Manifestación: “Lan eta eskubide sozial duinak” (Bilbo)
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU CGT-LKN eta CNT sindikatuek beste hainbat eragile sozialekin batera agerraldia egin dute Bilbon, instituzioetatik aplikatzen ari diren politikak salatu eta alternatiba eraikitzea presazkoa eta posible dela aldarrikatzeko. Argi utzi nahi izan diete Nafarroa eta Gasteizko gobernuei Euskal Herriko jendartearen eskaerei erantzun behar dietela Madrilera begiratu beharrean. Euskal jendarteak ozen aldarrikatu ditu politika sozial eta laboral propioak eta hala egingo du berriro ere martxoak 16an arratsaldeko 17:30 ean Bilboko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioan.
Documento de las organizaciones sindicales y sociales
ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN eta CNT sindikatuen eta beste hainbat eragile sozialen irakurketa
MUGI GAITEZEN GURE ESKUBIDEEN
Hego Euskal Herri osoan 230.878 pertsona daude langabezian. Marka historiko berri honek islatzen du bizi dugun unearen larritasuna. Bereziki kezkagarria da, langabetuen %47,5ak, hots, bi langabetuetatik batek inolako saririk ez jasotzea.
Erakundeek erabaki dute gizarte-gastuak murriztu behar direla, horren harira, gizarte-zerbitzu publikoetara zuzendu aurrekontuak urritu dituzte. Osasungintzara, hezkuntzara, etxebizitzara, ingurumenera, lankidetzara, etab… zuzendu aurrekontuak murriztu dituzte, baita gizarte-laguntzak eskuratzeko betekizunak eta gizarte-laguntzen zenbatekoa ere.
Gizarte-laguntzak jasotzen dituztenak kriminalizatzen dituzte, langabetuak errudun bihurtzen dituzte, gizarteko sektore handiei oinarrizko zerbitzuak ukatzen zaizkie, adibidez, osasungintzarako, etxebizitzarako, elikatzeko dagozkien eskubideak; honez gain, elkartasuna oparoaldietarako gorde behar dela irizten diote.
Egoera honetatik irteteko dagoen bide bakarra eredu ekonomiko eta sozial berria eraikitzea da. Euskal Herrian badugu horretarako aukera, eta hala ere, geure bideari ekin baino, Madrileko aginduak “derrigorrezkoak” direla esanez babesten dira, ezer alda ez dadin. Honela:
-
Lan baldintzei eta soldatei eraso diete.
- Lan sistema, pentsio sistema eta negoziazio kolektiboa erreformatu dute kapitalaren onuran.
- Gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna sustatzen dituzten politikak ez dute inola ere lehenetsi.
- Langabezia egoeren estaldura urritu dute.
- Batik bat, etorkinei, emakumeei,… eragiten dieten baztertze eta pobrezia guneak edo poltsak nabarmenki ari dira hazten.
- Menpekotasun legearen garapena eten da.
- Zerbitzu publikoak eraso dituzte, batez ere, hezkuntza eta osasungintza.
- Aurrekontuak murriztu dira, publikoa 2005. urteko mailetara eramanez.
- Oro har, murrizketa politika ezartzen ari dira, zeinak oinarrizko eskubide eta askatasunekin zerikusia duen orori eragiten dion (justizia jaso ahal izatea, abortu legea, etxegabetzeak,…).
- Bankari, industria militarraren negozio makabroari eta mega-azpiegiturei ematen diete dirua oraindik ere.
Bestalde, herritarroi egokitzen zaigu zerga-bilketaren zama osoa. Zerga-politikak mesede egiten die errenta handiei eta kapitaleko errentei, eta zerga-iruzurra burutzen uzten diete oraindik orain.
Hego Euskal Herrian, Europako azken lekuetan gaude zerga-bilketari dagokionez, batik bat, kapitaleko errentei, enpresen irabaziei eta ondasun handiei hartzen zaien zerga-arduragabekeriak eraginda. Honez gain, honi gehitu beharko genizkioke urtero Foru Ogasunek zerga-iruzurra dela-eta biltzen ez dituzten milaka milioak (gehiena errenta handiek eta enpresek egiten dute).
Hitz batez, egungo politikek, bidegabeak izateaz gain, ez gaituzte krisialditik aterako; horrexegatik errotik aldatu behar ditugu interes neoliberalekin soilik bat datozen lehentasun politikoak. Xede horretan, argi dakigu zein den egin beharko litzatekeen bidea:
- Ezartzen ari diren eta gizarte-porrotara garamatzaten murrizketak eta politikak arbuiatu behar dira.
- Hego Euskal Herriko erakunde guztiei eskatuko diegu ez ditzaten ezarri Rajoyk inposatu nahi dizkigun murrizketak: osasungintzan, hezkuntzan, 37 ordu eta erdiak.
- Aukera berdintasuneko politikak, laneko eta norberaren bizitza uztartzeko politika eraginkorrak diseinatu behar dira. Lan produktibo eta erreproduktiboaren banaketa.
- Gure administrazioei eskatuko diegu erabat alda ditzatela darabiltzaten politikak: gizarte-laguntzetan, osasungintzan, hezkuntzan, euskararen normalkuntzan, lankidetzan,… ezarritako murrizketakindargabetu.
- Murrizketa politikak baztertu eta gizarte-gastuen partidak areagotu, gizarte-babesean Europarekin bat egiteko.
- Gizarte-zerbitzu publikoen sare unibertsala aurrekontu publikoen kontura, menpeko pertsona guztien estaldura bermatuz.
- Langabetuen babes ekonomikoa bermatu behar da.
- Bizitza duinerako eskubidea bermatu behar da.
- Zerga-politika bidezkoa eta progresiboa, azken hamarkadetan onartu diren erreformetan atzera eginez eta aberastasunaren banaketa zuzenari lagunduz. Hots, zerga-iruzurraren aurkako benetako borroka egin behar da.
- Sozialki alferrikakoa den gastua baztertzearen aldeko hautua: gastu militarra, AHT, erraustegia, fracking,…
- Kalitateko enplegua sortu, zerbitzu publikoen eta inbertsio publikoaren defentsa biztanleriaren premiak ase daitezen.
- Gure herriko sektore estrategikoen defentsa, adibidez, lehen sektorea eta garraioa, biek egon behar dute gizartearen zerbitzura.
- Gizarte-eragileek eta sindikatuek politika publikoen zehaztapenean eta ebaluazioan parte hartzeko benetako eskubidea izan behar dute.
- Lan eta gizarte-politika propioen diseinuan eta inplementazioan aurrera egitea, hots, aurrera egin behar da aberastasunaren eta lan produktibo eta erreproduktiboaren banaketan eta lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparruaren lorpenean.
Hortaz, euskal jendarteari dei egiten diogu martxoaren 16an Bilboko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioan parte har dezan. Manifestazioa Jesusen Bihotzetik abiatuko da arratsaldeko 17:30ean.
Alternatibak neurriak exijitu ditu lan erreforma baliatuta enpresek langileen kontra darabilten xantaiarekin amaitzeko
Alternatiba Arabako bozeramaile Josu Estarronak salatu egin du gaur milaka langileek egunero pairatzen duten egoera larria, haien enpresetan presionatu egiten baitituzte beren lan baldintza eta soldatetan murrizketak onar ditzaten: “Azken urteotako lan erreforma desberdinak baliatuta, enpresen aldetik benetako xantaia pairatzen ari dira langileak, zigorrekin eta kaleratzeekin mehatxatzen baitituzte lan hitzarmenetan beherapenak onartzen ez badituzte”.
Hainbat enpresabururen jokabide “mafioso” horren adibide Guardian enpresako zuzendaritza jarri du alderdi ezkertiarreko bozeramaileak, Laudioko lantegian langileek hitzarmen duin baten alde hasitako mobilizazioei 120 lagun kaleratzeko mehatxuarekin erantzun baitie. Kasu honetan, “inolako argudiorik gabe kaleratzeak mahai gainean jarri ez ezik, langileak banan banan deitu dituzte lanuzteak laga ditzaten, enpresak greba oztopatzeko bere esku dagoen guztia egiten duen bitartean”.
Halako gertakarien aurrean, Alternatiba Arabatik erakunde guztiei, Arabako Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari bereziki, dei egin diete, enpresaburuak lan erreformak ematen dien boterea gehiegikeriaz erabiltzen ari diren lan gatazketan inplikatu eta neurri eraginkorrak martxan jar ditzaten: “Erakunde publikoek xantaiak amaitzeko lan egin behar dute, bitartekaritza lanaren bidez eta haien esku dagoen guztia eginda Araban eta Euskal Herrian bizi eta lan egiten duten pertsona guztien eskubideak babesteko”.
Era berean, eragile sozialei eta herritarrei dei egin die, “egoera mingarri hauetan daude lagunekin elkartasuna adieraz dezaten eta enpresaburuek langileen aurka eginiko edozein eraso salatzeko helburuz deitutako protestetan parte har dezatela”.
Mugituk baraualdia egingo du AHT-ren kontra / Mugitu prepara un ayuno contra el TAV
El movimiento de desobediencia civil contra el TAV, Mugitu Mugimendua prepara un ayuno desobediente contra el TAV en Bizkaia, Gipuzkoa y Nafarroa entre el 10 de noviembre y el 1 de diciembre. Mugitu anima a participar en dicha iniciativa, bien tomando parte en el ayuno o bien participando en los actos que se convocarán en cada zona local.
“AHTk PLATERA HUSTEN DIGU” lemapean, AHTren aurkako Mugitu! desobedientzia mugimenduak azaroaren 10etik abenduaren 1era baraualdiak egingo ditu. Baraualdiak Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan banatuko dira, bakoitzak astebete burutuz. Hori dela eta, M!Mk baraualdien ekimenean parte hartzeko gonbita luzatzen dizue, bai baraua eginez edota bai dinamika horren inguruan elkarrekin ekintzak bultzatuz. Era berean, lurralde bakoitzeko azkeneko egunean (ostiraletik larunbatera) ahalik eta jende gehiena baraualdira elkartzeko deialdia egingo da.
M!Mk helburuak lortzeko erabiltzen duen tresna desobedientzia zibila da, AHTren inposaketari aurre egiteko eta borrokan ahalik eta parte-hartze zabalena bultzatzeko; eta hori sustatzeko xedea ere badugu baraualdiekin. Horretarako, hainbat ekimen burutuko dira, non, AHTren aurka egon daitezkeen jendarteko beste talde zein sektoreen parte-hartzea bultzatu nahi dugun.
Beraz, zuen jarduera esparrutik AHTren aurkako ekimen desobediente honetan parte-hartzeko ikusten dituzuen moduak eta ideiak trukatzeko asmoz jotzen dugu zuegana. AHTk berak jendartean, ingurumenean eta ekonomian arlo ugari kaltetzen dituenez, gai anitz jorratu eta salatu nahi ditugu baraualdietan zehar. Hori dela eta, ongi etorriak izango dira zuen ekarpenak, edozein direla ere. Zenbat eta ekarri gehiago, orduan eta aberatsago. Hortaz, M!Mk ekimen honetan ahal duzuen eran parte izateko gonbitea luzatzen dizue.
Emakumeok martxan, hacia un feminismo anticapitalista
http://alternatiba.net/old-files/302226_490258837660344_1685425617_n.jpg
Jornadas “Alternativas feministas” (Basauri)
Jornadas en Basauri: “Alternativas feministas”. 12, 13 y 14 de septiembre. Marienea Casa de las Mujeres de Basauri.
Se puede descargar el programa pinchando aquí. Hurrengo tailerra Basaurin egingo da, irailean. Egitaraua eskura dezakezue hemen klik eginez.
**La exposición “Centroamericanas: así somos, así luchamos”, de Raquel Durán y Amaia Vicente, estará en la Casa de las Mujeres del 3 al 14 de septiembre.
Links de interés:
- Visiones feministas y anticapitalistas ante la crisis. Sandra Ezquerra. Pinchad aquí.
- 8 de marzo. Declaración de la Marcha Mundial de las Mujeres. Pinchad aquí.
- “A las mujeres, más y peor”. María Escudero. Pinchad aquí.
- “A propósito de la crisis, ¿qué pasa con la de cuidados?”. Sandra Ezquerra. Pinchad aquí.
- “Las mujeres dicen no al capitalismo verde”. Sempreviva Organizacao Feminista (SOF). En Castellano. En Portugués.
- “El sistema capitalista depende del trabajo doméstico para poder seguir subsistiendo”, entrevista a Cristina Carrasco. Pinchad aquí.
- “La sostenibilidad de la vida humana: ¿Un asunto de mujeres?”. Cristina Carrasco. Pinchad aquí.
- “Repensando la crisis desde un enfoque de género”. Yolanda Jubeto y Mertxe Larrañaga. Pinchad aquí.
- “El ecosistema de las finanzas éticas”. Soraya González Guerrero. Pinchad aquí.
Euskal herritarrek saltokiak jai egunetan irekitzeko beharrik zein gogorik ez dutela erantzun dio Alternatibak gobernu zentralari
Alternatibako bozeramaile Ana Etxartek gogorarazi du gaur “saltokiak jai egunetan irekitzeko ez beharrik ezta gogorik ez dutela euskal herritarrek, merkataritzaren inguruan Eusko Jaurlaritzak duela aste gutxi aurkeztu zuen ikerketak egiaztatu duenez; Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 10 etxebizitzatik ia 7k saltokiak jai egunetan irekitzearen aurka daudela esan baitute”, egungo legeak urtean zortzi egunez irekitzeko baimena ematen duen arren. Etxartek hala erantzun dio Alderdi Popularrak gidatutako Espainiako Gobernuak iragarritako lege aldaketari, dendak jai egunetan irekitzeko aukera hamar egunera zabaltzen duena eta astean ireki daitezkeen orduak 72tik 90 ordura zabaltzen dituenak. Hiri jakin batzuetarako egitasmoa da, Bilborako besteak beste.
Alternatibatik gogorarazi dutenez, mota honetako neurriek ezinezkoa egiten dute gizonen eta emakumeen artean ardurak partekatzea. Gainera, “beti saldu nahi izan digutenaren aurka, Madril bezalako erkidegoetako edota gertuago dugun Barakaldoko Megaparkeko esperientziek frogatu izan dute ordutegien erabateko malgutzeak lan baldintzak are gehiago kaskartu egiten dituela, emakumeenak bereziki”. Era berean, dinamizazioaz hitz egin arren, “izaera honetako arauek saltoki txikien desagerpena ekarriko lukete, auzoetakoak batez ere, krisia garai honetan gehien kaltetutakoak izaten ari baitira”.
Ildo beretik, eta Bilbo izanik turismoaren aitzakiapean neurri neoliberal hauek pairatuko dituen estatuko 14 hirietako bat, nabarmendu egin du “gero eta gehiago direla auzoetan egoerari aurre egin ezinik, krisiari batetik baina baita berdintzerik ez duten konkurrentziari, negozio txikiek porrot egiten dute eta gure auzoak basamortuetan eraldatzen ari dira”. Hala, alderdi ezkertiarreko bozeramaileak salatu du Alderdi Popularraren egitasmoak sektorearen erabateko liberalizazioa dakarrela, “denda kate handien eta saltoki erraldoien neurrira egin dutelako, inondik inora herritarrengan pentsatuz eta, are gutxiago, merkataritza txikiaren mesederako”. Horrexegatik, euskal erakunde guztiei dei egin die, “eskura eta eskumenetan dituzten aukera guztiak balia ditzaten neurri hauek saiheste aldera”.
Ekonomia berdea eta enplegua jardunaldia / Jornada Economía verde y empleo (Donostia)
Gipuzkoako Bazkundeak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera atseginez gonbidatzen zaitu hurrengo Ekainaren 20an Gipuzkoako Bazkundean izango den jardunaldira “Ekonomia berdea eta enplegua”. Eremu akademiko, enpresa eta instituzionaleko hizlariek Ekonomia Berdea enplegu sortzaile eta garapen ekonomikoaren sustatzaile gisa, eta honi lotutako erronka eta aukeren inguruan eztabaidatuko dute.
Informazio gehiago eta izen-ematea
La Cámara de Gipuzkoa junto con la Diputación Foral de Gipuzkoa tiene el placer de invitarle a la jornada que tendrá lugar el próximo 20 de junio en la Cámara de Gipuzkoa “Economía verde y empleo” en la que diversos ponentes del ámbito institucional, empresarial y académico, tratarán sobre la Economía Verde como generadora de yacimientos de empleo y desarrollo económico en nuestro entorno, así como los retos y oportunidades asociados.