Alternatibak dio “lotsagarria eta nazioarte mailako erridikulua” dela Luhusoko operazioa

Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matutek salatu egin ditu bart gauean Luhuson eginiko atxiloketak, “lotsagarria ez ezik, nazioarte mailako erridikulua da operazioa”, esan du. Tamalez, “egiaztatu egiten dute Frantziako estatua bakea oztopatzeko edozer egiteko prest daudenekin bat egiten duela, euskal gizarteak normalizazio politikoaren bidean espero duen armagabetzea zapuzteko helburua dutelako”. Gogoratu egin du, halaber, “Espainia dela munduko estatu bakarra non, gatazka armatu baten ostean, unilateralki jarduera militarra utzi eta bere burua armagabetu nahi duen erakundeak gobernuaren kontrako jarrerarekin topo egiten duela, inolako borondaterik ez baitu”.

Matutek atxilotutako lagunen perfila nabarmendu du, “erabat bakearen eta giza eskubideen aldekoa”, eta horregatik guztiak berehala askatzeko eskatu du, “amaitu daitezela behingoz demokraziaren eta bakearen alde egitea delitu bakarra duten pertsonak jazartzea”. Ildo horretatik, iragarri egin du Alternatibak bat egiten duela gaur arratsaldeko 16:00etan Baionako Euskaldunen Plazatik abiatuko den manifestazioarekin, Bakearen alde, liberté pour les artisants de la paix lemapean.

Ezkerreko erakundetik, azkenik, gogorarazi egin dute euskal gizarteak gatazkaren ondorioak gainditzeko borondatea duela eta, bide horretan, “Madrilgo politikak, zapalkuntza eta mendekua oinarri, lortu duen gauza bakarra bere proiektu nazionalaren gainbeheran aurrera egitea izango da, inposizioaren eta eskubide urreketen bitartez bakarrik garatzen delako”.

Kurdistango herriarekin elkartasuna, larunbatean Bilbon manifestazio nazionala

Turkian eta Ipar Kurdistanen azken egun hauetan gertatzen ari direnekin oso kezkatuta gaude: Ankaran gertatutako atentatu odoltsuarekin eta HDP alderdiko ehunetik gorako kideen atxiloketa indiskriminatuekin.

Lehenik eta behin, elkartasuna adierazten dio EH Bilduk Ankaran hildako guztien familiartekoei eta bat egiten du beraien doluarekin. Halaber, gertaera bortitz horren aurrean bat egiten dugu HDPk eginiko irakurketarekin eta gaitzespenarekin. Bigarrenik, salatu egiten dugu Turkiako gobernuak ekainetik hona areagotu duen jite errepresiboa eta, zehazki, igandean gertatutako HDPko ehunetik gorako kideen atxiloketa indiskriminatuak. Elkartasuna ere atxilotutakoen familiari eta lagunarteari. Giza eskubideek eta libertate demokratikoek hutsaren hurrengo balioa dute gaur egun Turkian.

Eskatu egiten diogu nazioarteko komunitateari, eta bereziki Europako Batasunari, Turkiako egoera eta gatazka modu demokratikoak bideratzen ahalegina egin dezan egoera okerragora egin aurretik.

Azken hilabeteotan gertatutako errepresioa eta giza eskubideen urraketak salatzeko eta herri kurduari elkartasuna adierazteko dei egiten diegu euskal herritarrei joan daitezela datorren abenduaren 17an, larunbatarekin, Kurdistanen aldeko eta giza-eskubideekiko errespetua aldarrikatzeko Bilbon egingo den manifestaziora. Plaza Eliptikoan ekingo diogu manifestazioari 12:30ean ‘Faxismoaren aurrean, Gora Kurdistan’ lelopean.

EH Bildu

Alternatibak Extremadurako etorkin eta Euskal Herriko eskubideen defendatzaile, Juan Puerto militante komunistaren filma proiektatuko du

Alternatibak “Juan Puerto Morcillo, de Calamonte a Arangoiti” dokumentalaren proiekzio zikloa antolatu du hurrengo abenduaren 13an eta 15ean Gasteiz eta Irunen, hurrenez hurren. Calamonten (Extremadura) 1938an jaioa, eta 60ko hamarkadan  Bilbo industrialera etorria, egun Alternatibaren militante Juan Puerto Morcilloren ibilbideari eskainita dagoen metraje ertaina da, langile borrokan eta ezker politiko klandestinoan sartu ez ezik, erabakitzeko eskubidea defendatzen duen borroka ere bere egin zuena. 

Erreportaje biografiko honek, errepublikar familia baten baitan gerraosteko garaian igarotako Puertoren haurtzarotik, kontzientzia sozial eta politikoa bereganatu artekoak jasotzen ditu. Paraleloki, historia honek duela orain 8 urte Euskal Herriko ezker subiranistaren indartzea eta bateratzea ahalbidetzeko jaio zen erakunde berri, Alternatibaren eta erakundea osatzen dutenen bidea irudikatu nahi du. Aldi berean, Juan Puertori eta bera bezala garai latzetan haien ideien alde borrokan ibili ziren guztientzako omenaldi bat ere izan nahi du; atzo, gaur eta biharko ezker militante guztien isla izango direnak.

Lehenengo saioa abenduaren 13an, asteartea, Gasteizko Landatxo Gizarte Etxean (Santamaria kalea 4) izango da 19:00etatik aurrera. Proiekzioaren ostean, eztabaidarako txanda irekiko da iparraldera migratu eta herri honetako kaleak eta lantegiak duintasunez bete zituzten pertsona guzti horien ausardia nabarmendu nahian. Bigarren emanaldia abenduaren 15ean, osteguna, Irungo Ateneo Kabigorrin (Peña kalea 1) egingo da 19:00etatik aurrera ere bai.

 

Aitor Miguel: «Gasteizen badago dirua gauza askotarako baina ez, aldiz, pobreziari aurre egiteko»

 

Hiru ostegunetik behin Gasteizko Udalera begira jartzen gara ARABA HIZPIDE-n, hiriburuko aktualitatea errepasatzeko irratira hurbiltzen diren zinegotzi eta politikari ebzerdinekin. Jorge Tejedor (Equo) eta Aitor Miguel ( Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotzia Gasteizen) egon dira gaurkoan gurean.

Lau gai izan ditugu gaurkoan hizpide:

  • Etxegabeen neguko laguntza planean murrizketak salatu dituzte.
  • Gasteizko garbiketa: FCC susmopean.
  • Biktimak elkartuko dira bake eta bizikidetza jardunaldietan.
  • Euskara eguna, Euskaldun berri plazaren inaugurazioa.

Podcast-a: Jeitsi

X