Gernikako Akordioaren adierazpena Enara Rodriguezen erasoaren aurrean

Gernikako Akordioa izenpetu genuen eragile politiko, sindikal eta sozialok Arkaitz Rodriguez euskal preso politikoaren arreba den Enara Rodriguezek salatutako gertakariaren aurrean gure jarrera adierazi nahi dugu. Enara Rodriguezek bere neba Arkaitz bisitatu eta gero Donostiara itzultzeko bidean beste kotxe baten mugimendu arriskutsuek A-12 autobiatik irtetera behartu zutela, bere bizia arriskuan jarriz. Gainera, Enara Rodriguezek autobiatik kanpo zegoela kotxea geldiarazi zuela kontatu zuen. Orduan lehengo kotxean zeuden gizonezkoek beraien polizia plakak erakutsitakoan Enara kotxetik atera, ostikoka jo, iraindu, ukitu eta bortxatzearekin mehatxatu zuten. Badirudi oso luze egin zitzaizkion bost minutu pasa ondoren joaten utzi ziotela.

Euskal preso politikoen senideekiko eraso jarrera hau ez da berria, baina Enarak kontatutakoak muga guztiak gainditu ditu. Jarrera bortitz horiek Arkaitz Rodriguezen senideei ez ezik, gainontzeko euskal preso politiko guztien senideei ere beraien samina are handiagoa egiten diete.

Euskal preso politikoen dispertsioak Arkaitz Rodriguezen senideei, gainontzeko euskal preso politikoen senideei bezala, senidea etxetik urrun den zigor gogor hori jasateaz gain, kontroletik kanpo omen dauden “elementuen” jomuga bihurtzen ditu, Enararen testigantzak erakutsi digun bezala. Antza denez, kontroletik kanpo zeuden elementu horiek poliziak ziren.

Tamalez, ezin dezakegu kasu hau bakarra dela esan. Duela ia urtebete ETAren jarduera armatua amaitu zen eta Espainiako polizi- indarren eraso jarrera eta jazarpena, oro har, euskal herritar ororekiko eta batez ere eszenatoki politiko berri honekiko konprometituen dauden herri sektoreekiko ikaragarria da.

Espainiar estatuari bere gerra tresneria guztia indargabetu eta bere dispositibo hertsatzaile guztiak Euskal Herrian dagoen eszenatoki politiko berriarekiko egokitu ditzala. Bada garaia guztiok bake eta normalizazio demokratikoaren bidea urratzen hasteko.

Gernikako Akordioa sinatu genuen eragile politiko, sindikal eta sozialok, giza eskubideekiko begirunea oinarri, bake eta normalizazio demokratikoa helburu dituen prozesu hau bultzatzeko konpromisoa berresten dugu. Horregatik euskal herritarrei gurekin batera bultzatzeko deia egiten diegu heldu den larunbatean, urriak 13, eguerdiko 12etan Donostiko Amara auzoan dagoen Gobernu Zibilaren aurrean isilpean elkarretaratzea eginez.

Elkarretaratzearen leloa “KONPONBIDE GARAIA DA. Indarkeria oro bertan behera utz dezatela”.

Alternatibak Hugo Chavez zoriondu du bozak irabazteagatik eta Venezuelako herriak desinformazioa gainditu duela goretsi du

Alternatibako Mahai Internazionalistako bozeramaile Gonzalo Fernandezek bere alderdiaren izenean Hugo Chavez eta ordezkatzen duen Gran Polo Patriotico zoriondu nahi izan ditu, “atzoko hauteskunde presidentzialetan lortutako garaipen eztabaidaezinagatik, gardentasuna eta lasaitasuna nagusi izan diren bozetan”.

Fernandezek esan duenez, Venezuelaren historian inoizko parte-hartzerik handiena -%80aren gainetik- izan duten hauteskundeetan Chavezek lortu dituen 8 milioitik gorako botoak “herritarren sostenguaren isla besterik ez dira, herritarren gehiengoarekiko konpromisoan oinarritzen den proiektu politikoarena, Latinoamerika uztartua eta burujabea eraikitzeko borondatea duena”. Horregatik, Alternatibaren itxaropena da “legegintzaldi hau iraultza bolibartarrak proposatzen duen sozialismo demokratikoan aurrera egiteko baliagarria izatea, haren parte sentitzen garelako”.

Mahai Internazionalistatik, halaber, garaipena “ohartarazpena” izan dadila espero dute, Amerikan zein Europan: “Masa komunikabideak munduan zehar prozesu burujabeen inguruan desinformatzeko joera badute ere, krisi garai honetan, herritarrek ondo dakite bereizten zeintzuk diren gure bizitzak hobetzeko asmoz sortutako aldizkatzek eta zeintzuk doazen merkatuen eta transnazionalen eskutik, bidegabekeriara eta eredu jasangaitzak proposatzera”.

Oskar Matute: “EH Bilduk neurriak proposatzen ditu herritarrek etxea ez galtzeko”

EH Bilduren konpromisoa publiko egin dute koalizioaren izenean Bizkaiko hautagaiek: “merkatuen goseagatik eta erakundeen utzikeriagatik ez da pertsona gehiago kalean geratuko”.

EH Bilduren Bizkaiko hautagaiak Bilboko Gran Vian elkartu dira gaur, kanpainaren lehenengo egunean. Diputazio aurrean Kutxabankek daukan egoitzara hurreratu dira Maribi Ugarteburu, Dani Maeztu, Oskar Matute eta Justizia Sozialeko arduradun Mikel Santiago. Kutxabankek eta beste erakunde finantzarioek etxe-kaleratzeen aurrean hartu duten jarrera salatu du koalizioak.

Komunikabideen aurrean, Oskar Matutek eta Maribi Ugarteburu azaldu dute Jaurlaritzara iristen denerakoEH Bilduk hartu duen konpromisoa: “etxe-kaleratze bat bera gehiago ere gerta ez dadin neurri zehatzak jarriko ditu. EH Bildurekin ez du inork etxebizitza galduko”. Gogoratu dute egunero 14 pertsona geratzen direla etxe gabe. “Eta horietako batzuk Kutxabank bezalako erakunde batek uzten ditu kalean. Gero, solbentzia maila handia duela goraipatzen du, baina ulertezina den arren, herritarrak kalean uzten jarraitzen du”, salatu dute. “EH Bilduk neurriak proposatuko ditu herritarrek etxea ez galtzeko”, laburtu du, “eta beraz, ez dugu onartuko erakundeek arazo honen aurrean beste alde batera begiratzea”.

EH Bilduren hautagaiek azaldu dute “Etxebizitza Institutu publikoa” sortuko dutela. “Etxe kaleratze arriskuan dauden hipoteka kasuak moratoria batean sartuko lirateke; arriskuan dagoen familiaren etxe hori entitate publiko horren jabetzara pasatuko litzateke, eta ordaintzen ari zen pertsonak zailtasun larriekin jarraitzen duen bitartean, etxean bertan geratuko litzateke, baina alokairu soziala ordainduz, sekula errentaren %15a gainditu barik”, zehaztu dute. Behin ordain ahalmena berreskuratzean, berriro ere jarraituko luke hipoteka hori ordaintzen.

Koalizioaren izenean, hautagaiek hitzaldia bukatu dute EH Bilduren konpromisoa berretsiz: “merkatuen goseagatik eta erakundeen utzikeriagatik ez da pertsona gehiago kalean geratuko”.

Alternatibak frackingaren aurka Gasteizen larunbatean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du

Alternatiba Arabako bozeramaile Josu Estarronak alderdiko militanteei, erakundeei eta herritar guztiei dei egin die, “Fracking Ez. Ez hemen ez inon!” lemapean Arabako hiriburuko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioarekin bat egin dezatela urriaren 6an, larunbata.

Euskal Herriko fracking-aren kontrako mugimenduak, Kantabria bezalako inguruko lurraldeetako taldeekin batera, manifestazioan parte hartzeko deia egin du larunbatean 18:30etan, Gasteizko Bilbo enparantzatik abiatuta.

Estarronak, fracking-a “amildegitik behera eraman ahal gaituen behin-behineko energia bat besterik ez dela” salatu du. Aldi berean, bere erabileraren arriskuez ere ohartarazi ditu. Gas honen erauzteak ingurumenaren kontrako inpaktu larria dakarrela zehaztu eta “energia eredu alternatiboaren trantsiziotik aldentzen gaituela” ere azpimarratu du: lurraren okupazioa, ura eta airearen kutsadura, istripuak edo nekazal eremuen industrializazioa, besteak beste.

Ingurumenaren aurkako proiektu hau geldiarazteko asmoz, Alternatiba Gasteizko manifestazioan egongo da ordezkaritza zabalarekin; Josu Estarrona bera, Oskar Matute bozeramaile nazionalaz, Luis Maria Salgado batzarkideaz eta David Pina zinegotzi gasteiztarraz lagunduta.

Alternatibak Urkulluri galdetu dio zein gizarte politikak desagerraraziko dituen AHTa ordaindu ahal izateko

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek hauteskundeetan bakarrik pentsatzen aritzea leporatu dio gaur EAJko lehendakarigai Iñigo Urkulluri, Eusko Jaurlaritzak Abiadura Handiko Trenaren lanak ordaintzea proposatu ostean: “Kontraesan handia da hurrengo urteetako zor eta finantza-zama handiaz hitz egin eta, aldi berean, AHTak suposatuko duen dirutza ordaintzeko prest dagoela esatea”. Hori dela eta, Matutek Urkulluren inkoherentzia salatu nahi izan du; “kudeaketarako inolako gaitasunik ez duela eta edozer gauza saltzeko prest dagoela erakutsi du lehendakaritza eskuratzeko”.

Alternatibatik azpimarratu dutenez, “Alemaniako bankuetatik agindu eta Madriletik inposatutako murrizketa sozialak  geldiaraztea da gure lehentasuna” eta, horregatik, “arduragabekeria izugarria da euskal herritarrek gehiago ordaindu behar izatea aldez aurretik gizartean eztabaidatu ez den eta zalantza handiak dituen makro azpiegitura”, kontuan izanik Gasteiztik haratago joango den bermerik ez dagoela.

Alderdi ezkertiarreko bozeramaile eta EHBilduko hautagaiak Urkulluri galdetu dio ea “AHTa ordaintzea nahiago duen osasungintzan, hezkuntzan eta politika sozialetan murrizketak eginda, kontuan izanik urriaren 21eko bozen ostean agintean izango den Eusko Jaurlaritzak diru gutxiago izango duela”. Horrexegatik eta, azkenik, jeltzaleak “arlo guzti horietan murrizketak egingo dituen” argitu behar duela ziurtatu du, bestela, “herritarrekin gezurretan ariko” litzateke.

Programa de jóvenes de EHBilduren gazte programa

EH Bilduko gazteek agerraldia eskaini dute gaur Bilbon, Laura Mintegi lehendakarigaiarekin batera. EH Bilduk aurkeztutako hauteskunde programan Gazteriari dagokion atala gazteek berak osatua dela adierazi dute eta bi albiste ezagutarazi dituzte. Alde batetik, azaldu dute programa proposamenetara zabalik dagoela oraindik eta urriaren 12rako deialdi zabala egin dute, Gasteizko Alde Zaharreko frontoian, 18:00etan egingo den asanblada irekira gonbidatuz.
 

EH Bilduko gazteek agerraldia eskaini dute gaur Bilbon, Laura Mintegi lehendakarigaiarekin batera. EH Bilduk aurkeztutako hauteskunde programan Gazteriari dagokion atala gazteek berak osatua dela adierazi dute eta bi albiste ezagutarazi dituzte. Alde batetik, azaldu dute programa proposamenetara zabalik dagoela oraindik eta urriaren 12rako deialdi zabala egin dute, Gasteizko Alde Zaharreko frontoian, 18:00etan egingo den asanblada irekira gonbidatuz. Bestalde, koalizioko gazteek kudeatuko duten e-mail helbidea ezagutzera eman dute: gazteak@ehbildu.net. Helbide hori edozeinek ekarpenak egiteko eta eurekin harremanetan jartzeko irekita edukiko dute.

“Koalizioa oso arduratuta dago gaur egungo gazteen egoera ikusita.”, adierazi du Mintegik, “Enpleguak kezkatzen gaitu bereziki, langabezi tasa ikaragarria da gazteei dagokionean, %35ekoa. Horregatik, lehentasuna da gazteei lana ematea, inoiz baino gazteria prestatuagoa, bizia, dinamikoa dugulako”. Ez dugu nahi gizarte honek gazteak langabezira kondenatzea”, azaldu du.

Arri Zulaikak, EH Bilduko gazteen izenean, programan agertzen diren hainbat proposamen azaldu ditu:

  • Gazteek proposatzen dituzten aldaketa guztiak eman ahal izateko, Euskal Gazteriaren Lege berribaten osaketa proposatzen dugu. Honek, arlo guztietan gazteei begirako neurriak martxan jarriko direla ziurtatu beharko du, gazteriaren eskubideen bermerako erabilia izango dena.
  • Kontratazioa eta enpleguari dagokionean, Eusko Jaurlaritzatik gazteen kontratazioa bultzatuko dugu diru-laguntza bidez, batez ere I+G+Bn, euskal gizarteari gehien interesatzen zaizkien arloetan bereziki.
  • Mugikortasuna. Eusko Jaurlaritzatik sustatuta, Nafarroara, Ipar Euskal Herrira eta euskal diasporara begira gazte langileen formakuntzan onuragarria izango den herrialdeen arteko mugikortasuna bultzatuko da, behar direnhitzarmenak indartuz erakunde publikoekin zein erakunde pribatuekin.
  • Etxebizitza. Etxebizitza eskubide subjektibo bezala onartuta (hau da, etxebizitza eskatu daitekeen eskubidea dela onartuta) 18 urtetik gorako edozein pertsonak aukera izan dezala alokairu sozialaren bidez etxebizitza izateko, baldintzarik gabe.
  • Emancipación. Estableceremos un alquiler social específico para el alumnado que haya finalizado los estudios superiores, dedicando como máximo el 25% del sueldo al pago de la vivienda, y sin que el alquiler de la vivienda supere en ningún caso el importe de su sueldo. Además, se facilitarán ayudas para gastos de manutención, transporte, etc.
  • Educación. La educación debe estar al alcance de todas las personas, no de unos pocos privilegiados. Se estudiarán las consecuencias de la plicación del Plan Bolonia, y se desarrollarán soluciones para hacer frente a las que resulten perjudiciales. Tomaremos las medidas adecuadas para facilitar que se garantice en todos los niveles el derecho a estudiar en euskera. Implantar un plan de becas para hacer frente a tasas abusivas mientras estén en vigot, pero con el objetivo de suprimirlas.
  • Parekidetasuna bilatze aldera baloreen iraulketa bat burutu beharra dugu, heteronormak eta patriarkatua irauliz, internazionalismoa, kultura ezberdinen aniztasunaren aberastasunean, elkartasunean eta parekidetasunean oinarrituko dena.
  • EGKren garrantzia indartuko dugu eta eragile desberdinen elkargunea izateaz gain, EGKren lotune izaera azpimarratu beharra dago.
  • Potenciar la capacidad de creación de la juventud vasca, ofreciendo espacios que posibiliten la creación y que cuenten con la estructura y los recursos necesarios. Se divulgarán las obras de los y las jóvenes creadoras vascas.
  • Gaztetxeak Euskal Herriko herri eta auzo askoren pizgarri eta motor kulturalak dira. Gaztetxeen inplikazioa eta errekonozimendu zuzena proposatzen dugu sorkuntza eta ekoizpen prozesuan, diru-laguntza eta SARE baten sorreraren bitartez.
  • Gazteei zuzenduta plan berezi bat jarriko dugu martxan, zeinak helburu bezala izango duen Euskal Herria ezagutaraztea ematea gazte jendearen artean. Horretarako baliabide ezberdinak eskainiko ditugu, tartean aterpetxeen eskaintza hobetzea baita hauen dibulgazioa ere.

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash4/290403_529798780370776_939150170_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-snc6/201618_529798887037432_2028723210_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-snc6/204439_529798973704090_1752823195_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-snc6/218493_529799560370698_1248568586_o.jpg

Alternatibak komunikatuaren autokritika inplizitua txalotu eta ziurtatu du gizarteak eragile guztiek jokatutako paperaren gaineko hausnarketa espero duela

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek positibotzat jo du ETAk gaurko prentsaren bitartez zabaldutako komunikatua, “iazko urriaren 20an hartutako erabakia berrestera datorrelako, euskal gizarteak ospatu zuena: jarduera armatuaren behin betiko etetea”. Egun On Euskadi (ETB2) saioan gaur goizean egin dioten elkarrizketan, Matutek adierazi du ETAren mezuak “elkarrizketa eta negoziazioarekiko konpromisoa berretsi duela, Euskal Herriaren normalizazio politikoa eta bakea lortzeko ezinbestekoa dena”.

Alderdi ezkertiarreko ordezkariaren arabera, “euskal gizartearentzat benetan garrantzitsua dena konpromiso horrek aurrera egitea da, eta hori argi eta garbi, inolako zalantzarik gabe, adierazten du komunikatuak”. Honek, esan duenez, “bakerako bidean urratsak egiten jarraitzea” ahalbidetuko du, “Aieteko adierazpenak aipatzen zituen eragileek mugitu beharra dutela senti dezatela”. Hala, iradoki du Espainia eta Frantziako Gobernuek zeregina badutela, “normalizazioaren bidean aurrera egiteko eta era guztietako indarkeria desagerrarazteko baldintza demokratikoak ezarri behar dira herritar guztientzako”.

Alternatibako bozeramaile eta EH Bilduko zerrendakideak, halaber, komunikatuak ageri duen “kutsu autokritikoa” izan du hizpide, eta euskal gizarteak espero eta nahi duenarekin bat datorrela gaineratu du: “Alderdi politiko, sindikatu eta bake prozesuarekin zerikusia izan dezaketen eragile guztiek iraganean jokatu dugun paperaren gaineko hausnarketa egin dezagun, etorkizunera begira akordioetara heltzeko aukera errealak egon daitezela, utopietatik haratago”.

Presentación del programa de EH Bildu / EH Bilduren programaren aurkezpena

Hauteskunde programa aurkeztu dugu jada, arloz arloko ehunka proposamenekin. Programa hemen ere eskuragarri duzue, osorik, arloka eta azpiarloka. Gaurko aurkezpen ekitaldian Laura Mintegi lehendakarigaiak programaren atal nagusiak azaldu ditu:

Donostiako Zientzia Museoan dugu gaur berriro ere hitzordua. Oraingo honetan, Euskal Herria Bildu programaren aurkezpena egitera etorri gara. Herri honek dituen arazoei erantzunez garatutako programa dugu, hiru ardatz jasotzen dituen programa; konponbidea, krisiari erantzuna ematea eta burujabetza. Hauek dira Euskal Herria Bilduren helburuak, erronka horiei erantzungo dien programa aurkeztera gatoz.

¿Y cómo se ha elaborado el programa que hoy presenta Euskal Herria Bildu? Con el trabajo ilusionante y desinteresado de decenas de mujeres y hombres que durante meses han intercambiado, han contrastado ideas, y han realizado aportaciones. Este programa es reflejo de la acumulación de fuerzas y se ha desarrollado, área por área, desde la diversidad (pluralidad) hacia el acuerdo.

Hemen daude gaur, gurekin, EHBilduren programaren osaketan aritu diren dozenaka lagun. Milesker, lan bikaina egin duzue.

Programaren ardatz nagusiak aipatuko ditut orain. Hauteskunde haratago doa gurea, eraldaketarako proposamen eta neurriak biltzen ditu EHbilduren programa, larrialdiko egoerari erantzungo dizkioten neurri eta proposamenak jasotzen duena.

KRISIA

Krisialdi ekonomiko erabat larriari aurre egiteko neurriak proposatzen ditugu, baina herritarren eskubideak bermatzearen ikuspegitik, hau da, justizia soziala ardatz. Horrela bada, fiskalitate eta ekonomia eredu progresibo bat jarriko dugu martxan.

  • Vamos a instaurar el impuesto sobre las grandes fortunas.
  • Compromiso firme contra el fraude fiscal. En Gipuzkoa se ha conseguido que numerosos profesionales liberales que antes no lo hacían coticen de forma regular.
  • Vamos a llevar a cabo una reforma fiscal que garantice que todos los ingresos serán tratados de forma progresiva. Esto es, se acabó que quienes menos recursos tienen soporten una fiscalidad más alta mientras los que mas tienen encuentran apoyo para eludir su responsabilidad social para con todos y todas.
  • Pondremos fin a la sucesiva rebaja del Impuesto sobre Sociedades.
  • Seguiremos trabajando para frenar la actual deriva privatizadora de Kutxabank. Queremos hacer de ésta la banca pública que necesita Euskal Herria.
  • Lurralde Historikoen Legea aldatzea, gai publikoen kudeaketa eraginkorragoa izan dadin, besteak beste, hiritarrak erroldatuta dauden araberako diskriminazioarekin bukatzeko.

Krisialdiari aurre egiteko eta enplegua sortzeari begira, politika industrialak berdefinizio bat bat behar du;

  • Inbertsiorako egitura-funtsa sortuko dugu, geure produkzio-eredu bat lortzeko aukera izan dezagun eta lagungarria izan dakigun.
  • Berrikuntza eta ikerketa teknologikorako politika publikoak berbideratuz eta beregituratuz, industria politika eraginkorra indartu behar dugu.
  • Neurri horien bidez sistema publikoa eta zerbitzu sozialak bermatzera goaz, hau da Justizia Sozial eredu bat garatzera.

Empleo

  • En cuanto al empleo, vamos a avanzar hacia un marco propio de relaciones laborales y de protección social.
  • Reducir la jornada laboral, tanto para repartir el empleo, como para conciliar la vida laboral y extra-laboral.
  • Equilibrar racionalmente los salarios para acabar con la desigualdad existente. Salario mínimo interprofesional superior al umbral de la pobreza situando éste en 1.075€. Relación salario máximo-mínimo, como mucho de 1-12.
  • Desarrollar e implantar una Ley Marco de Economía Social y Solidaria.

Etxebizitza

  • Etxebizitza Legea sortu, etxebizitza izateko eskubide unibertsala jasoko duena.
  • Etxebizitza eskatzaileen zerrendak batu, bai eta babestutako etxebizitzarako esleipen zerbitzuaren batzea ere gauzatu.
  • Terminar con los deahucios, Para ello, las entidades financieras pasarán la propiedad de la vivienda a manos de entidades públicas con competencias para ello. Gestionaremos el uso y la ocupación de dicha vivienda mediante alquiler social.

Politika sozialak

  • Gizarte Zerbitzuetan “baterako ordainketa-berrordainketa” mailakako murrizketa. Lehenik eta behin, mendekotasun-arazoetarako laguntzak doakoak izateko aukerak aztertzea. Gutxieneko salbuetsiaren zenbatekoa igoko dugu.
  • Mendekotasun-arazoetan laguntzeko euskal sistema bat sortzea.
  • Compromiso de garantizar a todas las administraciones los recursos financieros necesarios para lograr el acceso universal a los servicios sociales para el año 2016.

Hezkuntza

Frente a imposiciones como la reforma del curriculum anunciada ayer por el ministro español de Educación, queremos manifestar que Euskal Herria necesita un curriculum vasco, construido desde Euskal Herria y que responda a las necesidades de la educación de Euskal Herria. Que, tomando por eje nuestra cultura, identidad y lengua, mire al mundo.

Osasungintza

EH Bilduk Euskal Herriko osasungintza sistemaren berrikuntza sakona proposatzen du: filosofia berri bat garatzea, osasunaren kontzeptua osasun prebentzioaren eremu guztietara hedatuz, eta Osakidetza erreformatzea, kudeaketan eta profesionalen eta gizartearen arteko harremanetan aldaketa sakonak eginez.

Konponbidea

Instituzioek paper bat jokatu behar dute. Aro berriari eta eraiki nahi dugun baek etorkizunari egokitu behar zaizkio egungo egiturak.

  • Giza Eskubideen urraketen biktimak, Euskal Herrian izandako indarkeriaren ondorioz. Amaitzear dagoen eta zauriak ixteko lehenengo urratsak ematen ari den gatazka politikoak ere ibilbide-orri bat behar du Euskal Herrian izandako giza eskubideen askotariko urraketen biktimak (guzti-guztiak eta batzuk eta besteak banatu gabe) aitortzeko bidean aurre egiteko.
  • Desarrollo práctico de la Justicia Transicional y creación de un instituto que diagnostique qué legislaciones o prácticas provocan o favorecen la lesión de derechos humanos o libertades fundamentales.
  • Ertzaintzaren sakoneko erreformari ekingo diogu, zerbitzuko polizia ez errepresiboa, komunitatearen barnekoa eta haren inguruko gertaeretan txertatua, euskal herritarren gizarte, kultura, hizkuntza eta politika-aniztasuna errespetatzen duena bihurtu ahal izateko.

Eta era berean, gure konpromiso argia adierazi nahi dugu; elkarrizketa eta akordiorako konpromisoa.

BURUJABETZA

  • Burujabetza behar du Euskal Herriak, bere eredu propioa eraikitzeko, krisialdiari aurre egiteko tresna eta eskumen guztiak izateko.
  • Horrela bada, programa hau eta bere aplikazioa norabide horretan urrats handia izango dira.
  • Euskal Herria Bilduk argi du bada, zein den norabidea eta zein helburua: Estatu libre bat eraikitzea Europan, krisiari justizia sozialaren bidez aurre egiteko tresna guztien jabe.

Programa jaitsi/ikusi

Descargar/ver programa

Alternatibak salatu du Gallardonek iragarritako justiziaren erreformak sektore ultraeskuindarrak asebetetzea beste helbururik ez duela

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek gaur esan duenez, Alberto Ruiz Gallardon ministroak joan den ostiralean iragarritako neurriek, zigorrak gogortu eta bizi arteko kartzela ezartzea, besteak beste, “Espainiako sektorerik atzerakoienak asebetetzea besterik ez dute bilatzen, AEBetako Tea Party alderdiak agintean dituzten estatuena dirudien justiziaren erreforma ezarrita”. Neurriek, gaineratu du, “bidegabekeria bikoitza ezarriko dute, Mariano Raxoiren Gobernuak berak eginiko murrizketa eta eskubide urraketa larrien aurkako protesta soziala errepresioaren bidez geldiarazteko helburua dutelako”.

Alternatibatik “kezka handia” adierazi dute Alderdi Popularrak aurreratutako erreformaren inguruan, “Espainiako Erresuman indarrean zegoen espetxe politikak zuen birgizarteratzeko helburua bere horretan  desegiten” duelako. Ildo beretik, Matutek azpimarratu du “mendekua eta politika zigortzaileek ez dutela gizartearen osasun demokratikoa indartzen”. Are gehiago, ondorioak “guztiz kontrakoak” direla azaldu du, “pertsonen duintasuna eta eskubideak heriotzaren korridorerako bidean jartzen dituzte, presoenak zein aske bizi direnenak”.

Ezkerreko alderdiko bozeramaileak Gallardon eta PPri leporatu die “arlo guztietan -maila ekonomikoan, politikoan eta sozialean- izan duten porrota lobby ultraeskuindarrei oparia eginda estali nahi” izatea, “dagoeneko ez baitute nahikoa Espainiako Erresuman justiziak duen izaera arbitrarioarekin”. Honen adibide jarri ditu Arnaldo Otegi kartzelan mantentzea edota beren oinarrizko eskubideak urratuta askatasunik gabe zigortuta dituzten ehunka lagunena, “babestu beharko luketen legea bera bortxatuta”. Alabaina, Matutek gaineratu duenez, “mendekua jarri nahi izan dute justiziaren ardatz nagusi gisa, justiziaren izena eta izaera bera urratuta”.

X