‘Kataluniako prozesu eragile bikoitza’ izenpeko hitzaldi-eztabaidaren bideoak Manel Marquez eta Gerardo Pisarellorekin

Pasa den martxoaren 15ean Errenteria-Oreretako Mikelazulo kultur elkartean, Kataluniako prozesu eragile bikoitzaren inguruko gosari-eztabaida antolatu genuen: alde batetik, independentziarako bidearen nondik norakoak eta bestetik, ezkerra berrantolatzeko ahaleginaren hausnarketa. Ekintza hau, Alternatibatik Gorripidea-rekin batera antolatu genuen eta gonbidatu bezala, Gerardo Pisarello (Procés Constituent-eko kidea) eta Manel Márquez (CUP-eko miltantea eta Kaos en la Red-eko zuzendaria) izan genituen. 

Procés Constituent-eko kide eta zuzenbide konstituzionalean aditu Gerardo Pisarelloren parte-hartzea, Kataluniako prozesu eragile bikoitzaren ikuspuntu teknikoa ematen duena. 

CUPeko militante eta Kaos en la Reden zuzendari Manel Marquezen parte-hartzea. Marquezek miltantziaren borrokaz eta lokaletik indarrak bateratzearen garrantziaz berba egiten du, sistema sozialista eraikitzeko eta mundu globalizatu eta kapitalista hau uzteko helburuarekin.

Hitzaldien ondorengo eztabaidaren bideoa:

https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t31.0-8/1669859_832619073422077_166577147_o.jpg

https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t31.0-8/1836738_832619120088739_493307710_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/t31.0-8/1015300_832619083422076_1764198094_o.jpg

https://scontent-a-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-frc1/t31.0-8/1961715_832619210088730_1080099031_o.jpg

https://scontent-b-cdg.xx.fbcdn.net/hphotos-prn1/t31.0-8/10006050_832619300088721_831039167_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t1.0-9/1517933_832619320088719_1351768523_n.jpg

Alternatibak salatu du Irungo alkatearen jarrerak Berdintasun Legea era larrian urratzen duela

Alternatibaren ordezkari Diana Urreak, “guztiz onartezintzat” jo du Irungo alkate Jose Antonio Santanok kargu publiko gisa hartutako aldebakarreko erabakia, udalerriko III. Berdintasun Planaren zirriborrotik Alardearen ospakizunarekin urtero errepikatzen den egoera diskriminatzailea kendu duelako, mugimendu feministek, berdintasun teknikariek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak berak salatu duten bezala. Horregatik, ohartarazi dio “Berdintasun Legea modu larrian urratzen” ari dela.

Alderdi ezkertiarretik adierazi dute Bidasoa eskualdeko Alardeen egoera udalerrietako berdintasun planetan sartzea oinarrizkoa dela: “gizartearen talde adierazgarri bat matxista izatea, Berdintasunari dagokio; bere herriko jaietan modu baketsuan desfilatu nahi duten emakumeen kontrako hitzezko indarkeria edo indarkeria fisikoa eragitea, Berdintasunari dagokio; bizitzaren esparru guztietan emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa zaindu eta sustatu behar duten instituzioek jokaera sexistak praktikan jartzea eta zigorgabe mantentzea, Berdintasunarekin erabat lotuta dago”.

Zentzu horretan, Urreak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna gai soziala dela gogoratu du, batez ere, desberdintasun hori gizarte patriarkal batean oinarritzen delako eta “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen arabera, EAEko botere publiko guztiak behartuta daudelako sistema patriarkal honen ondorio guztiei aurre egitera”. Horregatik, “Irungo alkateak bizitzaren arlo eta espazio guztietan, herriko jaietan barne, berdintasun efektiboa lortzea eragozten duten oztopo guztiak desagerrarazi beharko lituzkeela”  azaldu du.

Bestaldetik, “desfilatzen duten emakumeak iraintzea, ezkutatu nahi izatea eta  zilegitasuna kentzea ahalbidetzen duen kultura sustatzea emakumeen kontrako indarkeria modu sinbolikobatean sustatzearen berdina da”. Horrela, Santanok Eudeli balioa kentzen diola ulertzen du, aste honetako bezalako erailketa matxistak ekiditeko berdintasunaren alde lanean ari dela baieztatzen duenean, bere presidenteorde Santanok bitartean “kultura matxista zabaltzen duenean, emakumeen kontrako indarkeriaren sustraia dena”.

Bukatzeko, Urreak PSEri eskatu dio bere alderdiko Santanori aipatutako 4/2005 Legea betetzeko exijitu diezaiola, PNVri ere helarazi dion eskaera, jeltzalea baita Hondarribiko alkate Aitor Kerejeta, Eudeleko zuzendaritzako kidea ere, eta modu berean urratzen du bere herriko emakumeek alardean parte hartzeko duten eskubidea. Tamalez, amaitu du, “legeak emakumeon eskubideekin zerikusia dutenean inork ez du ezer egiten betearaztearren, bigarren mailako legeak iruditzeraino. Izango da alkate batzuek, oraindik ere, uste dutelako emakumeak bigarren mailako pertsonak direla”.

Alternatibak FMLNren garaipena ospatu du El Salvadorreko klase pobretuen alde lan egiten duelako

Alternatibatik, Frente Farabundo Martí para la Liberación Nacional frontearen hauteskunde garaipena txalotzen dugu, tarte txikiarekin bada ere, El Salvadorrek beharrezko dituen eraldaketa sozialen bidea zabaldu duelako.

Beste bost urtez, garaipen berri honek, eta FMLNren eskutik, Amerikako herrialde txiki honetan herri klaseek botere harreman berriak eraikitzea ahalbidetu du, gehiengoaren mesederako joera batekin, hau da, klase pobreen mesederako lanean. Azken batean, herrialdeak ezkerrera egin dezan. Legealdi berriarekin hasiko den gobernu honek, aberastasun politiken birbanaketari eta herritar guztientzako Ongizate Estatuari bultzada erabakigarria emango diola uste dugu, oraingoan, presidente gerrilla ohiaren buru historikoa bat izanik.

Gerrilla honek ardura eta kemena izatea ondo erakutsi zuen 1992. urtean, bakerako akordioak sinatu zituenean. Aldi berean, egiaztatu zuen eta egun oraindik egiten du, indarrak elkartzeko prozesuak bultzatzearen bitartez arduraz jokatzen badakiela. Eta jokabide honek, urtetan eta urtetan El Salvadorreko herritarrak menderatuak izan zituen eskuin ultrakontserbadore, neoliberal eta kolpista hau hautestontzietan garaitzera  eraman du.   

Bukatzeko “hauteskunde gardenak eta bidezkoak izan badira ere, eskuin honek oraindik galtzen ez dakiela” adierazi dute. Oposizioko alderdiak, ARENA, gobernu legitimoa ez onartzeko mehatxua egin ostean, “azken asteetan erakutsitako indarkeriazko jarrera utz dezala” eskatu diote.

EHBilduk Europatik faxismoa desagerrarazi eta inmigrazio politika odoltsuekin bukatzeko lan egitera deitu du

Bihar larunbata, Faxismoaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira, Europako hainbat hirietan milaka pertsona kalera aterako dira totalitarismorik, arrazakeriarik eta xenofobiarik gabeko gizartea aldarrikatzeko. EHBilduk, arratsaldeko 18:00etan Moyua Plazatik abiatuko den “Euskal Herria faxismoaren eta arrazakeriaren aurka” lelopeko martxan parte hartuko du. Manifestazioa Inoiz gehiago ez! plataformak deitu du, eta bere sorreran EHBilduk osatzen dituzten alderdi politikoek (modu zuzenean edo haien gazte erakundeen bitartez) parte hartu dute, beste erakunde sindikal, sozial eta politikoekin batera.

EHBilduk BNG, Puyalon de Cuchas, Andecha Astur, Unidad del Pueblo eta Alternativa Nacionalista Canaria alderdiekin batera sinatutako Europako Parlamenturako hauteskundeetarako hautagaitzaren manifestuak jasotzen duenez “ultraeskuinari mozorroa kentzeko, eta sistemak eta bere eliteen desberdintasunak betikotzeko baliatzen duten tresna bat dela agerian uzteko” lan egingo du. Halaber, “Europa-gotorlekuko mugetan milaka heriotza eragin dituzten eta arrazakeria elikatzen duten immigrazio politika kriminalen” kontra borrokatzeko konpromisoa ere bereganatu dute.

Europan emandako muturreko eskuinaren gorakada, EHBilduren ikuspuntutik, gertaera nabarmena ez ezik, askatasunaren eta demokraziaren kontrako mehatxua ere bada. Zentzu horretan, inolako hauteskundeetan hautatuak ez diren Troika bezalako eragileen inposaketek, muturreko eskuineko taldeek gizartearekin konektatzea ahalbidetzen dute.

X