Jaiak geureak dira (Maria del Rio)
Pixkanaka-pixkanaka herriko jaiak bukatzen doaz. Gehienetan, balorazio positiboak egin izan dira, bai udalen partetik, baita herri mugimenduetatik ere. Tamalez, ohikoa bilakatu da sexu erasoak salatu behar izatea. Erasorik gabeko jai-guneak eraikitzeko lana aitortzeko modukoa izan arren, gure segurtasuna eta askatasuna ez dugu oraindik bermatuta. Badira erantzun-protokoloak, gero eta mobilizazio jendetsuagoak, elkar-zaintza eta autodefentsa kontzeptuak gero eta ezagunagoak zaizkigu, eta erasotzaileak ongietorriak ez direla aspertu arte aldarrikatu dugu. Halere, gure herriko jaiak errespetuan eta parekidetasunean gozatzeko arazoak izaten jarraitzen dugu: gure jai-guneak ez dira eremu guztiz askeak.