Fatuarte “Ez dugu Bilboko alkatea emakume sentitzerik behar, berdintasunezko politiketan hitzetatik ekintzetara pasatzea baizik”

Alternatibako kide eta EH Bilduren Bilboko zinegotzi Alba Fatuarteren adierazpenak Info7 irratian martxoaren 8aren harira, Eider Olazar kazetariak eginiki kronikaren baitan. Fatuartek Bilboko alkateari berdintasunezko politikekin itxurak egiteari uzteko eskatzen dio, M8an emakume sentitzen dela adierazi ostean. 

Alternatibako kide eta @ehbildubilbo zinegotzi @albafatu-k Bilboko alkateari berdintasunezko politikekin itxurak egiteari uztea eskatzen dio pic.twitter.com/63hgMzKsg6

 

 

Fatuarte: «Gardentasuna zalantzan jartzen duen edozein zantzu ekidin behar da Arriaga antzokian»

Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EH Bilduko ordezkariak Arriaga antzokiko Administrazio Kontseiluan, kontratazio prozesuetako epaimahaiaren inpartzialtasuna eta profesionaltasuna errespetatzea eskatu du.

2015/5 Dekretuaren arabera inpartzialtasuna eta profesionaltasuna epaimahaien oinarri izan behar dira. Horretaz gain gizon eta emakumeen arteko berdintasunerantz jo behar dute. Horretaz gain, arau horrek zehazten du izendapen politikoz, bitarteko funtzionarioek edo aldi baterako langileek ezingo dutela epaimahaian parte hartu.

“Kasu honetan, berriz, epaimahaian presidentea bera eta administrazio kontseiluko kide bi daude. Horiek guztiak izendapen politikoa dute jatorri. Uste dugu prozesuaren gardentasuna zalantzan jartzen duen edozein zantzu ekidin behar dela”, azpimarratu du Fatuartek.

Arriaga antzokia ez dago behartua araua betetzera, baina azpimarratu behar da arau horrek eragiten ez dien Administrazio Publikoko langileengan ordezko izaera daukala.

“Hori dela eta, 6/1989 legearen 31. artikuluan zehazten den bezala, espezialitate printzipioari eutsi behar zaiola uste dugu eta jatorri politikoa duten karguek ordezkatu trebakuntza eta prestakuntza egokia daukaten pertsonengatik”, gaineratu du EH Bilduko ordezkaria

EH Bildu Bilbo

Alternatibak Celestino Pascual “Piti” militante ezkertiarraren heriotzarengatik dolumina agertu du

Atzokoa egun lazgarria izan zen Bilboko ezkerrarentzat, izan ere, Celestino Pascual Cruzado ‘Piti’ zendu zen Gurutzetako ospitalean 60 urte zituela. Euskadiko Mugimendu Komunistako (EMK) eta, ondoren, Gorripidea-Alternatibako kide izan zen, arlo sozialean ere militatu zuela, eremu sindikalean ESKn kasu, edota jai eredu parte-hartzailean, Txomin Barullo konpartsan, urtero txandak egiten zituela Aste Nagusian.

Alternatibaren Bilboko Asanbladak, non Pitirekin aldarriak, pankartak eta borrokak partekatu zituzten kideetako asko dauden, bere dolumina agertu nahi die senide eta lagunei. Horrez gain, igandeak, hilak 26, Bilboko Hika Ateneoan egingo den ekitaldian parte hartzeko deia egin nahi du.

Izar gorri berri bat piztu zaigu mundu hobea, solidarioagoa eta justuagoa, eraiki nahi dugunon zeruan. Atseden hartu Piti, ez zaitugu ahaztuko. Zurre irrifarrea ondoan dugula jarraituko dugu borrokan. Beti gogoan, agur eta ohore.

Arrazakeriaren aurkako eguneko agiria

Arrazakeriaren aurkako nazioarteko egunean, aspaldi egindako izugarrikeriez gainera, gaur egun estatu zein pertsona talde batzuek ekintza arrazistak egiten jarraitzen dutela ekarri nahi dugu gogora, hala nola Israelgo Estatuak Palestinan, Marokok Sahara okupatuan, Txinak Tibeten eta Europak eta AEBek migrazio-politiken kasuan. Eta ez ditugu ahaztu nahi errefuxiatuek Frantzian, Grezian eta Italian –besteak beste– beraientzako antolatutako eremuetan etengabe jasaten dituzten xenofobia-erasoak, migratzaileek Estatu espainoleko CIEetan jasotzen duten tratu txar arrazista nabarmena eta ijitoek oraindik ere jasaten duten tratua.

Eraso hauek guztiak, herritarrak elkarrengandik urruntzeko erabiltzen diren hesi zein kontzertina, edota muga zein migrazio politiken inguruko nazioarteko itunen anparoan egiten direla salatu nahi dugu gaur, pertsonek mugitzeko eta asiloa eskatzeko duten eskubidea urratzen baita.

Horregatik, eta zinez uste dugulako Euskal Herria gure herrian bizi den orok osatzen duela eta bertan bizi den orok egiten duela, Alternatiba eta EH Bildu erakunde-politikak aldatzearen alde dago, baina balioak, jarrerak eta portaerak aldatzearen alde ere bagaude, kultur aniztasunean oinarritutako jendartea eraiki dezagun, pertsona orok baitu eskubidea segurtasun, osasun eta askatasunarekin bizitzeko, eta dagozkion bizi-baldintzak hobetzeko.

Hori dela-eta, arrazagatiko diskriminazioaren aurkako nazioarteko egunean indar handiagoz erantzun behar diegu, ahal bada, desberdinen arteko bizikidetza anitz eta askearen aurka egiten duten eraso politiko, lege-eraso, erakunde-eraso eta polizia-erasoei, aniztasunaren aldeko mobilizazioetan parte hartuz, erakundeetan aldaketak sustatuz, eta norbere inguru hurbilean aktibatuz.

EH Bildu osatzen dugun emakume eta gizonok argi baitugu, inori ez diogula galdetuko inoiz nondik etorri den, izatekotan, elkarrekin nora joan nahi dugun galdetuko baitiogu.

EH Bildu

X