Donostian ospatutako ‘5 urtez alternatibak lotuz’ hitzaldien bideoak Gorripidea, Puyalón de Cuchas eta Alternatibako kideekin

Pasa den abenduaren 13an, Alternatibak 5 urte bete zituen.  5 urte alternatibak lotuz eta Euskal Herriko ezkerra eraldatzearen alde egiten, mundua eraldatzen laguntzeko helburuarekin. Urtemugaren harira, hitzaldi sorta bat antolatu genuen Gasteiz, Bilbo eta Donostian. Hemen dira Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egindako parte-hartzeak. 
 
Gorripidea-ko kide Joxe Iriarte ‘Bikila-ren’ parte-hartzea. Bere hitzaldian Bikilak subiranotasunaren eta emntzipazioaren inguruko gako batzuk ematen dizkigu: “Prozesu emanzipatzaileak, bi aurpiko txanpona izan beharrean, poliedroak dira; Aurpegi asko dituzte, horregatik uste dut Euskal Herriaren emantzipazioa prozesu orokor baten barruan garatu behar da, besteak beste, joera sozialista, alternatiboa, ekologista, feminista eta internazionalista izan behar duena. Poliedro horren kanpo dagoen askatasun nazionalerako prozesurik  ezin dut irudikatu”. 

Puyalón de Cuchaseko (Aragón) kide Zésar Corellaren parte-hartzea, hitzaldiaren titulua ‘Subiranotasuna eta emantzaipazioa’ abiapuntzat hartuta Aragoiko nazionalismoaren iraganeko, oraingo eta etorkizuneko laburpena egiten digu; Euskal Herrian gutxi entzun badugu ere, ibilbide historiko luzeko nazionalismoa dugu hau.  

Alternatibako kide Diana Urrearen hitzaldia. Bere parte-harztean Urreak Euskal Herriaren subiranotasuna eta emantzipazioaren gakoaz hizt egiten digu: “Herri bat ez da sekula subirano izango, nazioa osatzen duten pertsonak subiranoak ez badira. Horregatik, eraikitze nazionala ezin da ulertu eraikitze sozialik gabe”. Aldi berean, borroka guztiak defendatuko dituen mugimendu popularra sortzeko beharraz egiten du berba, eta honen harira, azpimarratzen du “benetako askatasun nazionala lortu nahi badugu, ezinbestekoa da pertsona guztien eskubideak bermatzea aurretik”. 

https://scontent-a-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/1519780_780143778669607_55167192_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/1484022_780143842002934_1200698367_o.jpg

https://scontent-a-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/1511640_780144088669576_513656072_o.jpg

https://scontent-a-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/1417765_780144098669575_406350370_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/1506105_780144248669560_441527559_o.jpg

https://scontent-a-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/966081_780144278669557_990847762_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/t31/885340_780144612002857_1480900162_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/t31/1425457_780144805336171_850281901_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t31/1507411_780144885336163_2041863463_o.jpg

https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t31/1405044_780145048669480_302078160_o.jpg

https://scontent-a-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/1495354_780145145336137_1716869581_o.jpg

Lehendakariak Adegiren proposamenari buruzko iritzia eta Jaurlaritzaren eredua argitzeko eskatu du EH Bilduk

Adegik proposatu berri duen Lan Harremanetarako Eredu Berriak izango lituzkeen ondorio larriak ikusita, besteak beste, negoziazio kolektiborako funtsezko eskubidea bertan behera uztea ekarriko lukeelako, EH Bilduk eztabaida Legebiltzarrera eramango du. Belen Arrondok eta Oskar Matutek iragarri dutenez, koalizioak bost agerraldi eskatu ditu bertan, “ezinbestekoa delako Parlamentuak Adegiren proposamenaren inguruko posizioa hartzea, milaka eta milaka langilerengan eragin zuzena eta larria izan dezakeelako”.

EH Bilduk, zehazki, Adegi eta Confebasken ordezkarien agerraldiak eskatu ditu Enplegu, Gizarte Politika eta Etxebizitza Batzordean, Adegiren proposamena zehatz-mehatz azal dezaten eta Confebaskek Bizkaian eta Araban ere eredu hori ezarri nahi duen argi dezan. Halaber, Urkullu lehendakaria eta Aburto eta Tapia sailburuak ere osoko bilkuran ager daitezela galdegin du koalizioak, Adegiren proposamena publikoki aztertzeko orduan Jaurlaritzak azaleratu dituen kontraesanak argitzeko –Aburtok hori ez dela bere eredua esan du, baina Tapiak, aldiz, babesa eman zion Adegiri nolabait– eta, Urkulluren kasuan, argi uzteko zein den bere eredua langileen eskubideak babesteko.

Espainiar Gobernuaren lan erreformak negoziazio kolektiborako eskubidea zapuztu eta langileak zeharo babesgabeturik utzi dituela gogorarazi ondoren, Arrondok eta Matutek erreforma horretan kokatu dute Adegiren proposamenaren jatorria. Azaldu dutenez, “Adegik negoziazio kolektiboaren bitartez lortu ez duena lortu nahi du orain proposamen horrekin, lan baldintzak kaskartzeko”. Finean, salatu dute, Gipuzkoako patronalak “langileei enpresaren borondatea inposatzeko eredua planteatu du, langileek oraindik izan ditzaketen eskubideak bertan behera uzteko. Negoziatu behar dutenen artean orekak egon behar du ezinbestean, orekarik gabe negoziaziorik ez dagoelako, inposaketa baizik. Adegik, ordea, oreka guztiak apurtzen ditu langileak enpresaren menpe uzteko, zeharo babesgabeturik, sindikatuak negoziazio mahaitik kanpo ateratzen dituelako”.

Hori dela eta, Adegiren ereduaren aurrean, EH Bilduk negoziazio kolektiboaren balioa aldarrikatu du eta Lan Harremanetarako Euskal Esparrua ardatz duen eredua defendatu du, “Madrilek inposatutako erreformetatik oso urrun dagoena, negoziazio kolektiborako eskubidea eta enplegu duina bermatzeko”.

Pankarta, epaile eta ministroak

Asier Vega – Alternatiba

Beharbada ozenago esan daiteke, argiago ezinezkoa baita eta, ahots gehiago… etorriko dira. Urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen bakearen eta giza eskubideen aldeko aldarrikapena gogoratzen dugun jendetsuena izan zen, deialdiaren arrakastaren meritua partekatua izan arren. Izan ere, salbuespen egoera baterantz doan erregimen politiko baten laguntza izan zuen, gizarte mugimenduek askotan amestu baina hamarkadotan lortu ez dutena erantzuna eragin duena: eskubideak eta duintasuna aldarrikatzeko gero eta jende gehiago kalera ateratzea; Euskal Herritik Herrialde Katalanetara, murrizketak eta gehiegikeriak salatzeko bete diren plazak ahaztu gabe.

Urtero, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioak milaka lagun biltzen ditu kalean. Hala zen ETAk bere ekintza armatua bertan behera utzi baino lehen -bitxia orduan ez zirela manifestazio hauek legez kanpo uzten- eta gerora ere arrakastatsuak izan dira. Frankismoaren ondorengoen gezurretatik haratago, manifestazio hauek sinestarazi nahi izan dutena baino helburu sinpleagoa dute: presoen senide eta lagunak zigortu eta hitzen dituen dispertsioaren amaiera, gaixo larriak edo sendaezinak kartzelatik ateratzea, eta kondenak luzatzeko erabiltzen diren oinarri legalik gabeko neurrien amaiera eskatzea.  

Laburbilduz, gobernu espainiar desberdinek euskal presoei ezarritako espetxe politika,  zigorrean eta salbuespenean oinarritutakoa, behingoz amaitzea eskatzen da. Batzuek, sentitzen duten gorrotoa dela eta, biktimak edo minaren trafikanteak diren heinean ezberdina izango dena, justizia mendekuarekin nahasten jarraituko dute; baina ukaezina da euskal gizarteak eskubideen berrezarpena, gatazkaren behin betiko konponbidea eta bakea eskatzen duela. Euskal Herriak argi hitz egin du, solaskiderik ez badu ere.

Velasco epaileak larunbateko manifestazioa debekatzea erabaki zuenean, zalantzazko meritu bakar bat -erregimen espainolarentzat gutxienez- izan zuen: pankarta beraren atzean EHBilduk osatzen dugun alderdi politikoak, EAJ, ELA eta LAB sindikatuekin batera biltzea, hain zuzen ere. Bitxia da, baita barregarria ere, nola Espainiako Erresumako Gobernu guztiek bere balizko etsaiak indartzen dituzten.

Batzuek itun nazionalista bat segituan ikusi dute, eta bada beldurra dionik; baina beste ezerren gainetik, ardura ariketa bat besterik ez da izan, euskal herritarron oinarrizko eskubideen aurkako enegarren erasoa -besteak beste manifestazio eskubidearen aurkakoa- gelditzeko asmoz egina.

Sigla batuketa hau, erregimen espainiarrak herri honen bakearen eta normalizazio politikoaren aurka etengabe egiten duen boikotaren emaitza besterik ez da izan. Gatazkaren aldeetako baten indarkeria bertan behera gelditu ondorengo prozesuan, batetik, ez dute batere lagundu, eta bestetik, espetxe politikaren salbuespen egoerarekin amaitzeko pausu bat bera ere ez dute eman -Estrasburgok derrigortu duenean izan ezik-; eta gainera, presoen eskubideak defendatzea edo haiekin elkarrizketak izatea delitu bakarra duten gizon-emakumeak jazartzen, legez kanpo uzten eta espetxeratzen jarraitu ditu. Hor ditugu berriki gertatutako Herriraren  edota EPPKren abokatuen aurkako operazioak, justizia bere nahiera erabiltzen duen kasta buruzagi baten politika suizidan egindako urrats berriak, hain zuzen.  

Aparteko aipamena merezi du Francoren garaietatik barne ministrorik traketsena izan denak. Ez bakarrik manifestazioa Israeldik baloratzeko burutazioa izateagatik, mende erdian Europan izandako erakunde armatu guztiek batera baino hildako gehiago eragin dituen genozida bat omentzen zen bitartean; ezta “abortua ETArekin zerikusia duela” esan zuen ministroa izateagatik ere. Traketsa da espetxe politika ez dela aldatzen “manifestazio bat edo birengatik” esateagatik; esaldi honek, lehenik eta behin, euskal presoentzat ad hoc sortutako salbuespen politika dela berresten duelako. Honez gain, ez lukeelako ukatu behar haserratutako herri batek gauzak aldatzeko duen gaitasuna. Gamonalen adibidea dugu; inork ez duelako gogoratzen zenbat plaza protestaz bete ziren iraultza baten bezperan.

Euskal Herritik, bestak beste gure etorkizuna zein izango den erabakitzera eramango gaituen bidea eraikitzeko ahalmena izateko, pankarta bat eta epaile xelebre bat baino gehiago behar da. Euskal eskumari, ezin zaio eskatu soilik momentu zehatz batean hautua egitea: alegia, bere herriko gehiengo sozialarekin batera manifestazio batera joan edo Ertzaintza honen aurka bidaltzea -lehen aukeraren alde egin izana ospatu behar badugu ere-, askoz gehiago eskatu behar zaio. Adibidez, murrizketa eta erreformak onartzen ez jarraitzea -are gutxiago hauen alde jokatzea edo hauen soberakinekin negoziatzea-; ez onartzea bankuek inposatu eta Europako instituzioek ezartzen duten logika kapitalista barneratzen dutenek inposatzen diguten miseria kudeatzea; herria eraikitzea euskal banku publikoa defendatuz eta ez Kutxabank pribatizaziora eramanez; etekin sozialik ez duten azpiegitura erraldoien politika bertan behera uztea eta intsumiso azaltzea abortuarena bezalako erreformen aurrean, Eusko Jaurlaritzak egun dituen eskumenak erabiliz.

Edonola ere, urtarrilaren 11ak alderdikerien gainetik protagonista nagusi bat izan zuen: herria. Eta kontuz ibili daitezela ulertu nahi ez dutenek herriaren erabakiak gobernuek, poliziek ezta ejertzitoek ere gelditzerik ez dituztela. 

Iturrian irakurtzeko: www.enlucha.org

Kalatanez irakurtzeko: www.enlluita.org

Alternatibak ohartarazi du euskal gizarteak ez duela bakearen kontrako sabotajerik onartuko

Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matutek, salatu egin du gaur manifestazio bat legez kanpo uzteko azkenaldiko enegarren eskaera, AVT eta beste eragile batzuek ostiral honetan EPPK-ko abokatuen elkartasunean Bilbon deitutako martxaren debekua eskatu baitute “bakea eta herri honetako normalizazio politikoa oztopatzea helburu duten eragileek”. Matutek berak aurretik ere esan duenez, “tokiz eta lekuz kanpo” dago eskaera hori, are gehiago duela gutxi gatazkan inplikatutako eragileetako batek “indarkeriaren erabileraren behin betiko etetearen aldeko apustua berretsi duenean”.

Ildo beretik, salatu egin ditu alderdi popularraren mezuak eta jokabidea, “ETA jarduera armatura buelta daitekeen susmoa zabaldu besterik ez dute bilatzen, agerikoa denenean hori inoiz ez dela gertatuko”. Horregatik, Espainiako eskumari leporatu dio “gezurretan nahita aritzea, presoen eskubideak errespetatzeko orduan urratsik ez egitea eta bakea zein konponbidearen alde aritzen direnei egiten dizkieten erasoak justifikatzeko”. Egoera honen aurrean, alderdi ezkertiarreko bozeramaileak Espainiako gobernuari exijitu dio “bere jokabide zapaltzailea laga dezala, min gehiago besterik ez duelako eragiten, eta utz dezala behingoz euskal herritarren bake nahiarekin jolasteari, horretan ari baitira gaur egun, atzeraezina den prozesu baten aurrean piromanoarena egiten”.

Esandakoagatik, Alternatibatik salatu egin dute “justizia eta mendekua nahastu nahi dutenen” jarrera, “ustelkeria sistemikoan gustura bizi direnena, herri klaseen lepotik bizi direlako, eta horrek behartzen ditu gatazkaren mamuak berpiztera”. Horregatik, Matutek ohartarazi du euskal gizarteak ez duela geldotasunik onartuko, ezta Euskal Herriko pertsona guztien eskubideak berrezartzearen alde lan egiten dutenen kontrako etengabeko boikotean aritzea: “herri heldua gara, askatasunez pentsatu eta jokatzen duena, eta beren inposaketak ez du herritarren bakearen aldeko bultzada geldiaraziko, ezta gehiengoaren bake, askatasun eta justizia sozialaren beharra isilaraziko”.

Matute: “Gisasolaren dimisioak ez dio eragin behar MCCk Edesa salbatzeko planari eman beharreko babesari”

Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkideak Basauri eta Bergarako lantegien jarduera mantentzeko langileen proposamenaren balioa berretsi du. Gisasolak presidente kargua uzteak ez du plan hori arriskuan jarri behar, ohartarazi du.

EHBilduk Edesako langileek aurkeztutako bideragarritasun planaren balioa berretsi du, plan horrek Fagor Etxetresnak Basaurin eta Bergaran dituen lantegien jarduera mantentzea ahalbidetuko lukeelako, eta azpimarratu du Txema Gisasola MCC-Mondragon Korporazioko presidentearen dimisioak, gaur iragarritakoak, ez diola inolaz ere eragin behar MCCk langileen proposamenari eman beharreko babesari. Oskar Matuteren esanetan, “Gisasolak kargua utzi izanak ez du Edesa salbatzeko planaren garapena eta bideragarritasuna arriskuan jarri behar”.

Edesako langileek MCCri eta Jaurlaritzari helarazi dieten proposamenak 345 lanpostu mantentzea ekarriko lukeela nabarmendu du EHBilduko legebiltzarkideak, eta ohartarazi du MCCko kupulan izandako aldaketek arriskuan jar dezaketela bideragarritasun plan horren onarpena eta garapena. Horren harira, Matutek langileen proposamena babesteko eskatu dio berriro MCCri. Bere iritziz, “MCCk plana babestu behar du Gisasolaren dimisioa alde batera utzita; ezin du horren menpe kokatu langileei eman behar dien erantzuna, halabeharrez positiboa izan behar duena”.

EHBildu

X