Raxoiren gezurren aurrean EH Bilduk burujabetza aldarrikatzen du eredu sozioekonomiko berria eraikitzeko

Estatu espainolaren erreskatea heldu da. Raxoik eufemismo bat erabili du erreskatearen atzean dagoen egoera larria estali nahian, orain arte esandako gezurrak estali nahian, eta erreskateak herritarrongan izango dituen eragin latzak estali nahian.

Madrilgo gobernuak etengabe ibili dira gezurretan. Gezurraren atzetik gezurra. Hori da Espainiako gobernua beren eskutan izan duten politikariek saldu digutena. PSOEko eta PPko politikariek gezurrak baino ez dituzte esan. Zapateroren gobernuak, PSOEk, krisirik ez zegoela sinestarazi nahi izan zigun duela urte batzuk. Bi urtez ibili zen gezurretan PSOE. Gezur horiek ahalbidetu PPren gehiengo absolutua.

Duela hilabete batzuk, Raxoik esaten zigun estatu espainoleko finantza entitateen arkak saneatua zeudela. Gezurra. Nazioarteko auditoreek argitu dute. Duela bizpahiru egun, Raxoiren ahotik entzun genuen finantza entitateek Europatik jasoko dituzten 100.000 milioi euroak ez direla erreskatea. Espainiako gobernuaren sekulako lorpena omen da; sistema finantzarioa biziberritzeko lortutako kreditu lerroa. Gezurra, noski.  

Raxoik dioenez, erreskateak ez du inolako eraginik izango herritarron poltsikoetan. Beste gezur bat, galanta gainera. Estatua bera baita jasotako diru hori bueltatzearen azken erantzulea; alegia, herritarrak dira (gara) diru hori bueltatzearen azken erantzuleak; ez dirua jasoko duten finantza entitateak.

Azkenik, Raxoik esan duenez, hartutako neurri hori espainiar ekonomiaren interbentzioa ekiditeko aukera bakarra izan da. Gezurra berriro ere. Espainiar ekonomia ofizialki interbenituta ez badago ere, de factozko interbentzioa ematen ari da aspalditik. Espainiar estatuak ez dauka subiranotasun ekonomiko errealik. Merkelek exijitutako murrizketa eta erreforma guzti-guztiei men egin die Raxoiren gobernuak. Eta, erreskatearekin batera, murrizketa eta erreforma gehiago etorriko dira, Europak erreskatea bideratzeko jarritako baldintzak betetzen direla ziurtatzeko. Almuniak berak esan zuen moduan, inork ez du dirua ezeren truke ematen.

Eta hori da Raxoi kontatu duena. Gezurrak, denak. Baina kontatu ez dituenak are kezkagarriagoak izan daitezke. Erreskate honen atzetik zenbat etorriko dira? Zein interesekin bueltatu beharko da erreskatea? Zenbat denboratan? Nork ordainduko ditu interesak? Zer baldintza jarriko zaizkie entitate finantzariei? Zer gertatuko da entitate finantzariek ezin badute erreskatea bueltatu? Zer eragin izango du horrek defizit publikoan? Eta herritarrongan? Zer zeharkako murrizketa eta erreforma ekarriko ditu erreskateak? Zer eragin izango du erreskateak entitate finantzarioetan ari den langileriarengan?… eta beste hamarna galdera. Oraindik erantzun bat bera ere.

Lehenago genioen moduan, Europa neoliberalak aspalditik dauka interbenitua Espainiako estatua. Baina ez gaitezen engainatu, erreforma guztiak kapitalaren neurrira egin dira. Egungo erreskatea ere. Izan ere, krisira eraman gaituen ekonomia espekulatzailea erreskatatzeko modu bat baino ez da; berau diru publikoarekin berregituratu eta, ondoren, etekinak berriro ere pribatizatzeko. Estatuak bere gain hartu du zor pribatua, eta zor hori ordaindu ahal izateko herritarren eskubide sozialak eta laboralak gero eta bortitzago murriztuko dituzte; ongizate estatuaren ardatz den sistema publikoa desagerrarazteko bidean jarriko dute, pribatizazioari alfonbra gorria jarriaz.

Bizi dugun egoera ekonomikoa larria da. Latza. Eta egoera honen ondorioak ordaintzea herritar xumeon bizkar jartzen ari dira gobernuak. Baina ez gara gu, herritarrak, egoera honen errudun eta, are gutxiago, erantzule. Egoera honek errudun eta erantzule jakinak dauzka: entitate finantzariak eta gobernuan egon diren politikariak. Horien kudeaketa ezin okerragoek ekarri baikaituzte egoera honetara.

Eta egoera honen aurrean, Euskal Herria Bilduk argi dauka: erantzukizun politikoak eta penalak eskatu behar ditugu krisi honetara eraman gaituzten arduradun politiko eta finantzarien kontra.

Denok dakigu zeintzuk diren arduradun horiek: alde batetik, entitate finantzarien buruak, izen-deiturak dituztenak; bestetik, egoera honetara ekarri gaituen sistema kudeatu, sustatu eta babestu duten alderdi politikoak; alegia, PSOE eta PPrekin batera, Hego Euskal Herrian, PNV, PP, UPN, PSE eta PSN. Horiek dira Hego Euskal Herriaren etorkizun ekonomikoa eta soziala kolokan egotearen erantzuleak, nahiago izan dutelako krisi ekonomiko eta sozial honetara eraman gaituzten ekonomia espekulatzailearen buruak babestu justizian eta elkartasunean oinarrituz, herritarrak babestea baino.

Gezurretan eta kapitalaren interesak babestuz, herritarron interesen kontra aritu diren politikari horiek, kudeaketarako gaitasun eza erakustearekin batera, herritarron bizitza gidatzen duten politikak aurrera eramateko zilegitasuna galdu dute. Eta hori gutxi balitz, inolako lotsarik gabe, mahai gainean jartzen dizkiguten errezetak egungo egoerara ekarri gaituzten berberak dira.

Hori da gure errealitatea. Eta errealitate horrek ondorio argi bat erakusten digu: orain inoiz baino agerikoagoa da Hego Euskal Herriak erabateko burujabetza ekonomikoa eta politikoa behar duela, Espainiako Gobernuak finantzen merkatuekiko duen morrontzaren ondorioak pairatzeari utz diezaiogun. Are gehiago, agortuta dagoen marko autonomistak eskaintzen dizkigun eskumen apurrak alboratuz, Espainiako gobernuak (ber)zentralizazioaren bidea hartu duenean. Bizi dugun abagune ekonomikoan, Espainiari lotutako Hego Euskal Herrian ezinezkoa da justizia sozialean eta elkartasunean oinarritutako eredu sozio-ekonomiko berria eraikitzea, gure beharretan oinarritutako eredua erabakitzeko ahalmena ere ukatu egiten baitzaigu. Izan ere, Hego Euskal Herrian badugu aukera gehiengo politikoa osatu eta kapitalarekiko menpekotasuna hausteko, eredu sozial eta ekonomiko berria martxan jartzeko oinarriak jarrita, bizitza duinaren jasangarritasuna berma ditzagun eta ez diruaren zein espekulazioaren biderkatzea.

Baina irtenbidea badago. Gaur, inoiz baino gehiago, Euskal Herriak aurrera pausu bat eman behar du burujabetzaren bidetik, euskal herritarrok etorkizuna izan dezagun, eta Espainiako estatuak, espekulatzaileen eskutik, pobrezia estrukturalera eraman ez gaitzan. Eta, besteak beste, egungo eredu ekonomikoa eraldatzeko, banku publiko bat eraiki behar dugu. Espekulaziotik urruti, inbertsioa sektore estrategikoetara, enplegua sortzera eta herritarron onura bermatzera  bideratuko duen banku publikoa.

Burujabetzaren bidean urratsak egitea ezinbestekoa da, bide bakarra delako bestelako gizarte eredua, behetik eta ezkerretik eraikita, lortzeko. Burujabetza baita bide bakarra. Burujabetza ekonomiko eta politikoa behar du Euskal Herriak krisiari aurre egin al izateko, berdintasunean eta elkartasunean oinarrituta, eredu ekonomiko eta sozial berrien aldeko hautua eginez. Beraz, erabakiak hartzeko momentua da.

Trailer del documental “Voces de la transición (agroecológica)” – “Voices of transition” dokumentalaren trailerra

Un documental de Nils Aguilar, en proceso de postproducción, que atestigua la inminente “Transición agroecológica”. ¿Cómo podemos organizarnos para preparar nuestros campos y nuestras ciudades para el doble desafío del cambio climático y el pico petrolero? Quieres participar o contribuir con el documental? Aqui puedes conseguir una copia en DVD en preventa, o incluso hacerte co-productor de la pelicula! www.milpafilms.org

Voices of transition (Trantsizioaren ahotsak) Nils Aguilarrek zuzendatuko dokumentala da, ekoizpenaren ondorengo fasean dagoena. “Trantsizio agroekologikoa” da jorratzen duena. Nola antolatuko gara aldaketa klimatikoak eta petrolioaren krisiak dakartzaten erronkei gure hiri eta larreetatik aurre egiteko? Dokumentala amaitzeko laguntzarik eman nahi? Helbide honetan, www.milpafilms.org , DVDaren aurre erosketa edota produktore bilakatzeko jairraibideak eskaintzen dira.

http://www.youtube.com/watch?v=ln3Cv0Dzoak

Amaia Agirresarobe: “Bada garaia eredu ekonomiko eta sozial berrirako bidean urratsak egin ditzagun”

Beste behin ere, hemen elkartutako lau alderdiok, Euskal Herriak behar duen ezkertiar eta subiranisten indar metaketari erantzutera goaz. Garai zailak ditugu aurrean, baina porrotera eraman gaituztenen diskurtso bakarrari aurre egin behar diogu, finantza botereen mesedetara daudenei. Alternatibak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta ezker abertzaleak herritarren gehiengo zabal baten babesa izan duen koalizioa berretsiko dute hurrengo hauteskundeei begira, lauron arteko elkarlanari jarraipena emateko.

Euskal Herria Bildu aurkezten dugu gaur, gure herriaren burujabetza eta eskubide guztiak gauza daitezen borrokatzeko prest dagoen koalizioa. Euskal Herriak behar duen subjektu ezkertiar eraginkorra izateko jaio da, bizi ditugun krisi anitzei aurre egiteko era desberdinak daudela frogatuko duena. Merkatuen diktadurari aurre egiteko subiranotasuna ezinbestekoa dugu. Instituzioak demokratizatzeko garaia heldu da, herritarrei hitza emateko eguna, gure etorkizuna eraikitzeko giltza euskal gizartearena izan behar delako.

Hemos recorrido caminos diferentes, pero esta coalición es nuestro punto de encuentro, el nexo común entre todos los soberanistas e independentistas de izquierdas de nuestro pueblo. Coincidimos en la necesidad de un modelo superador del sistema, que no se limite a ponerle parches. Las cuatro formaciones aquí presentes apostamos por una relación responsable con nuestro entorno, con ama lurra, y subrayamos la necesidad de transformar la sociedad, sabedores de que no habrá democracia real hasta que todas la mujeres y los hombres sean iguales en derechos.

Euskal Herria Bildu aspira a ser el referente político de todas y todos los que denuncian el inmovilismo de los gobiernos frente a la oportunidad histórica que vivimos; de todas las personas que ven en el horizonte electoral la oportunidad de superar las ilegalizaciones, las vulneraciones de derechos y los subterfugios de quienes buscan conseguir mediante trampas la legitimidad que la ciudadanía les niega. Pero nuestra apuesta va más allá de las urnas, porque se basa en los acuerdos estratégicos que hemos firmado y que seguimos dispuestos a desarrollar, tanto desde la calle y como desde las instituciones.

Erreskatea heldu da, eta eskatu dutenek herritarren eskubideak urratzen dituzte egunero, gero eta gehiago, gero eta modu bortitzagoetan. Etxeak desjabetzea baimentzen dute enpresa pribatuak salbatzen dituzten bitartean. Espainiako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako gobernuek erabateko gaitasun gabezia erakutsi dute. Ez dakite edo ez dira ausartzen pairatzen ari garen lapurretari aurre egitera. Bada garaia horren aurrean antola gaitezen, gure herriak aurrera egin dezala, eredu ekonomiko eta sozial berrirako bidean urratsak egin ditzagun.

Sabemos que debemos responder a una amplia mayoría social que exige transformar el sistema, con propuestas desde la izquierda y desde la soberanía. Euskal Herria Bildu es la herramienta que pondremos a su disposición. Para aglutinar mayorías en pro de la paz, la justicia, la libertad y la defensa de todos los derechos de todas las personas. Aurrera goaz.

Alternatibaren Asanblada nazionalak aho batez erabaki du hurrengo bozetara Aralar, EA eta ezker abertzalearekin koalizioan joatea

Alternatibaren Asanblada nazionalak bilera egin du gaur, Gasteizen, eta aho batez erabaki du Euskal Herriko ezkertiar eta subiranisten indar metaketari jarraipena ematea, hurrengo hauteskundeetara Aralar, Eusko Alkartasuna eta ezker abertzalearekin batera koalizioa osatuta aurkeztuz. Gure herriak behar duen subjektu ezkertiar eraginkorra indartzeko tresnarik egokiena dela uste dugu, aurreko koalizioekin, Bildu eta Amaiur, egiaztatu dugunez. Horrexegatik, Alternatibak gogoz eta ausardiaz hartuko du parte bihar Donostian lehenengo aldiz plazaratuko dugun alderdi metaketan.

Euskal Herriko gizon-emakumeek PPk, PSEk eta PNVk ordezkatzen duten diskurtso bakarra baino askoz gehiago merezi dute, hiru alderdi hauek finantza botereen mesedetara daudela argi utzi baitute.  Une zailetan gaudela, heldu da garaia bizi ditugun krisi anitzei aurre egiteko era desberdinak daudela frogatzeko. Eskubide guztiak indartzeko unea heldu da, sistema publikoa defendatzeko, instituzioak demokratizatzeko, eta herritarrak erabaki guztien parte bilakatzeko. Gure ama lurra babestu beharra dugu eta gizartea eraldatu, onartuta demokrazia ez dela benetakoa izango emakume eta gizon guztiak eskubideetan berdinak izan arte, eta horretarako egiturazko desberdintasunak gaindituko dituen itun sozial berria behar dugu.

Gero eta eskubide gehiago urratzen dituzte herritarren zerbitzura egon beharko liratekeen horiek, pertsonen etxeak desjabetzea baimentzen dituztenak bankuak erreskatatzen dituzten bitartean, inolako kontrolik gabe eta diru-goseak gidatuta porrot egin duten arren. Egoerak okerrera egingo du, Espainiako Erresumako, EAEko eta Nafarroako gobernuen gaitasunik eza erakutsi dutelako, ez baitakite edota ez dira ausartzen pairatzen ari garen lapurretari aurre egiten. Horren aurrean, bada garaia gure herriak aurrera egin dezala; gehiengoa izateko antola gaitezen. Egoeraren araberako krisialdian murgilduta gaudela esaten digute, baina jakin badakigu krisi sistemikoa dela aurrean duguna, ezkerretik irtenbideak eta konponbideak daudela erakutsita. Eredu ekonomiko eta sozial berria eraikitzeko norabidean doazen konponbideak behar ditugu, ekonomia politikaren gainetik jarriko ez duen eredua, dirua pertsonen gainetik jarriko ez duena; laburbilduz, herritarren bizitza duina erdigunean jarriko duen sistema, kapitalaren hazkundearen gainetik.

Horregatik, Euskal Herrian, euskal herritarrengan eta ezker subiranistarengan konfiantza osoa dugulako, Alternatibatik urrats berria egiten dugu euskal ezker sendoa eta konfrontatzailea eraikitzeko bidean, herri eta pertsona gisa menpean izan nahi gaituztenei aski dela esateko. Hauteskunde hauetan, eta bizi dugun garaian, inolako ideiarik gabeko gobernuarekin, inoiz baino beharrezkoagoa da gure artean antolatu, koordinatu eta borrokatzea menpekotasun forma guztien aurka eta fronte guztietatik. Aspalditik diogu herri honetako indar ezkertiarrek bat eginda ez dutela gainditu ezinezko oztoporik. Boteretsuak gogaitu egiten ditugula jakitun gara, gure salaketa, erantzun eta proposamenek krisiarekin irabazten dituztenen traba direla, haien pribilejioetatik egunero milaka lagunen bizitzak nola hondatzen diren ikustearekin gozatzen duten horiek dira.

Babesten dugun koalizioa, subiranisten eta independentista ezkertiarren batasuna, testuinguru historikoan jaio da. Herri honetako ezkerrak abiatu duen aldebakarreko bideagatik da historikoa, erkidegoetako zein Madrilgo gobernuen geldotasunaren eta eskubide ukapenen gainetik; Sorturen legez kanporatzearen eta botoek ematen ez dieten zilegitasunaren bila zentsua manipulatu nahi dutenen gainetik.

Borrokarako prest dagoen ezkerra herritarren arazoei erantzuteko gai izan behar da, ezkerreko horizontea galdu gabe, gizarte sozialistaren helburua alegia. Grezian Syrizak bidea seinalatu duen bezala, Euskal Herrian koalizio honi dagokio herritarren grina eta gogoari erantzutea.

http://alternatiba.net/old-files/120609Asanblada02.jpg

http://alternatiba.net/old-files/120609Asanblada03.jpg

“Alternatibak lotuz: Otra manera de participar en política” hitzaldiaren bideo laburpena / video resumen de la charla

En las últimas semanas, Alternatiba ha organizado varias conferencias abiertas para dar a conocer su modo de organización y su apuesta por articular otras maneras de participar en política. El video-resumen corresponde a la charla organizada en Beasain (Gipuzkoa), en la que participaron el responsable de organización territorial de Gipuzkoa Xabi Soto, y el portavoz de Alternatiba Oskar Matute.

Asteotan, Alternatibak hainbat hitzaldi antolatu izan ditu, bere egituraren berri eman eta politikan parte hartzeko beste era bateko apustuaz mintzatzeko. Bideo honek Beasainen (Gipuzkoan) egindako hitzaldiaren laburpena eskaintzen du, lurralde hartako antolaketa arduradun Xabi Soto eta Oskar Matute Alternatibako bozeramailea aritu ziren hizlari.

Subjektu politiko berri bat agenda politikoa iraultzeko

Hego Euskal Herriko agenda politikoa «iraultzea» helburu duen «subjektu politiko berri bat» osatzeko konpromisoa hartu dute ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk eta Alternatibak. Orain arte, Bildu eta Amaiurren bitartez, ezkerreko indar subiranista eta independentistek egindako elkarlanari segida emango diote, beraz, lau indar politiko horiek.

«Luzera begirako akordioa» egin dute ezker abertzaleak, EAk, Alternatibak eta Aralarrek; akordioaren hamalau orrialdeetan markatutako puntuetan «elkarrekin eta lehentasunez» lan egingo dutela diote, baina alderdi bakoitzak bere helburuei eta nortasunari eutsiko die. Hurrengo urteetan garatzeko ekintza politikorako akordioari izaera sozial handia ematen dioten hamar esparru finkatu dituzte, halaber.

Sustatzaileek azaldu dutenez, hiru erronkari aurre egin beharko die subjektu politiko berriak: Euskal Herriaren ukazioari eta Espainiako eta Frantziako blokeoari; krisialdi ekonomiko sistemikoari eta esparru estatutario-konstituzionalaren agorpenari. «Egoera horren aurrean, ezkerreko eremu subiranistak abian jarri behar du pertsona eta herri guztien eskubideen defentsan oinarritutako agenda politiko bat», azaldu dute.

Elkarlan horren oinarriak aurkezteko, akordioaren sinatzaileek ekitaldi bat egin zuten atzo arratsaldean Donostian, Miramar jauregian. Lau alderdietako ordezkaritza zabal bat izan zen han; besteak beste, Rufi Etxeberria ezker abertzaleko kidea, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusia, Pello Urizar EAko idazkari nagusia eta Oskar Matute Alternatibako bozeramailea. Guztien izenean mintzatu ziren Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko kidea eta Maiorga Ramirez Nafarroako EAko lehendakaria.

Lau eragileek eta ABk apirilaren 28an Irunen sinatutako estrategia nazionalerako konpromisoaren segida da akordio berria, Hego Euskal Herrira begira egindakoa. Iparraldekoa, udazkenean aurkeztuko dute, ABrekin batera. Finean, iazko urtarrilean ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak sinatutako Euskal Herria Ezkerretik akordioaren garapena da akordio berria. Hiru indar politiko horiez gain, Aralarrek eta ABk bat egin dute oraingoan.

Pluraltasunaren aitortza

Atzo aurkeztutako akordioaren ardatza Hego Euskal Herri osoa da, baina sinatzaileek nabarmendu dutenez, akordioa garatzeko orduan kontuan hartuko dituzte «Hego Euskal Herriko esparru administratibo-politikoetako errealitate eta abiadura guztiak», «Nafarroari dagokion berezko nortasun politikoa» aitortuta.

Euskal Herriaren subiranotasunaren defentsan elkarlanean jarduteko konpromisoa hartu dute sinatzaileek, baina ezkerreko ikuspegi markatu batekin. Akordioak dioenez, «egungo eredu sozioekonomikoa sakon iraultzeko» helburua dute sinatzaileek, eta, nabarmendu dutenez, euren helburua da eskuinari «alor guztietan» aurre egitea. «Aldaketa sozioekonomikoa ezinezkoa da demokratizazio politiko sakonik gabe eta euskal instituzio burujaberik gabe», nabarmendu dute.

Era berean, soilik bide politikoak erabiliz jardungo dutela diote sinatzaileek, eta bortxazko estrategia eta jarduera oro baztertzen dutela. Azpimarratu dute euren lana «jarduera instituzionalaren bidez zein desobedientzia zibila erabiliz» eramango dutela aurrera.

Jardun politikorako konpromisoak

Lau indar politikoek sinatu duten akordio estrategikoak esku hartze politikorako hamar esparru finkatzen ditu, ondorengo urteetan garatzeko. Hona hemen lan esparru horiek eta zehaztutako neurri batzuk, labur:

Euskal Herriaren autodeterminazioa. Euskal Herriaren nazio izaeraren aitortza eta erabakitzeko eskubidea lortzeko proposamenak sustatu.

Bake prozesua eta konponbide demokratikoa. Bide orriak izango dira Gernikako Akordioa eta Aieteko Bake Konferentziako adierazpena. Estatuek gainontzeko indarkeria adierazpen guztiak desagerrarazi behar dituzte. Gatazkaren konponbidea ekarriko duen elkarrizketa politikoa ere ezinbestekoa da. Konponbide integrala, elkarrizketa politikoaren bidez lortuko da. Euskal gizartea da bake eta normalizazio prozesuaren bermatzailea eta subjektu bakarra.

Demokrazia zuzena, parte hartzailea eta herri boterea. Demokrazia zuzena eta parte hartzailea sustatzeko neurriak landuko dituzte, besteak beste, erreferendumak, herri kontsultak, herri batzarrak eta auzolana.

Eredu ekonomiko bidezkoa eta ekologikoa. Euskal Herriko ehun produktiboan eta sektore estrategikoetan inbertitu. Sektore estrategikoen kontrol publikoa zein soziala indartu. Politika fiskal eta sozial aurrerakoia bultzatu, aberastasunaren banaketa eta sarreren eta gastuen oreka lortzeko. Osasun sistema publikoa eta unibertsala. Kalitatezko zaintza zerbitzu publikoak. Lan harremanetarako euskal esparrua lortu eta babes soziala bermatu. Lan eskubideen babesa, besteak beste, behin-behinekotasunaren aurkako neurriak sustatuz, gutxieneko soldata handituz… Elikagai subiranotasuna indartzeko politika aktiboak bultzatu, baserritarren ekonomia indartuz, saltzaileen arteko harremanak bermatuz eta eskualdeetako zirkuituak areagotuz. Ekonomia ekologizatu, iturri berriztagarriei lehentasuna emanez eta energia sistema publiko bat garatuz. Ekonomia soziala eta solidarioa babestu. Diru publikoaren kudeaketa gardena eta optimizatua.

Euskalduntzea. Ofizialtasuna eskuratzea zazpi herrialdeentzat, eta normalizazioa lortzeko estrategia zehaztea.

Feminismoa. Feminismo eraldatzailearen aldarrikapenekin bat egitea. Emakumeen bortxakeriaren aurkako borroka indartu.

Hezkuntza. Kalitatezko hezkuntza publikoa, 0 urtetik unibertsitateraino. Euskal curriculumean oinarritutako berezko hezkuntza sistema bat garatzea.

Gazteria. Aldaketa politiko eta sozialaren motorra dira gazteak. Gazteriak duen salbuespen egoera aldatzeko neurriak sustatu.

Internazionalismoa. Europako mugimenduko politikoekiko harremanak indartu. Sare globalean esku hartu eta hitzarmenak garatu. Elkartasuna bereziki indartu estaturik gabeko nazioekin.

Arrazakeria eta xenofobiaren aurka. Herritartasun unibertsalaren kontzeptu inklusiboaren defentsa aktiboa.

Testua: Berria

http://alternatiba.net/old-files/EZKERREKO SUBIRANISTEN KONPROMISOA.pdf

Alternatibak dio EPPKren adierazpena herritarrek ospatu baina gobernuek ukatzen duten garai politiko berria berrestera datorrela

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek EPPKren larunbateko adierazpena izan du gaur hizpide, “Euskal Herriak garai politiko berria bizi duela berrestera datorrela” ziurtatuta. Euskal presoen kolektiboak esandakoak “borroka armatuaren amaiera baieztatzen” duela uste du alderdi ezkertiarrak, “euskal gizarteak aspaldi ezagutzen eta ospatzen duena baina Madrilgo, Gasteizko zein Iruñeko gobernuek behin eta berriz ukatzen dutena”. Matutek “bideragarria” deritzo bake justua eta iraunkorra lortzeari, “herri gisa aurretik ditugun eztabaida eta erronkei aurre egiteko ezinbesteko pausuak ematea guztion lana den arren”.

Alternatibatik azpimarratu dutenez, borroka armatuaren amaieraren egiaztapenak “apurtu egiten du ETAren asmoen gaineko informazio faltsu eta interesatu oro, hainbat erakunde eta elkartetatik behin eta berriz tematu arren; egunotan kasu, presoei indarkeriatik aldendu eta biktimen mina aitortzeko exijitu dietenean, haien adierazpenak horixe bera egiten duela apropos ahaztuta”. Matutek berretsi duenez, “bakearen eta konponbide demokratikoen garaia da orain zabaltzen ari dena, Euskal Herriak duela urte asko espero zuena, eta alderdikeriengatik zein hauteskundeetan pentsatzen ari direnen kapritxoengatik atzeratu ezin daitekeena”.

Konponbideak lortzeko, Alternatibako bozeramailearen esanetan, “pertsona guztien eskubideak eta askatasunak berrezarri beharko dira, hauek kartzelan zein libre egonda ere. Horrexegatik, EPPK-k eginiko urrats berria txalotu egiten dugu, eta Espainiako zein Frantziako gobernuei sakabanaketarekin eta Parot doktrinaren amaitzeko eta eritasun larriak edo sendaezinak dituzten presoen askatasuna exijitzen diegu”. Eskaerok, gaineratu du, “Euskal Herriak espero eta behar dituen pausoak dira, Euskal Herriaren normalizazio politikorako eta askatasunerako bidean, non batzuek iraunarazi nahi duten gatazkaren ondorioz presorik izango ez den”.

Alternatibak AHTren kontra larunbat honetan Hernanin eratuko duten giza katearekin bat egitera deitu du

Alternatibako Ekologia Mahaiko bozeramaile Asier Vegak larunbat honetan Hernanin egingo den mobilizazio nazionalarekin eta giza katearekin bat egiteko deia egin du gaur. AHT Gelditu! Elkarlanak antolatutako ekintzak dira, makro azpiegitura honen eraikuntza geldi dezatela exijitzeko, ekonomia zein ingurumenari eginiko kalte ikaragarriengatik. Elkarretaratzeak Osinaga auzoan egingo dira eta bertan bilduko diren milaka lagunek obrek kaltetutako zonaldeetatik osatuko dute giza kate erraldoia, Urumea bailaran Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzak eragindako hondamendia agerian uzteko asmoz.

Alternatibatik berriz ere ukatu dute inolako ardurarik gabeko eraikuntzak aurrerapenarekin zerikusirik duenik, izan ere, trenaren aurkako koordinadoratik askotan gogorarazi dutenez, Espainiako Erresuma da trenbide mota honetako kilometro gehien eraiki dituen herrialdea eta, era berean, langabezian eta murrizketa sozialetan da nagusi Europan. Ildo beretik, Vegak gogorarazi du AHTa inoiz ez dela izan euskal herritarren benetako eskakizuna eta ez duela haren inguruan iritzirik emateko aukerarik izan, “gure lurraldearen zati adierazgarri bat porlanez estaltzen ari den arren, gure etorkizuna eta hurrengo belaunaldiena zorpetzen ari dela, ingurumenaren ikuspegitik zein ekonomikotik”.

Alderdi ezkertiarreko Ekologia Mahaiarentzat “zentzugabekeria” da AHTa bezalako proiektuei eustea “erakunde batzuetatik eskubide sozialak urratzen dituztenean, orain arte ukiezinak ziruditen hezkuntza eta osasungintzan murrizketak egiten dituztenean, milaka eta milaka gizon eta, batez ere, emakume, pobreziara kondenatzen dituztenean”. Guzti horregatik, Vegak Hernanira joateko deia berretsi du, elkarretaratzeak “trena geldiarazteko beste indar har dezan”.

Proposamen Sozioekonomikoa aurkezteko bilera LABekin

Sozializazio lan horrek esparru ezberdinak lantzea ekarri du: batetik, sare sozialen bidez milaka etxetara iritsi da gure proposamena; bestetik, hamarna hitzaldi eta aurkezpen burutu ditugu, beste hainbeste herri eta hiriburuetan eta nola ez, agerraldi eta ekitaldi publikoak ere egin ditugu.

Maiatzaren Lehenean aurkeztu genuen Proposamen Soziekonomikoaren sozializazioari ekin genion hura aurkeztu bezain pronto.

Sozializazio lan horrek esparru ezberdinak lantzea ekarri du: batetik, sare sozialen bidez milaka etxetara iritsi da gure proposamena; bestetik, hamarna hitzaldi eta aurkezpen burutu ditugu, beste hainbeste herri eta hiriburuetan eta nola ez, agerraldi eta ekitaldi publikoak ere egin ditugu.

Hasieratik adierazi genuen ere gure helburua eragile ezberdinen ekarpenak jasotzea zela, eta horretarako bilkura desberdinak burutu ditugu. Hor kokatzen dugu gaur LAB sindikatuarekin burutuko duguna.

Proposamen zehatz bat aurkeztu dugu lau indar politikook, eredu ekonomiko eta soziala iraultzea xede duena.

Ez dugu gisa horrelako proposamenik entzun PNV, PSOE, PP edo UPNren ahotik, krisialdira ekarri gaituen eredua biziberritzea dute helburu.

Hori da atzokoan Gasteizeko Legebiltzarrean ikusi genuena: neurri zehatzik ez eta instituzioak ekonomikoki kinka larrian utzi dituzten neurriak bultzatzeagatik (Sozietateen Zerga murriztea, Ondarearen inguruko zerga ezabatzea…) autokritikarik ez. Are gehiago, PP eta PNV berriro ere bat egin zuten atzokoan, erreforma fiskalen aurka.

Guk ordea, erreforma fiskal sakon eta bidezkoa proposatzen dugu, Gipuzkoako Foru Aldundiak abiatu duenaren ildotik.

Horren bidez, sektore publikoaren, gastu sozialaren eta zerbitzu publikoen aldeko apustu argia egitea proposatzen dugu eta era berean, I+G+B areagotuko duen eta gure ehun produktiboa berritu, birsortu eta dibertsifikatzea xede duen, inbertsio funts handi bat sortzea, jarduera ekonomikoa biziberritu eta enplegua sortu aldera.

Alternatibak Europako erakundeen xantaia salatu du, beharrizan handiagoak dituzten sektoreen kontrako murrizketa gehiago exijitzen dituztelako

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek, Europako Banku Zentraletik eta Europako Batzordetik eginiko exijentziak salatu ditu gaur, “guztiz bidegabeak izatez gain, beharrizan handiagoak dituzten sektore sozialei eraso egiten dietelako, krisia sortu dutenen mesederako gainera”. Alternatibatik frogatutzat jo dute “demokrazia finantza sistemaren zirrikitu ilunetatik gidatu eta zuzentzen dutela, haien irabazi tarteekiko ardura dutenak herritarren bizi duina bermatzearen gainetik”.

Matutek BEZa handitu eta erretiro adinaren atzeratzea bizkortzeko Europatik eginiko eskakizunak gaitzetsi ditu, eta horien arduradunei “aski dela esateko unea iritsi” dela ziurtatu du: “haien gehiegikeriak ordaintzeko asmorik ez dugula irmotasunez esan behar diegu, are gutxiago haien botere gosearen mesedean eta gure gizarteko gehiengoaren interesen kontra”. Hala, erakunde hauek herritarrekin bat egin dezaketen leku bakarra epaitegiak direla nabarmendu du, “haiek akusatuen eserlekuetan eta gu, herria, fiskal lanetan, diru publikoarekin zigorgabetasun osoz egin dituzten lapurretak eta iruzurrak epaitzeko”.

Alternatibak Europako erakundeetatik proposatutako xantaia salatu du, “malgutasunaren ordainean sistema eta logika jasangaitzak iraunarazi nahi dituztelako”. Matutek ohartarazi duenez, “merkatuen diktadurak esklabutzara zigortu nahi gaitu, bere interesak gure bizitzaren gainetik lehenetsita”. Horren aurrean, ezkerrak argi esan behar die herritarrei “egoera honi aurre egiteko beste modu bat badagoela, enplegu duina, zerbitzu publikoak eta gizarte babesean oinarritutakoa. Izan ere, bizitzaren sostengarritasuna gure kezka guztien erdigunean jartzea dugu modu bakarra bazterkeria, pobrezia eta miseria gainditzeko”.

X