Ander Rodriguez «Erresidentzietako 5.000 emakumeen lan baldintzak ez hobetzea erabaki politiko da»

Irailean eremu instituzionalera bueltatu zen gure kide Ander Rodriguez. Pello Urizarrek aspaldi iragarria zuen Legebiltzarra uzteko asmoa eta kargu-uztea gauzatzean, Gipuzkoako zerrendako hurrengoa, Rodriguez, legebiltzarkide bihurtu zen. Gaztetatik aritu izan da militantzia politikoan: 2003an hasi zen Arrasaten zinegotzi, eta 2015era arte aritu da herritarren ordezkari. Alternatibako sortzaileetako bat ere bada. 2011n, Bilduk Gipuzkoan irabazita, Gizarte Politiketako diputatu izendatu zuten. 2007-11 eta 2017-19 urteetan ere izan da BBNNetako kide. Horrez gain, EH Bilduko Politika Sozialeko idazkaria ere bada.

More…

X