Gasteizen ospatutako ‘5 urtez alternatibak lotuz’ hitzaldien bideoak: La Tuerka, Ateak Ireki, Kaos en la Red eta Faktoria Lilako kideekin

Pasa den abenduaren 13an, Alternatibak 5 urte bete zituen.  5 urte alternatibak lotuz eta Euskal Herriko ezkerra eraldatzearen alde egiten, mundua eraldatzen laguntzeko helburuarekin. Urtemugaren harira, hitzaldi sorta bat antolatu genuen Gasteiz, Bilbo eta Donostian. Hemen dira Gasteizko parte-hartzeak. Sentitzen dugu baina audio arazoak direla eta, Pablo Iglesiasen parte-hartzea ezin izan dugu partekatu.
 
Kaos en la Red-eko fundatzaile Manel Marquezen parte-hatzea. Marquez, lokaletik komunikatzearen beharraz hitz egiten digu, eta kontrainformazioak aurrera egiteko jendearen bebsa beharrezkoa duela esaten digu. Horrela ulertzen du berak komunikazioa: “Komunikazioa klase borroka da eta besteak irabazten ari diren arren, gu borrokan darraigu, oso garrantzitsua dena”.

Faktoria Lila, ikasketarako, sormenerako eta ekintza feministarako espazio digitalaren fundatzaile Irantzu Varela kazetariaren parte-hartzea. Bere hitzaldian Varelak, ohizko medioek altxatutako hesien gainetik, mezu feminista jendeari helarazteko sare sozialen eta interneten garrantziaz hitz egiten digu: “Sare sozialen oinarrizko koska, bitartekorik ez dagoela da. Mundu kapitalista eta patrialkal honetan, bitartekaritzak beti mugatzen du diskurtso feminista, baina internetek nahi dugun guztia idatzi eta esateko aukera ematen digu”.

Auzitegi Nazionalak itxi berri duen Ateak Ireki webgunearen kazetari Pituren (Miguel Ángel Llamas) parte-hartzea. Bere interbentzioan Pituk Apurtu.org-rekin gertatu zen bezalaxe, historia berriro errepikatu izana deitoratzen du. Gure historia propioa idaztearen garrantzia azpimarratzen du, eta horretarako, hori ahalbidetzen duten hedabideak bizirik mantentzeko garrantziaz egiten digu berba. 

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/1465721_777636132253705_651359869_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash4/1412490_777636255587026_588956792_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc1/t31/1167344_777636368920348_2140843552_o.jpg

https://scontent-a-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/1511233_777636365587015_180287074_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/857142_777636392253679_1964008882_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash4/1501404_777636562253662_293738598_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/1492412_777636662253652_1424296755_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/1500960_777636718920313_940171145_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/1421080_777636785586973_1516345097_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/1475891_777636842253634_1018612580_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/1462600_777636852253633_166539940_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/1500856_777636872253631_713320485_o.jpg

https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-ash4/1468620_777636998920285_1995921498_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc1/1487836_777637022253616_837490723_o.jpg

Baliabideen fokalizazioan oinarritutako enplegu plana aurkeztu du EHBildu Gasteizek

Baliabideen fokalizazioan oinarritzen den enplegu plan bat aurkeztu du gaur EH Bildu Gasteizek. Udalerriko berpizte ekonomikoa helburua duen dozena bat neurri zehatz nabarmentzen dira 40 ekintza baino gehiagoren artean. Gasteizko errealitate sozioekonomikoa hobekien ezagutzen duten profesionalen aholkua jaso duen agiria, urteko lehen hiruhilekoan idazten hasi zen. Enpleguaren udla ponentziaren bitartez PPko gobernuak zein beste udal taldeek plana ezagutzen dute jada.  

David Pina EHBilduko zinegotzi eta Alterantibako kideak azaldu duenez, “Gasteiztarrekin dugun konpromisoaren arabera, behartuta gaude ideiak modu positiboan plazaratzera, nahiz-eta jakin gure plana ez dela arazoa osotasunean konpontzeko giltza. Are gehiago, argi dagoenean PPren neurriek langabezia murrizteko eraginik ez dutela. Baliabideen fokalizazioan datza gakoa. Plangintza trinkoek ez dutela balio egiaztatu dugu, jakiteko zer egiten ari diren inguruko udalerriak bisitatu eta gero. Kalera jaitsiz eta auzoetarako zein industrialdeetarako berariaz diseinatutako planak eginez eta, bereziki, lan munduan sartzeko arazoak dituzten kolektiboei arreta berezia jarriz, lortzen ari da aurrerapausoak egitea.” Ildo horretatik, hainbat proposamenen artean, EH Bilduk zera proposatzen du: langabeziak oso gogor jo dituen auzo eta industrialdeetako beharrak landuko dituen aholkularitza udal bulego bat sortzea, udal diru-laguntzen truke zenbait lanpostu sortzeko konpromisoa hartzen dutenekin berariazko diru-laguntzak sinatzea eta lan munduan sartzeko arazo handiak dituzten gasteiztarrentzako (emakumeak, 30 urtetik beherakoak eta 45 urtetik gorakoak) programa bereziak burutzea.  

 Halaber, EH Bilduk honakook ere proposatu ditu: Udalak laguntzea udalerriko lehen sektoreko ekoizleen produktuak Gasteizen zuzeneko salmenta ahalbidetzeko, apirilean aurkeztutako Betoñoko Eraginkortasun Energetikoaren eta Energia Berriztagarrien parkea abian jartzea, baita natura eta bizitza osasuntsuaren gidarien zerbitzua eratzea ere.     

 Honakoak dira EH Bildu Gasteizen enplegu planean plazaratzen dituen neurri zehatzak:

 1. Enplegua bideratzeko aholkularitza berariazko udal bulego bat sortzea.

2. Finantzaketa eta bermerako instituzio arteko funtsa abian jartzea.

3. Enplegu zuzena sortzeko helburu duten saltoki eta enpresekin hitzarmenak sinatzea.

4. Lan munduan sartzeko arazoak dituzten bizilagunekintzako programa bereziak.

5. Udalerriko enpresen artean Coworking programa.

6. Gasteizerako merkataritza mix bat zehaztea (Udalerriko lehentasunezko merkataritza ildo bat identifikatzea eta sustatzea).     

7. Ikuskizun turistiko bat eratzeko lehiaketa publiko baten deialdia.

8. Natur eta bizitza osasuntsuaren udal gidariak.

9. Nazioartekotzeko salmenta gune bat ezartzea, ahaidetutako hiriekiko enplegu bekak eta  azokak barne. 

10. Lehen sektoreko merkaturatze bide laburrak indartzea.

11. Betoñoko Eraginkortasun Energetikoaren eta Energia Berriztagarrien parkea sortzea.  

12. Merkataritza Elektronikoko plana abian jartzea.

EHBIldu Gasteiz

Errioxako Eskualdeak pairatzen dituen arazo larriei behin betiko erantzuna eman behar die Urkulluk

Arabako EH BILDUk Errioxako Eskualdeak pairatzen dituen arazo larriei behin betiko erantzuna ematea eskatu dio Urkulluri. Izan ere, Arabako EH Bilduren ustez, gabezi horiek guztiak azkenego EAEko gobernuen utzikeriaren ondorio zuzenak dira. Bihar bertan bilduko dira bi gobernuen ordezkariak eta Arabako EH Bilduk iragarri duenez, eskualdean eman beharreko zerbitzuetan ezin dira beste adabakiak jarri eta bi arlo aipatu ditu: osasungintza eta nekazaritza, batez ere, ardogintzarekin lotuta dauden guztiak.

Osasungintzari dagokionez, Arabako EH Bilduk Lezako Ospitala nabarmendu du. Koalizioaren ustez, egungo ospitala garatu behar da Eskualde-Ospital bihurtu arte. Zentzu horretan, badirela bi urte aldebakartasunez, Errrioxako Gobernuak osasun arreta bertako biztanleriari kendu ziotela gogoratu du. Baina Errioxako Eskualdeak eman zuen erantzunari esker, Lakua eta Errrioxako Gobernuek akordio bat sinatu zuten. Arabako EH Bilduren ustez, akordio horiek aldi baterako erantzuna baino ez dira.

Bestalde, Arabako EH Bilduk, ardogintzan kudeaketa eta kontrolerako berezko mekanismoak sortu behar direla aldarrikatu du. Horrela, bertako interesak defendatuko direlakoan dago koalizioa orain arte, Errioxako Gobernuaren gutxiespenaren menpe daudelako. Orain berriz, Urkullu eta Sanz presideen arteko elkar-ulertzeak akordio zehatz batzuetan irudikatuko dela ematen du. Baina Arabako EH Bilduren ustez, behin behineko erantzuna eman dezakete baina dauden hutsune eta gabeziei behin betiko erantzuna ez bilatzeko aitzakia ezin dira izan.

EHBildu Araba

Judith Uriarte, Pablo Gorostiagaren emazte zenaren heriotzaren inguruan

Laudioko EH Bilduren taldearen izenean, lehenik eta behin Judithen konpromiso sozial sendoa eta Laudioko zenbait herri mugimendutan egindako lana goraipatu nahiko genuke. Judithen senitarteko eta adiskideei gure samin eta elkartasuna adierazi nahi diegu eta, bereziki Pablori.

Ezin dugu ahaztu Pablo Gorostiaga 71 urteko preso politikoa dela, EGIN egunkariaren sustatzaile izateagatik ia 8 urteko espetxe-zigor bidegabea betezen ari delarik. Herrera de la Manchako gartzelan dago, etxetik 600 kilometrora. Indarrean dagoen legeriaren arabera, Pablo askatu beharko lukete, 70 urte baino gehiago izan eta zigorraren hiru laudenak jadanik bete dituelako.

Berriz ere, sakabanaketak eragiten duen sufrimendua, suposatzen duen zigor gehigarria, salatu nahi dugu. Nahiz eta baimen guztiak lortu, Pablo ez dute garaiz ekarri eta ezin izan du bere emaztea agurtu. Gaurkoa bezalako egoeretan, ezin krudelagoak iruditzen zaizkigu Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren Ordezkariaren adierazpen publikoak, orain zenbait egun sakabanaketa anekdota hutsa zela esan zuenean.

EHBildu Laudio

X