Alternatibak bere elkartasuna adierazi dio Maduro presidenteari eta Venezuelaren aurkako muntai kolpista salatu du

Alternatibaren Mahai Internazionalistako bozeramaile Diana Urreak bere erakundearen elkartasuna adierazi dio Venezuelako presidente Nicolas Madurori eta iraultza bolivartarrari. Herri hartako “elite finantziariek sustatutako kanpaina kolpistaren” harira esan du, “nazioarteko hainbat eragilek lagundutakoa, herri hartako baliabideak ustiatzeko interesen handiagoa dutena bake soziala ezartzean baino”.

Alternatibatik, 2013ko apirilaren 14an Nicolas Maduro Venezuelako Errepublika Bolivartarraren presidente izendatu zutela gogoratu nahi izan dute, Hugo Chavez komandantearen heriotzak eragindako presidentziarako hauteskundeak izandakoak, “azken 15 urteetan eta Amerikako herrien  emantzipaziorako eta integraziorako borrokan pertsonai nabarmengarria” izan zena.

Azken egunetan, Venezuelako hiriburua “beren burua nazioarteko ordenaren zaindaritzat dutenek diseinatutako planaren biktima izaten ari da, hango oligarkiaren bitartez, presidentea kentzeko”. Hiriburuan manifestazio desberdinak izaten ari dira, ondorio larriekin; zaurituak, hildakoak eta bestelako kalteak izan dira, “nazioarteko muntaia egiten ari dira Venezuelako Gobernuaren aurka, eta horretarako irudi faltsuak erabiltzeko gai dira ere, Sirian eta Hondurasen ateratakoak, edota Unai Romano euskal herritarrarenak, 2001ean Guardia Zibilaren esku pairatutako torturak jaso ostean. Eta irudi horiek PSUVen gobernuaren ardura direla sinestarazi nahi izan digute”.

Zentzu honetan, talde ezkertiarretik agerian utzi nahi izan dute Prisa taldearenak bezalako hedabideak direla Venezuelako Gobernuaren aurkako kanpainan ari direnak, eta horregatik Urreak iradoki die “hobe dutela Bankiak, bere nazionalizazioaren aurretik, azken unean eman zien 423 milioi euroko mailegua zertan nolatan lortu zuten eta zertan erabili dute”.

Urreak Maduro beraren hitza bere egin ditu: “Venezuelan altxamendu nazifaxista baten aurrean gaude, eta garaitu egingo dugu. Ez da estatu kolperik emango Venezuelan, ziur egon zaitezte, munduak jakin dezala”. Hala, nazioarteko ezkerreko indarrei dei egin die, “Venezuelak duen garrantziaz jabe daitezela,  Amerikan zein munduan”.

Horregatik, Alternatibatik PSUV alderdiari eta Maduro presidenteari bere babesa berretsi diete, “Latinoamerikako bihotzaren aurkako estatu kolpea eman nahi dutenen aurrean herri hartako baliabide naturalak bereganatu eta ustiatzeko, munduko petrolio erreserbarik handiena dituena. Venezuelako herriak erakutsi digu nola sakontzen den sozialismoaren eraikuntzan eta  eskumari aurre egiten dio. Eta han egongo gara Euskal Herritik gure babesa ematen”.

‘Ekofeminismotik proposamenak’ hitzaldiaren bideoak Yayo Herrero eta Laura Gomezekin Errenteria-Oreretan

Pasan den urtarrilaren 29an ‘Ekofeminismotik proposamenak: axola duten bizitzak eraikitzen’ izenburudun hitzaldia ospatu genuen Errenteria-Oreretan, eta bertan,  Ecologistas en Accion-eko zuzendari Yayo Herrero eta Gipuzkoako Aldundiko Zuzendari Nagusi Laura Gomez izan genituen hizlari.
 
Hemen Yayo Herreroren partehartzea ekofeminismoak egun eskuragarri jartzen dizkigun alternatibaz hitz egin ez ezik, egungo produktibitate eta kontsumo ereduari kritika egiten diona, kapitalismoari, alegia: “Aberastasunaren, ongizatearen eta gizartearen ikuskera berdina duten gizarteetan bizi garela da gure arazo larrienetako bat; eta hau oso erabilgarria zaio kapitalismoari. Horixe da hain zuzen ere, lantzeke dugun garrantzitsuena, beharrezkoak diren aldaketak ekarriko dituen mugimendu boteresua eraikitzea”.

 
Bukatzeko, Laura Gomezen partehartzea dugu, Gipuzkoako Emakume eta Gizonen Arteko Berdintasunerako II. Foru Planaren giltzetaz aritu dena. Bertan, bizitzaren sostengarritasuna bezalako ideia interesgarriekin batera, gure gizarteko emakumeen bizitza eta lan balditzen kalitaterako neurri zehatzak ematen ditu: “Gure planak, alde batetik, larrialditasun egoerei erantzuna eman nahi die, bizitzaren okerragotzea gelditzeko. Eta bestetik, eraldaketarako helburu horretan aurrera egiteko ahalegin batean, bizitza eta bere zaintza gizartearen lehentasunen erdigunean jartzeko alternatiben eraiketan lagunduz”.

Arabako Biltzar Nagusiek obra publikoetan klausula sozialak ezartzea onartu dute

EH Bilduk Arabako Biltzar Nagusietan obra publikoaren kontratazioetan klausula sozialak ezartzea onartu izana txalotu du. Gaur atera aurrera EH Bilduren proposamen hau EAJ, PSE eta EBren bozei esker. Alderdi Popularrak aldiz, kontra bozkatu du. Giltza EAJren esku zegoen eta aurrera ateratzeko prest zegoen aurkeztutako bi zuzenketa aurrera ateraz gero. EH Bilduren ustez, urardotzen zuten araudia baina hala ere, foru araua aurrera ateratze hobetsi du EH Bilduk. Izan ere, bi zuzenketa horiek Arabako Foru Aldundiaren kontrola zaildu zuen eta, era berean, zigortzaile lana mugatzen zuten.

“Gure ustez, zuzenketa hauekin bere eraginkortasuna nabarmen mugatzen dute baina, hala ere, herrialdeko langileekiko erantzukizunagatik ezinbestekoa ikusten dugu horrelako araudi bat izatea”, azaldu du EH Bilduren eledunak Arabako Biltzar Nagusietan, Luis Salgadok. Berak gogoratu duenez, “ekimen honen helburua diru publikoarekin finantzatzen diren obra publikoetan praktika esklabistak ekidin nahi dira, instituzioak beste aldera begiratzen duten bitartean”.

Foru Arau honekin, koalizioak San Mames Barrian edo Gasteizko Autobus Geltokian gertatutako auziak ez errepikatzea espero du. Izan ere, bertan esklabotzatik gertuago dauden hainbat praktika salatu zituzten. EH Bilduk egin dituen proposamen artean, sektorearen lan hitzarmena errespetatzea dago. Horrekin batera, berdintasuna edo kontziliazioa bermatzeko neurriak ezartzea edo euskararen sustapena. Era berean, segurtasun planei arreta berezia jartzen diete lan istripuak eta lan gaixotasunak saihesteko.

Gipuzkoan onartuta dagoen arau hau Eskuduntza Euskal Kontseiluan salaketa harri zuten. Alderdi Popularrak salaketa horretaz baliatu da foru araua ez babesteko. Baina Salgadok azpimarratu duen bezala, segurtasun juridiko ezaz ezin dute hitz egin opor fiskalen, San Antonioko alokailuaren edo CTVren desjabetza ilegalen arduradunek”.

EHBildu Araba

Alternatibak osasungintza publikoaren aldeko Tolosaldeko martxarekin bat egitera deitu du

Alternatibako Gipuzkoako koordinatzaile Ayem Oskozek bihar, larunbata, Tolosan antolatutako elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du, Osasun eskubidea, publikoa eta kalitatezkoa lemapean eguerdiko 12:00etan Trianguloatik abiatuko dena, “osasungintza publikoa aldarrikatu eta kapital pribatua oinarrizko zerbitzu publikoetan sartzearen arriskuaz ohartarazteko”, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Inviza enpresarekin duen hitzarmenaren harira.

Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak gogora ekarri nahi izan du Margaret Tacherrek Erresuma Batuan zerabilen leloa, “there is no alternative” (ez dago beste aukerarik) oinarrizko zerbitzu publikoak pribatizatzen zituenean: “Egun, Ingalaterran nabarmenak dira politika horrek osasungintzaren kalitateari eragin zizkion kalteak. Orain dela gutxi, David Cameron lehen ministroak barkamena eskatu behar izan zuen, hain zuzen ere, pribatizazio prozesu horren ondorio lazgarriengatik”.

Oskozek esan duenez, Thatcherrek ez bezala, “PNVk disimulu handiagoarekin ekin dio osasun sistemaren pribatizazioari”. Honen kontra, askotariko eragile ugari biltzen dituen Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde TOPA plataformak lan “bikaina” egin du eskualde hartan  gertatzen ari den egoeraren inguruko kezka zabaltzeko, alegia “Darpon osasun kontseilariak Tolosaldeak ospitale publiko bat izatearen eskaera historikoari muzin egin eta pribatizazioan urrats berriak egiten dabilela salatzeko”.

Izan ere, Eusko Jaurlaritzak Gomez Montoyaren Asuncion Klinikari orain arte publikotik ematen ziren zerbitzuak bideratzen ari da. Gomez Montoya Adegi eta CEOEko klinika pribatuen bozeramailea da eta, ospitaleak kudeatzeaz gain, zahar etxeak ere kudeatzen ditu. Ez da lehen aldia PNVk lagundu egiten diona. Zahar etxeen borrokan Gomez Montoyak Gipuzkoako patronalaren bozeramaile gisa Aldundiaren kontra aritu zenean, PNV Adegiren alde aritu zen.

Alternatibatik gogorarazi dutenez, “Euskal Herrian ikusi ditugu Nafarroako ospitaletako elikagaien aferarekin zein larria izan daitekeen osasungintzaren pribatizazioa”. Horregatik, orain PNVk EAEn ere eredu hau zabaltzeko helburua ageri duela, “Tolosaldean eman beharreko erantzuna sendoa izan behar da, Tolosaldean eredu hau gelditzeak beste eskualde batzuetan be gelditzea suposatuko baitu”.

AHTren inguruan PNVk erantzun nahi ez dituen 20 galderak

20 galdera egin dizkio Oskar Matute legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Ana Oregiri, AHTaren iraganari, orainari eta etorkizunari buruz. Matutek behin eta berriz galderak egin dizkion arren, Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburuak ez du erantzun zehatzik eman. Ildo horretatik, ez da gai izan Jaurlaritzaren diskurtso ofiziala gaur egun testuinguru sozioekonomikora egokitzeko. “Orain 20 urte erabiltzen zuten arrazonamendu bera erabiltzen jarraitzen dute”, salatu du Matutek, “ahaztuz, gizartea, eta pertsonen egoera eta beharrizanak errotik aldatu direla”. “Jarraitzen dute AHTa aurkezten modernitatearen eredu moduan eta mundu osoarekin konektatzeko tresna gisa”, gaineratu du.

Oregiren ez erantzuteko jarrerak azpiegitura erraldoi honen etorkizunari ziurgabetasuna gaineratzen diote. Matutek emandako datuen arabera, “Jaurlaritzaren inkesten arabera gizartearen ia %70ak erantzuten du gutxi edo ezer ez dakiela Euskal Yaz.

Beraz, jende askok ez daki ze kostu izango duen, zenbatekoak izango diren gainkostuak, noiz bukatuko den, zeintzuk diren ingurumenari egingo dizkion kalteak, zenbatekoa izango den mantenua, enpresa konstruktoreak ze lan hitzarmen aplikatzen duten, etabar”. “Horiek guztiak erantzuteko Lehendakariak egon beharko luke hemen, herritarrei azalpenak ematea bere betebeharra delako”. Bere ordez, sailburuak hartu du hitza Legebiltzarreko osoko bilkura monografikoan.

Legebiltzarkideak sailburuari leporatu dio diskurtso “zaharkitua eta zehaztasunik gabea” erabiltzea, eta obren etorkizuna zoriari uztea. “EH Bilduk beharrezkoak den aldi guztietan ekarriko du eztabaida hau ganbera honetara, susmoa dugulako gobernu honek gure beharrizanen gainetik bizi nahi izan duela, eta hori salatzea ezinbestekoa da. Gero eta nabarmenago da pertsonen lehentasunak beste batzuk direla. Baina susmoa dugu EAJren lehentasuna ez direla gizartearen gehiengoaren beharrizanak, baizik eta AHTaren obrak egiten aberasten diren poltsikoak berotzea”, esan du Matutek.

EHBildu

X