Fatuarte «Gaueko aisialdi gune pribatuetan erasoen, jazarpenaren, indarkeria matxistaren eta LGTBIfobikaren aurkako protokoloa behar da»
EH Bilduk mozio bat erregistratu du Udal Gobernuari eskatzeko gaueko aisialdi gune pribatuetan erasoen More…
EH Bilduk mozio bat erregistratu du Udal Gobernuari eskatzeko gaueko aisialdi gune pribatuetan erasoen More…
Esaera zaharra eta ezaguna da: “Izena duen guztia bada”; bestera esanda, izendatzen ez den hori ez da existitzen. Agian horregatik eman ohi zaio esateari nolabaiteko izaera magikoa. Karibe aldean esan ohi da ipuinak gauez kontatu behar direla, gauean bizi baita sakratua dena. Garmendia Larrañagak bildutako ipuin batean, gizon bat sorginduta gelditzen da liburu bat irakurtzean; liburua saltzean sorginkeria amaitu zen. Kutunetan haurren babeserako idatzizko formulak gordetzen ziren: ‘‘Inguma ez nago hire beldur/ jesus eta maria ditiak lagun/ zeruan izar lurrean hare/hek guztiak kondatu arte/ ez nigana ager’’.
Izendatzen ez dena, ordea, inexistentziara kondenatzen da. Izenak desagerraraztea euren memoria desagerraraztea da. Azken urteetan migrazio politiken ondorioz hildako eta desagertutako milaka pertsonak zenbakietan geratzeko arriskuaren aurrean, euren izenak gogoraraztea ezinbestekoa da, izendatuz oroimena indartzeko. Aurrekoan Behobian/Pausun egon ginen, Bidasoan eta Tarajalen hildakoen oroimena ekartzen, euren izenak ekartzen, izana izan dezaten:
Larios Fotio, Nana Roger Chimie, Ousman Hassan, Samba Baya, Ibrahim Keita, Abdouraman Bah, Mohamed Kemal, Jeannot Flame, Youssouff, Blaise Fochin, Yaya Karamogo, Faycal Hamadouche, Abdulaye Koulibaly, Tessfit Temzide, Ahmed Belhiredj, Ibrahima Diallo, Yves Martin Bilong, Daouda Mahtma, Luc Firmin Bikai eta beste hainbat.
GARAn publikatua
Otsailaren 25ean, Donostian, Alternatibak ohiko Batzar Nazionala egingo du. More…
Gure kide eta eusko legebiltzarkide Josu Estarronaren interbentzioa Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran More…
Guztiok bat gatozela esango nuke: gero eta gehiago kostatzen zaigu proiektu kolektiboetan parte hartzea, eta, bizi izandako osasun-alarmaren ondoren, egoera okerrera joan da. Aurreko batean, lagun batek esan zidan ez zuela argi adinagatik ote zen, baina gehiago kostatzen ari zaiola lagunekin geratzea eta, batez ere, bat-bateko planak egitea. Are gehiago, isolamendu soziala eta bakardadea gero eta arazo handiagoak dira, batez ere adin tarte batzuetan. Asko dira ematen diren azalpenak, esaterako, sare sozialen gehiegizko erabilera, edo lanaldi luzeen ondoriozko denbora librearen falta.
Badira bestelako arrazoiak, elkarteek eta taldeek biltzeko leku egokirik ez dutela, kasu. Zaila da, batzuetan gaindiezina, leku publiko irisgarri bat aurkitzea, baldintza murriztaileegiak ezarrita ez dituena eta bereziki talde batzuek dituzten lan-ordutegi zailetara egokitzen dena. Gauza bera gertatzen da beste espazio kolektibo batzuekin, hala nola liburutegiekin eta ikasketa-aretoekin, non gero eta gehiago azterketa garaitik kanpo ere ikasleek eta oposiziogileek ilara luzeak itxaron behar dituzten, edo hirietako eskolen ohiko aldarrikapena: hurbileko espazio publikoa elkartzeko eta gozatzeko leku gisa erabiltzeko aukera izatea. Ez aipatzeagatik behin eta berriz eskatzen dela frontoiak eta jolas-guneak estaltzea, klima baldintzek laguntzen ez dutenerako.
Argi dago inguruneak eragin handia duela nor garen eta nola bizi garen zehazterako orduan. Premiazkoa da, beraz, elkar topatzeko leku egokiak izateko beharrari benetan duen garrantzia aitortzea. Frogatuta baitago harreman sendoak eta babes taldea sortzea ez dela soilik beharrezkoa gizarte kohesiorako, baizik eta osasunerako onurak ere badakartzalako. Gainera, gizartean eta taldean parte hartzeko gaitasuna izatea ezinbestekoa da gizarte demokratiko batean. Espazio partekatuak hobetzeko premiari erantzuteko auzokideek eta elkarteek parte hartzeko bideak sortzea urgentziazkoa da. Pentsa liteke, bestela, espazioen gabezia ondo neurtutako erabakia dela, hain zuzen ere, bizitza kolektiboa oztopatzeko.
Maria del Rio
GARA/NAIZen argitaratua
“Osasun publikoa defendatuz” urtarrilaren 19an, hasi zen, Alternatibaren Gasteizko egoitzan. More…
EH Bilduk mozio bat aurkeztu du ostegun honetako Osoko Bilkuran eztabaidatzeko. More…
Alternatibak komunikazio arduradun lanposturako hautagaitzak jasotzeko epea ireki du. More…
Ez ahaztu inoiz krisi politiko, ekonomiko edo erlijioso bat nahikoa izango dela emakumeen eskubideak zalantzan jartzeko. More…
Alternatiba | Ezkerra eraldatzearen erronka