Jon Albizu: “Ustezko delitu larrien aurrean, Gipuzkoako Foru Gobernuak izan duen jarrera iluna onartezina da”

Gipuzkoako Foru Gobernuaren gardentasun falta agerian geratu da gaur Pasaiako lonjako obretan izandako irregulartasunei buruzko batzordean. Marisol Garmendia diputatuak eman dituen azalpenak urriak izan dira, ez baitu argitu zergatik isildu zituen lanen desbideratzeak, ezta zergatik bozkatu zuen gaia Fiskaltzara eramatearen kontra. Era berean, Portuko Agintaritzako presidente Ricardo Peñaren agerraldia oso kezkagarria izan da. Aitortu du 2014ean jabetu zela irregulartasunez, 2015eko abendura arte Administrazio Kontseilua jakinaren gainean jarri ez zuen arren. Gainera, Agintaritzako arduradun politiko nagusia izan arren, ez du erantzukizunik hartu bere gain. 

EH Bilduren ustez, “ziurtasunak baino, zalantza gehiago utzi dituzte Garmendiak eta Peñak”. Horregatik, koalizioak iragarri du ekimen gehiago jarriko dituela abian auzia argitzeko. Besteak beste, zuzendari ohiaren agerraldia eskatu du Batzar Nagusietan eta idatzizko eskaera aurkeztu du Diputazioak gai honen inguruan dituen txosten juridiko guztiak eskuratzeko.

Garmendia eta Peña Batzar Nagusietako Lurralde Antolaketako batzordean izan dira gaur, EH Bilduk eskatuta, Pasaiako obretan agertutako irregulartasunei buruzko azalpenak emateko. Jon Albizu Alternatibako kide eta EH Bildu Gipuzkoako batzarkidearen esanetan, egoera oso larria eta kezkagarria da, Fiskaltzak salaketa jarri du epailearen aurrean eta sei delituren zantzu aipatu ditu: prebarikatzea, diru publikoa oker erabiltzea, agiriak faltsutzea, iruzur egitea, eroskerian aritzea eta ordainarazpen ilegalak egitea. Gainera, zazpi milioiko gainkostua daramate Pasaiako portuko lonjako obrek, aurrekontuan zehaztutako gastua baino %46 handiagoa.

Ustezko delitu larri horien aurrean, Foru Gobernuak izan duen jarrera iluna;onartezina dela adierazi du Albizuk. Erakunde publiko batean delitu zantzuak antzeman bezain pronto, informazio guztia herritarren, alderdi politikoen eta epaitegien esku jarri behar da. Garmendia diputatuak, aldiz, irregulartasunak zeudela abenduan jakin zuela aitortu duen arren, hilabete hauetan isildu egin da. Eta ez hori bakarrik, informazioa Fiskaltzara eramatearen kontra bozkatu zuen. Gaur ezin izan du bere pasibotasuna eta bere opakotasuna esplikatu, bere azalpenak eskasak izan dira eta bere gardentasun falta agerian geratu da.  Ricardo Peñaren agerraldia, era berean, oso kezkagarria izan da. Aurrekonturik eta kontraturik gabeko obrak eta baimendu gabeko gastuak egin direla aitortu du. Hala eta guztiz ere, ez du inongo erantzukizunik hartu bere gain, Agintaritzako kargu politiko nagusia izan arren.

EH Bildu Gipuzkoa

Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna

Ekainaren 26an bozkatu beharra dugu berriz. Baina kontua da epe horretan asko direla herriko jaietan murgilduta ibiliko direnak. Horrexegatik, gogoratu baduzula aukera posta bidez bozkatzeko. Erraza eta doakoa da. Ondorengo bideoetan baduzu motiboen berri, eta argibideak ere bai.

EPEAK

Eskaera egiteko epeak:
CERA erregistroa (Hego Euskal Herritik kanpo bizi direnak): maiatzaren 3tik ekainaren 6a arte
ERTA erregistroa (aldi baterako atzerrian): maiatzaren 3tik ekainaren 6a arte (epe berria)
Orokorra, gaixoak eta ezinduak: maiatzaren 3tik ekaninaren 16a arte

EGOERAK

  • icon
    Bozka
    arrunta
  • icon
    Gaixo eta
    ezinduak
  • icon
    Atzerrian
    (CERA)
  • icon
    Atzerrian
    (aldi baterako)
  • icon
     
    Itsasontzietako
    langileak

Norentzat?

Botoa emateko modalitate hau hautesle izateko baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek erabil dezakete ekainaren 26an botoa eman behar duten herrian ez badira egongo, baina Espainiar Estatu barruan egongo badira.

Non?

Posta bidezko eskaera egiteko inprimakiak Correoseko edozein bulegotan eska daitezke.

PROZEDURA

POSTA BIDEZKO BOZKA ESKATZEKO INPRIMAKIA BETE
Posta bidezko bozka eskatu nahi duen pertsonak inprimakia bete eta behin sinatu ostean Correos-eko edozein bulegotan pertsonalki aurkeztu behar du, bere burua identifikatuz. Nortasun agiria aurkeztu beharko du, ez du fotokopiak balio, eskaera egiten duen pertsona bera dela ziurtatzeko.
OHAR GARRANTZITSUA: Posta bidezko bozka behin eskatuta EZIN DA dagokion mahaian bozkatu

2. Correosek dokumentazio guztia Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko du. Honek, ondoko dokumentazioa gutun ziurtatuz eskatutako helbidera edo, honen ezean, erroldan agertzen den helbidera bidaliko du:

  • Boto-paperak eta bozka gutun-azalak, honetan EH Bilduren boto-papera sartuko dugu.
  • Errolda-ziurtagiria.
  • Bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea agertzen den gutun-azal bat.
  • Azalpen orria.

Dokumentazio zuzenean jaso behar du, horretarako bere nortasuna ziurtatuz. Etxean ez balego, dagokion Correos bulegora joan beharko luke pertsonalki jaso dezan.

3. Bozka
Behin dokumentazioa jasota:

  • Boto-paper bakoitza dagokion gutuna-azalean sartuko du gutun-azala itxiz.
  • Itxita dauden bozka gutun-azalak eta Errolda Ziurtagiria bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea daraman gutun-azalean sartuko ditu.
  • Gutun ziurtatuz dokumentu guztia bidaliko du, bozka egunaren aurreko hirugarren eguna baino lehen (ekainak 22).

OHAR GARRANTZITSUA: Gutun arruntez bidalitako bozka, gutun ez ziurtatua, bozka baliogabea izango da.

Mohamed Abdelaziz heriotzaren aurrean gure dolumina

Mohamed Abdelaziz, Fronte Polisarioko Idazkari Nagusia eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren lehendakaria hil egin da. Saharako herriaren eta bere eskubideen aldeko konpromisoa berretsi eta Mohamed Abdelazizen borroka eredugarria azpimarratu nahi ditugu.

Mohamed Abdelaziz, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren lehendakari eta Fronte Polisarioko Idazkari nagusiak 1968an ekin zion bere herriaren askatasunaren aldeko borrokari eta 1973 Fronte Polisarioko sortzean parte hartu zuen. 1978tik Fronteko Idazkari Nagusia izan da eta Saharako herriaren eskubideen eta Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka eredugarriaren adierazle nagusi izan dugu.

Bere herriaren eskubideen aldeko borrokalari nekaezinak utzi gaituen egunean gure doluminak adierazi nahi dizkiogu Saharako herriari eta Fronte Polisario osoari.

EH Bildu

Mohamed Abdelaziz, Fronte Polisarioko Idazkari Nagusia eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren lehendakaria hil egin da. EH Bilduk Saharako herriaren eta bere eskubideen aldeko konpromisoa berretsi eta Mohamed Abdelazizen borroka eredugarria azpimarratu nahi ditu.

Mohamed Abdelaziz, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren lehendakari eta Fronte Polisarioko Idazkari nagusiak 1968an ekin zion bere herriaren askatasunaren aldeko borrokari eta 1973 Fronte Polisarioko sortzean parte hartu zuen. 1978tik Fronteko Idazkari Nagusia izan da eta Saharako herriaren eskubideen eta Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka eredugarriaren adierazle nagusi izan dugu.

Bere herriaren eskubideen aldeko borrokalari nekaezinak utzi gaituen egunean EH Bilduk bere doluminak adierazi nahi dizkio Saharako herriari eta Fronte Polisario osoari.

– See more at: http://ehbildu.eus/eu/albisteak/9785-mohamed-abdelazizen-heriotzean#sthash.OTr05J7r.5L6O27Ji.dpuf

Mohamed Abdelaziz, Fronte Polisarioko Idazkari Nagusia eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren lehendakaria hil egin da. EH Bilduk Saharako herriaren eta bere eskubideen aldeko konpromisoa berretsi eta Mohamed Abdelazizen borroka eredugarria azpimarratu nahi ditu.

Mohamed Abdelaziz, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren lehendakari eta Fronte Polisarioko Idazkari nagusiak 1968an ekin zion bere herriaren askatasunaren aldeko borrokari eta 1973 Fronte Polisarioko sortzean parte hartu zuen. 1978tik Fronteko Idazkari Nagusia izan da eta Saharako herriaren eskubideen eta Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko borroka eredugarriaren adierazle nagusi izan dugu.

Bere herriaren eskubideen aldeko borrokalari nekaezinak utzi gaituen egunean EH Bilduk bere doluminak adierazi nahi dizkio Saharako herriari eta Fronte Polisario osoari.

– See more at: http://ehbildu.eus/eu/albisteak/9785-mohamed-abdelazizen-heriotzean#sthash.OTr05J7r.5L6O27Ji.dpuf

Josu Estarrona Alternatibako kideak beteko du Legebiltzarrean Hasier Arraizen inhabilitazioaren ondorioz hutsik geratu den kargua

Josu Estarrona Elizondok (Gasteiz, 1981) beteko du Hasier Arraizen inhabilitazioaren ondorioz EH Bildu legebiltzar-taldean hutsik geratu den kargua. Arraizek legebiltzarkide izateari utzi egin zion pasa den astean eta Estarrona izango da haren ordez sartuko dena.

Estarrona Alternatibako Koordinakunde Nazionaleko kidea da, eta koalizioaren egitura politikoan zein Gasteizko legebiltzar-taldean eta jardun du orain arte. Musikologian lizentziatua, legebiltzarkide berriak goi mailako titulazioa du zeharkako txirula espezialitatean eta Altsasuko Musika eta Dantza Patronatuko zuzendaria izan da. Halaber, Eusko Ikasketen espezialitatean graduondokoa du, giza, gizarte eta natur zientzietan.

EH Bildu

Emancipatiba: XXI. mendeko sozialismoa. Beñat Irasuegi eta Gorka Julio

Emancipatiba Alternatibaren formakuntza politikorako eskolaren azken saioan, XXI. Sozialismoa: Teknologia, Kooperatibismoa eta Komunismo banatua titulupean, joan den maiatzaren 20an egin genuen gure Donostiako egoitzan. Sozialismoen bigarren atal honetarako (aurrenekoa Gorka Etxebarria Dueñasekin egin genuen) Beñat Irasuegi eta Gorka Julio hizlari izan genituen. Hona hemen saioak emandakoa bideoan.

https://pbs.twimg.com/media/Ci673BcXEAAENlF.jpg

https://pbs.twimg.com/media/Ci6sAWCWYAEFgIw.jpg

https://pbs.twimg.com/media/Ci6sAWCWYAEFgIw.jpg

https://pbs.twimg.com/media/Ci6sBdLWkAIg1Eu.jpg

https://pbs.twimg.com/media/Ci6W1MGXAAIHqIj.jpg

https://pbs.twimg.com/media/Ci6W1PaWUAE0mUX.jpg

https://pbs.twimg.com/media/Ci6W1PgWEAAi1f7.jpg

https://pbs.twimg.com/media/Ci6W1N8XAAAU5EQ.jpg

X