Bilduko bozeramaileek lehen adierazpenak egin dituzte Konstituzionalaren erabakiaren ostean

Dagoeneko, Bildu maiatzaren 22an Hego Euskal Herrian egingo diren udal eta foru hauteskundeetan egongo dela esan dezakegu. Dakizuenez, ibilbide zaila izan da atzetik utzitakoa eta, zaila ez ezik, bidegabea izan da herri honetako gizon eta emakumeok bizi behar izan duguna, gureak ez ezik, milaka eta milaka euskal herritarren eskubideak berriz ere urratu nahi izan dituztelako.

Pero este tremendo esfuerzo, esta dura pelea, ha valido la pena. Queremos por tanto empezar agradeciendo a la sociedad vasca su ola de solidaridad activa, su compromiso y su apoyo para que todos lo spartidos políticos, incluido BILDU, puedan concurrir finalmente a este ciclo electoral.

Ez ditugu ahaztu nahi munduko bazter guztietatik izandako elkartasun adierazpenak. Eta gurekin bat egin ez arren demokraziaren alde eta ilegalizazio bortitzen kontra hona bildu zareten guztiei ere eskerrik beroena eman nahi dizuegu. Benetan eta bihotzez, mila esker guztien babesagatik.

Pero no olvidamos que lo acaecido hasta ahora pone en evidencia que si bien BILDU ha sido la cabeza de turco escogida esta vez, antes hubo otras, lo que ha estado en juego y seguirá estando es la lucha de quienes creemos en la democracia, la de verdad, la de todos y todas, frente a los que apuestan por la autocracia y la dedocracia, donde lo que importa es el poder y lo que sobran las personas y sus derechos.

Eta jakin badakigu mehatxua gure buruen gainetik dagoela oraindik ere, Euskal Herrian garai politiko berria nahi duten askok, bakearekin eta demokrazioarekin konpromisoa adierazi duten askok, haien etengabeko bigilantzia pairatu beharko dute denbora luzez. Gaur bertan ikusi ditugu haien kutsadura zabaltzeko ahalegin berriak.

Arrancaremo esta campaña con la ilusión intacta, porque hemos luchado frente a quienes nos querían ver doblegados, arrodillados y mudos y, no lo han conseguido. El triunfo de la sociedad vasca ante la sinrazón y los intereses mezquinos de algunos ya es un triunfo colectivo que nadie nos va a poder arrebatar, al igual que nuestra dignidad.

Orain, hemendik aurrera, denbora guzti honetan pilatu dugun itxaropena bideratzea dagokigu. Ilusioz eta gogoz bere etorkizuna eraikitzeko prest dagoen herria amestu dugunon garaia heldu da. Guri dagokigunez hutsik egingo ez dugula agintzen dizuegu.

Tenemos pues ante nosotros y nosotras ahora el reto de hacer llegar nuestras propuestas, que las tenemos, a todos los pueblos y localidades de Euskal Herria y demostrar así que el compromiso de suma desde la diferencia, que diferentes sensibilidades de la izquierda en Euskal Herria pueden sumar para construir país.

Garai politiko eta sozial berria heltzear dagoela uste dugu, horren alde egiteko ibili baitugu hain bide luzea, mila oztopoz beterikoa. Hori da atzo, gaur eta bihar berretsiko dugun konpromisoa, euskal gizarteak behin eta berriro aldarrikatu duen herria irabazteke dugulako.

Ha sido una apuesta la que nos ha traido hasta aquí, una apuesta por el cambio político y social que nos ha de llevar a la restitución de todos los derechos humanos, civiles y políticos para todas las personas en toda Euskal Herria. Un cambio político y social al servicio de la ciudadanía, para hacer frente de forma efectiva a todas las desigualdades existentes en nuestra sociedad,

Herritarren zerbitzura dauden erakundeak nahi ditugu, boterea eta diruaren aginduen aurrean makurtuko ez direnak. Gero eta herritar gehiago kolpatu dituen krisia gainditzeko ezer egin ez dutenak gure erakundeetatik atera nahi ditugu, eta orain aukera guztiak egongo dira horren aldeko boza eman bahi duten herritarrentzat.

La nuestra es una apuesta colectiva, de todos y todas y para todas aquellas personas que quieren construir nacionalmente Euskal Herria, que quieren transformarla socialmente desde abajo y a la izquierda. Por tanto, animamos a la ciudadanía a acompañarnos en esta campaña para conseguir que BILDU sea la respuesta efectiva y útil que este pueblo necesita y merece.

Ez dezagun denbora gehiagorik galdu, kalera atera gaitezen gure proposamenak plazaratzeko, beste Euskal Herriaren aldeko borrokan lagun eta kide berriak, pertsona askeak eta burujabeak erakartzeko.

El 22 de mayo queremos llenar las urnas de ilusión, de esperanza, de decenas de miles de votos de soberanistas e independentistas de izquierda. El futuro es nuestro, esta en nuestras manos, porque el futuro lo construyen los pueblos, lo construimos nosotros y nosotras.

Alternatibak gogor salatu du Gorenak Bildu hauteskundeetatik kanpo utzi izana

Alternatibak gogor salatu nahi du Auzitegi Gorenak Bildu maiatzaren 22ko hauteskundeetatik kanpo utzi izana. Ezetza biribila eman nahi diogu erabaki politiko hutsa delako, oinarri juridikorik gabekoa, eta milaka eta milaka herritarrek hauteskundeetan parte hartzeko duten eskubidea urratzen duelako. Legalak diren bi erakunde eta indarkeriaren aurkako eta herritar guztien eskubide guztien aldeko konpromiso sendoa duten ehunka herritar utzi nahi dituzte demokraziatik kanpo.

Hala ere, Gorenaren epaiak ez ditu euskal gizartearen eskubide zibilak eta sozialak urratzen soilik, baizik eta nagusi den eskuinaren kontra Euskal Herriko ezker subiranistak sustatutako aldaketa estrukturalaren, sozialaren eta ekonomikoaren aldeko apustua kriminalizatu nahi du. Bilduren parte-hartze politikoa oztopatu dutenak dira, aldi berean, bankarekin eta enpresariekin bat egin dutenak. Eskubideak eta zerbitzuak murriztu dituzte merkatuen esanetara eta, bidean, 200.000 langabetu utzi dituzte Euskal Herrian eta 5 milioi inguru Espainiako Estatuan. Beraz, ez dute ezker indartsua erakundeetan aurrez aurre izan nahi.

Egun bizi dugun egoera honek agerian uzten du Alderdien Legeak Espainiako Erreinuan abiatu zuen inboluzio demokratikoa. Bihar Auzitegi Konstituzionalak hartzen duen erabakia edozein delarik, ez du gertatutakoa konponduko. Izan ere, azken egunotako gertaerek agerian utzi dute epaileak Alderdi Popularraren eta PSOEren agindupean daudela.

Aldi berean, ezin dugu ahaztu aurretik beste batzuk pairatu izan dutela Bilduk gaur egun bizi duen babesgabetasun egoera hau. Izan ere, azken hamar urte hauetan ehunka euskal herritarrei galarazi zaie parte hartze politikorako duten oinarrizko eskubidea. Gainera, milaka herritarrek ezin izan dute euren aukera politikoa askatasunez bozkatu. Alternatibak hasiera-hasieratik salatu du herritarrak hiru klasetan banatzen dituen lege lotsagarri hau: legalak, ilegalak eta kutsatuak. Demokrazia errealak ezin ditu kasta politikoak ontzat eman edo apartheid politikoa ezarri.

Lege hau babesten duten horiek lotsatuta egon beharko lirateke euren trikimailuak agerian geratu direlako. Ez dute bake eta normalizazio egoera nahi eta gezurretan ari dira horren alde lan egiten dutela adierazten duten bakoitzean. Euskal gizarteak ilusioz hartu duen prozesua oztopatu baino ez dute egiten, batez ere, Alderdi Popularrak eta PSEk euskal erakundeei eusteko eta aldundiak eta udalak eskuratzeko beharrezkoa duten faltsututako errealitate irudikatzen jarraitu nahi dutelako.

Espainiako demokraziak bere kalitate eskasaren eta gabezien froga berriak eman zituen atzo, Bilduko bozeramaileei demokraziaren etxea deritzon horretan prentsaurreko bat egitea debekatu zitzaienean. Beharbada pozik egon beharko ginateke korrupzioa darabiltenak, estatuaren terrorismoa gidatu zutenak edota frankismoa garai baketsua zela ziotenak hain ongi hartzen dituen tokian sartzea galarazi digutelako.
Euskal politikagintzatik Bilduk programarik ez duela esan dutenei ere erantzun nahi diegu. Izan ere, programak egiten eman dute denbora, ahalegin eta ilusio gehien Alternatibako gizon-emakumeek koalizioa martxan hasi zenetik. Horrexegatik, nahi duten guztien aurrean gure ideiak defendatzeko irrikan gaudela esan dezakegu. Ezin ahaztu, alabaina, hauteskundeetan egoteko aukera ukatzen digun egoera baten aurrean, gure aldarrikapen nagusia bozetan egoteko eskubidea exijitzea izango dela.

Biharko erabakia edozein izanda ere, inork ez dezala zalantzarik izan gure ideak euskal gizartera helduko direla, bozetan lortu ezin dutena zentzugabekeriaren indarrez lapurtu nahi dutenen aurrean egongo garelako. Alternatibak bere esku dagoen guztia egingo du ezkerreko indarren elkarlana inork geldiarazi ez dezala, ezkerrak egungo menpekotasun sistema guztiak, kapitalismoa eta demokrazia faltsua gainditu behar dituelako.

Azkenik, herritar guztiei dei egin nahi diegu bihar Bilboko kaleak iluntzeko zortziretan zeharkatuko dituen manifestazio nazionalean parte har dezaten hauteskunde demokratikoak eta ilegalizazioen amaiera aldarrikatzeko. Era berean, Euskal Herritik bertatik zein kanpotik heldu diren atxikimendu eta babes adierazpenak eskertu nahi ditugu, batez ere, atzoko mobilizazioetan gure herri eta hiriko kaleak bete zituzten milaka herritarrena.

Alternatiba: “Ezin dute aldaketarako itxaropena legez kanpo utzi”

Irudia: Soniko
Alternatibaren Koordinakunde Nazionaletik Bildu maiatzaren 22ko hauteskundeetan egotea  galarazten duen Auzitegi Gorenaren 61 Aretoaren erabakia irmo errefusatu nahi dugu.

Erabaki erabat politikoa dela uste dugu, sostengu juridikorik gabekoa, eta berriz ere milaka eta milaka euskal herritar hile honetako bozetan hautatuak izateko eta hautatzeko aukerarik gabe utziko dituena, legalak diren erakundeen eta era guztietako indarkerien gaitzespenarekin konpromisoa ageri duten pertsonen parte-hartzea eragotzita.

Auzitegi Konstituzionalaren azken ebazpena edozein izanda ere, Auzitegi Gorenaren erabakia Espainiako Erresumak Alderdien Legearekin abiatutako inboluzio demokratikorako prozesu larria berreztera dator: poliziak eta epaileak dira agenda politikoa ezartzen dutenak; hauek PSOE, PSE eta PP alderdien interesen arabera erabiltzen dituzte; asmatutako konspirazioak inposatzen dituzte argudio juridiko eta legalen gainetik; kutsaduraren orbana da, eskubide indibidual eta kolektiboen ordez, zabaltzen dena. Hau ez da demokrazia, ez da Alternatibak babesten eta sustatzen duen demokrazia.

Gertatukoa ez da soilik euskal gizartearen eskubide zibil eta politikoen kontrako erasoa, aitzitik, egiturazko aldaketaren alde, euskal ezker subiranistaren baitan sortzen ari den apustu ausartaren kontra egin eta berau kriminalizatzeko ahalegina da ere, eskuineko indar guztiek, PPtik PSOEra, babesten duten eredu ekonomiko eta sozialari aurre egin nahi diolako. Egoera hau eragin duten berberek bizi dugun krisialdi sistemikoaren arduradunak dira: Espainiako Estatuan 5 milioi langabe utzi dituena, lan eskubideak eta pentsioak erreformatuta eskubide sozioekonomikoak urratzen dituena, sindikalgintza aldarrikatzaileari eraso etengabeak egiten dizkiona, etab. Ez da kasualitatea Maiatzaren Lehena aukeratu izana ebazpen deitoragarria iragartzeko, izan ere, ezker erredikalak gizarteari eskaini diezaiokeen eraldaketa sakona eragozteko helburua dute.

Aukera egin dute: merkatuak, transnazionalak eta bankuak dira haien aliatuak; gureak, aldiz, herritar klaseak dira, kaleko gizon-emakumeak, herritar guztien eskubideak. Ez dute inork haien zilegitasuna zalantzan jartzea nahi, ez dute ezker anitzen elkarlanerako esperientzia berriek haien ihesaldi zentzugabean itzal egitea nahi.
Horregatik, Alternatibatik honakoa adierazi nahi dugu, gerta daitekeena gertatuta ere, ez poliziak, ez justiziak ezta alderdi eskuindarrek ere ezinezkoa izango dute Euskal Herrian sortutako aldaketarako uholdea gelditzea; inork ezingo du ezkerreko indarrak bateratzeko esperientzia itxaropentsu hau geldiarazi; Alternatibak subjektu herritar eta borrokalari berri honen aldeko apustu sutsua egiten jarraituko du, demokrazioa faltsu honekin amaitu eta kapitalismoa zein egungo menpekotasun sistema guztiak garaituko dituena.

Haiek iraganaren parte dira, gu oraina eta geroa gara; haiek beldurra eta zapalkuntza ordezkatzen dute, eta guk itxaropena, demokrazia eta eskubideak.

Alternatibak bat egin du Otegi askatzeko manifestazioarekin

Alternatibak atxikimendua agertu nahi dio Arnaldo Otegiren askapena eskatzeko bihar egingo den manifestazioari. “Arnaldo askatu, politika askatu” lelopean, manifestaldia Elgoibarko plazatik aterako da 17:30ean eta Oskar Matutek parte hartuko du Alternatibaren izenean.

Bake eta normalizazio prozesuarekin aurrera egiteko bidean “ezinbestekotzat” jo du Alternatibako bozeramaileak Euskal Herriko eragile guztiek politika egiteko eskubidea bermatuta izan dezatela. “Otegi erabaki politikoen ondorioz dute espetxean oraindik. Are gehiago, bakearen aldeko bere ekimen politikoak izan dira auzipetua eta espetxeratua izatera eraman dituztenak eta hori salatu beharra dago”, gaineratu du.

X