Bizikidetza lantzen

Itzultzailea ez naizen heinean, ezta hizkuntzetan aditua ere, askotan zalantza ugari sortzen zaizkit zenbait hitz aukeratzeko orduan, eta, bereziki, zenbait hitzen sinonimoak bilatzerakoan. Oraingoan, arazoak izan ditut gaztelerazko «convivencia» eta «coexistencia» izenekin, arrunta baita biak «bizikidetza» bezala izendatzea. Dena dela, bizikidetza terminoa askoz ere zorrotzagoa da; batzuetan gauzaezina dirudien helburua.

More…

Zaintza kaleetara!

Maria del Rio – Alternatiba

Aurreko zutabea “bizitzak erdigunera!” izendatu genuen. Izan ere, greba feministaren lelo horrek bizitzaren sostengurako ezinbestekoak diren lanen aitortza egin zuen. Gaurkoak, aldiz, zaintza duinen aldeko borroka jarri nahi du mahai gainean. Aitortu beharra baitago Euskal Herrian azken urteetan egin diren lan aldarrikapen eta greba esanguratsuenak zaintza sektoreetan izan direla: Bizkaiko egoitzetako langileak, etxez etxeko beharginena, eta egun bizi-bizi dagoen Gipuzkoako nagusien egoitzetako zein eguneko zentroetako langileen mobilizazioak.

More…

Alternatibak ingurumenari lotutako erronkak eta beren ondorio sozialak jorratuko ditu Bilbon

Datorren ostiralean, martxoak 15, Alternatibak hitzaldia antolatu du Bilbon, ingurumenari lotutako erronkak eta hauen ondorio sozialak aztertzeko asmoz. Horretarako, Nuria del Viso Pabon eta Luis Gonzalez Reyes adituak bilduko ditu Iñaki Barcena Hinojalek gidatuko duen solasaldian. “Ingurumenaren erronka eta bere ondorio sozialak” izenburupean, ekitaldiaren helburua sistemaren mugaz gaindiko ekoizpenak eta baliabide natural zein energiaren gehiegizko erabilerak ekarriko dituzten kalteak jorratzea izango da.

More…

X