Alternatibak FMLNren garaipena ospatu du El Salvadorreko klase pobretuen alde lan egiten duelako

Alternatibatik, Frente Farabundo Martí para la Liberación Nacional frontearen hauteskunde garaipena txalotzen dugu, tarte txikiarekin bada ere, El Salvadorrek beharrezko dituen eraldaketa sozialen bidea zabaldu duelako.

Beste bost urtez, garaipen berri honek, eta FMLNren eskutik, Amerikako herrialde txiki honetan herri klaseek botere harreman berriak eraikitzea ahalbidetu du, gehiengoaren mesederako joera batekin, hau da, klase pobreen mesederako lanean. Azken batean, herrialdeak ezkerrera egin dezan. Legealdi berriarekin hasiko den gobernu honek, aberastasun politiken birbanaketari eta herritar guztientzako Ongizate Estatuari bultzada erabakigarria emango diola uste dugu, oraingoan, presidente gerrilla ohiaren buru historikoa bat izanik.

Gerrilla honek ardura eta kemena izatea ondo erakutsi zuen 1992. urtean, bakerako akordioak sinatu zituenean. Aldi berean, egiaztatu zuen eta egun oraindik egiten du, indarrak elkartzeko prozesuak bultzatzearen bitartez arduraz jokatzen badakiela. Eta jokabide honek, urtetan eta urtetan El Salvadorreko herritarrak menderatuak izan zituen eskuin ultrakontserbadore, neoliberal eta kolpista hau hautestontzietan garaitzera  eraman du.   

Bukatzeko “hauteskunde gardenak eta bidezkoak izan badira ere, eskuin honek oraindik galtzen ez dakiela” adierazi dute. Oposizioko alderdiak, ARENA, gobernu legitimoa ez onartzeko mehatxua egin ostean, “azken asteetan erakutsitako indarkeriazko jarrera utz dezala” eskatu diote.

EHBilduk Europatik faxismoa desagerrarazi eta inmigrazio politika odoltsuekin bukatzeko lan egitera deitu du

Bihar larunbata, Faxismoaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Europako hainbat hirietan milaka pertsona kalera aterako dira totalitarismorik, arrazakeriarik eta xenofobiarik gabeko gizartea aldarrikatzeko. EHBilduk, arratsaldeko 18:00etan Moyua Plazatik abiatuko den “Euskal Herria faxismoaren eta arrazakeriaren aurka” lelopeko martxan parte hartuko du. Manifestazioa Inoiz gehiago ez! plataformak deitu du, eta bere sorreran EHBilduk osatzen dituzten alderdi politikoek (modu zuzenean edo haien gazte erakundeen bitartez) parte hartu dute, beste erakunde sindikal, sozial eta politikoekin batera.

EHBilduk BNG, Puyalon de Cuchas, Andecha Astur, Unidad del Pueblo eta Alternativa Nacionalista Canaria alderdiekin batera sinatutako Europako Parlamenturako hauteskundeetarako hautagaitzaren manifestuak jasotzen duenez “ultraeskuinari mozorroa kentzeko, eta sistemak eta bere eliteen desberdintasunak betikotzeko baliatzen duten tresna bat dela agerian uzteko” lan egingo du. Halaber, “Europa-gotorlekuko mugetan milaka heriotza eragin dituzten eta arrazakeria elikatzen duten immigrazio politika kriminalen” kontra borrokatzeko konpromisoa ere bereganatu dute.

Europan emandako muturreko eskuinaren gorakada, EHBilduren ikuspuntutik, gertaera nabarmena ez ezik, askatasunaren eta demokraziaren kontrako mehatxua ere bada. Zentzu horretan, inolako hauteskundeetan hautatuak ez diren Troika bezalako eragileen inposaketek, muturreko eskuineko taldeek gizartearekin konektatzea ahalbidetzen dute.

‘Faxismoa: muturreko eskuinaren gorakada krisian dagoen Europan’ hitzaldien bideoak

Pasa den martxoaren 14-15ean “Inoiz Gehiago Ez!” plataformatik ‘Faxismoa: muturreko eskuinaren gorakada krisian dagoen Europan’ hitzaldiak antolatu genituen Bilbon eta Gasteizen, hurrenez hurren. Bi jardunaldietan David Karvala (Unitat contra el Feixisme i el Racismeko kidea), Bertran Cazorla (kazetari eta politologoa) eta Arkaitz Izaren (CUPeko erregidorea Tarragonan) parte-hartzeak entzuteko aukera izan genuen. 

Gerturatzeko aukera izan ez zunenetzat, hemen Bilboko hitzaldien bideoak ikusteko esteka, eta hitzaldien ostean piztutako eztabaida interesgarriaren bideoaren esteka ere: 

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t31.0-8/1669895_832103623473622_2017623974_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t31.0-8/1957846_832103696806948_2123511238_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t31.0-8/1655507_832103656806952_812000863_o.jpg

https://scontent-b-ams.xx.fbcdn.net/hphotos-frc1/t31.0-8/1799064_832103613473623_944145033_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/t31.0-8/10005954_832103716806946_1983671625_o.jpg

https://scontent-b-ams.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t31.0-8/1974415_832103743473610_781905869_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t31.0-8/1781791_833177586699559_502417714_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t31.0-8/1921023_833177940032857_470834240_o.jpg

https://scontent-a-ams.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/t31.0-8/1795262_833177583366226_1816009015_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t31.0-8/1890327_833178060032845_263311357_o.jpg

https://scontent-a-ams.xx.fbcdn.net/hphotos-prn1/t31.0-8/976211_833177910032860_1715180709_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t31.0-8/1966262_833178216699496_1557166858_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/t31.0-8/1979100_833178013366183_768055192_o.jpg

https://scontent-a-ams.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/t1.0-9/1012285_833178226699495_418686995_n.jpg

Alternatibak Venezuelaren aurkako kolpismoa salatzeko kontzentrazioekin bat egin du Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Alternatibaren Mahai Internazionalistako bozeramaile Diana Urreak Bilbon, Donostian eta Gasteizen joan den ostegunean egindako Venezuelaren aldeko elkarretaratzeekin bat egitera deitu du, hogei bat eragile sozial, sindikal eta politikoek (Alternatiba barne) azken asteotako Maduroren gobernuaren aurka egondako saiakera kolpistak salatzeko Estatu kolpeari ez, Venezuela aurrera lemapean antolatutakoak.

Urreak bere erakundearen elkartasuna adierazi dio Venezuelako presidente Nicolas Madurori eta iraultza bolivartarrari. Herri hartako “elite finantzariek sustatutako kanpaina kolpistaren” harira esan du, “nazioarteko hainbat eragilek lagundutakoa, herri hartako baliabideak ustiatzeko interesen handiagoa dutena bake soziala ezartzean baino”.

Venezuelako hiriburua “beren burua nazioarteko ordenaren zaindaritzat dutenek diseinatutako planaren biktima izaten ari da, hango oligarkiaren bitartez, presidentea kentzeko”. Hiriburuan manifestazio desberdinak izaten ari dira, ondorio larriekin; zaurituak, hildakoak eta bestelako kalteak izan dira, “nazioarteko muntaia egiten ari dira Venezuelako Gobernuaren aurka, eta horretarako irudi faltsuak erabiltzeko gai dira ere, Sirian eta Hondurasen ateratakoak, edota Unai Romano euskal herritarrarenak. Eta irudi horiek PSUVen gobernuaren ardura direla sinestarazi nahi izan digute”. Zentzu honetan, talde ezkertiarretik agerian utzi nahi izan dute interes eta helburu ekonomiko oso jakinak dituzten taldeen hedabideak direla Venezuelako Gobernuaren aurkako kanpainan ari direnak.

Beste behin, Alternatibatik haien babesa eman nahi izan diote PSUV eta Maduro presidenteari “munduko petrolio erreserbarik handiena duen herrialde baten baliabide naturalak ustiatzeko, estatu kolpea eman eta Latinoamerikako bihotza boteretik kendu nahi dutenen aurrean”. “Venezuelako herriak erakutsi digu nola sakontzen den sozialismoaren eraikuntzan eta  eskumari aurre egiten dio. Eta han egongo gara Euskal Herritik gure babesa ematen”.

https://scontent-a.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/t31.0-8/p417x417/1836706_835276309823020_1498655894_o.jpg

https://scontent-a.xx.fbcdn.net/hphotos-prn1/t1.0-9/1012893_835275976489720_597580291_n.jpg

https://scontent-a.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t1.0-9/1461488_835275886489729_2115808606_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/t1.0-9/1932288_835276133156371_480201417_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc1/t1.0-9/1002616_835276526489665_295335715_n.jpg

X