Josu Estarrona «Herri helburua, herri erronka: bizitza duinak bermatzea beharko luke»

Gure kide Josu Estarrona Elizondo eusko legebiltzarrean: «Herri erronka dugu aurrean, baina jaiotze-tasa igotzea ez da bere horretan herri helburua, gaur berriro ere Lehendakariak esan duen bezala, herri helburua, herri erronka: bizitza duinak bermatzea beharko luke. III Eskuartean dugun arazoa ez da, hainbatetan esan duzun moduan: “haurrak ekarri behar ditugula pentsioak mantentzeko edo eskulana behar dugulako”, ez gara ari ongizate ereduaren finantzaketaz. Auzia da gazteak eta ez hain gazteok seme-alabak izan ala ez aukeratu ahal izatea, eta horretarako, baldintza sozial eta ekonomikoak ematea. Herri honetan, gaur egun, guztiok ez ditugulako aukera berdinak guraso izateko.Eta horretan eragin behar dugu, baldintza sozio-ekonomiko onak sortzen; eta horretarako ausardia eta jauzi kualitatibo bat ematea beharrezkoa da gazteriari zuzendutako politiketan».

More…

Guztiak boto baliodun (Maria del Rio)

Hauteskunde ziklo luzea bukatu denean, aste batzuk emango ditugu emaitzak aztertzen eta itun posibleen inguruan hitz egiten. Biziki jarraituko ditut berri horiek, halere, oraingoan ez dut aipatu gabe utzi nahi historikoa izan den gertakizuna. Azken bozetan adimeneko desgaitasuna duten pertsona gehiagok bozkatzeko aukera izan dute: Nafarroan 2.000 pertsona inguru eta EAEn, berriz, 6.300.

More…

Maiatzak 17 (Maria del Rio)

Kaleak kolorez jantzita ikusiz gero, gogoratu gaurkoa LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna dugula. Duela 29 urteko egun berean, homosexualitatea gaixotasun izateari utzi ziolako Osasunaren Mundu Erakundearentzat. Eta hiru hamarkada igaro arren, ezinbesteko aldarrikapen eguna da. Aurten, gainera, halabeharrez Francis Vadillo datorkigu burura, 40 urteigaro direlako poliziak tiroz hil egin zuenetik Errenteriako diskoteka baten atarian. Trabestia zen eta bere heriotza LGTBI borrokan mugarria izan zen Euskal Herrian. Aurten ere, Stonewalleko istiluak izan zirela 50 urte betetzen dira. Urte borobila beraz, hausnarketarako egokiak diren horietakoa

More…

Euskal ondare kulturalaz (Josu Estarrona)

Pertsonak erdigunean jarriz politika egiteko moduaz hitz egiten dugu sarritan, ez, ordea, politika erdigunean jarriz pertsonok egiten dugunaz. Nire bizitzako momentu honetan esaten didate politikoa naizela; eta nik erantzun militante politikoa naizela legebiltzarrean, eta, jakina, pertsona beste edozeren gainetik. Eta politikagintzan, bizitzako esparru gehienetan bezala, aurrean dituzun pertsonak erabakigarriak izaten dira beste elementu batzuen gainetik, kasu batzuetan alderdi politiko baten sigla eta ideologia beraren gainetik ere. Pertsonala politikoa da, eta politikoa pertsonala, eta, agerikoa badirudi ere, ideologia eta kultura politiko ezberdinen ordezkarien artean egunero lan egin eta negoziatzerakoan oso presente izan beharreko kontua da, milaka pertsona ordezkatzeak dakarren arduragatik eta are gehiago akordioa akordioagatik bilatzen den garai hauetan.

More…

X