Software librea administrazioan ezartzeko aukera aztertzeko ekimen parlamentarioa

Koalizioak ponentzia jakina sortzea proposatu du, adituekin batera bertan eztabaidatzeko software librearen inplementazioaren aukera, eta hala badagokio, adosteko bide orri zehatza, urrats eta epe zehatzekin.

Teknologia libreen erreferente den Librecon kongresuan izan dira EH Bilduren legebiltzarkide Josu Estarrona eta Iker Casanova. Bertan, koalizioak Gasteizko Legebiltzarrean software librearen harira aurkeztu duen ekimena iragarri dute: ponentzia parlamentario bat sortzea, software librea administrazio publikoan ezartzeko aukera ikusteko eta hala badagoio, urratsak eta epeak adoste aldera. Ponentzia horretan adituak, eragileetako kideak eta administrazioko profesional edo arduradunak egotea beharrezkoa ikusten du EH Bilduk, eta hala jaso du ekimenean.

“Administrazio publikoak, publikoa delako, ez luke menpekotasun teknologikorik izan beharko. Alderantziz, teknologikoki independentea izaten saiatu beharko luke. Hasieran inbertsioa egin behar bada ere (garapenean eta formazioan), ikuspuntu ekonomikotik abantaila asko ditu: hardware inbertsioak murriztu, lizentzietan aurreztu eta enpresa lokalen sustapenean laguntzen du”. Horregatik, koalizioak iritzi dio “egingarria, demokratikoagoa eta positiboa” litzatekeela software librea ezartzea administrazioan.

EH Bildu

Protokoloak ez gaitzala nahastu: ez Clinton ez Trump

El Correo-k gaur argitaratu duen albistearen inguruan, zeinaren arabera EH Bilduk AEBetako presidente berria zoriondu ei duen, Alternatibatik honakoa adierazi nahi dugu:

-Inork ez luke kortesia instituzionala eta honen bideak  (horretan batere iaioak ez garela aitortuta) nahastu beharko ezkerreko indar batek iraganean, gaur egunean eta etorkizunean erakutsitako jarrera politikoarekin.

– Alternatibatik jakin badakigu ez Donald Trumpek ezta Hillary Clintonen kokapen politikoek – NATOren egituraren jarraipenetik erator daitekeenak barne- ez dutela ezer onik ekarriko aurrerapen sozialerako, justizia sozialerako ezta herri arteko elkartasunaren bidean.

– Hala, zalantzarik ez dugu kapitalismoa gaindituko duen orden sozial berria eraikitzearekin tematuta dauden ezkerrek, horien artean EH Bildu dagoela uste dugu, berdintasuna, askatasuna eta tolerantzia mehatxatzen duten politika atzerakoien aurka egingo dutela.

A25, gure kontrako gerrarekin amaitu

Emakumeen kontrako bortizkeria naturaltzat hartzen dugu. Hil, bortxatu eta erasotzen gaituen, eta lan berdinaren truke gutxiago ordaindu eta etxeko lanen esklabotza inposatzen digun sistema normaltzat hartzen dugu. “Bakean” bizi garela uste dugu, gizonak haien artean hiltzen ez direlako akaso, baina onartu egin dugu bake horren parte dela sistematikoki zapalduak, erosotuak, erailak eta gure askatasun sexualak bortxatuak izatea.

Emakumeen kontrako bortizkeria naturaltzat hartzen dugu. Hil, bortxatu eta erasotzen gaituen, eta lan berdinaren truke gutxiago ordaindu eta etxeko lanen esklabotza inposatzen digun sistema normaltzat hartzen dugu. “Bakean” bizi garela uste dugu, gizonak haien artean hiltzen ez direlako akaso, baina onartu egin dugu bake horren parte dela sistematikoki zapalduak, erosotuak, erailak eta gure askatasun sexualak bortxatuak izatea.

Azaroak 25, eguneroko borroka feminista ikustarazteko eguna da, emakumeon kontrako bortizkeria erabiltzen duen sistemaren kontra egiteko eguna; sumiso eta esaneko nahi gaituztelako, zaintzaile eta zerbitzari behar gaituztelako.

Zapalkuntza eta bortizkeria patriarkalarekin bukatzera goaz, gutako baten kontra egiten duten bakoitzean, guztion erantzuna jasoko dutelako. 

Alternatibak zaintza sektoraren egoera aztertuko du Bizkaiko erresidentzietako greba hizpide

Hurrengo azaroaren 22an, asteartea, 18:30etatik aurrera Alternatibak hitzaldi irekia antolatu du bere Bilboko egoitzan (Casilla plaza 6, behealdea) zaintza lanaren, ikusezintasun egoera iraunkorrean eta feminizatua dagoen sektorea, egoera larria aztertzeko. Bizkaiko nagusientzako erresidentzia eta eguneko zentroetako langileen greba da gaia berriro ere mahai gainean jarri duena.

Lan gatazkatik harago doan grebaren atzean dagoen guztia azpimarratu nahian, “Lan ikusezina borrokan, erresidentziak borrokan” lemapean, solasaldiak hiru ikuspegi desberdinetatik jorratuko du gaia: Greban dauden erresidentzietako langileak eta beren lan baldintzak; erabiltzaileen egoera eta duintasuna eta, azkenik, administrazioen papera publikoa izan beharko lukeen zerbitzuaren, zaintzaren kalitatearen eta, horretarako, hauek eskaintzen dituzten langileen duintasunaren gainean.

Lehen ikuspegia eskaintzeko erresidentzietako langile bi ariko dira, ELAren ordezkariak biak, sektoreko sindikatu nagusia eta greba babesten duena. Zer nolako baldintzetan aritu behar diren eta beren aldarrikapenak zeintzuk diren azalduko dute. Bigarrenik, sortze prozesuan dagoen erabiltzaileen senideen kolektiboko kide Josu Pereak hartuko du hitza.

Azkenik, Maria del Rio Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialeko zuzendari ohi eta Alternatibaren Koordinakunde Nazionaleko kideak hitz egingo du. Azpikontratutako edo pribatizatutako sektore batean ere erakunde publikoek dute erantzukizuna izango du hizpide, langileen eskubideak babestu zein zerbitzuaren kalitatea bermatzeko. 2013an Gipuzkoako erresidentzietako langileen greba gertatu zenekoa gogora ekarriko du, Bilduren gobernuak langileen eskakizunak babestu zituelako, egun Bizkaiko gatazkan PNVren gobernuak egiten duenaren kontra, ardura oro baztertu egiten baitu.

Gure kide Alba Fatuarteren parte-hartzea Bilbo Hiriaren eztabaida politikoan – 16/11/16

Gure kide Alba Fatuartek parte hartu izan du gaur goizean Bilbo Hiria irratian eginiko eztabaida politikoan, espazio publikoaren erabilera eta Hiri Antolaketarako plan orokorrak dakarren parte hartzea hizpide. Hona hemen entzungai.

Gaurko solasaldian Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotzia, Koldo Bilbao EAJko kidea eta Amaia Arenal Udalberriko zinegotzia izan dira. Gaurkoan bi gai ekarri ditugu, batetik espazio publikoaren erabilera eta Hiri Antolaketarako plan orokorrak dakarren parte hartzea. Kaleko edanaren ondorioz sortutako eragozpenengatik jarritako isunek ere gora egin dute aurten. Eta hau ikusita Bilboko udalak proiektua jarri zuen abian. Udalak 2015eko azaroan hasi zuen Bilboko kaleko edanaren errealitateari buruzko lana, urtearen lehen 9 hilabeteetan 472 zigor jarri dira kalean edateagatik. Espazio publikoaren erabileraren inguruko iritzi ezberdinak izan dituzte.

EH Bilduren iritziz 2010 onartutako espazio publikoaren ordenantza bertan behera utzi beharko litzateke. Udalberriren iritziz ordenantzak eskubideak  urratzen ditu esaterako kalean biltzea mugatzen du. Herritarrek Hiri Antolaketarako Plan Orokorra Herritarren Partaidetzaren bidez berrikusteko ‘Bilbao AurreraGo!’ Prozesuaren barruan egingo diren solasaldi informatiboetan parte hartu ahalko dute zortzi barrutietan; azaroaren 17 arte izango dira hauek. Hiri Antolaketako Plan Orokorra herri batek bere etorkizuna antolatzeko duen tresna nagusiena da. Hau abitu baino ez da egin baina alderdi politikoen iritziak jaso nahi izan ditugu.   Baina badira aipatzen diren kontu batzuk ez direla aldatuko esaterako ez dago zalantzan AHT Bilbora iritsiko dela, A-8a Errekaldetik desagertuko dela, Olabeaga eraldatu behar dela eta tranbiak Zorrotzaurrera joan behar duela. Galdera da nondik eta nola egin daitekeen hobeto. Aurkeztutako proiektu guztiak egingarriak dira?

X