Matute: «Zamaketarien duintasunarekin amaitzea dute helburu»

Asteburuan Pasaiako kaleetan izan gara, zamaketarien borroka babesteko, beren lanpostuen defentsan eta lan eskubideen alde. Alternatiba zein EH Bilduko ordezkaritza izan da bertan, besteak beste, Oskar Matute, Josu Juaristi eta Julen Mendoza izan dira martxan. Datorren astelehenean, hain zuzen, zamaketarien sektorearen egoera aztergai izango dugu Alternatibaren Bilboko egoitzan, gure kide Matuterekin eta Alain Olagorta Bilbo Estibako zamaketari eta langile batzordeko kidearekin. Pasaiako martxan PNVk asteon Madrilen PPren alde eta zamaketarien eskubideen aurka bozkatu dutela gogorarazi dute, jeltzaleen traizioa salatuta.

Gogorarazten dugu martxoaren 20an, astelehena, zamaketarien sektorearen inguruko hitzaldi irekia antolatu dugula gure Bilboko egoitzan (Casilla plaza 6), Matute berarekin eta Alaian Olagorta Bilbo Estibako Langile Batzordeko kidearekin.

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17311339_1648299858520657_2510957083554210793_o.jpg?oh=17882a14b8b9338843be51eeca5b29f3&oe=5956AB8A

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17358662_1648300658520577_5455258876459352502_o.jpg?oh=c5bb2971835e740809a3ba09440f361f&oe=596AA1EC

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17388783_1648299375187372_2287562063915772250_o.jpg?oh=d64a92cf0a8b987bee22fcdcba68ae34&oe=59264B90

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17390587_1648299745187335_832671295632054187_o.jpg?oh=614a07a7dd4968e44e1b229ba708783e&oe=5964E7B8

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17310114_1648301125187197_180281620788169915_o.jpg?oh=40a9efb0870411a075fc8ff2bb3eae71&oe=59632FC8

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17349921_1648299775187332_5224315508865780849_o.jpg?oh=c479d5220a0b01433d5bf8cf7bc76bbd&oe=596B9C12

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17350042_1648300685187241_5628949275214916051_o.jpg?oh=8c6e9ba9921554cc9a4dbabf89ad14f3&oe=5972F607

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17310265_1648300725187237_1962813471986780513_o.jpg?oh=a0432b522d28c436c42e104849f99b68&oe=5954EC04

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17390619_1648301381853838_6972193120376738364_o.jpg?oh=bdc853f57babcdb1fd3958ab2e23bb2f&oe=5968B1C5

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17240422_1648301431853833_3982435463528208595_o.jpg?oh=75437e6b26566018efb746b677746bda&oe=596364C5

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17359289_1648301441853832_1971746869947635216_o.jpg?oh=6ad5d232d4e8a0aa985dca2dfa3c2077&oe=59653E86

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17358696_1648299425187367_4588751077417835972_o.jpg?oh=507e161e3fcc4ef1ca32186909e9bbcb&oe=595C7CEB

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17358703_1648300258520617_8352565222179760028_o.jpg?oh=a8eb16f8839326b9967e676644f6984d&oe=595659F2

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17388783_1648300265187283_299299339331617080_o.jpg?oh=af0ce958d7b46dfc7d7ae7f0d79cf6b9&oe=5962E8C9

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17358814_1648300421853934_1702953619941177589_o.jpg?oh=4725371b688d8bedde015fb254b41cf7&oe=5969D825

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17388908_1648299521854024_3974075421842368069_o.jpg?oh=5c096985e6a96a9eab60ab3d3ccfdad5&oe=595F5756

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17359026_1648300435187266_1213162948748421550_o.jpg?oh=cd48fc9594d9de14aed760aff9814e27&oe=59575860

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17240453_1648301911853785_7484245090071049170_o.jpg?oh=4f827ef29778d672b9b5c0a6e66b8ae9&oe=5925D2A8

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17349851_1648299341854042_1949037271828098944_o.jpg?oh=2e5e21171f07b406aff90c73656b72bc&oe=5963D5F2

https://scontent-mad1-1.xx.fbcdn.net/v/t31.0-8/17359436_1648301888520454_1160746624724221602_o.jpg?oh=7525f6c7553f1d9ef8da544bc0ad0b1e&oe=5958A2B9

http://alternatiba.net/old-files/170320CharlaEstibadoresREDES(Bilbo).jpg

Feminismoa edo basakeria: Indarkeria matxistak hizpide “El nunca me pego” dokumentalaren proiekzioa eta Irantzu Varelaren hitzaldia

Faktoria Lilaren “Él nunca me pegó” dokumentalaren proiekzio ziklo berria antolatu du Alternatibak hurrengo martxoaren 16an, 23an eta 30ean Irunen, Amurrion eta Eibarren, hurrenez hurren, eta emanaldiaren ostean, hizlari lanetan arituko da berriro filmaren zuzendari eta militante feminista Irantzu Varela. Jardunaldi hauen bitartez emakumeen, eta hortaz munduko populazioaren erdiaren kontra adierazpide eta intentsitate desberdinetan ematen den indarkeria pairatzen dutenen errealitatea irudikatu eta salatu nahi dugu.

Irantzu Varela, kazetaria eta berdintasunean, feminismoan, maitasun erromantikoan, lidergoan eta komunikazioan formatzailea, ospea eta oihartzuna lortu ditu Youtubeko gaurkotasunezko eta gogoeta politikorako La Tuerka programaren barnean astero igortzen duen El Tornillo izeneko saio feministari esker. “Él nunca me pegó” filmak, ordu erdi eskasean, haien gizon-bikotearen eskutik jasotako indarkeria ez fisikoa pairatu duten hainbat emakumeen testigantzak jasotzen ditu. Indarkeria bere forma anitzetan identifikatzeko zailtasunak agerian uzten dituen lekukotasunak dira, baina baita ere hauei aurre egiteko eta jabekuntzarako giltza ere ematen dutenak. 

Irungo emanaldia, Antolatu du eta Kabigorri Atenenoan (Peña kalea, 1) egingo da. Amurriokoa aldiz, Kultur Alternatibak antolatu du eta herriko Antzokian (Elexondo kalea, 26) egingo da. Azkenengo proiekzioa, Eibarreko Portalean (Bista Eder, 10) egingo da. Hiru emanaldiak 19:00etan hasiko dira, doakoak eta sarrera askekoak izango dira aretoa bete arte.

Alternatibak zaintza sektorearen egoera aztertuko du Ermuan Bizkaiko erresidentzietako greba hizpide

Hurrengo martxoaren 15ean, asteazkena, 18:45etatik aurrera Alternatibak hitzaldi irekia antolatu du Ermuko Lobiano kultur etxean (Goienkale 10) zaintza lanaren, ikusezintasun egoera iraunkorrean eta feminizatua dagoen sektorea, egoera larria aztertzeko. Bizkaiko nagusientzako erresidentzia eta eguneko zentroetako langileen greba da gaia berriro ere mahai gainean jarri duena, dagoeneko ehun egunetik gora lanuzteetan eta borrokan aritu direla.

Lan gatazkatik harago doan grebaren atzean dagoen guztia azpimarratu nahian, Lan ikusezina borrokan, erresidentziak borrokan lemapean, solasaldiak hiru ikuspegi desberdinetatik jorratuko du gaia: Greban dauden erresidentzietako langileak eta beren lan baldintzak; erabiltzaileen egoera eta duintasuna eta, azkenik, administrazioen papera publikoa izan beharko lukeen zerbitzuaren, zaintzaren kalitatearen eta, horretarako, hauek eskaintzen dituzten langileen duintasunaren gainean.

Mirea Arginzoniz EH Bilduko Ermuko zinegotziak aurkeztu eta bideratuko du hitzaldia. Edukietan sartuta, lehen ikuspegia eskaintzeko erresidentzietako langile bat ariko dira, Nekane Olalde Abeletxe egoitzan aritzen dena. Zer nolako baldintzetan dauden eta beren aldarrikapenak zeintzuk diren azalduko du. Bigarrenik, Babestu erabiltzaileen senideen kolektiboko kide Josu Pereak hartuko du hitza.

Azkenik, Ander Rodriguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialeko diputatu ohi eta Alternatibako kideak hitz egingo du. Azpikontratutako edo pribatizatutako sektore batean ere erakunde publikoek duten erantzukizuna izango du hizpide, langileen eskubideak babestu zein zerbitzuaren kalitatea bermatzeko. 2013an Gipuzkoako erresidentzietako langileen greba gertatu zenekoa gogora ekarriko du, Bilduren gobernuak langileen eskakizunak babestu zituelako, egun Bizkaiko gatazkan PNVren gobernuak egiten duenaren kontra, ardura oro baztertu egiten baitu.

Alterkaria, Alternatibaren aldizkariaren 7. zenbakia

Alterkariaren 2017ko udaberriko alea, Alternatiba alderdi politikoaren azken albiste eta iritzi artikuluekin. Oraingoan, feminismoaren aldarria eraman dugu portadara gure elkarrizketatuak, Irantzu Varelak, dioenez ‘feminismoa egungo proposamenik eraldatzaileena baita’. Horregatik, iraultza honi leku nabarmena eman nahi izan diogu. Horrez gain, zamaketarien afera, mahai internazionalistaren berpiztea edo muturreko eskuinaren gorakada jorratu dugu, besteen artean. Deskargatu PDFn hemen edo eskatu ale bat ondorengo helbidera idatziz: prentsa(a bildua)alternatiba.net

Matute: «Parlamentu honen gehiengoak ere esan du; beraz, mehatxu hau, Garoña, gure bizitzetatik ezabatu ezazue»

Kongresuak hiru puntu jasotzen dituen legez besteko proposamena onartu du gaur. Lehenak, zentral nuklearra berriz ez irekitzeko eskaria jasotzen du. Bigarrenik, segurtasun baldintzetan eta Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren begiradapean zentrala eraistea eskatzen dio Rajoyren gobernuari. Eta hirugarren puntuak kaltetutako eskualdearen berrindustrializaziorako plangintza alternatiboa martxan jartzeko eskaria jasotzen du.Testua hainbat talde parlamentariok adostu dute eta joan den otsailaren 22an industria batzordean onartutako berbera da.

Oskar Matute Alternatibako kide eta EH Bilduko diputatuak “gizartearen nahia” entzun eta betetzeko eskatu dio PPren gobernuari. “Euskal gizartearen gehiengoak esan dizu. Parlamentu honen gehiengoak ere gaur esan dizu, eta beraz mehatxu hau gure bizitzetatik ezabatu ezazue”, esan du diputatu subiranistak. Eta gehitu duenez, “zoritxarrik” ez izateko modurik onena “badaezpadako” neurriak hartzea da.

 

 

Albistea EITBn

Gauzak horrela, EH Bilduk egindako legez besteko proposamena onartu du Kongresuak. Oskar Matute EH Bilduko zinegotziak aurkeztutako proposamen horrek Fernando Marti Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko presidentearen kargugabetzea aurreikusten zuen.

Dena dela, oposizioko alderdi guztien babesa izateko puntu hori alde batera uztea erabaki du EH Bilduk. Hala, beste talde parlamentarirekin batera adostu duen testuan industria batzordean onartutako eskari berdinak egin dituzte.

Matuteren esanetan, Endesak eta Ibredrolak ez dute zentral nuklear horren beharrik, eta etekinak pilatzeko interesa besterik ez dutelako ez dute Garoña itxi nahi.

Ildo horretatik, herritarren nahia entzun eta bete ditzan eskatu dio Matutek Espainiako Gobernuari. Halaber, Garoñako zentral nuklearraren etorkizunari buruz erabaki bat hartzeko orduan interes orokorra gailendu beharko litzatekeela azpimarratu du EH Bilduko diputatuak. Gauzak horrela, euskal gizartearen gehiengoak Garoña ixteko exijitu diola esan du.

Beste alde batetik, estortsioaren eta erailketaren aurrean neurri hori askoz hobea izango litzatekeela erantzun dio Guillermo Mariscal PPko diputatuak. Halaber, Garoñaren itxierak oposizioko talde guztiak PPren kontra batu egin izana deitoratu du.

EH Bildu

X