Alternatibaren Batzar Nazionala eta “Juan Puerto Morcillo, de Calamonte a Arangoiti” dokumentalaren emanaldia

Larunbat honetan, azaroak 5, Alternatibak bere Batzar Nazionala ospatuko du, besteak beste, Koordinakunde Nazional berria izendatu eta EAEko hauteskundeen emaitzak eta horien osteko egoera politikoaren inguruko eztabaida egingo da, hala nola, euskal ezker subiranistaren eraldatzea ahalbidetzeko hausnarketa sakona ere burutuko dugu. Azkenik, eta TTIParen kontra deitutako mobilizazioak babestu aurretik, “Juan Puerto Morcillo, de Calamonte a Arangoiti” dokumentala eskainiko dugu, Euskal Herriko militante ezkertiarraren bizitzan oinarritutakoa.

Hizkuntza Eskolaren eskaera handitzeko konpromisorik ez Bilboko Udalean

Gure kide eta EH Bildu Bildoko zinegotzi Alba Fatuarteren hitzartzea azken udalbatzan, Hizkuntza Eskola publikoetan euskara ikasteko plaza kopurua handitu beharraren inguruan.

Hizkuntza Eskola Ofizialen datuak aztertuz gero, argi eta garbi ikusiko dugu eskaintza oro har ez dela eskabideak asetzeko nahikoa, ez Bilbon, ezta beste herrietako eskoletan ere. Bilboko kasuan, 2015/2016 ikasturteko matrikulazio datuen arabera, 17.128 eskabide jaso ziren eta soilik 7.112 eskaintzen ziren. Hau da, 10.000 lagun inguru plazarik gabe gelditu dira Bilboko Hizkuntza Eskolan azken ikasturtean eta hauetatik 1.500 lagun ziren euskara ikasteko eskabidea egin eta plazarik gabe gelditu zirenak. Gaurko Osoko Bilkuran, Udalberrik proposatuta Hizkuntza Eskola handitzeko eskaera jorratu da eta hitz politikak baino ez dira atera gobernuaren aldetik, inolako konpromisorik gabekoak.

Datuak aztertzen baditugu, ikusten da hau hizkuntzeta guztietan ere gertatzen dela. Gainera, euskararen kasuan, kontuan izan behar dugu Bilbon euskaltegien sare zabal bat dagoela, nahiz eta oraindik auzo batzuetan, Otxarkoagan esaterako, bilbotarrek euskara ikasteko aukerarik ez duten. Edonola ere, eta Hizkuntza Eskola Ofizialera itzulita, agerikoa da, bai euskaraz eta bai beste hizkuntzatan ere, eskaintza ez dela nahikoa.

Horregatik harritu egiten gaitu gobernuak aurkeztutako emendakinean irakurtzea Jaurlaritzarekin kolaboratuko duzuela eskaintzaren egokitzapenaren inguruan, HORI BEHARREZKOA IZANGO BALITZ. Hau da, ez duzue sikiera onartzen eskaintza handitzea beharrezkoa dela eta gainera ez duzue inongo konpromisorik hartzen Jaurlaritzari eskaintza handitzea eskatzeko.

Eta nire harridurarekin jarrituz, beste kontu bat alderdi sozialistari dagokionez. Zuek  gobernuko kide moduan, proposamena babesten duzue, baina kontua da, oposizioan zaudetenean askoz ere exigenteagoak zaretela gai honekin. Izan ere, Gipuzkoako Batzar Nagusietan, EHBilduren botuekin batera bi proposamen onartu dira, bata 2014an eta bestea aurten bertan, 2016ko ekainean, non Jaurlaritzari zuzenean eskatzen zaion Hizkuntza Eskola Ofizialen eskaintza handitzea, ahalik eta eskaera gehien asetze aldera. Beraz, eskatuko genizueke behintzat, gobernuan zaudetenean oposizioan bezain zorrotzak izatea zuen eskakizunekin, ze oposiziotik gauzak eskatzea ez da hain zaila; benetako erronka dator kudeatzeko ardura duzunean, horri eustea.

Edonola ere, harritzen ez nauena emendakin honen konpromiso falta itzela da. Eta ez nau harritzen, zeren EHBilduko Legebiltzarreko taldeak galdera bat egin du gai honen inguruan duela sei hilabete eskas, eta Cristina Uriarte, jarduneko sailburuak sinatutako erantzunaren arabera, Jaurlaritzak oraingoz ez du inongo asmorik eskaintza zabaltzeko.

Amaitzeko esatea EH Bilduk Hizkuntza Eskola Ofizialen beharra aldarrikatzen duela, zerbitzu publiko hau indartu behar dela uste duela, eta emendakin honetan ordea udal gobernuaren konpromiso falta besterik ez dugu ikusten. Abstentzioa izango da beraz gure bozka.

EH Bildu Bilbo

Alterkaria, Alternatibaren aldizkariaren 6. zenbakia

Alterkariaren 2016ko udazkeneko alea, Alternatiba alderdi politikoaren azken albiste eta iritzi artikuluekin. Oraingoan, Euskal Herriko egoera politikoaren inguruko hainbat gogoeta jasotzen ditugu hauteskunde autonomikoen harira. Ale honetan, besteak beste, Kolonbiako bake prozesuaren inguruko hausnarketari, borroka eta agenda feministari, saharako aldarrikapenari eta errefuxiatuen krisiari buruz hitz egiten dugu ere. Aldizkaria zure etxean jaso nahi izanez gero, idatzi prentsa (a bildua)  alternatiba.net helbidera.

 

http://alternatiba.net/old-files/Alterkaria 2016ko udazkena.pdf

Azken sententziek foru langileengan izango duten eragina zehaztu dezan eskatu diogu Arabako Foru Aldundiari

Luis Salgado: “EBko Auzitegiak, Auzitegi Gorenak eta Euskadiko Auzitegi Nagusiak eman duten epaiek EH Bilduk salatu dituen enplegu publikoaren prekarizazioa eta erakunde publikoen praktika txarrekin bat gin dute”

EH Bildu Arabak azken sententziek izango duten eragina zehaztu dezan eskatu dio Foru Aldundiari. Izan ere, Europar Batasuneko Auzitegiak aldiriko kontratua edo bitarteko kontratu dutenek behin betiko kontratua dutenek eskubide berdinak dituztela ebatzi dute. Horren ondorioz, lan egindako urte bakoitzagatik 20 egun kobratu behar dituztela zehazten da. Sententzia hori Auzitegi Gorenak zein EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi dute.

Erabaki honek azken urtean aldi baterako kontratuak izan dituztenei eragin zuzena izango die. Horregatik. EH Bildu Arabak galdera zehatza egin dio Foru Aldundiari zein Ongizateko Foru Institutuari jakiteko zenbat langilek amaitu dute euren kontratua azken urte honetan, zenbateko kalte-ordaina eman zaie, sententzia berrien ondorioz erreklamazioa aurkezteko aukerarik duten eta, batez ere, zenbateko kostua izango duen honek foru aurrekontuetan. Salaketa jarri aurretik eta salaketa hau saihesteko asmoz langile horiekin harremanetan jartzeko asmorik ote duen ere galdetu du EH Bildu Arabak.

Bestalde, EH Bildu Arabak datorren Enplegu Publikoaren Eskaintzan ere eragina izango duela gogoratu du. Izan ere, bitarteko kontratua dutenek eta kargua utzi behar dutenek ere kalte-ordaina kobratzeko eskubidea dute. “Sententzia hauek guztiek EH Bilduk salatu dituen enplegu publikoaren prekarizazioa eta erakunde publikoen praktika txarrekin bat gin dute”, esan du Alternatibako kide eta EH Bilduko batzarkideak, Luis Salgadok.

EH Bildu Araba

Alternatibak bat egiten du STEILAS eta ELA sindikatuek LOMCEren aurka deitutako mobilizaio egunarekin

Alternatibak bat egiten du biharko, urriak 26, STEILAS eta ELA sindikatuek, hezkuntza alorreko hainbat eragileren babesarekin, Hegoaldean deitutako mobilizazio egunarekin, Euskal Herriarentzat hezkuntza sistema propioa aldarrikatu eta LOMCE zein honen izenean aplikatutako Heziberri eta errebalidak ezartzearen aurka.

LOMCEren kontrako hitzak ez ezik, urratsak ere egin behar direla gogorarazi behar zaie Gasteizko zein Iruñeko gobernuei, izan ere, erreformaren ondorio larrienetako batzuen aurrean, kontrol neurriak kasu, Hegoaldeko administrazioek jaso egin dituzte errebalidak Heziberriren bidez EAEn eta Hezkuntza legearen bidez Nafarroari dagokionez. DBH eta Batxilergoa gainditzeko ebaluazio horiek zer nolakoak izango diren ere inork ez daki, baina aski ezaguna da, aldiz, Espainiako lege atzerakoi bat onartzearen ondorio direla.

Horregatik, pertsona aske eta burujabeak sortu behar dituen hezkuntza sistema propioaren alde, eta eredu kapitalista elikatzea asmo duen eredu baten kontra, bihar ikastetxeetan deitutako lanuztearekin zein arratsaldez lau hiriburuetan antolatutako elkarretaratzeekin bat egitera deitzen dugu.

X