Fatuarte: “Emakumeak gero eta txiroagoak dira, eta euren bizi baldintzak gero eta gogorragoak dira”

Krisi ekonomikoak eragin latzak izan ditu gizartearen sektore guztietan baina eragina latza izan da, batez ere, emakumeengan. Epe luzeko langabetuen artean emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago dira eta, aldi berean, kobratzen duten pentsioa baxuagoa da. Faktore bi horiei beste batzuk gehitu behar zaizkie, esaterako, mendekotasunean eta umeei zuzendutako gizarte zerbitzuetako laguntzetan izandako murrizketak. Izan ere, askotan lan horiek emakumeak egiten bukatzen ditu”, salatu du Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotziak Bilboko azken Osoko Bilkuran. Egoera horri irtenbide bat bilatzeko asmoz EH Bilduk plan bat martxan jartzea proposatu eta aho batez onartu da.

Krisialdi ekonomikoaren ondorioak herritarren zati handi batentzat kaltegarriak izan dira, baina datuek diotenez, emakumeek are ondorio larriagoak pairatu dituzte. Egun emakumeak gero eta txiroagoak dira eta euren bizi baldintzak gero eta gogorragoak dira: epe luzeko langabetuen artean emakumeak gizonezkoak baino gehiago dira; emakumeen bataz besteko pentsioa txikiagoa da gizonena baino; haur-eskola eskaintza murritzagatik eta mendekotasunean zein umeei edo familiei bideratutako gizarte zerbitzuetan egin diren murrizketen ondorioz, zaintza lanak emakumeen esku gelditzen dira. Ondorioz, emakumeek aukera eskasagoak dituzte lan merkatuan eta txirotasun egoeran murgiltzeko aukerak gero eta handiagoak dira, batez ere familia monomarentalen kasuan.

Jakin badakigu emakumeen txirotasunak lan merkatuan ondorioak izatez gain, etxebizitza alorrean, osasunean, hezkuntzan eta euren parte hartze sozial zein politikoan ere ondorioak dituela. Gainera, ezin dugu ahaztu, krisialdi ekonomikoa indarkeria matxistaren ondorio zuzena ez bada ere, honek areagotu egiten duela, zalantzarik gabe. Guzti honengatik emakumeen txirotasunari aurre egitea lehentasunezkoa izan beharko litzateke.

Prozesua berdintasun sailetik zuzendu beharko litzateke, baina era berean ezinbestekoa izango da udaleko beste hainbat sailekin batera lan egitea eta baita gizarte eragileekin ere zein oposizioko udal taldeena ere.

EH Bildu Bilbo

Altenatibak duela hogei urte parekidetasuna gauzatzea erabaki zuten Alarde parekideko emakumeen ausardia txalotu du

Maiatzean 20 urte bete ziren Bidasoaldeko Emakumeak elkartetik Irungo Udalari eskatu ziotenetik Alardean emakumeen parte-hartzea galarazten zuen araudia aldatzeko.

Biharko Alardean, beraz, bi hamarkada beteko dira emakumeen parekidetasunaren aldarrikapena, ordura arte “modu ezkutuan” parte hartzen zuten askok, mahai gainean jarri zutenetik. Une horretan ahotsa hartu zuen eskaerak eta erakundeetara heldu zen. Alternatibako bozeramaile Alba Fatuartek, irundarra eta alarde parekideko kideak, urtemuga baliatu nahi izan du “emakume horien adorea eta ausardia txalotzeko”, bere senideetako batzuk daude tartean, “berdintasuna egikaritu zutelako beren hiriko jaietan modu parekidean aritzea erabaki zutenean. Bide ofizialek porrot egin ostean, ez zuten bestelako baimenik itxaron eta, Rosa Parks-en modura, erakutsi zuten errealitate bidegabeei desobeditzea dela gauzak aldatzeko modurik onena”.

Ohiturek, Fatuartek azpimarratu duenez, “inoiz ez dute justifikatuko herritarren parte bat, erdia, baztertzea; eta oinarrizko eskubideak defendatzeko orduan ezin dira salbuespenik onartu”. Hala, gaitzetsi egin du PNV eta PSOE bezalako alderdiek erakusten duten jarrera, “Gasteizko legebiltzarrean gauza bat esan, eta Irunen eta Hondarribian beste bat egiten dutelako, botorik ez galtzeko”.

Edonola ere, Alternatibako bozeramaileak nabarmendu nahi izan du “gero eta gehiago” direla Irungo Alarde parekidean desfilatzen dutenak, eta Hondarrbian Jaizkibelekin bat egiten duen herritarren kopurua.

Berdintasun Legea betetzea, alabaina “ezin da atzeratu, eta horregatik ezinbestekoa da Irungo alkateak alarde publikoari harrera egitea, eta ez, orain arte bezala, honi bizkarra ematea alarde baztertzaile eta pribatuari udaletxeko balkoitik harrera egiten dion bitartean”. Izan ere, Fatuartek gaineratu duenez, “gizarte patriarkal honek garrantzirik gabekoak diruditen milaka desberdintasun egoera sustatzen ditu, alardeetan ematen dena askori irudituko zaionaren modukoak, baina egiturazko desberdintasunak nagusi diren sistema beraren parte dira; besteak beste, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko soldaten alde ikaragarria, zaintza lanetarako kondenak zein lan ikusezinen morroi izatea kasu. Edota aurpegi gordinena erakusten duen indarkeria matxistarena”.

Alternatiba, urtero bezala, Irunen izango da bihar Alarde publikoa babesteko. Bertan izango da alderdiaren ordezkaritza bat, Ander Rodriguez buru izango duena, Alternatibako kide eta Gipuzkoako Politika Sozialeko diputatu ohia.

Brasilgo ekintzaile Nicinha Magalhães-en erailketa salatu du Alternatibak

Nilce Magalhães de Souza, Nicinha, arrantzalearen gorpua duela astebete agertu zen Brasilgo iparraldean. MAB Brasilgo Presek Kaltetuen mugimenduko buruzagia duela sei hilabete inguru desagertu zen Mutum Paranan (Porto Velho-n).

Kautxu biltzaileen alaba zen Nicinha, eta borrokalari sutsua izan zen bere herrian ezarritako enpresa hidroelektrikoek eginiko giza eskubideen urraketen kontra. Salatzen zituen urtegietako presa batera jaurti zuten bere gorpua, oinak eta eskuak harri batera lotuak.

Buruzagiak Jirauko Hidroelektrikoaren eta ESBR partzuergoaren aurkako borrokarengatik zen ezaguna. Juan Marcos Dutra, MABeko Porto Velho-ko koordinatzaileak irregulartasunak salatu ditu ikerketan.

Erailketa hau, tamalez, Latinoamerikan indigenen eskubideen alde, eta baliabideak ustiatzen dituzten enpresen aurka, lan egiten duten ekintzaileen hilketen zerrenda luzearen hurrengoa baino ez da. Gertaerak Berta Caceres ekartzen digu gogora, martxoaren hasieran Hondurasen eraila izan zena. Talde bereko COPINHeko Nelson Garcia eta beste batzuk ere akastu dituzte.

Alternatibatik kapitalismo arrazistaren erailketa berri hau salatu nahi dugu, giza eskubideak, herri indigenak zein ama lurra inoiz errespetatuko ez dituen sistema hiltzailea. Hilketa berri honen aurrean, duintasunetik eta elkartasun internazionalistatik erantzun beharra dago berriz ere.

Alternatibak Sao Pauloko Foroaren XXII. Topaketan parte hartu du, Latinoamerikako ezkerrak biltzen dituen gunean

Iñaki Markiegi Alternatibako kideak parte hartu izan du ekainaren 23tik 26ra bitarte San  Salvadorren (El Salvador) egin den Sao Pauloko Foroaren XXII. Topaketan. Foro honek Latinoamerika eta Karibeko ezkerreko alderdi eta mugimenduak biltzen ditu, baina nazioarteko ordezkaritzak ere gonbidatzen dituzte hara, tartean Euskal Herrikoak. Hala, Alternatiba zein Sortuko kideak izan dira egunotan topaketan parte hartzen, Euskal Herria Bildu koalizioko alderdiak biak.

Foro honetako lan talde guztietan parte hartzera gonbidatu izan dute Alternatiba, non Markiegik “eztabaida interesgarrietan” parte hartu izan du. Brasil (PT), Mexiko (PRD), Nikaragua (FSLN), Argentina, Bolivia, Kuba, Venezuela eta El Salvadorko ordezkariak aritu dira hizlari, besteak beste, Carmen Bohórquez, Lole Iliada, Hugo Moldiz, Roberto Regalado, Patricia Rodas, Orlando Nuñez, eta Norma Guevara. “Herrialde bakoitzeko egoera politikoa izan da mahai gainean, ezkerren aurkako AEBen ofentsiba, asmatutakoa zein oker eginikoak, zein etorkizuneko erronkak”.

http://alternatiba.net/sites/default/files/FSP%20(1).jpg

http://alternatiba.net/sites/default/files/FSP%20(2).jpg

http://alternatiba.net/sites/default/files/FSP%20(3).jpg

La otra compaña… #AupaMatute

Las gentes de nafarroa iniciaron el camino con Bakartxo. Pero en Bizkaia, aceptaron el reto y tambíen se lanzaron a la otra compaña, creando imágenes del candidato de EH Bildu por Bizkaia Oskar Matute de lo más variopinto, tanto para las redes con el hashtag #AupaMatute como en pancartas en las calles. Aquí están algunas de las que hemos recopilado estos días.

X