Alternatibak neurriak exijitu ditu lan erreforma baliatuta enpresek langileen kontra darabilten xantaiarekin amaitzeko
Alternatiba Arabako bozeramaile Josu Estarronak salatu egin du gaur milaka langileek egunero pairatzen duten egoera larria, haien enpresetan presionatu egiten baitituzte beren lan baldintza eta soldatetan murrizketak onar ditzaten: “Azken urteotako lan erreforma desberdinak baliatuta, enpresen aldetik benetako xantaia pairatzen ari dira langileak, zigorrekin eta kaleratzeekin mehatxatzen baitituzte lan hitzarmenetan beherapenak onartzen ez badituzte”.
Hainbat enpresabururen jokabide “mafioso” horren adibide Guardian enpresako zuzendaritza jarri du alderdi ezkertiarreko bozeramaileak, Laudioko lantegian langileek hitzarmen duin baten alde hasitako mobilizazioei 120 lagun kaleratzeko mehatxuarekin erantzun baitie. Kasu honetan, “inolako argudiorik gabe kaleratzeak mahai gainean jarri ez ezik, langileak banan banan deitu dituzte lanuzteak laga ditzaten, enpresak greba oztopatzeko bere esku dagoen guztia egiten duen bitartean”.
Halako gertakarien aurrean, Alternatiba Arabatik erakunde guztiei, Arabako Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari bereziki, dei egin diete, enpresaburuak lan erreformak ematen dien boterea gehiegikeriaz erabiltzen ari diren lan gatazketan inplikatu eta neurri eraginkorrak martxan jar ditzaten: “Erakunde publikoek xantaiak amaitzeko lan egin behar dute, bitartekaritza lanaren bidez eta haien esku dagoen guztia eginda Araban eta Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten pertsona guztien eskubideak babesteko”.
Era berean, eragile sozialei eta herritarrei dei egin die, “egoera mingarri hauetan daude lagunekin elkartasuna adieraz dezaten eta enpresaburuek langileen aurka eginiko edozein eraso salatzeko helburuz deitutako protestetan parte har dezatela”.
Mugituk baraualdia egingo du AHT-ren kontra / Mugitu prepara un ayuno contra el TAV
El movimiento de desobediencia civil contra el TAV, Mugitu Mugimendua prepara un ayuno desobediente contra el TAV en Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa entre el 10 de noviembre y el 1 de diciembre. Mugitu anima a participar en dicha iniciativa, bien tomando parte en el ayuno o bien participando en los actos que se convocarán en cada zona local.
“AHTk PLATERA HUSTEN DIGU” lemapean, AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak azaroaren 10etik abenduaren 1era baraualdiak egingo ditu. Baraualdiak Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan banatuko dira, bakoitzak astebete burutuz. Hori dela eta, M!Mk baraualdien ekimenean parte hartzeko gonbita luzatzen dizue, bai baraua eginez edota bai dinamika horren inguruan elkarrekin ekintzak bultzatuz. Era berean, lurralde bakoitzeko azkeneko egunean (ostiraletik larunbatera) ahalik eta jende gehiena baraualdira elkartzeko deialdia egingo da.
M!Mk helburuak lortzeko erabiltzen duen tresna desobedientzia zibila da, AHTren inposaketari aurre egiteko eta borrokan ahalik eta parte-hartze zabalena bultzatzeko; eta hori sustatzeko xedea ere badugu baraualdiekin. Horretarako, hainbat ekimen burutuko dira, non, AHTren aurka egon daitezkeen jendarteko beste talde zein sektoreen parte-hartzea bultzatu nahi dugun.
Beraz, zuen jarduera esparrutik AHTren aurkako ekimen desobediente honetan parte-hartzeko ikusten dituzuen moduak eta ideiak trukatzeko asmoz jotzen dugu zuegana. AHTk berak jendartean, ingurumenean eta ekonomian arlo ugari kaltetzen dituenez, gai anitz jorratu eta salatu nahi ditugu baraualdietan zehar. Hori dela eta, ongi etorriak izango dira zuen ekarpenak, edozein direla ere. Zenbat eta ekarri gehiago, orduan eta aberatsago. Hortaz, M!Mk ekimen honetan ahal duzuen eran parte izateko gonbitea luzatzen dizue.
Emakumeok martxan, hacia un feminismo anticapitalista
http://alternatiba.net/old-files/302226_490258837660344_1685425617_n.jpg
Jornadas “Alternativas feministas” (Basauri)
Jornadas en Basauri: “Alternativas feministas”. 12, 13 y 14 de septiembre. Marienea Casa de las Mujeres de Basauri.
Se puede descargar el programa pinchando aquí. Hurrengo tailerra Basaurin egingo da, irailean. Egitaraua eskura dezakezue hemen klik eginez.
**La exposición “Centroamericanas: así somos, así luchamos”, de Raquel Durán y Amaia Vicente, estará en la Casa de las Mujeres del 3 al 14 de septiembre.
Links de interés:
- Visiones feministas y anticapitalistas ante la crisis. Sandra Ezquerra. Pinchad aquí.
- 8 de marzo. Declaración de la Marcha Mundial de las Mujeres. Pinchad aquí.
- “A las mujeres, más y peor”. María Escudero. Pinchad aquí.
- “A propósito de la crisis, ¿qué pasa con la de cuidados?”. Sandra Ezquerra. Pinchad aquí.
- “Las mujeres dicen no al capitalismo verde”. Sempreviva Organizacao Feminista (SOF). En Castellano. En Portugués.
- “El sistema capitalista depende del trabajo doméstico para poder seguir subsistiendo”, entrevista a Cristina Carrasco. Pinchad aquí.
- “La sostenibilidad de la vida humana: ¿Un asunto de mujeres?”. Cristina Carrasco. Pinchad aquí.
- “Repensando la crisis desde un enfoque de género”. Yolanda Jubeto y Mertxe Larrañaga. Pinchad aquí.
- “El ecosistema de las finanzas éticas”. Soraya González Guerrero. Pinchad aquí.