Aste politiko-kulturala (Bilbo)

– Astelehena, 15: ‘Gestión a la Vasca’, Igor Meltxor (Pepe Rei elkartea)

– Asteartea, 16: ‘Gentrifikazioa’, Andeka Larrea (filosofoa eta idazlea), Lorenzo Vicario (EHUko irakaslea) eta Iñaki Uriarte (arkitektoa).

– Asteazkena, 17: ‘Kartzelak, intstituzio zapaltzaileak’ 

– Osteguna, 18: ‘Ipar Euskal Herriaz solasean: Hizkuntza eta egia soziopolitikoa’. Ondoren Patxadaz taldearen kontzertua.

Irizpide bakarra jasangarria izatea balitz, Gipuzkoako zahar-etxe pribatuek ez lukete euro publiko bat ere jasoko

Gogoeta batzuk Jabier Larrañaga Gipuzkoako Gobernuko Ogasuneko diputatuak BERRIAn eskainitako elkarrizketan fiskalitateaz botatako gezurren eta erdizkako egien  inguruan. Letra etzanean ageri dena Larrañagak esandakoak dira, hitzez hitz. Elkarrizketa osoa hemen irakurzea dago.

“Ezin da gastatu besterik gabe, ez da ona. Inbertitu egin behar da; gastu kontzeptutik inbertsio kontzeptura pasatu behar dugu gizarte politikan. Alegia, pentsatu behar da zer den jasangarria eta zer ez”.

1. AHTa jasangarria al da?

2. Badaude zerbitzu publikoak ez direnak jasangarriak izan behar, Amorotorako Bizkaibusa ezin da errentagarria izan. Bizi ala hileko ebakuntza bat ere ezin da jasangarria izan. Soilik jasangarria izatea balitz irizpidea Gipuzkoako zahar-etxe pribatuek ez lukete euro publiko bat jasoko eta akabo pertsona zainduaren duintasuna zein zaintzailearen lan baldintzak.

“Ez dakit zenbat izan behar duen tarta horretan, baina bai euro bakoitzak eraginkorra izan behar duela”.

3. Errentagarria al da koroa, Guardia Zibila edo Bankia-ren erreskatea? Errauskailua norentzat da errentagarria?

4. Gizarte politikaren ehunekoa tartan jaisten hasi dira jada 2016an, errentagarritasuna izan behar bada irizpidea akabo gizarte politika, hezkuntza eta osasuna

“Konfiskatzaile ez izateko neurri bat da hori”.

5. Gezurra: konfiskatzailea balitz orain aldatuko duten zerga edozein aberatsek auzitegi konstituzionalean 31. artikuluaren defentsa eskatuko luke eta irabazi egingo luke. Inor ez zen animatu. Ezta Adegi ere.

“Normalean horiek modu errazak aurkitzen dituzte beste nonbaitera alde egiteko, Madrilera igual”.

7. Zergatik ogasunaren estatistika ofizialek ezetz esaten diote aberatsek alde egin izanaren teoriari?

X