2014ko Martxoa

Ahalik eta gehien zabaldu

Diotenez, nazioarteko krimen antolatuaren arduradun nagusienetako batzuk, martxoaren 3an Bilbon batzartuko dira, elkar elikatu eta beren jardun deliktiboarekin jarraitzeko asmoz. Hauek dira buruzagi bilatuenetako batzuk; ahalik eta zabalkunde zein laguntza handiena eskatzen dugu. Pertsona hauek atxilotzeko eta behingoz herritarren justiziaren eskuetan uzteko lagungarria izan daitekeen edozein informazio jakinaraztea eskertuko dizuegu.

http://alternatiba.net/idazlanak/3352/ahalik-eta-gehien-zabaldu

Beren alfonbra gorria Troikarentzat

1984an, Deustuko zubia Euskalduna zubian ontzioletako langileak protagonista izan zituen borroka eman zen, Felipe Gonzalezen gobernuaren berregituratze industrial bortitzaren kontrako borroka. Langileak klase agintarien kontra, tiragomak pistolen aurka. 30 urte beranduago, Bilboko itsasadarreko bazter berberak, langile duintasunaren eredugarri izan zena lotsaren paisai bilakatuko da. (artikulu hau gazteleraz baino ez dago)

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3364/su-alfombra-roja-para-la-troika

Zuen lan-esku merkea abortatuko dugu

Inauterietako jaialdi ez ohikoa izango da Bilbon antolatutako nazioarteko goi bileran. Bertan  oso pertsonaia ezagunak desfilatuko dute, guztiak ardi larruz jantzita eta euren hitzaldietarako, egonkortasuna, hazkundea edota ekonomia bezalako  izen eufemistikoak erabiliko dituztenak. Hamaika hitz polit horiek, errealitate gordina ezkutatzen dute: gure bizitzei eta bizitzari berari,  inposatzen dioten pobrezia eta prekarietatea, hain zuzen.

http://alternatiba.net/idazlanak/3363/zuen-lan-esku-merkea-abortatuko-dugu

EAJk Legebiltzarrean berretsi du mundua pobretu izanaren errudun nagusien biltzarrari ematen dion babesa

Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkideak jardunaldi hori "mundua pobretu izanaren errudun nagusien biltzar erraldoi" gisa definitu du. Hain zuzen ere, Matutek bertaratuko direnak eta euren erakundeak jo ditu "demokraziaren murriztearen, lan eta giza eskubideak suntsitzearen" erreduntzat, "baita Euskal Herriari dagokionean ere", gaineratu du. Koalizioak eskua luzatu dio EAJri, gailurrari eman dion babesa erretiratzeko.

http://alternatiba.net/idazlanak/3359/eajk-legebiltzarrean-berretsi-du-%E2%80%9Cmundua-pobretu-izanaren-errudun-nagusien-biltzarrar

Kontuz! Nazioarteko krimenaren arduradunak Bilbon

Hauek dira gaizkileen lider bilatuenetako batzuk, ahalik eta gehien zabaltzea eskatzen dugu: Christina Lagarde, Jeroen Dijsselbloem, Karel de Gucht, Francisco González, Ignacio Sánchez-Galán, Mariano Rajoy, Luis de Guindos, Iñigo Urkullu, Iñaki Azkuna, Juan Carlos I. Adi zuen diru zorroei, kontu korrontei eta zerbitzu publikoei.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3365/%C2%A1cuidado-responsables-del-crimen-organizado-internacional-en-bilbo-el-pr%C3%B3ximo-3-de-ma

EAJ, PP eta PSOEren parte-hartze ereduak herritarrek Udalbatzarretan hitza izateari uko egiten jarraituko du

Alternatibako kide eta EHBilduko Bilboko zinegotzi Ana Etxartek Udalbatzaren araudia aldatzeko proposamena eraman du Osoko Bilkurara. Herritarrek Udalbatzarretan hitza izateko eta proposamenak aurkezteko eta defendatzeko aukera izatea zuen helburu EHBilduren proposamenak. EAJk, PPk eta PSOEk bat egin dute eta agerian utzi dute aipatutako hiru alderdien parte-hartze ereduan herritarren hitzak tokia ez duenik.

http://alternatiba.net/idazlanak/3361/eaj-pp-eta-psoeren-parte-hartze-ereduak-herritarrek-udalbatzarretan-hitza-izateari-uk

Oraindik beharrezkoa den oihua: Intsumisioa

Mugimendu intsumisoak, gogoratzen digu legala den guztia ez dela zertan zilegi izan behar, legala den guztia bidezkoa ez dela, legala den guztia demokratikoa ez dela… Eta horregatik, altxatzeko ahalmena eta betebeharra dugu, gure ahotsa entzunarazi, zilegi ez diren lege edo egoeren aurrean. Letra larriz idatzitako demokrazia berreskuratu, herriaren boterearen zentzua berreskuratu, baita parte-hartze konprometitua ere, ardurak eskatuz.

http://alternatiba.net/idazlanak/3350/oraindik-beharrezkoa-den-oihua-intsumisioa

Asier Vega: Kapitalaren hirukoaren hitzarmen fiskalari esker, Bizkaian aberats izatea oso merke ateratzen da

Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegaren parte-hartzea Bizkaiko Batzarrean EAJ-PSE-PP hirukoaren hitzarmen fiskalaren inguruan hitz egiteko; Aberatsenei oraindik gutxiago ordaintzeko eskubidea ematen dien hitzarmen, alegia. 

http://alternatiba.net/idazlanak/3349/asier-vega-kapitalaren-hirukoaren-hitzarmen-fiskalari-esker-bizkaian-aberats-izatea-o

Zuen lan-esku merkea abortatuko dugu

Ana Etxarte eta Carmen Garcia – Alternatibako Mahai Feminista

Inauterietako jaialdi ez ohikoa izango da Bilbon antolatutako nazioarteko goi bileran. Bertan  oso pertsonaia ezagunak desfilatuko dute, guztiak ardi larruz jantzita eta euren hitzaldietarako, egonkortasuna, hazkundea edota ekonomia bezalako  izen eufemistikoak erabiliko dituztenak. Hamaika hitz polit horiek, errealitate gordina ezkutatzen dute: gure bizitzei eta bizitzari berari,  inposatzen dioten pobrezia eta prekarietatea, hain zuzen.

Baina hitzaldi guztien izenburuetan bada hitz bat sarri errepikatzen dena: jasangarritasuna. Jakin badakigu goi bilera honek ardatz izango duen jasangarritasun bakarra, sistema kapitalista patriarkalarena izango dela. Gupida gabeko sistema hiltzaile bat, aspalditik planeta osoa eta bertan bizi diren gizon-emakumeen bizitzak eta duintasuna suntsitu dituena.

Izan ere, kapitalismoak betidanik patriarkatua erabili du emakumeak menperatzeko. Patriarkatuari esker kapitalismoak bere ongarria ustiatu dezake: lan indarra. Eta Bilbon bilduko diren pertsonaia ziztrin guzti horiek, beste behin ere, emakumeek egindako lan erreproduktiboa alfonbra gorriaren azpian estaliko dute. Gorbatadun lapur hauek nahi dutena, erreprodukzio horren kostua zeroren ingurukoa izatea da, gero eta gehiago aberastu eta euren kapital zikina biderkatzen jarraitu ahal izateko.

Baina zer behar dute aipatutako helburua lortzeko? Zer behar du kapitalismoak lan-esku merkearekin elikatzen jarraitzeko? Erantzuna da esaneko emakume menderatuak behar dituela. Patriarkatuaren indarra behar dute gu etxean mantentzeko, prekarietatean biziko diren eta lan baldintza ziztrinak onartzera behartuta egongo diren umeak erditzen.

Ondo dakigu betidanik eliza eta bere inkisizio santua guztiz ados egon direla mendeetan emakumeak menderatzeko asmoarekin. Eliza eta moral katolikoa; biak oso lagungarri izan dira sistemarentzat, adituak baitira kontrol soziala ezartzeko askotariko metodoetan; bortitzenetik hasita, emakumeak sutan erretzea esaterako, leunenetara, gure gorputz eta sexualitatearen gainean lotsa eta errua izatea inposatuz, adibidez. 

Eta hara non datozen NDF, Europako Batzordea, Europako Banku Zentrala, hainbat enpresa transnazional eta nola ez, Espainiako Gobernua bere erregea buru. Guztiei harrera ezin hobea egingo die Begoñako Amatxuren zale dugun  alkate txit agurgarriak, euren plan beldurgarria garatzen jarraitzeko, eliza katolikoak gure gorputzen inguruan erabaki duen horretan oinarrituz: “minez erdituko duzu”.

Menderatuta nahi gaituztelako, elizkoi nahi gaituzte, pobre nahi gaituzte, gose nahi gaituzte, errudun nahi gaituzte, ezjakin nahi gaituzte… Menderatuta egotea nahi dute, erditzen eta zaintzen, euren lan indarra erreproduzitzen jarrai dezagun. Horregatik ukatu nahi digute gure gorputzaren gainean erabakitzeko oinarrizko eskubidea, guztiz existitzeko oinarrizko eskubidea, gure buruaren gainean erabakitzea ahalbidetuko diguna, gure gorputzei eta gure bizitzei buruz ari direlako.

Ba beldurraren inauteriak jakin dezala, XXI. mendeko benetako sorginek, era guztietako feministek, zuen hipokresiaren monumentuaren atera oihu egitera joango garela, betiko legez, ez dugula agindua beteko eta abortatzen jarraituko dugula: Zuen lan-esku merkea abortatuko dugu!

EAJ, PP eta PSOEren parte-hartze ereduak herritarrek Udalbatzarretan hitza izateari uko egiten jarraituko du

EHBilduk Udalbatzaren araudia aldatzeko proposamena eraman du gaurko Osoko Bilkurara. Herritarrek Udalbatzarretan hitza izateko eta proposamenak aurkezteko eta defendatzeko aukera izatea zuen helburu EHBilduren proposamenak. EAJk, PPk eta PSOEk bat egin dute eta agerian utzi dute aipatutako hiru alderdien parte-hartze ereduan herritarren hitzak tokia ez duenik.

Bilbao eta Parte-hartzea hiritarrak protagonista Udalaren ekintzetan. Hau da udal politikan herritarren parte-hartzea sustatzeko Parte-hartze sailak argitaratu duen dokumentu baten goiburua.

Hori horrela izanda, argi esan behar dugu udalbatzarretan herritarren hitza ez dela entzuten, nahiz eta Udalbatzaren Araudi Organikoak bigarren artikuluan adierazi Udalbatza herritarren ordezkaritza politikorik handieneko organoa dela udal gobernuan.

Egoera hau iraultzea izan behar dugu helburu. Unea da araudia aldatzeko eta herritarren hitza eta proposamenak udalbatzarrean entzuten eta eztabaidatzen dela bermatzeko.

EHBildu Billbo

EAJk Legebiltzarrean berretsi du “mundua pobretu izanaren errudun nagusien biltzarrari” ematen dion babesa

Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkideak jardunaldi hori “mundua pobretu izanaren errudun nagusien biltzar erraldoi” gisa definitu du. Hain zuzen ere, Matutek bertaratuko direnak eta euren erakundeak jo ditu “demokraziaren murriztearen, lan eta giza eskubideak suntsitzearen” erreduntzat, “baita Euskal Herriari dagokionean ere”, gaineratu du. Koalizioak eskua luzatu dio EAJri, gailurrari eman dion babesa erretiratzeko. Aldiz, jeltzaleek nahiago izan dute PSErekin eta PPrekin batera bozkatu eta koalizioaren mozioaren aurka egin.

Ildo horretatik, Matutek salatu du Jaurlaritzak ateak irekiko dizkiola “murrizketa politika krudela sustatu duten erakundeei”. “Hipokrita da, kanpotik datozenekiko begirunea adierazten duena eta etxekoekin harroputz”, esan die jeltzaleei, Malincheren esaldia gogoratuz. Berez, ongi etorria egingo die Urkulluk eta Jaurlaritzak Espainiako Erregeari edo Christine Lagarde (FMI) eta Olli Rhen (Europako Batzordea) bezalako agintariei.

Horregatik guztiagatik, EH Bilduren bozeramaileak adierazi du koalizioa kalean izango dela, sindikatu eta eragile sozialek deitu duten mobilizazioetan. “Kalean aldarrikatuko dugu beharrezkoa dela eraldaketa soziala eta eredu kapitalista bazterrean uztea”.

EHBildu

Politika austerizidak berrestera datorren goi bilera ekonomikoaren aurrean gure bidea aldarrikatuko dugu

Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebitzarkide Oskar Matutek gaur goizean eginiko interbentzioa Troikaren Goi Bilera ekonomikoaren harira. Maite Ubiria Sortuko eta EHBilduko kideak Europako ezkerreko hainbat alderdirekin egingo dugun topaketaren berri eman du.

Ezaguna denez, datorren astelehenean, martxoaren 3an, nazioarteko finantza erakunde nagusietako eta enpresa transnazional garrantzitsuetako ordezkariak bilduko dira Bilbon, haientzako antolatu den Goi Bilera ekonomikoan. Global Forum Spain lemapean, krisiaren aitzakiarekin herritarren eskubideetan egin duten sarraskia goratzera datoz, haiek diseinatutako politikak aplikatu dituzten ordezkari politikoen txalo artean.

El 3 de marzo  esta ciudad acogerá a la mayor cantidad de responsables del empobrecimiento mundial y de la vulneración de derechos sociales y laborales que jamás se haya congregado en Euskal Herria. La cumbre económica que se celebrará el lunes, pretende respaldar las políticas llamadas de austeridad impulsadas por la Troika e implementadas por diferentes gobiernos, entre ellos, los sucesivos ejecutivos de Gasteiz, Iruña y Madrid, convertidos en el último eslabón de una cadena iniciada en los despachos de instituciones ajenas a la democracia.

Vienen a tildar de estabilidad a la sangría de millones de personas desempleadas que cuentan los países del sur de Europa y a la condena perpetua de la precariedad social de amplias capas de la población. Mientras tanto, hablan de crecimiento y de brotes verdes cuando transnacionales como las que participarán en la cumbre engordan sus beneficios a base de desahuciar personas, aplicar regulaciones de empleo al tiempo que deslocalizan trabajo e incluso de explotar hasta la muerte a sus plantillas en países del mal llamado tercer mundo como Bangladesh.

Baina herritarren gehiengoa pobretu ez ezik, beren neurriek sistema kapitalistaren krisiak eragindako ondorioak konpontzeko inolako baliorik ez dute izan. Aldiz, langabeziaren hazkunde ikaragarria eta eskubide sozialen galera masiboa besterik ez dute lortu. Zerbitzu publikoak desegin dituzte, publikoa zen oro esku zein irabazi pribatuen esku utzita. Eta horrela, murrizketen gurpil gaiztoan murgildu dira, bestelako irtenbiderik ez dela ziurtatuz.

El Gobierno español necesita legitimar una política económica que condena a la precariedad social y a la miseria a cada vez más personas; y una vez más contará con cómplices necesarios en las instituciones locales, gobernadas por el PNV y con el aplauso de PP y PSOE, para agasajar a las y los representantes de organismos como el FMI, cuyas prácticas generan un amplio rechazo en el seno de la sociedad vasca. Rajoy, Urkullu y Almunia confraternizarán con quienes generan la pobreza, pobreza cuyas víctimas llaman después a la puerta de Europa para ser recibidos con pelotazos y cuchillas mortales.

Desde  EH Bildu, mañana volveremos a solicitar en sesión parlamentaria al lehendakari Urkullu que no se sume a quienes se enriquecen cada día a costa de empobrecer al resto. Le instaremos a reivindicar la soberanía de las instituciones vascas para plantar cara a las políticas homicidas en forma de recortes que le ordenan aplicar aquellos a los que va a recibir con la alfombra roja y medidas de seguridad que, a buen seguro, tratarán de acallar  el clamor popular que responderá desde las calles  que Euskal Herria no quiere acoger a quienes expolian derechos y dignidades.

Euskal Herria Bildu osatzen dugun gizon emakumeok argi dugu zein den gure lekua, eraldaketa soziala eta burujabetzaren bidetik gure bidea egitera eramango gaituena. Horregatik, kalean izango gara Troikaren lukurreria eta erasoen kontra, herri honetako gehiengo sozialarekin batera.

 

Troikarenaurrean,gurebidea:eraldaketasozialaetaburujabetza

Martxoak2,ZabalgunekoMerkatuan(15.00etatik19.00tara)

15:00:Topaketarenhasiera.

Hizlariak:

?   ErricosFinalis:Syriza koalizioaren zuzendaritzako kidea eta kanpo harremanetako arduraduna. Diputatua Greziar parlamentuan.

?    TrevoróClochartaigh:Sinn Féineko senataria.

? JorgeCosta:EurodiputatuohiaetaPortugalekoBlocodeEsquerdako  batzorde politikoaren kidea.

?    HerriGourmelen:Bretainiako eskualde kontseilari ohia, kultur eragilea eta UDB alderdiaren fundatzailea. Bonnets Rouges mugimenduaren sustatzaileetako bat da.

?   SandraMuzzi:Italiako SinistraEcologiaLiberta(SEL)-koordezkaria.

? FlorianWilde:Alemaniako Die Linke alderdiaren ordezkaria. Rosa Luxemburg fundazioaren kidea. Austeritate politikoari aurka egiteko koordinadoraren kidea.

? Kataluniako CUP, GaliziakoBNG, Kanarietako ANC eta UPkoordezkariak.

? EH Bilduren izeneean Josu Juaristik hitz egingo du.

17:00:Atsedenaldia.

17.30:Bigarren lansaioa:Solasaldi-eztabaida. eztabaida:Troikaren politikei alternatibak.

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/t1/1896861_822506234433361_787118076_n.jpg

https://scontent-a-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t1/1623773_822506261100025_159206502_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t1/1795534_822506287766689_319552984_n.jpg

https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t1/1743442_822506311100020_775014962_n.jpg

X