Alternatibak Brahim Ghali Fronte Polisarioaren arduradun berriari ongietorria eman dio

Alternatibatik Brahim Ghali Fronte Polisarioko buru eta RASDeko presidente izendatu izanari ongietorria eman nahi diogu, joan den uztailaren 8an eta 9an saharar herriaren kanpalekuetan antolatutako ezohiko kongresuan, “Indarra, determinazioa eta borondatea independentzia eta burujabetza irabazteko” lemaduna, parte hartu ostean.

Ghalik Polisarioaren babes zabala izan du kongresuan bildutako 2.500 ordezkariren artean eta nazioarteko ordezkari ugariren aurrean, tartean Euskal Herrikoak, Alternatiba zein Euskal Herria Bilduko kideak izan direla Saharako herriaren borroka babesteko. Polisarioko idazkari berriaren lehen erronka garrantzitsua hil honen amaieran izango da; orduan erabakiko baitu NBEk Minursoren misioarekin jarraituko duen.

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(1).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(2).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(3).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(4).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(5).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(6).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(7).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(8).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(10).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(11).jpg

http://www.alternatiba.net/old-files/Sahara%20(12).jpg

EH Bilduren oinarri sozialak Bizkaiko zerrenda bozkatzeko aukera izango du datozen uztailaren 28 eta 29an

Aste honetan iragarri bezala, Hauteskunde Autonomikoetarako Bizkaiko zerrendaburua eta zerrendakideak izateko EH Bilduko oinarri sozialak proposamenak egiteko aukera du uztailaren 27arte. Egun horretan, Bizkaiko mahai politikoak, bai bere proposamena, eta baita, proposatuak izaten ari diren pertsonekin egin beharreko kontrastea gauzatu ondoren, herrietatik jasotako proposamenak helaraziko dizkio militantziari.

Uztailaren 28 eta 29 bitartean, hau erabaki berria, EH Bilduren oinarri sozialak aukera izango du bozkatzeko dauden proposamenen artean. Bozketa hori aurrera eramateko, bide hauek erabiliko ditugu:

  • Bizkaiko EH Bilgunean (Buenos Aires, 2, Bilbo) eta koalizioko alderdien Bilboko egoitzetan, uztailaren 28an, 10:00etatik 19:00rarte, eta 29an, 10:00etatik 15:00rarte.
  • bizkaia@ehbildu.eus bidez jasoko duzuen inkesta baten erantzunez.
  • EH Bilduren Komunitatearen bitartez “Bizkaiko zerrenda” izena daukan taldean bozkatuz. Horretarako, Komunitatean erregistratuta egotea beharrezkoa da. http://ehbildu.eus/es/komunitatea-zabalik
  • eta whatsapp eta telegram 638522871 telefonora bidalitako mezuen bitartez.

Eh Bildu Bizkaia

Salgado: “Etxebizitza ez ezik, bertan bizi direnen egoera ekonomikoa kontuan hartu beharra dago”

Arabako Batzar Nagusiek aho betez Ogasun Higiezinen gaineko Zergaren inguruko eztabaida zabaldu dute. Mahai gainean bi foru araua zeuden: alde batetik Alderdi Popularrak aurkeztu duena eta bestetik, EH Bilduk sinatu zuena. EH Bilduren ustez, PPren proposamena ez da justua eta udaletako zerga bilketan ondorio oso kezkagarriak izan ditzake. Horren aurrean, EH Bilduk aurkeztu duen aldaketa horrek bi helburu nagusi ditu: alde batetik, familiak etxeratzen diren bitartean bidegabeko espekulazioari gainordaina ezartzeko; bestaldetik, errentaren araberako hobariak ezartzeko malgutasun handiagoa eskaintzea udalerriei OHZren ordainagiria arazo ez bihurtzeko gaizki pasatzen ari diren herritarrentzako.

Horregatik, hutsik dauden etxebizitzen gainean %150ra heldu daitekeen errekargo bat jasotzen da. Gaur egun Bizkaiko zein Gipuzkoako arauetan planteatzen da eta, ondorioz, Araba desarmonizatuta gelditu da. Bestalde, EH Bilduk errentaren araberako hobariak ezartzeko malgutasun handiagoa eskaini nahi die udalerriei egungo muga 21.000 eurotan dagoelako kontuan izan gabe zenbat lagunek osatzen dute bizikidetza-unitatea. Horregatik beste hiru atal sortzea planteatzen da: lehenengoa lau kidek osatutako bizikidetza-unitatea 28.000 euroko sarrerak gainditzen ez dituztenentzat; bigarrena bost kideetako bizitza-unitatea sarrerak 35.000 eurotik beherakoak badira eta azkena 42.000 euroko sarrerak izanda sei kide edo gehiago baldin badaude bizitza-unitatean.

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bildu Arabako batzarkide Luis Salgadok gogorarazi duenez, “etxebizitza ez ezik, bertan bizi direnen egoera ekonomikoa kontuan hartu beharra dago”.

EH Bildu Araba

Ezker, ez ezkor: Elkarrizketa Bikila eta Landari

Gotzon Hermosilla Berria-ko kazetariak binakako elkarrizketa sakona egin die gure kide Joxe Iriarte ‘Bikila’ri eta Sortuko Karmelo Landari, ezkerraren egoeraren eta etorkizunaren inguruan.

Lanari ekin diote Karmelo Landak eta Joxe Iriarte Bikila-k, elkarrizketa egiteko hitzartutako lekura iritsi eta berehala —BERRIAk Andoainen (Gipuzkoa) duen egoitza—. Etxetik ekarritako txapak eta pinak elastiko beltz batean jartzen hasi dira: azken urteetan bi-biak kide izan diren alderdi, erakunde eta antolakundeetako ikurrak, alegia. Batzuk zahar-zaharrak dira; esaterako, Bikilak ekarritako LKIren txapa borobila, eskuz egindakoa. Beste batzuk berriak dira; EH Bilduren pina, adibidez —biak ala biak dira orain koalizio horretako kide—. Euskal ezkerraren eta herri mugimenduen azken urteetako historia laburbil daiteke ikur haien bidez: hamaika borroka, hamaika eztabaida, ilusioak eta zaputzaldiak, garaipenak eta porrotak. Landak eta Iriartek eskarmentu luzea dute horretan, aspaldi ekin baitzioten errealitatea eraldatzeko eta eraldatzearen inguruan gogoeta egiteko langintzari; nork bere hautu politikotik ekin ere, baina ezker hegaletik betiere.

Ezkerraz hausnartu eta eztabaidatzeko bildu ditu BERRIAk Landa eta Bikila, zenbaitek iraganeko kontutzat edo gainditutako kontzeptutzat jotzen duten horretaz. Ezkerraren balioaz, eta XXI. mendean izan beharko lituzkeen ezaugarriez.

JOXE IRIARTE ‘BIKILA’. Ezker kontzeptua Frantziako Iraultzan sortu zenean, lekuari egin zion erreferentzia, Nazio Batzarrean ezkerrekoak leku batean esertzen zirelako, eta eskuinekoak beste batean. Baina hori baino garrantzitsuagoa da ezkerraren ezaugarri izan den hirukoa: berdintasuna, askatasuna eta senidetasuna. Nire ustez, hiru kontzeptu horiek indarrean jarraitzen dute, baina balio berriak ere agertu dira: naturarekiko begirunea, emakumeen borroka, nazio izaera eta abar. Dena dela, ezkerrean aniztasun handia dago. Ez dago ezker bakarra. Hasiera-hasieratik, ezker erreformistaren eta ezker iraultzailearen arteko lehenengo zatiketa agertu zen, helburuak lortzeko bideei buruzko desberdintasunengatik. Nazio arazoaren inguruan ere oso bi kontzepzio desberdin agertu ziren ezkerraren barruan. Eta, hirugarrenik, estatuaren eta boterearen inguruan ere desberdintasunak agertu ziren. Horrek guztiak gure herrian ere izan du eragina: garai batean, ezkerrekoa bazinen ez zeneukan abertzale izaterik, eta alderantziz.

KARMELO LANDA. Langile klasearen eta zapalduen aldeko jarrera irmoa agertzen duen mugimendu ideologiko, politiko eta soziala da ezkerra, gizartea eta mundua bera bestelako oinarrietan antolatzeko joera duena. Baina fenomeno historikoa ere bada, eta nik esango nuke azken garaiotan ezkerra berritzen ari dela, orain zapalkuntza batzuk lehen mailara datozelako. Beti egon dira hor, baina, orain, horien inguruko kontzientzia kolektiboa sendoagoa da. Borroka feminista da nabarmenena; seguru asko, gaur egun egin daitekeen iraultzarik eraginkorrenetako bat.

Ezkerrak beti izan du gizartearen alderdi baten ordezkaritza, langile klasearena eta zapalduena. Baina, hipotesi moduan, nik esango nuke orain ezkerrak unibertsala izan behar duela. Mundua bera dago arriskuan, eta, horri aurre egiteko, ezkerrak gizateria osoaren ordezkaritza hartu beharko lukeelakoan nago; are gehiago, bizidunen eta Lurraren ordezkaritza hartu beharko luke. Ezkerrak ezin du lan sindikala egin, ezin da mugatu zapalduen tokia aldarrikatzera; gizateria osoaren aldarria egin behar du.

Alde horretatik, ez dut uste, batzuek dioten moduan, ezkerraren eta eskuinaren arteko dikotomia hori gaindituta dagoenik. Zapalkuntzari eta dominazio sistemei aurre egiteko batak eta besteak hartzen duten jarreran ikusten da hori. Hori da ardatza.

BIKILA. Arazoa da gaur egun ezkertzat hartzen diren zenbait alderdi mugatzen direla kapitalismoaren gestiora. Boterean txandakatze bat egoten da ezker horren eta eskuinaren artean, ezer aldatu gabe, eta, horregatik, jende askoren begietara, ezker-eskuin diferentzia horrek zentzua galtzen du, gauza bera dela ikusten baitu. Horretan, nire ustez, Podemosek asmatu egin du, jakin duelako jendeak erraz ulertzeko moduko kontzeptu batzuk plazaratzen: kasta, politika berria eta politika zaharra, goikoak eta behekoak, eta abar.

Edozein modutan, nik uste dut ezkerraren egitasmoak gauzatzea inoiz baino premiazkoagoa dela. Rosa Luxemburgek zioen «sozialismoa edo basakeria» hark inoiz baino gaurkotasun handiagoa du, kapitalismoak dena emanda diharduelako, munduaren baliabideak suntsituz eta klima aldaketa ere muturreraino eramanez. Paradoxikoa da, baina kapitalismoa erreformen bidez aldatu nahi zutenek gaur egun ez dute ezer aldatu nahi, liberalismoan peto-peto sarturik dabiltza, eta iraultzaileok sustatzen ditugu erreformak, jakinik erreformarik txikiena lortzeko ere latz egin behar dela borroka. Gainera, badakigu erreformak ez direla nahikoa, une honetara iritsita produkzio sistemaren goitik beherako aldaketa behar dugula, edo, bestela, gureak egin du.

LANDA. Oso interesgarria da esan duzun hori. Egia da sozialdemokrazia neoliberalismoan integratu dela erabat eta erreformak egitea ia iraultzaile bilakatu dela, edo, behintzat, mundua sakon aldatu nahi dugunon helburu. Nik beste osagai batzuk erantsiko nizkioke XXI. mendean ezkerra izan behar duen horri. Batetik, giza eskubideen defentsa: eskuin liberalak beti aldarrikatzen du beraiek asmatu zutela kontzeptu hori, baina, gaur egun, giza eskubideak ezkerraren ikur izango dira edo ez dira izango, eskuinak, alboratu ez ezik, eraso ere egiten dielako. Eta beste kontzeptu bat: ardura soziala. Kapitalismoak asko hedatu du egoismoaren ideologia, eta, horren inguruan, ezkerrak landu eta garatu behar du norberaren jokabidearen ardura soziala.

BIKILA. Horretan arrazoi duzu. Eskuinak beti esaten du pertsona hartzen duela helburu, baina pertsona bere bakardadean, eta egia da ezkerrak garai batean ez zuela hori ondo garatu. Pertsona defendatu behar da, baina hori ezin da modu bakartuan hartu. Eskubide sozialak ere benetako eskubideak dira. Jaurlaritzak dio ugazabaren eta langileen arteko harremanak «enpresa barruko harreman partikularrak» direla. Gezurra! Bestetik, gaizki ulertutako indibidualismo horren ondorioz, gizartean sekulako gelditzea gertatzen ari da. Abesbatza bati bizirik iraunarazteko ere lanak daude, jendeak ez duelako konpromisorik hartu nahi; zer esanik ez alderdi politikoetan edo sindikatuetan. Zorionez, badago jende gaztea antolatzeko modu berriak bilatzen dituena, guk erabiltzen genituenekin alderatuta oso desberdinak: Gipuzkoa Zutik, esaterako.

LANDA. Ardura soziala aipatu dut lehen. Ardura soziala eta konpromisoa herritar guztioi eskatu behar zaizkigu, baina modu berezian, ene ustean, prestakuntza eta lan berezia dutenei; hau da, unibertsitateko irakasleei, juristei, ekonomialariei, zientzialariei, eta abarri. Ezin dira, gaur sarritan egiten duten legez, epailearen posizioan gelditu, arazoei jarrera sasi-neutro eta ez lerratu batetik begira. Eta, are gutxiago, botere dominatzaileen zerbitzura jokatu, zenbait politologok, komunikatzailek eta enparauk egin ohi duten eran. Ez naiz ari lerratze politiko alderdikoia eskatzeaz, baizik eta gizarte honen aldaketaren behar sakonei erantzuteko eta gaur egungo krisi global eta dimentsio anitzeko honetatik irten ahal izateko bideak modu egokian lantzeaz.

Asko hitz egin eta idatzi da ezkerraren krisiaz. Begien bistakoa da egun Europako ezker politikoa nora ezean dabilela eta ezintasun nabarmenak dituela benetako aldaketak eragiteko, Grezian eta Espainian gertatutakoa lekuko. Zer egin behar du ezkerrak bere mezu eta proposamenak berriztatzeko eta sakoneko aldaketei ateak irekitzeko?

BIKILA. Ezkerra krisian dago, horretaz ez dago dudarik, eta ezin dugu inolaz ere zuritu. Baina ez da beti horrela izan: XX. mendearen zatirik handienean, ezkerra gora zetorren. Ezkerrak ahal zuen, bazuen egoera aldatzeko gaitasuna. Kontrairaultza neoliberalak buelta eman zion horri.

LANDA. Hori egia da, baina nik uste dut momentu honetan ezkerrak burua altxa dezakeela. Horretarako, ezkerrak bere jarrera ideologiko eta politiko propioa garatu behar du, eta gaur egun ez dauka. Nire ustez, Europan ezkerrak zenbait loturatatik askatu behar du bere burua. Alde batetik, kontziente izan behar dugu inperialismoaren geruzaren babespean bizi garela. Europako Batasuna gerra kapitalismoaren ordezkaria da, gerrak egiten ari da, eta lapurreta globalaren partaidea da. Geu ere irabaziak ateratzen ari gara hortik, lehen munduan bizi den gizarte pribilegiatuaren partaide gara, eta horren kontra altxatu behar dugu. Bigarrenik, estatuekiko lotura dago: non gelditu da errepublikanismoa, herritarren erabakitzeko eskubidea eta ahalmena onartzea? Orain, ezkerraren zati batek sakratutzat jotzen du dagoen estatua: ezker tradizionalak; eta bere burua berritzat aurkezten duen ezkerrak ere bai. Podemosek ia sakratutzat jotzen du estatua, eta badirudi hori ezin dela ukitu. Zergatik salbatu behar du ezkerrak Espainiako Estatua? Hirugarrenik, Slavoj Zizek-ek dioen moduan, ezkerrak berreskuratu behar du mundua gidatzeko ausardia. Baina, horretarako, bere helburuak berritu eta antolamendu politiko berriak asmatu behar ditu. Oraindik, iraganeko antolamenduen menpe bizi gara: herria antolatzeko eta herria partaide aktibo izateko sistema berriak asmatu behar ditugu, demokrazia formal honi ez baitzaio horrelakorik interesatzen.

BIKILA. Ezkerrak bere burua birfundatu behar du. Ni, orain, Alternatiban nabil, eta aspaldi ekin genion horrelako prozesu bati; egia da talde txikia izanik errazagoa dela. Sortu ere orain horretan dabil, eta horrek ekarri beharko luke EH Bilduren birfundatzea, eta, oro har, ezkerrarena.

Jakin badakigu boterearen esparruan sartzeak asimilatuta izateko arriskua dakarrela. Horri aurre egiteko, ezkerrak bere defentsak sortu behar ditu. Horrek esan nahi du ezin dugula hauteskundeetan parte hartu? Ez. Talde politiko batek gauza izan behar du burgesiaren instituzioetan parte hartzeko asimilatua izan gabe; baina botoak lortzearren bere egitasmo politikoa desitxuratzen badu, jai dauka.

Nik Podemosi bertute asko topatzen dizkiot, baina uste dut bakarrik hauteskundeetarako makineria hutsa izaten ari dela. Iñigo Errejonek, esaterako, «hauteskundeetarako gerra makina» gisa definitu zuen Podemos. Jakina, helburu bakarra hauteskundeak irabaztea baldin bada, zirkuluak-eta bigarren mailan gelditzen dira. Niri, esaterako, oso harrigarria egin zait ikustea [Espainiako] gobernua osatzeko tirabira horretan dena mugatu dela boxeolarien arteko esparru horretara eta Podemosek ez duela bere jendea mobilizatu kalean.

LANDA. Ezkerrak ezin da mugatu lekukotza ematera. Injustiziak salatzen ditu, bai, baina ez da ausartzen alternatibak planteatzen eta, batez ere, alternatiba horiek botere guneetara eramaten. Mundu berri bat posible da guk posible egiten badugu, eta, horretarako, adibidez, ezkerrak nazioarteko erakunde propioak behar ditu, garai batean izan zituen bezala.

BIKILA. Guztiz bat nator, eta, gainera, nik horretaz badut eskarmentua, dakizun moduan LKI IV. Internazionaleko kide zelako eta internazionalismoa oso garatua egon delako beti gure tradizio politikoan. Alde horretatik, Europako ezkerrak badu zer hobetu. Adibidez, Europako Batasunak Greziari xantaia egin zionean, Europako ezkerrak ez zuen behar bezala erreakzionatu. Ondoren Syrizak egin duena sekulako hondamendia iruditzen zait, baina onartu behar dugu une erabakigarria iritsi zenean bakarrik utzi genituela. Beste paradoxa bat dago hor: kapitalismoa inoiz baino nazioartekoagoa da, eta ezkerra, berriz, bere zuloan inoiz baino sartuago dago.

Nazio arazoa eta arazo soziala «txanponaren bi aldeak» ei dira, aspaldi asmatutako esamoldearekin adierazita. Seguru asko, Euskal Herriko ezkertiar askok bat egingo luke baieztapen horrekin. Baina eguneroko jardueran lehentasunak ezarri behar direnean, gauzak ez daude hain argi. Orain, euren burua ezkerrekotzat jotzen duten sektore batzuek, Espainian batez ere, argi adierazten dute euren aburuz ezinezkoa dela «nazionalista» eta ezkerrekoa izatea, duela berrogei urte bezala. Horrek erakusten du oraindik hor dirauela oraindik batzuek gainditutzat ematen zuten eztabaidak.

BIKILA. Nazio arazoaren inguruan tranpa intelektual ikaragarria egiten da. Nik aspaldi idatzi nuen ¿Los obreros tienen patria? liburuxka (Langileek aberririk ba al dute?, 1991); garai hartan EMK-n eta LKIn egiten ari zen eztabaidarako ekarpen gisa. Nola ez du izango garrantzia nazio arazoak? Nik, langile gisa, badut klase ikuspegia, baina emakumeak edo transexualak ere baditu bere izaerari dagozkion ikuskera eta ezaugarriak. Eta euskaldunak ere bai, noski.

Zutik-en desegitean zerikusi handia izan zuen gai horrek. Batzarrek eragin handia zuen Zutik-en sektore batean, eta horrek eraman zuen hasieran gogoeta batzuk egitera, eta geroago dena zalantzan jartzera, autodeterminazio eskubidea barne. Zutik desegin ondoren, taldetxo bat gelditu ginen, Gorripidea izenekoa, eta nora joan eztabaidatzen hasi ginen; nik EH Bildurekin bat egiteko aukera jarri nuen mahai gainean, eta batzuek ez zuten argi ikusten mugimendu politiko handi batean sartzea, hauteskunde kontuetan endredatzea eta abar, eta gizarte mugimenduetan aritzea proposatzen zuten. Baina, bat-batean, Ahal Dugu sortu zen, eta haiek guztiak hara joan ziren. Zergatik? Ahal Dugu-k EH Bilduk baino joera handiagoa duelako gizarte mugimenduetarako? Ez; [Espainiako] estatu mailako aukera delako. Jende zintzoa da, ez dut ukatzen, eta autodeterminazioaren alde daude, baina haien ikuspegia estatu mailakoa da. Pentsa, haietako batzuek esaten zuten EH Bildu sozialdemokraziara lerratzen ari zela, eta orain Ahal Dugu-n daude.

Espainian, Podemosekoek diote espainiar abertzaletasun berri bat sortu nahi dutela; uste dut nahiko zail dutela, baina, tira, bejondeiela. Baina Nafarroako Ahal Dugu-ko buruari galdetzen diote zein den EH Bildurekin duten desberdintasun nagusia, eta erantzuten du EH Bildukoak abertzaleak direla eta eurak ez. Errejonek, ordea, argi dio arazo soziala ez dela zerbait etereoa, instituzioetan gauzatzen dela, eta horrek autogobernua esan nahi du. Arlo sozialari lehentasuna ematen diotela esaten dute, baina arlo sozial hori Espainian kokatzen dute.

LANDA. Ni Erresuma Batuaren menpe dagoen Irlandatik etorri berri naiz, eta, han, brexit-aren inguruko eztabaida puri-purian zegoen. Erresuma Batua estatu bat da, eta haren erabakiak lotzen ditu barruan dauden guztiak. Irlandako iparraldea eta Eskozia ez datoz bat erabaki horrekin, baina inposatu egin zaie. Dominazio sistemez hitz egin dugu lehen, eta guk bi dominazio sistema oso zehatz ditugu gainean: Europako Batasuna eta [Espainiako eta Frantziako] estatuak. Dominazio sistema dira, neurri handi batean, onartu egiten ditugulako, eta ezkerraren atal batek esparru natural gisa onartzen dituelako. Ezkerrari dagokio dominazio sistema hori zalantzan jartzea eta iraultzea. Ezker horrek estatuarekin duen zilbor hestea moztu egin behar du.

Estatugintza da ezkerraren egitekoetako bat, azken finean egoera aldatu ahal izatea botere kontua delako. Baina beste estatu mota bat eraiki behar da, demokratikoagoa eta parte hartzaileagoa. Azken hauteskundeetako emaitzek erakutsi dute hori Espainian gertatzeko aukerak hutsaren hurrengoak direla. Horregatik, orain arte jokabide estatalista izan duen ezkerraren zati hori erakarri egin behar da. Estatua eremu sakratutzat jo duen ezker horri esan behar diogu: «Han ez da posible, hemen bai». Horretarako, jakina, ezker abertzaleak ere badu zer zuzendu: bere burua zabaldu behar du, eta portaera itxiak eta goitik beherakoak baztertu.

BIKILA. Kataluniako En Comu Podem-ek bere hauteskunde programan adierazten du Espainiako Estatu osoan «prozesu konstituziogileak» zabaldu behar direla «nazionalitate historikoen subiranotasun eta askotariko formulazioak» errespetatuz eta elkarren arteko «menpekotasun»egoerarik gabe. EH Bilduk eta Ahal Dugu-k [Eusko Legebiltzarrerako] hurrengo hauteskundeetan gehiengoa lortuko bagenu, horrelako prozesu bat bultzatzeko gai ginateke? Nire uste apalean, horrela izan beharko luke.

LANDA. Ezkerraz eta nazioaz ari garela, nik uste dut badagoela kontu bat batzuk ezkutatzen saiatzen direna baina ezkutaezina dena: Espainiako Estatua erabili dela eta, gaur egun ere, erabiltzen dela dominazio sistema moduan nazio espainiarra inposatzeko. Oraindik ere, Espainiak ez du beste naziorik onartzen, eta naziotasun espainiarra inposatzen du. Dominazio sistema da, eta ez edozelakoa, gainera: egunotan agertu da berriro torturaren eskandalua. Horrelakoxe bideak erabiltzen ditu dominazio sistema batek.

Guk ere behar dugu estatua, noski, baina, nolako estatua? Dominazio sistema barik, transformazio sistema izan behar da gurea. Euskaldunok ikasi behar dugu estatu berri horretan gure nortasuna bermatzen eta, aldi berean, elkarbizitza antolatzen modu demokratikoan.

Kargu publikoek jasotako ikuskizun eta kontzertuetarako sarrerak herritarren artean zozketatzea eskatu dugu

Koalizioak, beste behin ere, BBK Liverako jasotako 4 zinegotzientzako 16 bonoak eta eguneko 18 sarrerak banatuko ditu

EH Bilduk beste behin eskatu du kargu publikoek dohan jasotako sarrerak herritarren artean zozketatzea. Koalizioaren ustez, zinegotziek ez lukete sarrera horiek erabili behar “herritarrak ordezkatzeagatik pribilejio bat” dela uste baitu.

Hau ez da, batzuk esaten duten moduan, erakundeen ordezkaritzarekin zerikusirik. Hori alkateak eta dagokion zinegotziak egin dezakete, betiere izen eta abizena daramaten sarrerekin. Guk salatzen duguna oso desberdina da. BBK Liverako ehun gonbidapen baino gehiago jaso ditugu udalean. Gure taldea 4 zinegotzik osatzen dugu eta 16 bono eta eguneko 18 sarrera  jaso ditugu. Pertsona batek jaialdian erabili ditzakeen baino askoz ere sarrera gehiago dira horiek. Jakin beharko genuke nork erabiltzen dituen sarrera horiek guztiak. Horrek ez dauka zerikusirik erakundeen ordezkaritzarekin”, salatu du Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotziak.

Irailean egindako proposamena

Ia orain dela urtebete EH Bilduk salaketa bera egin zuen. Irailean koalizioak, erakundeenganako konfiantza hobetzeko asmoz, proposatu zuen horrelako gonbidapenak herritarren artean zozketatzea. Gobernua osatzen duten alderdiek, EAJk eta PSEk, ezetza eman zioten proposamenari PPrekin batera.

Erantzun hori jaso arren EH Bilduk hasieratik erakutsitako jarrera berdinari eutsiko dio eta jasotako gonbidapenak herritarren artean zozketatuko ditu.

Fatuarte: “Emakumeak gero eta txiroagoak dira, eta euren bizi baldintzak gero eta gogorragoak dira”

Krisi ekonomikoak eragin latzak izan ditu gizartearen sektore guztietan baina eragina latza izan da, batez ere, emakumeengan. Epe luzeko langabetuen artean emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago dira eta, aldi berean, kobratzen duten pentsioa baxuagoa da. Faktore bi horiei beste batzuk gehitu behar zaizkie, esaterako, mendekotasunean eta umeei zuzendutako gizarte zerbitzuetako laguntzetan izandako murrizketak. Izan ere, askotan lan horiek emakumeak egiten bukatzen ditu”, salatu du Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotziak Bilboko azken Osoko Bilkuran. Egoera horri irtenbide bat bilatzeko asmoz EH Bilduk plan bat martxan jartzea proposatu eta aho batez onartu da.

Krisialdi ekonomikoaren ondorioak herritarren zati handi batentzat kaltegarriak izan dira, baina datuek diotenez, emakumeek are ondorio larriagoak pairatu dituzte. Egun emakumeak gero eta txiroagoak dira eta euren bizi baldintzak gero eta gogorragoak dira: epe luzeko langabetuen artean emakumeak gizonezkoak baino gehiago dira; emakumeen bataz besteko pentsioa txikiagoa da gizonena baino; haur-eskola eskaintza murritzagatik eta mendekotasunean zein umeei edo familiei bideratutako gizarte zerbitzuetan egin diren murrizketen ondorioz, zaintza lanak emakumeen esku gelditzen dira. Ondorioz, emakumeek aukera eskasagoak dituzte lan merkatuan eta txirotasun egoeran murgiltzeko aukerak gero eta handiagoak dira, batez ere familia monomarentalen kasuan.

Jakin badakigu emakumeen txirotasunak lan merkatuan ondorioak izatez gain, etxebizitza alorrean, osasunean, hezkuntzan eta euren parte hartze sozial zein politikoan ere ondorioak dituela. Gainera, ezin dugu ahaztu, krisialdi ekonomikoa indarkeria matxistaren ondorio zuzena ez bada ere, honek areagotu egiten duela, zalantzarik gabe. Guzti honengatik emakumeen txirotasunari aurre egitea lehentasunezkoa izan beharko litzateke.

Prozesua berdintasun sailetik zuzendu beharko litzateke, baina era berean ezinbestekoa izango da udaleko beste hainbat sailekin batera lan egitea eta baita gizarte eragileekin ere zein oposizioko udal taldeena ere.

EH Bildu Bilbo

Altenatibak duela hogei urte parekidetasuna gauzatzea erabaki zuten Alarde parekideko emakumeen ausardia txalotu du

Maiatzean 20 urte bete ziren Bidasoaldeko Emakumeak elkartetik Irungo Udalari eskatu ziotenetik Alardean emakumeen parte-hartzea galarazten zuen araudia aldatzeko.

Biharko Alardean, beraz, bi hamarkada beteko dira emakumeen parekidetasunaren aldarrikapena, ordura arte “modu ezkutuan” parte hartzen zuten askok, mahai gainean jarri zutenetik. Une horretan ahotsa hartu zuen eskaerak eta erakundeetara heldu zen. Alternatibako bozeramaile Alba Fatuartek, irundarra eta alarde parekideko kideak, urtemuga baliatu nahi izan du “emakume horien adorea eta ausardia txalotzeko”, bere senideetako batzuk daude tartean, “berdintasuna egikaritu zutelako beren hiriko jaietan modu parekidean aritzea erabaki zutenean. Bide ofizialek porrot egin ostean, ez zuten bestelako baimenik itxaron eta, Rosa Parks-en modura, erakutsi zuten errealitate bidegabeei desobeditzea dela gauzak aldatzeko modurik onena”.

Ohiturek, Fatuartek azpimarratu duenez, “inoiz ez dute justifikatuko herritarren parte bat, erdia, baztertzea; eta oinarrizko eskubideak defendatzeko orduan ezin dira salbuespenik onartu”. Hala, gaitzetsi egin du PNV eta PSOE bezalako alderdiek erakusten duten jarrera, “Gasteizko legebiltzarrean gauza bat esan, eta Irunen eta Hondarribian beste bat egiten dutelako, botorik ez galtzeko”.

Edonola ere, Alternatibako bozeramaileak nabarmendu nahi izan du “gero eta gehiago” direla Irungo Alarde parekidean desfilatzen dutenak, eta Hondarrbian Jaizkibelekin bat egiten duen herritarren kopurua.

Berdintasun Legea betetzea, alabaina “ezin da atzeratu, eta horregatik ezinbestekoa da Irungo alkateak alarde publikoari harrera egitea, eta ez, orain arte bezala, honi bizkarra ematea alarde baztertzaile eta pribatuari udaletxeko balkoitik harrera egiten dion bitartean”. Izan ere, Fatuartek gaineratu duenez, “gizarte patriarkal honek garrantzirik gabekoak diruditen milaka desberdintasun egoera sustatzen ditu, alardeetan ematen dena askori irudituko zaionaren modukoak, baina egiturazko desberdintasunak nagusi diren sistema beraren parte dira; besteak beste, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko soldaten alde ikaragarria, zaintza lanetarako kondenak zein lan ikusezinen morroi izatea kasu. Edota aurpegi gordinena erakusten duen indarkeria matxistarena”.

Alternatiba, urtero bezala, Irunen izango da bihar Alarde publikoa babesteko. Bertan izango da alderdiaren ordezkaritza bat, Ander Rodriguez buru izango duena, Alternatibako kide eta Gipuzkoako Politika Sozialeko diputatu ohia.

Brasilgo ekintzaile Nicinha Magalhães-en erailketa salatu du Alternatibak

Nilce Magalhães de Souza, Nicinha, arrantzalearen gorpua duela astebete agertu zen Brasilgo iparraldean. MAB Brasilgo Presek Kaltetuen mugimenduko buruzagia duela sei hilabete inguru desagertu zen Mutum Paranan (Porto Velho-n).

Kautxu biltzaileen alaba zen Nicinha, eta borrokalari sutsua izan zen bere herrian ezarritako enpresa hidroelektrikoek eginiko giza eskubideen urraketen kontra. Salatzen zituen urtegietako presa batera jaurti zuten bere gorpua, oinak eta eskuak harri batera lotuak.

Buruzagiak Jirauko Hidroelektrikoaren eta ESBR partzuergoaren aurkako borrokarengatik zen ezaguna. Juan Marcos Dutra, MABeko Porto Velho-ko koordinatzaileak irregulartasunak salatu ditu ikerketan.

Erailketa hau, tamalez, Latinoamerikan indigenen eskubideen alde, eta baliabideak ustiatzen dituzten enpresen aurka, lan egiten duten ekintzaileen hilketen zerrenda luzearen hurrengoa baino ez da. Gertaerak Berta Caceres ekartzen digu gogora, martxoaren hasieran Hondurasen eraila izan zena. Talde bereko COPINHeko Nelson Garcia eta beste batzuk ere akastu dituzte.

Alternatibatik kapitalismo arrazistaren erailketa berri hau salatu nahi dugu, giza eskubideak, herri indigenak zein ama lurra inoiz errespetatuko ez dituen sistema hiltzailea. Hilketa berri honen aurrean, duintasunetik eta elkartasun internazionalistatik erantzun beharra dago berriz ere.

Alternatibak Sao Pauloko Foroaren XXII. Topaketan parte hartu du, Latinoamerikako ezkerrak biltzen dituen gunean

Iñaki Markiegi Alternatibako kideak parte hartu izan du ekainaren 23tik 26ra bitarte San  Salvadorren (El Salvador) egin den Sao Pauloko Foroaren XXII. Topaketan. Foro honek Latinoamerika eta Karibeko ezkerreko alderdi eta mugimenduak biltzen ditu, baina nazioarteko ordezkaritzak ere gonbidatzen dituzte hara, tartean Euskal Herrikoak. Hala, Alternatiba zein Sortuko kideak izan dira egunotan topaketan parte hartzen, Euskal Herria Bildu koalizioko alderdiak biak.

Foro honetako lan talde guztietan parte hartzera gonbidatu izan dute Alternatiba, non Markiegik “eztabaida interesgarrietan” parte hartu izan du. Brasil (PT), Mexiko (PRD), Nikaragua (FSLN), Argentina, Bolivia, Kuba, Venezuela eta El Salvadorko ordezkariak aritu dira hizlari, besteak beste, Carmen Bohórquez, Lole Iliada, Hugo Moldiz, Roberto Regalado, Patricia Rodas, Orlando Nuñez, eta Norma Guevara. “Herrialde bakoitzeko egoera politikoa izan da mahai gainean, ezkerren aurkako AEBen ofentsiba, asmatutakoa zein oker eginikoak, zein etorkizuneko erronkak”.

http://alternatiba.net/sites/default/files/FSP%20(1).jpg

http://alternatiba.net/sites/default/files/FSP%20(2).jpg

http://alternatiba.net/sites/default/files/FSP%20(3).jpg

La otra compaña… #AupaMatute

Las gentes de nafarroa iniciaron el camino con Bakartxo. Pero en Bizkaia, aceptaron el reto y tambíen se lanzaron a la otra compaña, creando imágenes del candidato de EH Bildu por Bizkaia Oskar Matute de lo más variopinto, tanto para las redes con el hashtag #AupaMatute como en pancartas en las calles. Aquí están algunas de las que hemos recopilado estos días.

X