Xehetasun nagusiak

Feminismo mahaia, lan hil hauetan zehar, taldekako sortze prozesu honetan ezarritako helburuei erantzun ematen saiatu gara: egitarau politikoaren eta antolatze egitarauaren oinarriak zehaztea. Gure ahalegina, batez ere, bi arlo hauek geure politika feministaren baitan txertatzea izan da.

Bere burua ezkertiartzat duen edozein indar politikok ezin ditu hainbat feminismotatik mahai gainean jartzen eta aldarrikatzen ari diren proposamen politikoak alde batera utzi. Gaiok ezin dute ezkerreko alderdien egitarauetan epigrafe soila izan, ezta alderdietako emakumeen gaia soilik izan ere, baizik eta proiektuari eusten dioten berezko oinarri ideologikoetan zein erakundearen arlo guztietan egon behar dute.

Merezi du argitzea, aipatu moduan, hainbat feminismo mota dagoela eta, zeini egiten diogun erreferentzia. Ez dugu zehazki korronte baten aldeko apustua egin, gure proposamen honetan guztietako osagai interesgarriek elkarbizitzeko aukera dutela uste baitugu; baina geure inguru ideologikoaren oinarrizko osagaiak azaldu beharrean gaude:

  • Geure borroka feminista sistema patriarkalaren aurka ez ezik, sistema kapitalistaren aurka ere badelakoan gaude. Sistema patriarkala, gizarte antolatze sistema legez, gure bizitzako errealitateko guztietan ageri da; eta beraren arabera “maskulinoa”, eta ondorioz gizonezkoak, denaren erdigunean daude. Sistema honek gizonezkoen esperientzia eta bizipenak gizateria osoarentzat eredugarriak direla uste du. Gizaki eredu bat zehaztu du -gizonezkoa, anglosaxoia, adin ertainekoa, heterosexuala, katolikoa, gaixotasun edo gaitasunezarik gabea, arrakastako lanbideduna, …- boterearen goiko ertzean eta eskubide oro duen herritartzat; eredu honetatik urrundu ahala sisteman duen indarra murriztu egiten da. Honetaz gain, herritartasunean eta hau praktikan jartzearen maila ezberdinak ezarri ditu, aipatu irizpideen araberakoak. Laburtuz, patriarkatuak boterearen ezarpen autoritarioa planteatzen du, sektore eta pertsona zehatzen esku. Bereziki emakumeak baztertzen ditu baina boterearen eskuragarritasun eta praktikan ezberdintasun nabariak sortzen dizkie gehiengo askori;hala, gizarte demokratiko eta berdinzalea mugatzen da. Sistema patriarkalaren aurkako borroka, beraz, ezkerreko mugimendu berriak ezin albora edo esperoan utzi dezakeen borroka da.
  • Sistema patriarkala iraunkorra eta etengabea da historian, bere burua eraldatu eta testuinguru eta garai ezberdinetara egokitu izan da; halere sistema kapitalistaren baitan indartu eta garatzeko aukera paregabea aurkitu duela esan beharra dugu. Bi sistemok, ezberdintasun eta mendekotasun iturri diren heinean, elkar elikatu eta laguntzen dute. Geure egitarau feministak ezin dio uko egin sistema kapitalistaren aurkako borroka oinarrizko ardatzetako bat izateari; orobat, bultzatu nahi dugun sozialismoa ez da posible feminista izan ezean.
  • Indar politiko berri honek emakumeek bere burua talde sozialtzat hartu eta beraien gaineko konfiantza garatuko duen prozesua jabekuntzabultzatu beharko du. Sistema patriarkalak zein kapitalistak emakumeen aurkako hainbat indarkeria mota sortu ditu, bizitzako arlo guztietan jabekuntza gaitasuna kenduta. Sistema biek emakumeak hiritartasun osotik aldentzen dituzte. Ezkerreko indar garen heinean, beraz, emakumeen askatze eta garatze prozesu hori bultzatu behar dugu, euren kontzientzien jabetzea sustatuz, gizabanako eta talde moduan, erabaki hartzean eta agintean euren parte hartzea eta eragina indartuz. Jabekuntza prozesuak, banakoaren mailan, emakumeak bere mendekotasunaz jabetzea dakar; maila kolektiboan, jasaten duten mendekotasun sozial eta bazterketaren jabetze komuna egiten dute, eta horren aurka borrokatzeko behar den antolatze mailaz.
  • Emakume izanik, gutxienez lau autonomia esparru dakusagu lortzeko: autonomia fisikoa (geure gorputzaren, sexualitatearen eta emankortasunaren gaineko boterea eta kontrola); ekonomia autonomia (baliabide eta ondasunak eskuratu ahal izan eta kontrolatzea); politika autonomia (oinarrizko eskubide politikoak lortzea eta erabili ahal izatea, erabaki esparru guztietan geure parte hartzea bermatuta); sozio-kultura autonomia (baliabide kulturalen kontrola eta informazioaren eskuragarritasuna, izaera burujabe baterako eskubidea eta berezko balioaren eta auto-estimaren onarpena).
  • Jabekuntza prozesu hau bultzatzeko aldarriak ezkerreko indar politiko berri honen egitarauan honako egitarau ardatzak eman ditu.
  • Honetaz gain, kontzeptu honek erakunde berriaren antolaketan izan behar duen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Emakumeek jabekuntzata prozesu propioei ekin behar diegu, emakumeon berdintasun-eza egoerara egokituak. Horregatik, ezkerreko paradigma berriaren erronka da herritargoaren auto-eratze, garatze eta indartze  prozesuak sustatzea.
  • Geure proposamen feministan, bada, botere forma berriak mahaigaineratzen dira. Egungo ereduak ez zaizkigu baliagarriak aipatu prozesuak bultzatzeko. Hainbat egile feministaren planteamenduaren arabera, botere tradizionala 0 orekakoa izan da, hots, pertsona edo talde batek botere arloak lortzeak beste batek galtzea ekarri behar zuen nahitaez. Hala, gehiengo handiak boteretik at geratu izan dira, emakumeak tartean. Guk balioetan metakor den boterearen alde egiten dugu, talde edo pertsona batek duen botereak orokorrean dagoen botere kopurua areagotzen du. Proposamen feministei jarraiki, boterea barrutik hartu nahi dugu, hau da, geure kontzientzia eraldatu eta gure errealitatea berrinterpretatzea; boterea besteekin nahi dugu, beste emakume eta eraldaketarako taldeekin elkarlana nahitaezkoa baita; boterea helburuekin, aldaketaren aldeko elkartasunari deitzeko, berdintasun-eza sortzen duten egiturei aurre egiteko. Botere honi gagozkio jabekuntza prozesuak sortzeaz ari garenean. Ez dugu egungo boterera iritsi nahi, baizik eta eraldatu egin nahi dugu. Sustatu nahi dugun erakundearen helburu nagusietakoa izan behar duelakoan gaude.
  • Feministak izanik, gune elkarbanatu batean esku hartzeko apustua aztertu behar dugu. Emakume feministok geure aldarri eta borroka propioentzako gune berezitua eduki behar dugula uste dugu, eta emakumeen mugimendu autonomoa babesten eta defendatzen dugu. Baina, era berean, oinarrizko deritzogu ezkerreko aliantza berri batean parte hartzeari, eta esparru honetan gure aldarri feministen alde egiteari. Euskal Herrian benetako alderdi feminista eta ezkertiarra egon dadin egiten dugu lan. Egin daitekeelakoan gaude. Ezkerraren baitan mugimendu feministak jasan duen bazterketa albo batera utz daitekeelako itxaropena dugu. Badakigu ez dela erraza, erronka ugari ditugula aurretik, baina apustua egingo dugu. Hala izango bada, gizonezko gure kideen kidetasuna, babesa eta konpromisoa eskatzen ditugu borroka feministen alde egiteko; emakumezko garenon borrokak, eurena ere behar du izan.

Agiriak

Atal honetan bilduko dira Alternatibaren erabaki esparruek (Nazio Batzordea eta Koordinakundea) hitzarturiko agiri guztiak. Agiri hauetan zehaztua izango da Alternatibaren proposamen politikoa zein barne egitura.

http://alternatiba.net/old-files/bizkaia_0.pdf

http://alternatiba.net/old-files/gipuzkoa_0.pdf

http://alternatiba.net/old-files/nafarroa.pdf

http://alternatiba.net/old-files/bakerakoeuskalbidea.pdf

http://alternatiba.net/old-files/Euskal bidea_eus.pdf

http://alternatiba.net/old-files/Cuentas Abreviadas 2014.pdf

http://alternatiba.net/old-files/programa euskaraz_0.pdf

http://alternatiba.net/old-files/Herriek Erabaki_EuropakoParlamenturako Hautagaitzaren Manifestua.pdf

http://alternatiba.net/old-files/oinarriagiria_0.pdf

http://alternatiba.net/old-files/Documento1.pdf

http://alternatiba.net/old-files/Espainiako Erresumako gobernua euskal gizartearen beldur da.pdf

http://alternatiba.net/old-files/Euskal Herriko ezker eraldatzailea osatzeko paradigma berrian aurrera egiteko oinarriak.pdf

http://alternatiba.net/old-files/Euskal Herriko ezker eraldatzailea osatzeko paradigma berriaren aurrera egiteko oinarriak.pdf

http://alternatiba.net/old-files/Euskal Herria Ezkerretik akordioa_0.pdf

http://alternatiba.net/old-files/Alternatibaren estatutuak 2010-10-30.pdf

http://alternatiba.net/old-files/gakonagusiakeuskaraz_0.pdf

http://alternatiba.net/old-files/160116AsambleaNacionalAlternatiba_1.pdf

http://alternatiba.net/old-files/160116BatzarNazionalaAlternatiba_0.pdf

Eredu Sozioekonomiko Alternatiboa

Eredu sozioekonomiko alternatiboa osatzeko Mahaiaren helburua kapitalismoaren oinarrien aurkako eredua sortzea da, hots, berdintasuna, justizia, ekologia, feminismoaren alde egitea, indibidualismoa, etekinekiko itsukeria, produktibismoa eta merkatalizazioaren aurka;g aurko egunetik hasita eta egunerokotasunean eraiki daitezkeen politika ezberdinen ildotik.

Erronka gogorra da beraz, baina horrexegatik, bada, ahalegindu behar dugu hausnarketa egiten eta batez ere ekintzara eramaten. Herritarrek alternatiba realtzat ikusi behar dute, egingarria eta egokia dena, pertsona zein herri edo plantea osoaren beraren beharrei hobetu moldatuko zaiena.

Ildo honetan, Mahaiaren proposamenak honako oinarriak ditu:

1.-Ekonomia sozialista hurrengo kontzeptuekin eredu teoriko-praktiko batean uztatzea ekonomia ekologikoa, ekonomia feminista, elikadura subiranotasuna eta ekonomia solidarioa.

2.- Mundo osokotik Euskal Herrikora egingo duen egungo ereduaren diagnosi kritikoa, aipatu eduki alternatiboen ikuspegitik.

3.- Eredu alternatibo horren osaketan parte hartu arlo ezberdinetatik abiaturik: mundu maila, europarra, estatua eta nazionala (denek baitute eragina gure egoeran). Arlo bakoitzean neurri eta proposamen zehatzak egin beharko dira, Euskal Herrikoan ahalik eta gehien zentraturik, erabaki esparru asko hemenik urrun egonda ere, hau baita alternatiba eraikitzen hasteko tokia, hemen jar baitezakegu martxan aipatu idein lehen proposamena.

Internazionalismoa

Internazionalismo mahaiak geure joera internazionalista eta euskal ezber subiranista uztartzeko eztabaida sakon eta garbia abiarazi nahi du. Geure ustez beharrezkoa eta egingarria da marko bat topatzea non geure herriaren, Euskal Herriaren, autodeterminazio eskubidearen alde, eta beste herri eta nazioaekin harremanak izateko duen subiranotasunaren alde gauden milaka emakume eta gizonezkok mundu osoko herri eta erakundeen borroken partaide izateko aukera izango dugun. 

Nazioaren ikuspegi herritarra dugu, ezkerra baitugu nazio eta gizarte eraikuntzaren motortzat. Mahai honen ardatz da borroka guztiak -tokian tokikoak, nazionalak, nazio gaindikoak- elkartu eta uztartzeko moduak aurkitzea, indarrean den sistemari aurre egingo dion alternatiba topatzeko bidean. Geurekin pentsatzera eta jardutera gerturatu nahi al duzu?

Erroko Demokrazia

Alternatibaren proposamen sozialista sakonki lotua zaio demokratikoa den gizarte bati, non herritargoak erabaki estrategikoak hartuz esku hartuko duen, baita oinarrizko politiken osaketan ere.

 Zoritxarrez, egungo mundu-sistema aipatutakoetatik oso urruti dauden irizpideetan oinarritzen da. Sistemak proposatzen digun eredua, nahiz eta hauxe bera ere ez duen askotan lortzen, hauteskunde demokraziarena da, non herritarrek euren izenean erabakiak hartuko dituzten alderdi eta pertsonak aukeratzen dituzten. Ordezkariak zeharka aukeratzeko gaitasun hau udalera, nazional edo estatu esparrura mugatu ohi da, gutxitan hedatzen da gero eta erabaki arlo zabalagoa duten nazio-gaindiko mailari; azken honetan estatuak eurak izaten dira ordezkarien hautesleak. Bestetik, ordezkatuek ez dute tresnarik aukeratu dituztenak kontrolatzeko, epe jakinetan soilik adieraz dezakete babesa edo arbuioa, eta ez pertsona edo erabaki bakoitzari baizik eta boterean den taldearen erabaki guztiak biltzen dituen kudeaketari. Kontuan hartu behar da, gainera, hautatze hauek informazio sakonean eta osotasunean lortzeko aukerarik ematen ez duen giroan egiten direla, informazioa mass media enpresa handiek merkantzia hutsa bihurtu baitute, eta hauek euren helburu zehatzei eta boterearekiko harremanei egiten diete men.

Beharrezkoa da, beraz, erabakiak hartzean herritarra benetako subjektu bihurtuko duen gizartera jotzea. Ildo honetan soilik har genezake geure burua sozialistatzat. Honela bada, geure ikuspegiak aurka egin behar die, egitarau politiko alternatiboa eskaini bai baina boterearen kudeaketa ordezkarien eskuetan soilik utzi nahi dutenei, ordezkatuen paper politiko bakarra bozka ematera mugatu nahi dutenei. Ez badugu helburu herritarra kudeaketatik ahalik eta gertuen egin dadin, ez gara gizarte alternatiboari buruz ari, alde hori baita berdintasun-eza eta bazterkerien iturria.

Ildo honetan, erroko demokrazia mahaiak bi funtsezko helburutan egin nahi du indar: batetik, tokian tokikotik hasita, demokrazia zuzen eta partehartzailerako estrategia proposatzea, sozialismoa gaur egunetik eraikitzen hasteko; bestetik, barne mailan egitura eta kultura politiko demokratiko eta berdinzalea garatuko dituzten osagaiak mahaigaineratzea. Beraz, Mahai honek erroko demokraziari dagozkion proposamenak garatzen ditu, bai erakundearen barrukoari bai kanpo lanari begira, bi planoak loturik baitaude.

X