteskundeen harira. Herriko askok gerturatu ziren ekitaldia babestera. Gora Txorierri gorria!

http://alternatiba.net/idazlanak/3615/asier-vega-eredu-sozioekonomiko-justu-eta-solidarioa-aldarrikatzera-goaz-europara-hem

Oskar Matuteren parte-hartzea Puyalon-Os Pueblo Deciden-ren ekitaldi nagusian Zaragozan

Pasa den maiatzaren 16an, Aragoiko Puyalón de Cuchas-eko kideek gonbidatuta Zaragozara gerturatu ginen Os Pueblos Deciden hautagaitzaren ekitaldi nagusian izatera. Hemen duzue Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren parlamentari Oskar Matuteren parte-hartzea.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3633/oskar-matute-%E2%80%9Cvotar-lospueblosdeciden-significa-instalar-un-caballo-de-troya-en-europ

Igor Nabarro: Ez dugu sistema hau berreraiki nahi, apurtu baizik justizia sozialean eta elkartasunean oinarritutakoa eraiki ahal izateko

Alternatibako kide eta EHBilduren Europarako Hauteskundetarako zerrenkide Igor Nabarrok Arabako Añana herrian egindako partehartzea pasa den maiatzaren 17an. Herriko pertsona asko hurbildu ziren ekitaldia babestera.

http://alternatiba.net/idazlanak/3628/igor-nabarro-ez-dugu-sistema-hau-berreraiki-nahi-apurtu-baizik-justizia-sozialean-eta

Oskar Matute: Elite finatzarioek bahitutako Europa honek falta duena demokrazia da

Pasa den astean, Alternatibako bozeramaile eta EHBilduren parlamentari Oskar Matutek Altzan (Donostia) egindako partehartzea Troika eta Euskal Herriko herritarren bizitzarengan dituen ondorioen inguruan aritu zena. Honen harira, hurrengo maiatzaren 25ean bozkatzera ateratzeko garrantzia azpimarratu zuen, ezkerretik eta behetik guztia eraldatzeko helburuarekin. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3627/oskar-matute-esta-europa-secuestrada-por-las-%C3%A9lites-financieras-si-algo-le-falta-es-d

EHBilduren aldizkari digitalaren 7. alea: Europako Hauteskundeak

Hamabostero bezala, Euskal Herria Bilduren aldizkari digitala kaleratu dugu, PDF formatuan deskargatu edo sarean ikusteko. Lurralde bakoitzean koalizioak egiten duen lanaren berri eta, asteon, Europako Hauteskundeen ale berezia. 

http://alternatiba.net/idazlanak/3620/ehbilduren-aldizkari-digitalaren-7-alea-europako-hauteskundeak

2014ko Maiatza

Silvia Federicirekin Bilbon antolatutako topaketaren bideoak

Pasa den maiatzaren 14an, Alternatibatik pentsalari feminista eta  'Calibán y la Bruja' eta 'Revolución en punto cero' bezalako tituluen idazle Silvia Federici gonbidatzeko eta Bilbon entzuteko ohorea izan genuen. Gainezka zegoen Bilborock aretoan, Federicik kapiotalismoaren biziraupena ziurtatzeko emakumearen gorputzak gordetzen duen paperaz hitz egin zigun. Federicirekin batera, Feministalde eta Abortatzeko eskubidearen aldeko plataformaren kide Anabel Sanz izan zen ikuspuntu lokalagoa emateko eta ondorengo eztabaida bideratzeko.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3656/encuentros-con-silvia-federici-en-bilbo-el-cuerpo-de-la-mujer-es-la-%C3%BAltima-frontera-d

Euskal ezkerraren indarra nagusi izateko

Alternatibako bozeramaile Oskar Matuteren gogoeta laburra pasa den igandeko Europako hauteskundeen emaitzen harira: "Argi gelditu da borrokan jarraitzen dugula, herri honetako ezkerraren zati garrantzitsu batekin lotura dugula, ezinbestekoa denarekin, kopuruagatik eta oinarri antolatuagatik, Euskal Herritik erregimenarekin hausteko prozesua sortzeko".

http://alternatiba.net/idazlanak/3658/euskal-ezkerraren-indarra-nagusi-izateko

Gipuzkoak 28 milioi euro erabiliko ditu pobreziari eta gizarte bazterketari aurre egiteko

Gipuzkoako Foru Aldundiak 28.500.000 euro inguru erabiliko ditu aurten pobreziari eta gizarte bazterketari aurre egiteko, azken hiru urteetan aurrekontua % 44 goratu duen esparru honi jarraipena emateko. Iaz 14.080 pertsona ahultasun egoeran zirenak babestu zituen foru administrazioak, bere zerbitzu eta laguntza ekonomikoen bitartez. Azken helburua da pertsona horien gizarteratzea eta ahalmentzea, parte hartze aktiboa lantzen duten gizarteratze prozesuen bitartez.

http://alternatiba.net/idazlanak/3651/gipuzkoak-28-milioi-euro-erabiliko-ditu-pobreziari-eta-gizarte-bazterketari-aurre-egi

David Pina: Legealdia bukatzeko urtebete faltan, udal honek enplegua sortzeko politiketan ez du deus egin

Alternatibako kide eta Gasteizko Udalean EHBilduren zinegotzi David Pinaren osoko bilkuran parte-hartzea Eusko Jaurlaritzak finantzatutako euskal instituzio desberdinetan praktikan jarri beharreko enplegu planen inguruan. Pinak bere kezka eta bere taldearena plazaratzen du, azken hiru urteetan, enpleagua sortzeko eta aktibazio ekonomikoa sustatzeko udalak erakutsitako geldotasunaren aurrean. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3668/david-pina-un-a%C3%B1o-de-terminar-la-legislatura-este-ayuntamiento-sigue-en-blanco-en-pol

Euskal Y, eredu zaharkitua

AHTren balio erantsia denbora da, eta geltokien arteko distantzia ahalik eta txikiena den heinean gero eta laburragoa izango da. Mapari begiratzearekin aski dugu, bestelako azalpenik gabe. Erretagarritasun ekonomikoari dagokionez, baztertua dago. Europako Batzordearen arabera hemen proiektatutakoaren moduko sistema batek bederatzi milioi bidaiari izan beharko lituzke errentagarri izateko, De Rus-ek zortzi milioitan kokatzen badu ere. Ez gehiago… ezta gutxiago ere.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3626/la-%E2%80%98y%E2%80%99-vasca-un-modelo-obsoleto

Amaia Agirresarobe: Prekarietatean bizi eta laguntzarik jasotzen ez duten pertsonak gero eta gehiago dira Bizkaian

Alternatibako bozeramaile eta Bizkaiko EHBilduren batzarkide Amaia Agirresarobek, EHBilduren eta Bizkaian baztertze sozialaren kontra borroka egiten duen Hirugarren Sektoarearen izenean, babes sozialerako sistema indartzeko neurriak aurkeztu ditu osoko bilkuran. Zehazki, Barneratze-sozialerako Laguntza Berezien gaineko aldaketa aurkeztu du, Bizkaian pobrezian eta prekaritatean bizi diren pertsona guztiek haien egoera hobetzeko sarrera ekonomikoa jasotzeko eskubidea bermatuko duena. 

http://alternatiba.net/node/3625

AHTko lanak gelditu eta gertatzen ari dena gardentasun osoz ikertzea eskatu du EHBildu

AHTko lanetan gertatzen ari diren irregulartasun guztiak eta diru xahuketa larria salatu eta obrak gelditzeko eskatu zuen EH Bilduk Abandoko geltokian egindako agerraldian, Oskar Matute Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkide eta Maribi Ugarteburu, bera ere koalizioko parlamentaria Gasteizen.

http://alternatiba.net/idazlanak/3634/ahtko-lanak-gelditu-eta-gertatzen-ari-dena-gardentasun-osoz-ikertzea-eskatu-du-ehbild

Diana Urrea ‘Lankidetza publikoa enpresarien interesetatik bereizita egon behar du’

Gaur egun indarrean den eredu kapitalista, neokolonial eta patriarkala, zapalkuntza eta bazterketa eragiten du munduko biztanleriaren gehiengoan.

Egoera honen aurrean, ez da proposamen ??askatzaile eta alternatiboen alde aposturik egiten; ez dira politika koherente eta globalak martxan jartzen. Alderantziz, ahultasun eta bazterketak ez dira lehentasunak eta lankidetzaren helburu bezala planteatzen dira: Modu marjinalean, bigarren mailako  izaerarekin.

Hala eta guztiz ere, nazioarteko lankidetza agenda lankidetza politikaren laguntza fluxu eta bere aktore nagusietara mugatzen da nagusiki; hau da, estatu eta erakunde multilateral gehienak, garapena eta hazkunde ekonomikoa maila berean jartzen dute eta sistematikoki ez dituzte betetzen beraiek finkatutako finantziaziorako helburuak, izaera loteslea ez dutelako. Giza garapen jasangarria suposatzen duen gutxienengoen aukera izaten jarraitzen du eta soilik aktore batzuk horrela dihardute, gure inguruko lankidetza deszentralizatuan, intentsitate eta gradu ezberdinetan.

EH Bildurentzat, lankidetza politika gizarte politika publiko bat izan behar du, izaera egonkor eta iraunkorrarekin, borondate politikoaz, nazioarteko elkartasun eta justizia sozialean oinarrituta.

Mundu globalizatu eta elkarren mendeko baten erronka globalak soilik planteatu daitezke herritartasun unibertsalaren kontzeptuaren ikuspegitik, gizaki eta herri guztiek bere eskubide guztiak bermatuak izan behar dituzte.

Lankidetzarako politikak soziala izan behar du, bazterketaren aurkako borroka helburu izanda ikuspegi eraldatzaile batetik. Gainera, estrukturalki bertan kokatzeak, herrien arteko elkartasunarekin zerikusirik ez duen beste interesez batzuetatik aldentzen ditu, enpresen internazionalizazioa adibidez.

EH Bildurentzat, lankidetzarako politika bat ezartzea garrantzitsua da, baina hori bezain garrantzitsua  honi ematen zaion orientazioa da. Giza garapenean eragin positiboa eskuratzeari dagokionez, ahalduntze eta ekarpenak berdintasun eta justizia terminoetan oinarritutako giza garapena, norabide erabat eraldatzailea izan behar du.

Horretarako hiru dira kontutan hartu beharreko faktoreak lankidetza politikan; Giza garapen jasangarriaren aldeko apustua, Bazterketa dakarren kausa edo zergati  estrukturaletan eragin eta eraldaketa subjektuak lagundu eta azkenik emantzipatzaileak diren alternatibak martxan jarri berdintasun eta justizia terminoetan aurrera egiteko.

Eraldaketarako subjektuen artean herri mugimenduak eta eragile sozialak ditugu. Hegoalde globaleko instituzio publikoak ereemantzipatzaileak diren alternatibak babestu eta suspertzen dituzte: bizitzaren jasangarritasuna, demokrazia erradikala eta erabakitze eskubidea, ekonomia solidarioa eta ekologikoa, deshazkundea, etab.

Proposamen hauek ez dute paradigma oso bat osatzen baizik eta begirada kritiko eta konfrontatzaileen multzo bat, aurrerapen, hazkunde eta garapen proiektu modernizatzailearen aurrean.

Subjektu hauen indartzea eskubideen ikuspegitik egin beharra dago, batez ere  ahulagoak diren sektore herrikoien kasuan, bere enpoderazio prozesuak lagunduz eta modu lokalean edo internazionalean martxan jartzen dituzten ekimenak babestuz. 

Proposamena

Azaldutakoa aintzat hartuz, EH BILDUtik proposatzen dugu Orientazio orokor berriek ondorengo hausnarketa eta gogoeta hauek jaso ditzatela:

  • 1/2007 legeak (Garapenerako lankidetza Legea) zein 14/2007 (Pobretutako herriekiko Justizia eta elkartasun gutunak) ezarritako markoak errespetatzea.
  • Honakoak jasoko dituen kokapen politiko argia zehaztea:

–       Garapenerako lankidetza politika sozial publiko gisa ulertzea; egonkorra, iraunkorra, justizia sozialean oinarritua, herritarrei erantzungo diena / munduko ardura partekatua eta elkartasun internazionalistarekin zerikusirik ez duten interesetik at egongo dena.

–       Nortasun eraldatzailea duen garapenerako lankidetza gauzatzea; giza garapen jasangarriaren aldeko apustua egingo duena, bazterkeria sortzen duten egiturazko arrazoietan eragingo duena, eraldatze subjektuak lagunduko dituena eta burujabetzerako garapen alternatibak indarrean jarriko dituena. Beraz, egungo garapen eredutik eta bere defendatzaileetatik aldenduko den apustu argia.

  • Ondorengo oinarriak jasotzea:

–       Elkartasuna; elkartasun internazionalistan oinarritzea, justizia sozialaren globalizazioa, herritartasun unibertsala eta ardura partekatua. Beraz, enpresen irabazien edota merkataritza abantailekin zerikusia duten egitasmoak baztertuko dituena, nazioarteko harremanen promozioa edo asistentzialismoa, eta aliantza publiko-pribatuak berariaz onartuko ez dituena.

–       Parte-hartzea; irabazi asmorik gabeko erakundeak baino ez dira politika sozialeko eragileak. Aliantza publiko-sozialak sustatu behar dira, eta gizarte mugimenduak ere aintzat hartu.

–       Jabetzea eta laguntzea; harremanak horizontalak izan behar dira, pertsonen borondatea eta erabakitzeko eskubidea errespetatuko dute beti, lankidetza egitasmoen eta politiken ardatz direlako. Parte-hartzea aktiboa eta kalitatekoa izan behar da.

–       Sakontasuna: lankidetzarekin koherentziaz jokatzeko, sustatutako egitasmoak epe luzerako prozesu konplexu eta progresiboetan kokatu beharko dira. Ezin da oinarrizko beharrak asetzera mugatu, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, giza eskubideak eta natura, parte-hartzea eta ekintza politikoa eta bestelakoak jorratu beharko ditu.

–       Kalitatea; eraginaren arabera ulertu behar da, aldaketa nabarmenen eta egiturazko eraldaketen arabera, eta horrek epe luzerako prozesu eta estrategiak eskatzen ditu, sakontasun printzipioarekin bat eginda.

  • Eztabaida parte-hartzailea eta zabala irekitzea, Zuzendari Plan berriaren definizioan parte hartuko duten eragile desberdinen denborak errespetatuz.
  • Legez ezarritako %0,7aren konpromisoa betetzea.
X