Txiapas eta Palestinarekin elkartasun internazionalista

Alternatiban, beste ezaugarri askoren artean, munduko ezkerra eraldatzeko borroka internazionalista ere izan behar duelaren uste sendoa daukagu. Horregatik, elkartasun internazionalista horri jarraituz, eta tamalez borroka guztietan egotea posible ez zaigun heinean, gure babesa eman nahi izan diegu munduko bi herrialde oso desberdinetan dauden proiektuei (Txiapaseko komunitatea indigenak eta Palestinako Emakumeen Batzarra), baina azken batean, borroka berdinean ari direnak; herri baten eskubideen aldeko borrokan:

Palestinako Emakumeen Batasuna (Union of Palestinian Women Committees)

Alternatibako bozeramaile nazional Amaia Agirresarobek Palestinako Emakumeen Komiteen Batasunaren presidente Khitam Saafini egindako elkarrizketa. Bertan, Palestinako herriaren egungo egoera hobeto uletzeko giltzak eman ez ezik, erakunde honek bere kabuz eta Palestinar Aginte Nazionalarekin batera egiten duen lana azaltzen digu. Saafinik emakumeen eta umeen eskubideen alde, baina batez ere, emakumeen formakuntzaren eta askatasunaren alde egiten duten lanaren garrantzia azpimarratzen du:

 

Txiapaseko komunitate indigenen Buen Gobierno Zapatistaren Batzarrak

Hemen Alternatibaren Koordinakunde Nazionaletik bidalitako eskutitza eta ondoren, Oskar Matutek Euskal Herriko Txiapasekiko Elkartasun Plataformako hainbat kideekin egindako bileraren argazkiak:

Os escribimos desde Alternatiba, una organización política de la izquierda vasca participante a su vez de EH Bildu (segunda fuerza política de Euskal Herria) para haceros participes de una decisión que hemos hecho efectiva en relación con el soporte y apoyo a la labor que realizáis en Chiapas.

Alternatiba, como expresión de su vocación internacionalista y solidaria con pueblos y comunidades en lucha contra el capitalismo y la explotación, tiene acordado donar el 1% anual de sus presupuestos a proyectos o realidades que a lo largo del planeta confronten contra el sistema mundo imperante y marcado por actitudes heteropatriarcales, desarrollistas,  imperialistas  y capitalistas.

Fruto de este compromiso hemos decidido apoyar vuestra causa, de la que fuimos conocedores a través de los compañeros de la Plataforma Vasca de Solidaridad con Txiapas de Euskal Herria. Nuestra ayuda de 3600 euros la hemos formalizado a través del número de cuenta que la misma plataforma nos facilitó, que es de Enlace Civil A.C. El ingreso lo hemos hecho a finales de junio de 2013, y nuestro deseo es que esta ayuda se distribuya a partes iguales entre las 5 juntas o caracoles para el desempeño de las tareas o retos que tengan pensado acometer. No importa si lo gastan en salud, en educacion, en desarrollo productivo o en otras cosas, lo importante es que os sirva para vuestra lucha

Os pedimos que nos mandeis una carta de cada junta explicando que habéis recibido el dinero para que asi nosotros sepamos que ha llegado y nos quedemos tranquilos/as. Podéis mandarnos estas cartas a través de la Plataforma Vasca de Solidaridad con Txiapas de Euskal Herria.

Somos conscientes de que esta modesta ayuda no erradica ni hace frente a todos los problemas con los que os encontráis en vuestra encomiable labor pero deseamos que al menos ayuden a hacer realidad, pasito a pasito, esa bella utopía en la que estáis inmersos.

Desde la distancia geográfica, que no política, recibid un fuerte abrazo compañer@s!

Asier Vega: “Erasoen aurrean beti aurkituko dute euskal gizartearen gehiengoaren erantzuna”

Alternatibako bozeramaile Asier Vega atzo Bilboko kaleak zeharkatu zituen manifestazioan parte hartu zuen, “Giza eskubideak, konponbidea, bakea” lemapean. Elkarretaratzean alderdi ezkertiarreko ordezkaritza zabala parte hartu zuen Vegarekin batera, besteak beste, Amaia Agirresarobe bozeramaile nazionala, Diana Urrea Koordinakunde Nazionaleko kide eta legebiltzarkidea eta Josu Estarrona alderdiaren Arabako koordinatzailea.

Honako adierazpenak egin ditu Asier Vega manifestazioaren hasieran:

“Alternatibatik bakearen eta giza eskubideen aldeko martxa historiko honen balioa nabarmendu nahiko genuke, baina batez ere, hemen gauden sigla politiko eta sindikalen gainetik, gaurko egunean benetako protagonistak euskal herritarrak direla nabarmendu nahi dugu.

Euskal gizarteak beste behin ere demostratu duelako ez dagoela eta ez dela egongo inolako oztoporik herrik honek bakearen eta gatazkaren konponbiderako habiatu duen bidea moztuko duenik.

Bide batez, gobernu eta estatu espainarrari esan nahi diegu, beraien erasoen aurrean beti aurkituko dutela euskal gizartearen gehiengoaren erantzuna. Ez ditugula onartuko haien gehiegikeriak ezta  euskal herritarren aurkako mesprezuak”.

EH Bildu Gasteizek lan istripuan hildako langilearen heriotza deitoratu eta gertatutakoa lehenbailehen argitzeko eskatzen du

EH Bildu Gasteizek sakonki deitoratzen du atzo gertatutako langile gasteiztarraren heriotza eta prentsa ohar honen bidez doluminak helarazi nahi dizkie haren senide, lankide eta hurkoei. “Berri ezin txarragoa da lan urtea langile baten heriotzarekin hastea. Ez dakigu zehatz-mehatz nola gertatu zen langile horren heriotza, baina eskatzen dugu gertatutakoa ahalik eta azkarren argitu dadila eta, beharrezkoa balitz, egon litezkeen ardurak azken muturreraino garbitu daitezela”, David Pina zinegotziaren ustez. “Guztiz prekarizatutako lan merkatu honek lan baldintza guztiz prekarioak dakartza, gizarte moderno batek jasan ezin dituen lan istripu tasa beldurgarria eragiten dutenak” gehitu du ezker soberanistako zinegotziak.

EH Bildu Gasteizek dei egiten die herritarrei sindikatuek lan istripuen ondorio negargarriak salatzeko zein hildako langilearen memoria ohoratzeko mobilizazio ekitaldietan parte hartu dezaten.

EHBildu Gasteiz

Alternatibak biharko manifestazioan bakearen eta konponbidearen alde egitera deitu du

Tantaz Tanta ekimenak deitutako ‘tanta itsasoa’ sortuko zuen manifestazioa Auzitegi Nazionak debekatu duen egunean, Euskal Herriko eragile politiko eta sindikal desberdinak elkartu gara (Alternatiba, Sortu, Aralar, EA, PNV, ELA, LAB, Geroa Bai) “Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea” lemapeko manifestazioa deitzeko. Manifestazio hau, herri honek bakea lortzeko eta gatazka politikoari konponbidea bilatzeko duen grinaren islada izango da eta horregatik, Alternatibatik euskal herritar guztiak irrika honen parte izatera eta benetako protagonistak bihurtzera deitu ditu herritarrak, bihar 18:00etan Casilla plazatik aterako den manifestazioarekin bat eginez. 

Alternatibako bozeramaile Asier Vegak herritarrei dei egin die bihar urtarrilak 11 larunbata, Bilboko kaleak betetzera atera daitezela euskal preso politikoen eskubideen aldeko ‘tanta itsasoarekin’ bat egiteko, “Espainiako eta Frantziako gobernuak normalizazio politikoaren eta herri honetako pertsona guztien, salbuespenik gabe, askatasun eta eskubideak berrezartzearen aldeko pauso erabakigarriak ematera premiatuko dituen itsasoa”.

Tantaz Tanta kolektiboaren deialdi honen harira Vegak, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, EPPK, pasa den abenduaren 28an egindako adierazpena gogoratu du “normalizazio politikoaren eta eragindako minaren aitortzaren aldeko aurrerapausoa da, bakearen eta gatazka politikoaren irtenbidearen alde lan egiten duten eragile sozialen gomendioei jarraitzen diona”. Zentzu horretan, “zenbait sektore politikoek eta sozialek adierazpenari balorea kentzeko eta berriro ere, gobernu desberdinek dinamika oztopatzailea sustatzeko egindako kanpaina” salatu du.

Aldi berean, alderdi ezkertiarreko bozeramaileak azpimarratu du “bakea lortu nahi badugu, aurretik, Madrilgo gobernuak sakabanaketa bezalako ondorio lazgarriak ekarri dituen salbuespen espetxe politikarekin bukatu ez ezik, oinarrizkoa dela, gaixotasun larriak zein sendagaitzak dituzten presoak berehala askatzea”. Etengabeko eskubideen urraketa honen aurrean eskatu die “irtenbidearen kontrako eragileei, EPPK-k bezala, Bake Foro Sozialaren gomendioen inguruan gogoeta egin dezatela, alderdikeriak alde batera utzita oztopoak gainditu ahal izateko”.

Testuinguru horretan, EPPKren abokatuen kontra asteazkenean egindako operazio poliziala onartezina da, “presoen kolektiboak bakearen alde inoiz baino urrats gehiago egiten ari dituenean estatuak errepresioarekin erantzuten duelako, ke lainoak eraikiz, bakearen eta irtenbidearen bidean haien erabateko geldotasuna justifikatzeko”.

Bukatzeko, Alternatibatik behin ere, gizartea protagonista izan behar duela nabarmendu dute, eta horregatik, bihar, bai Casilla plazatik 17:30etan abiatuko den manifestazioan, eta bai 11:00etatik aurrera hiriko erdialdean antolatutako ekintza guztietan parte hartzera deitu dute.Alternatibaren ordezkaritza zabala bertaratuko da martxara, besteak beste, Bizkaiko batzarkide Asier Vega, Koordinakunde Nazionalaren kide eta Gasteizko parlamentari Diana Urrea, Gipuzkoako Alternatibaren koordinatzaile Ayem Oskoz eta Bilboko Udaleko zinegotzi Ana Etxarte.

X