Matute: “Ez da koherentea Mariano Rajoyk Kolonbiako Bake Akordioa ospatzera joatea”

Koalizio subiranistak Espainiako Gobernuko presidenteari zuzendutako gutun bat erregistratu du Diputatuen Kongresuan. Gutunean, Oskar Matute Alternatibako kide eta EH Bilduko diputatuak, Marian Beitialarrangoitiaren batera, irailaren 26an Kolonbiako Bake Akordioa sinatzeko ekitaldira ez joateko eskatzen diote Mariano Rajoyri.

EH Bilduren ustez, Mariano Rajoyren gobernuak Euskal Herriko prozesu politikoaren nahiz Saharako gatazkaren aurrean daukan jarrera “ez da koherentea Kolonbiako Bake Akordioa ospatzearekin”. Horregatik, eta “kontuan izanik mota guztietako ad intra nahiz ad extra gatazkak kudeatzeko eta konpontzeko erakutsi duen ezgaitasuna eta Kolonbiako bake prozesuari dagokionez bere gobernuak ez duela inolako ekarpenik egin eta prozesu horretatik ez duela ezertxo ere ikasi”, koalizio subiranistak uste du “zentzuzkoena” dela Mariano Rajoyren gobernua ez joatea Kolonbiara irailaren 26an, “ez duelako inolako ekarpenik egin eta beraren aldetik ez delako ezer espero”.

EH Bildu

Zein da atzerritarren parte-hartze politikoa? elkarrizketa Diana Urreari Info7n

Atzerritik etorririko euskal herritarren partehartze politikoaz eta boto eskubideaz solasaldia Alternatibako kide eta EH Bilduko Bizkaiko zerrendakide Diana Urrearekin. Gero eta nabariagoak dira atzerritik etorririko herritaren bozka  bilatzen duten hauteskunde kanpaina adierazpen eta estrategiak. Baina ezer gutxi dakigu atzerritik etorritako euskal herritarren boto eskubidearen inguruan. Entzun Info7n.

I25eko hauteskundeen inguruko eztabaida Euskadi Irratian: Gizarte gaiak, Ander Rodriguezekin

Alternatiba eta EH Bilduko kide Ander Rodriguez, PSEko Eneko Andueza, PPko Laura Garro eta Elkarrekin Posemoseko Lander Martinez Euskadi Irratiko hauteskunde eztabaidan. Irailaren 25eko hauteskundeen inguruan egindako  eztabaidan, gizarte gaiei buruzko proposamenak aztergai izan dituzte.

 

Matute “Argi geratu da paradisu fiskalak ez direla arazo Munduko Bankuarentzat”

Alternatibaren kide eta Madrilen EHBilduren diputatu, Oskar Matutek, Munduko Bankuaren “izaera espoliatzailea” salatu eta “paradisu fiskaletan enpresak izateagatik zergak saihestea ere ustelkeria mota bat dela” esan du.

Diputatu subiranistak gogor kritikatu du Soria auzia, “ez Espainiako estatua ordezkatzear zegoelako Munduko Bankuan, auzi honek banketxe horren eta Alderdi Popularraren benetako izaera erakusten duelako baizik”.

Bere ustez, “Munduko Bankuaren helburua ez da garapen bidean dauden herrialdeei laguntza ematea ez eta pobreziari aurre egitea. Alderantziz. Munduko Bankuak helbururik badu, hori herrialde horiei guztiei lapurreta egitea da”.

Oskar Matutek PPren hipokresia ere salatu du. Bere esanetan, “birsorkuntza demokratikoaren alde ari dela esan eta esan ari den bitartean inongo lotsarik gabe ate birakarien politika sustatzen du paradisu fiskaletan enpresak izanik zergak saihestu dituen ministro ohi bat Munduko Bankuko zuzendari nagusiaren kargurako proposatuz”.

Ekonomia ministroaren agerraldia dela eta, Matutek ukatu egin du Jose Manuel Soriaren izendapenak irizpide politikoei erantzuten ez zienik. “Ez al zegoen paradisu fiskaletan enpresarik ez zuen hautagairik?”, galdetu du. Are gehiago, EHBilduko diputatuak adierazi duenez, “paradisu fiskaletan enpresak izateagatik zergak saihestea ustelkeria mota bat ere bada”.

Bere aburuz, auzi honek agerian utzi du elite politiko eta ekonomiko batzuen benetako jarduera. “Beti herritarren bizkarretik eta enpresa eta finantza erakunde handien mesedera”, esan du.

ehbildu

X