Marotok beste behin ere hiri garraiorako ikasle txartelaren deskontuak hilabete atzeratu ditu

Alternatibako kide eta Gasteizko EHBilduren zinegotzi David Pinak Gasteizko alkate Marotori ikasleen garraio sari-txartelak martxan jartzeko exijitu dio, eta bide batez, bere Gobernuari laguntza gehien behar duten kolektiboak bost axola zaizkiela erakusteari uzteko eskatu dio”

PPren Gobernuak, bigarren urtez jarraian, hiri garraiorako ikasle txartelaren hobariak hilabete atzeratu ditu. Urtero bezala kurtsoa irailean hasi da, deskontuak urria arte ez direla abian jarriko egiaztatu dugu.

“Alkateari eta bere Gobernuari laguntza gehien behar duten kolektiboak zenbat bost axola zaizkiela ikusten dugu beste behin ere”, azaldu du zinegotzi eta TUVISAko kontseilaria den David Pinak. Bere gobernuaren utzikeria gorritzeko modukoa da. “Ekainean jada hobariak epean martxan jartzeaz ohartarazi genuen, aurreko ikasturtean gertatutakoa errepikatu ez zedin. Eta beste behin ere berdina egin dute”, gogoratu du. “Egoera lehen aldiz salatu genuenean, Gobernuak TUVISAri leporatu zion errua. Egun, aipatu behar da, Alfredo Iturricha zinegotzia udal garraio elkartearen lehendakariorde dugula eta beraz, PPren arabera euren zinegotzia dela honen erruduna”.

Gobernuari eskatu diogu hobariak berehala martxan jartzeko eta gai honi buruzko azalpenak emateko eskatu dugu bai Hezkuntza batzordean eta baita TUVISAko kontseiluan bertan ere.

EHBilduk lortu du Arabako Aldundiak atzera egin eta klausula sozialak sartuz lan batzuetarako lehiaketa publiko berri bat egitea

EH Bilduk lortu du Arabako Foru Aldundiak atzera egin eta klausula sozialak sartuz lan batzuetarako lehiaketa publiko berri bat egitea. Pasa den hilabetean EH Bilduk helegite bat aurkeztu zuen lehiaketa publiko hori bertan behera uzteko ez zituelako klausula sozialak jasotzen. Besteak beste, baldintza hauen bitartez lan baldintza duinak eta segurtasuna bermatzea da helburua, baita ingumena zaintzea, berdintasunezko politikak edo edo euskara bultzatzea. Otsailean foru arau hau onartu zenetik lan publikoen kontratazio guztietan araudi hau aplikatu behar da.

Baina handik eta ia bi hilabetetara, maiatzaren 13an, Diputatu Kontseiluak, Mañuetako hondakin urak Eskuernagako arastegira eramateko lanak kontratatzeko lehiaketa publikoa onartu zen. EH Bilduk espedientea aztertu du eta klausula sozialak ez daudela jasota ikusi zuen. Neurri horiekin egun diru publikoarekin finantzatzen diren beste obra publikoetan gertatzen ari diren praktika esklabistak saihestu nahi ziren, besteak beste, Salburuako Gizarte Etxean edo Gasteizko Autobus geltokian.

Hau guztia ikusita, akordio hori berehala bertan behera uztea eskatu zuen EH Bildu helegite horretan. Koalizioaren ustez, akordioa baliogabea zen, kalteak eragin zitzakeen eta ondoren kontratua deuseztatuz gero kalte ordainak ordaindu beharko ziren. Helegitea aurkeztu eta egun gutxietara, Gobernu Kontseiluak aurreko uztailaren 15ean kontratazioa bertan behera uztea eta beste deialdi publiko egitea erabaki zuen. Aste honetan Arabako Buletin Ofizialean lehiaketa publikoaren plegu berriak argitaratu ditu. Oraingoan, bai, klausula sozialak jasota daude

EH Bildutik Luis Salgado biltzarkide eta Alternatibako kideak erabakia txalotu du helburua lortu delako, hau da, langileen lan baldintza duinak bermatzea. Hori bai, herrilan hauek atzeratu egin direla azpimarratu du PP-ren gobernuak burugogorkeriaren ondorioz. Izan ere, Alderdi Popularrak ez zuen foru arau hau babestu baina aplikatu egin behar du.

EHBildu Araba

Maroto, arrazista ezjakina edo asmo txarrekoa?

Toni Ramos eta Cristina Bereziartua – Alternatiba Araba

Maroto jauna, egunotan egin dituzun adierazpen arrazista eta xenofoboen aurrean, gure gaitzespenik irmoena ozen adierazteko beharra sentitzen dugu. Ez dakigu herritarrekin nahita aritu zaren gezurretan edo zure ezjakintasuna azaldu besterik ez ote duzun egin ziurtatzean aljeriarrak eta marokoarrak laguntza sozialak jasotzeko Gasteizen erroldatzen direla. Zure iruzur sozialaren aurkako gurutzadaren datuak ikusita, argi dago erroldatik kanporatutako pertsona gehienak, %75, bertakoak direla, eta %18ra ere heltzen ez direla jatorri magrebtarrekoak. Ez legoke gaizki zurea bezalako kargua dutenek informazioa bilatzea halako salaketa larriak egin aurretik, are gehiago herritar guztiek -zuk ere bai- dakitenean zure alderdiko bulego dotoreetan esertzen direnetako asko iruzurrarekin eta ustelkeriarekin harreman zuzena dutela, herritarren lepotik gainera, diru publikotik milioika euro desagerrarazten dituztela. Beraz, zuzenagoa litzateke esatea zu zeu, PPkoa izate hutsagatik politikari ustela zarela, pertsona jakin bat magrebtarra izateagatik iruzurra egiten duela esatea baino.

Zoritxarrez, zure adierazpen arduragabeekin ohituta gaude dagoeneko, are okerrago, ildo beretik doazen politikak ezartzera ohituak gaituzu, Frantzian Le Pen bezalako muturreko eskuindarrek babestutako politiken parekoak direla. Mota honetako diskurtsoak, Maroto jauna, arrazakeria eta xenofobiaren txinparta piztu besterik ez dute egiten krisiak kolpatutako gizartean, etorkinak egoera horren errudun bilakatuta. Baina egoera hau, zure alderdiak Gasteizko Udalean, Arabako Aldundian zein Espainiako Erresumaren Gobernutik ezarritako politiken emaitza zuzena dira. Zure hitzak gezurra baino askoz gehiago dira, gizartean pentsamolde faxistari bide egiten dion pozoitzea ekar dezakete.

Oker dabilena, are gehiago oker dabilena alkatea denean eta herritarrei kalte egiten dienean, okerra zuzendu eta publikoki barkamena eskatu behar du. Baina egia esanda, ez dugu uste hala jokatuko duzunik, zure politika arrazista eta xenofoboak aldatuko dituzunik uste ez dugun bezala. Ez dirudi, halaber, arduraz aritzearen argia piztuta diskurtso populista lagako duzunik hitz pedagogikoak eta arrazoituak erabiltzen hasteko. Eta benetan diogu, Maroto jauna, gustatuko litzaigukeela honetan oker dabiltzanak gu izatea. 

Igor Nabarro “Ez dugu sistema hau berreraiki nahi, apurtu baizik justizia sozialean eta elkartasunean oinarritutako benetako sistema eraiki ahal izateko”

Alternatibako kide eta EHBilduren Europarako Hauteskundetarako zerrenkide Igor Nabarrok Arabako Añana herrian egindako partehartzea pasa den maiatzaren 17an. Herriko pertsona asko hurbildu ziren ekitaldia babestera.

Mila esker EHBilduren ekitaldi honetara hurbildu izanagatik, zuek zaretelako proiektu honen ezinbesteko protagonistak.

Hasi baino lehen, gogora ekarri nahi ditut hemen egoterik ez dutenak. Egunotan sakabanaketaren politikak 25 urte bete ditu. 25 urte gorrotoaren estrategia erabiltzen. 25 urte senide eta lagunen bizitza arriskuan jartzen ta horregatik egoera hau pairatu behar dutenei besarkada bat bidaltzen diegu eta Madrilgo eta Pariseko gobernuei exigitzen diegu mendekuan onarritutako politika honekin bukatzea. Euskal herrian nahi ditugu!

Kanpainaren lehengo astea pasa da ta segurazki nabaritu duzue nola Euskal Herrian PPk eta PSOEk beste hauteskundekin konpararatuz, kanpaina hotz hotza eguiten ari direla. Eta zergatik? Ba argi eta garbi dago. PPk eta PSOEk abstentzioarekin jokatzen dute. Beraientzat oso onuragarria da Euskal Herriko emakume eta gizonak bereetxeetan gelditzea ta bozka ez egitea.

Baina gaur eta hemen ozen esan behar dugu, hauteskunde hauek garantiza handikoak direla Euskal Herriaren etorkizunerako eta EHBildun ahalegin berezia egingo dugu gelditzen den astean herriz herri eta etxez etxe garrantzi hau azpimarratzeko. 

Y en esta labor no estamos solos ni solas. 

Quiero mandar desde aquí un abrazo y un mensaje de ánimo a nuestros compañeros y compañeras del resto de formaciones que conforman nuestra alianza electoral para Europa Herriek Erabaki, Los Pueblos Deciden. 

Porque sabemos el inmenso esfuerzo que estáis realizando por difundir el mensaje de que para construir una Europa en la que la justicia social sea quien marque las actuaciones y decisiones políticas es necesario el compromiso de toda la ciudadanía y que ese compromiso tiene la próxima cita el 25 de mayo. 

Porque sabemos que desde Galiza, Asturias, Aragón, Canarias. estáis peleando en una lucha desigual calle a calle, pueblo a pueblo contra la prepotencia del PP y PSOE, que tratan de desprestigiaros y minusvaloraros. Por todo ello desde Euskal Herria nuestro reconocimiento y nuestro agradecimiento. Juntos trabajaremos por esa nueva Europa de los pueblos y de la ciudadanía. 

Nos jugamos mucho en estas elecciones. Son las elecciones europeas más importantes porque ha. Vivido Euskalerria. EHBildu Debe ser la interlocutora en las instituciones europeas sí queremos que se escuchen las reivindicaciones del pueblo vasco:

El fortalecimiento, consolidación y desarrollo del camino a la resolución del conflicto político y la normalización. El derecho de Euskal Herria a decidir su futuro en libertad y sin injerencias y la construcción de una nueva Europa en la que la ciudadanía deje de estar sometida al capital y a sus herramientas, a los mercados financieros y a las grandes corporaciones, para ocupar su papel como sujeto protagonista de la historia.

Por qué somos quienes defendemos la alternativa a ese modelo, al del neoliberalismo y el capitalismo salvaje que rescata bancos, que recorta derechos y libertades, que privatiza los sistemas y servicios públicos hasta derrumbar el estado de bienestar. Ese modelo es el que promueven y defienden en Europa PP, PSOE.

Pero no sólo ellos, también el PNV vive y se alimenta de este sistema y de esto no nos quedo ninguna duda cuando les vimos recibiendo con todos los los honores en Bilbao a todas aquellas hienas y buitres que son los verdaderos causantes y culpables de la crisis económica. 

Cuando vemos que esa puerta giratoria también es utilizada por sus altos cargos, cuando vemos que su aspiración no es construir una vía para la Europa social y solidaria, sí no construir una vía para un tren que no va a ninguna parte.

EHBildu no cree en ese modelo ni en esa Europa de la Troika que ha arrebatado la soberanía a las instituciones, que beneficia y protege al poder y la corrupcion y que ahoga a las clases populares. No creemos ni abogamos por la recuperación económica, por volver a la situación anterior a la crisis. 

No queremos recomponer el sistema, queremos romper con el! Desecharlo, enterrarlo y construir un sistema basado en la solidaridad, la justicia social y en el que el capital sea el que este sometido a las necias des de las mujeres y de los hombres. 

La Euskal Herria que va a elevar su voz en Europa es la Euskal Herria rebelde, insumisa, una Euskal Herria que esta segura de que uno de los retos más importantes de esta nueva Europa es crear un nuevo orden sexual, en el que pasemos de la confrontación a la cooperación, de la jerarquía a la sinergia para lograr una Sociedad igualitaria y no discriminante. 

Una sociedad en la que la dignidad de las personas no se mida por su capacidad de producir Y en la que las personas con discapacidad, las personas mayores, las jóvenes, las llegadas de otros lugares no se sientan ciudadanía de segunda.

Una Euskal Herria ecologista, internacionalista, esa que les molesta, que les duele y que les aterroriza, porque saben que en Europa se están realizando movimientos. Movimientos a favor de los pueblos y de las personas y tenemos los ejemplos en Escocia y en Cataluña. 

Por medio de Josu Juaristi forjaremos y consolidaremos las alianzas con esos pueblos y esos movimientos que quieren crear una nueva Europa más justa y más solidaria, una Europa al servicio de la ciudadanía y no de los poderosos.

Horregatik, Herria eta herritarron garaia da: Herri honek bere bidea egin behar du herritar guztion erabakiak kontuan hartuz.

Maiatzaren 25ean ez da bozka bakar bat etxean geratu behar.. Abstentzioak mesede egiten die gaurko egoera manténdu nahi dutenei. Hau da, Espainia eta Frantziaren inposaketari, bakearen etsaiei eta elite ekonomikoei.

BAI, bizi baldintza duinei

BAI emakumeen eskubideei,

BAI herrien arteko elkartasunari

BAI aldaketari eta justizia sozialari.

GORA EUSKAL HERRIA BILDU

http://alternatiba.net/old-files/Igor Anñana.jpg

http://alternatiba.net/old-files/Nabarro Añana.jpg

http://alternatiba.net/old-files/IgorNabarro.jpg

Gainezka dauden auzo berrietako TUVISAko ibilbideetarako konponbidea eskatu diogu zuzendaritza berriari

EH Bildu Gasteizek ordutegi jakinetan jendez gainezka dauden auzo berrietako TUVISAko lineentzat irtenbidea eskatu du beste behin ere  TUVISAko kontseiluan. Zehazki, erabiltzaileen pilaketa handiak ematen dira goizetan, Salburuako zerbitzuetan eta batez ere Zabalgana-Arkaiateko L6an. Koalizioak María José Ajuriaguerra gerente berriaren aurkezpena baliatu du linea horien errefortzua eskatzeko.

“Honako salaketa enpresaren aurreko garaian ere egin dugu jada, baina lehentasuna da zuzendaritza berriarentzat gure ustetan”, gogorarazi du David Pina EHBilduko zinegotzi eta Alternatibako kideak. Badira hilabeteak “Gasteizko auzo bietako erabiltzaileen eskaera dela”, azpimarratu du.

Bestalde, Gautxori gaueko zerbitzuaren atal bat goizeko 2etatik 4etara ez mozteko eskatu dute koalizioak TUVISAn dituen kontseilariek. 2 ordu horietan, egun martxan dauden 6 lineetatik 4k zerbitzua eten egiten dute. “Zerbitzurik gabeko ordutegia tabernen ixtearekin batera datorrenez, langileekin adostuta sistema berriro antolatzea proposatzen dugu”, gehitu du Pinak.    

Pinak Maroto Alkateari eskatu dio, udal enpresaren arduraduna den heinean, tranbiaren maiztasunaren ardura hartu bai, baina behin betiko Gasteizko autobusetako garraio publikoaren arazoak konpontzen buru-belarri jartzeko. Kontseilariaren esanetan “honetan bai eskua duela, baita erantzukizun zuzena ere”.

EHBildu Gasteiz

X