2016ko Azaroa

Alternatibaren Batzar Nazionala eta «Juan Puerto Morcillo, de Calamonte a Arangoiti» dokumentalaren emanaldia

Larunbat honetan, azaroak 5, Alternatibak bere Batzar Nazionala ospatuko du, besteak beste, Koordinakunde Nazional berria izendatu eta EAEko hauteskundeen emaitzak eta horien osteko egoera politikoaren inguruko eztabaida egingo da, hala nola, euskal ezker subiranistaren eraldatzea ahalbidetzeko hausnarketa sakona ere burutuko dugu. Azkenik, eta TTIParen kontra deitutako mobilizazioak babestu aurretik, "Juan Puerto Morcillo, de Calamonte a Arangoiti" dokumentala eskainiko dugu, Euskal Herriko militante ezkertiarraren bizitzan oinarritutakoa.

http://alternatiba.net/idazlanak/5926/alternatibaren-batzar-nazionala-eta-juan-puerto-morcillo-de-calamonte-arangoiti-dokum

Alternatibak Bergako alkatearen atxiloketa salatu eta bere elkartasuna bidali die Katalunia aske eta justuagoa eraikitzeko borrokan ari direnei

Alternatibak Bergako alkate Montse Venturosen atxiloketa salatu du, eta gainbeheran dagoen erregimenaren izenean prestatutako jazarpen politikoa delako. Aldi berean, udal agintariaren jokaeraren tinkotasuna, erabakitasuna eta koherentzia txalotu ditu, subiranotasun osoaren bidean bakeari helduta lan egiten duen herri baten eskubideak zapaldu nahi dituen eskakizun judizial inkisitorialak desobeditu dituelako.

http://alternatiba.net/idazlanak/5928/alternatibak-bergako-alkatearen-atxiloketa-salatu-eta-bere-elkartasuna-bidali-die-kat

Matute: «PP-PSOE-Ciudadanos-ek garrantzi eza duten lekuetan bakarrik da posible aldaketa: Euskal Herria eta Kalalunia»

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren diputatu Oskar Matuteren partehartzea MAriano Rajoyren inbestiduraren osoko bilkuran, bere alderdiaren azken 137 urteetako historia saldu duela PSOEri leporatzeko. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5918/matute-el-cambio-solo-es-posible-donde-pp-psoe-cs-van-hacia-la-irrelevancia-euskal-he

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan 16/10/02

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen laburpena ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan. Besteak beste, Mozal Legearen bitartez ezarritako izunak, Foronda aireportuaren inguruko eztabaida, Podemos-Madril Espinar karguaren pisuaren salmenta, Sanchezen kontrako El Paisen editoriala izan zituzten hizpide.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5930/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-qmec-de-etb

Europa, lotsaren aterpe

Nire belaunaldian, gerra bizi ez badugu ere, zorigaitza eta ezbeharra ezagutu izan dugu gure agure eta atsoen bitartez. Ondo gogoratzen dut nire amamak lehien zeuden bi bando desberdinetan hil ziren bere bi anaien historia kontatzen zuenean, edota maitatutako asko erbesteratu behar izan zirenen oroitzapenak ere. Zorionez azken hauek ongi etorriak izan ziren joandako herrialdeetan. Eta istorio horiek gogora ekarriz, garapenezko Europa honekin lotsa gorria sentitzen dut. Mende bat beranduago, proiektu erraldoiak egiteko baliabide infinitu dituen Europa, baina gerratik ihesi dabilen eskubideak bermatzeko aldiz ez. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5921/europa-refugio-de-la-verg%C3%BCenza

Matute Segurtasun Nuklearreko kontseiluko presidenteari: Ziurtatu dezakezu Garoña zabalik mantentzeak ez dakarrela arriskurik herritarrentzat?

Ondo legoke, presidente jauna, Garoñako zentral nuklearraren bitarteko teknikoak aipatzearekin batera -zuk egin bezalaxe-, adibidez, itxieraren momentuan Espainiako sare elektrikoari egiten zion ekarpen txikiaz ere aritzea, guztiz alderagarria. Ondo legoke ere, bere ezaugarri teknikoekin batera, 2006. urtean Estatu Espainoleko zentral nuklear zahar eta zaharkituena bihurtu ez ezik, Fukushimaren garai, diseinu eta eraikitze material berdinekoa dela ere aipatzea. 

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5907/matute-al-presidente-del-consejo-de-seguridad-nuclear-%C2%BFpuede-aseverar-que-no-hay-ries

2016ko Azaroa

Alternatibak zuzendaritza talde berria aukeratu du hurrengo 3 urtetarako

Alternatibak bere Batzar Nazionala egingo du Bilbon, hauteskundeen osteko testuinguru politikoa zein ezker subiranistaren etorkizunaren inguruko irakurketak eztabaidatu ez ezik, bere Koordinakunde Nazionala (zuzendaritza taldea) berritzeko. Aho batez (%96ak alde bozkatu du eta %4a abstenitu egin da) onartu da aurkeztutako taldea. Koordinakundea eguneko erabakiak hartzeko ardura dauka, etae Batzarrak onartutako estretegia martxan jarri.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/5933/alternatibak-zuzendaritza-talde-berria-aukeratu-du-hurrengo-3-urtetarako

Kolonbiako gaurkotasun politikoaren inguruko doku-foruma antolatu dugu Gasteizen

Hurrengo azaroaren 15ean, Alternatiba bere 'Doku-forum' zikloaren barnean emanaldi berria egingo du 'Kolonbia, ezezkoaren ostean zer?' lemapean Gasteizen. TV CONTRAVÍA Kolonbiako giza eskubideen kulturaren aldeko telebista alternatiboak ekoiztutako 'La hora de la paz' dokumentalaren proiekzioarekin hasiera emango diote saioari. Dokumentalak gatazka armatuaren gaurkotasuna jaso ez ezik, ondorengo eztabaidaren abiapuntu izango da, non parte-hartzaileek Kolonbiako egungo egoera politikoaren inguruko ikuspuntuak eta gogoetak partekatu ahal izango dituzten. 

http://alternatiba.net/idazlanak/5951/alternatiba-arabak-kolonbiako-gaurkotasun-politikoaren-inguruko-doku-foruma-antolatu-

Fatuarte: «Erronka gehiago ditugu lorpenak baino, baina azken hauek dira ibilbide berean aurrera egiteko indarrak ematen dizkigutenak»

Apustu hau 2011n gorpuztu zen, Euskal Herria Bildu koalizioa sortu zenean. Horretan jarri genituen gure indarrak, herri honetako eskubide sozial eta politikoetan sakontzeko. Eta gaur, 5 urte beranduago, euskal ezkerraren erreferente izaten jarraitzen du, hauteskundeen emaitzek berretsi duten bezala. Edonola ere, badakigu erronka handia dugula aurretik. Izan ere, proiektu honen bidez herritar gehiagorengana heldu behar gara. EH Bildu etorkizun sinesgarri bat eskaintzeko gai izan behar da; pertsonen duintasuna, berdintasun efektiboa eta gizarte eskubideak politikaren ardatz izango dituena, eta erabakitzeko eskubidearen bidez martxan jarriko dituena, herritarren boteretzeaz gainera.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/5934/fatuarte-erronka-gehiago-ditugu-lorpenak-baino-baina-azken-hauek-dira-ibilbide-berean

Urrea PSOEren krisiaz, memoriaren egunaz, AEBetako hauteskundeaz eta EAEko akordioez ETB2n

Alternatiko kide eta Euskal Herria Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko 16/11/8ko "En Jake" saioaren eztabaida politikoan eginiko hitzartzeen laburpena, besteak beste, PSOEren krisia, memoriaren eguna, AEBetako hauteskunde, EAEko akordioen edota Irastorza atxiloketaren inguruan.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5943/urrea-habla-de-la-crisis-del-psoe-el-d%C3%ADa-de-la-memoria-las-elecciones-en-eeuu-y-pacto

Korrikalariak

Jakin badakigu nolakoa den Behobia, bestelakoa ezin izan baina hobe, hobetu daiteke. Hartu ala utzi. Eta berriz ere hartzea erabaki nuen, oraingoan dortsala barne. Azken urteotan nire bizkarrean hartu ditut Sahara, Egunkaria, Katalunia edo presoen aldeko eta AHTaren edo errauskailuaren kontrako irudiak. Aurten Gure Esku Dago-ren zapia jantziko dut, egun batzuk lehenago Pasaiko Badia inguratzeko ere jantzi genuena.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5940/korrikalariak

Nire patroi gaixoa

Baina 'Patroi Jaunak' gogoratu beharko zenukete 'gutxiago ordaintzeko' 80ko hamarkadan zuek diseinatutako zerga-sistema dela. Eta horixe bera da zuen amorrualdien atzean ezkutatzen dena; gutxiago ordaintzearekin ez zarete jada konformatzen, orain zuzenean ez zenukete ezer ordaindu beharko, ez zerga, ez soldata ez beste ezer. Eta jakin badakit, orokortzea gaizki dagoela baina zera esango dut, ezagutu ditudan enpresari onek aspaldi utzi zituzten patronal horiek. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5931/pobrecito-mi-patr%C3%B3n

Aitor Miguel: «Ulertezina da Garoñaren itxieran lehen indar izan den hirian energia nuklearraren defendatzaile bat hizlari izatea»

Alternatibako kide eta EHBilduren Gasteizko zinegotzi Aitor Miguelek hiriburuan ospatuko den Itun Berdea Topaketaren itxiera hitzaldia energia nuklearraren defendatzaile sutsua egingo duela salatu du. Miguelek, bere taldearen izenean "elkarretaratzea bertan behera uzteko eskatu dio EAJko alkate Urtarani, lotsagarria dela" azpimarratuz. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5947/aitor-miguel-c%C3%B3mo-se-explica-que-el-ponente-sea-un-defensor-de-la-energ%C3%ADa-nuclear-en-

2016ko Azaroa

Alternatibak zaintza sektoraren egoera aztertuko du Bizkaiko erresidentzietako greba hizpide

Hurrengo azaroaren 22an, asteartea, 18:30etatik aurrera Alternatibak hitzaldi irekia antolatu du bere Bilboko egoitzan (Casilla plaza 6, behealdea) zaintza lanaren, ikusezintasun egoera iraunkorrean eta feminizatua dagoen sektorea, egoera larria aztertzeko. Bizkaiko nagusientzako erresidentzia eta eguneko zentroetako langileen greba da gaia berriro ere mahai gainean jarri duena.

http://alternatiba.net/idazlanak/5990/alternatibak-zaintza-sektoraren-egoera-aztertuko-du-bizkaiko-erresidentzietako-greba-

Matute: «Babes dezagun pertsona orok duela hezkuntza sistema publiko, laiko, doako eta parekide baterako eskubidea»

Oso argi diogu ez gaudela hazkuntza arloko itun nazional (estatal) baten alde. Ez dugu LOMCE, LOE, LOGSE edo parekorik nahi, izan ere, guzti horiek dakartena zentralizazioa, uniformizazioa eta errealitate anitzen ukapena baino ez da. Guzti hori dago, tamalez guretzao, Espainiako estatuan.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5978/matute-%C2%ABdefendemos-que-toda-persona-tiene-derecho-un-sistema-educativo-p%C3%BAblico-en-eus

Gure kide Alba Fatuarteren parte-hartzea Bilbo Hiriaren eztabaida politikoan – 16/11/16

Gure kide Alba Fatuartek parte hartu izan du gaur goizean Bilbo Hiria irratian eginiko eztabaida politikoan, espazio publikoaren erabilera eta Hiri Antolaketarako plan orokorrak dakarren parte hartzea hizpide. Hona hemen entzungai. EH Bilduren iritziz 2010 onartutako espazio publikoaren ordenantza bertan behera utzi beharko litzateke. Udalberriren iritziz ordenantzak eskubideak  urratzen ditu esaterako kalean biltzea mugatzen du.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/5976/gure-kide-alba-fatuarteren-parte-hartzea-bilbo-hiriaren-eztabaida-politikoan-161116

Mexikotik dator notizia

1994. Mexiko ustez otzandu eta baretu batean, Salinas de Gortadi presidente neoliberalak sinatu berria du TLCAN- NAFTA ituna. Amaitutzat ematen  da Pancho Villa eta Emiliano Zapataren iraultzaren hondarrean Lázaro Cárdenasek baliabide energetiko eta indar produktibo nagusiak nazionalizatuta eraikitako ongizateko estatu paternalista eta abertzalea. Kapital transnazionalei (eta bertako oligarkiei) parez pare irekitzen zaizkio ateak ondare nazionalak pribatizatzeko eta ustiatzeko. Supituki, Emiliano Zapata ikur Lacandona oihanetik beren buruak mozorrotuta daramaten indigenek osaturiko armada batek (EZLN) San Cristóbal de las Casas bere egiten du, Lurra eta askatasuna! aldarri.

http://alternatiba.net/idazlanak/5982/mexikotik-dator-notizia

Salgado: «Zaurgarritasun oso larrian dauden nerabeak dira eta lehen mailako inbertsio publiko eta soziala behar dute»

“Zaurgarritasun oso larrian dauden nerabeak dira eta lehen mailako inbertsio publiko eta soziala behar dute. Arazo honen irtenbidea ez da inoiz helduko isolamendua handituz”, azpimarratu du Alternatibako kide eta EH Bilduko batzarkide Luis Salgadok. Gaia erantzukizunez jorratzeko konpromisoa hartu du koalizioak eta sentsazionalismoa saihesteko deia egin die eragile guztiei.

http://alternatiba.net/idazlanak/5966/salgado-%C2%ABzaurgarritasun-oso-larrian-dauden-nerabeak-dira-eta-lehen-mailako-inbertsio-

Josu Estarrona-Maria del Rio: «Independentismoa lanabesa izan daiteke burujabetza lortzeko»

Nazio Batzarra egin berri du Alternatibak. Abagune politikoaz eta aurrera begirako ildoez eztabaidatzeaz gain, Nazio Koordinakundea osatuko duten bederatzi kideak ere hautatu zituzten Bilbon egindako batzarrean. Batzorde eragile hori osatuko duten erdiak baino gehiago berriak dira ardura horretan. Hori da, esaterako, Maria del Rio (Bilbo, 1982) eta Josu Estarronaren kasua (Gasteiz, 1981). Del Rio zuzendaria izan zen Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politiketako sailean, eta Estarrona Eusko Legebiltzarreko kidea da.

http://www.berria.eus/paperekoa/1761/006/001/2016-11-12/independentismoa_lanabesa_izan_daiteke_burujabetza_lortzeko.htm

2016ko Urria

Alternatibak Hassanna Alia ekintzaile sahararra zoriondu du azkenean errefuxiatu politiko izaera aitortu diotelako

Alternatibatik Hassanna Alia ekintzaile saharauia zoriondu nahi dugu gaurko garaipenaren handiarengatik, bost urteko borroka luzearen ostean, Espainiako Auzitegi Nazionalak aitortu dio azkenean asilo politikorako duen eskubidea. Izan ere. Izan ere, bere delitu bakarra beren eskubideen eta Saharako herriaren askatasunaren alde lan egitea izan da.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/5839/alternatibak-hassanna-alia-ekintzaile-sahararra-zoriondu-du-azkenean-errefuxiatu-poli

Asier Vega: 18. eserlekua EH Bildurengatik lanean egon diren guztiena da

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren Bizkaiko korodinatzaile Asier Vegaren hitzak 18. eserlekua lortu eta gero, iralaren 25eko bozetan lanean egondako lagun guztiei esker lortutakoa dela gogoratuta.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5846/asier-vega-este-esca%C3%B1o-es-de-la-gente-que-ha-trabajado-por-eh-bildu

Fatuarte PNVri: Hain zaila da aitortzea Kukutza bortizki desegitea gaizki egon zela?

Errekaldeberriz auzo elkarteak Bilboko udalbatzan esan du, Kukutza eraitsi eta bost urtera, udalak auzoarekin duen zorra kitatzeko ordua dela. Gaztetxearen orubean babes ofizialeko etxebizitzak eraiki daitezela eskatu dute. Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotzi Alba Fatuartek irmo hitz egin dio alkateari eta PNVri: Hain zaila da aitortzea Kukutza bortizki desegitea gaizki egon zela?

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5827/fatuarte-al-pnv-%C2%BFtan-dif%C3%ADcil-es-reconocer-que-desmantelar-brutalmente-kukutza-estuvo-

Matute: Ate birakariak dira politika espainiarra apaintzen duten errealitatea

Alternatibako kide eta Madrilgo Kongresuan EH Bilduren diputatu Oskar Matuteren parte-hartzea ate birakarien ezabapenari dagokion legez besteko proposamenaren harira. Matutek aitortu duenez, jarduneko gobernuaren huts egiteak ez du ustekabean harrapatu, beste behin "demokraziarekiko duten nazka" agerian utzi dutela bermatuz. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5823/matute-las-puertas-giratorias-son-la-realidad-que-adornan-la-pol%C3%ADtica-espa%C3%B1ola

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen laburpena ETB2ko QMEC saioko eztabaida politikoan. Besteak beste, Gürtel epaiketaren hasiera, EAEn gobernua osatzeko negoziazioak eta Black txartelak izan zituzten hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5841/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-qmec-de-etb

Diana Urreak hauteskundeen emaitzak aztertu ditu En Jake saioan

Alternatiko kide eta Euskal Herria Bilduren Irailaren 25eko bozetarako Bizkaiko zerrendakide Diana Urrea hauteskundeen emaitzak aztertzeko ETB2ko En Jake saioan izan da.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5814/diana-urrea-analiza-los-resultados-del-25s-en-el-programa-en-jake-de-etb2

2016ko Urria

Diario Vasco: zure hitzak salatzen zaitu

Diario Vascok gatazkaren garaia amaitu nahi du «derrota absoluto y sin misericordia» batekin, bainan ez da horrelakorik ematen, bainan horrelakoa nahi du. Eta horretarako erabakitzeko ahalmena ere kendu nahi dio ETAri: borroka armatuaren desagerpena ez da izan beraren kabuz hartutako erabakia, baizik eta «Estado de Derecho»-k lortu duen derrota. Duela bost urte lortu zuen garaipena, edo duela bost urte ETAk erabaki zuen uztea?

http://www.alternatiba.net/idazlanak/5893/diario-vasco-zure-hitzak-salatzen-zaitu

Diana Urrea Telebilbaoko eztabaida politikoan, Altsasun gertatutakoaren inguruan

Alternatiko kide eta Euskal Herria Bilduren legebitlzarki ohi Diana Urrea TeleBilbaoko "La Kapital" Joseba Solozabal-ek gidatutako eztabaida politikoan eginiko hitzartzeen laburpena, besteak beste, Altsasun Guardia Zibilarekin gertatutako auziaren inguruan.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/5874/diana-urrea-habla-acerca-de-los-hechos-de-altsasu-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-de-telebilb

Dena eraikitzeke

Herri honek ez du askatasuna nahi bere ikurrina edo ereserkiak aldarrikatzeko. Ez ditugu herri honen eskubideak babesten folklorea dela medio edo apeta abertzale batengatik. Burujabetza biziraupen kontua da. Zer egin dezakegu Gasteizko legebiltzarrak frackingarengatik babesteko legea onartzen duenean eta Madrilek bertan behera uzten duenean? Zer egin dezakegu desjabetzeak geldiaraziko zituen etxebizitza eta alokairurako eskubidea bermatzen zuen legea desegiten digutenean?

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5855/todo-por-construir

Ustelkeria sistemikoa

Onartezina da, baita zekena eta arbuiagarria ere, boterean ezarritako dorreetatik lan publiko gisa jantzitako porlanaren truke aberastasuna pilatzen jarraitzen duen jendea egotea, beren mozkina helburu bakarra dutela, aldi berean gosea eta bazterketa soziala pairatzen duten pertsonak daudela. Haiek dira boterea noren esku egon behar den eta legealdi bakoitzean zer egin behar duten.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5866/la-corrupci%C3%B3n-sist%C3%A9mica

Bardeetako ariketa militarrei buruzko azalpenak eskatu dizkiogu Espainiako defentsa ministroari

Oskar Matutek Espainiako gobernuari eskatu dio “tiro eremua desegin dezala behin betiko. Horrela, Nafarroak lur eremu hori guztia berreskuratuko luke eta gizartearentzat hobea den erabilpena emango lioke. Onuragarria litzateke gizartearentzat”. Gogoratu duenez, “urte gehiegi igaro dira Parke Naturala eta Biosfera Erreserba militarren mesedera erabiltzen dutenetik. Nafarroako herritarren interesen aurka erabiltzen ari dira beraz. Eta hori onartezina da”.

http://alternatiba.net/idazlanak/5864/ehbilduk-bardeetako-ariketa-militarrei-buruzko-azalpenak-eskatu-dizkio-espainiako-def

«Juan Puerto, de Calamonte a Arangoiti», dokumentalaren aurrerapena

Alternatibako kide Juan Puerto Morcilloren ibilbide militantea hizpide duen dokumentalaren aurrerapena da hau. Filmak bere bizitza eta kontzientzia-hartzea laburtzen du, eta aldi berean, zeharka bada ere, duela 8 urte martxan jarritako alderdi ezkertiar eta subiranistaren, Alternatiba beraren, bidea markatzen duten ildo politikoaren isla da. Omenaldia ere bada, Juan berari eta, bere moduan, garai zailetan beren ideiengatik borroka egin zuten guztiei ere. Izan ere, gaurko eta biharko militanteentzat eredugarriak dira.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/5892/trailer-del-mediometraje-juan-puerto-de-calamonte-arangoiti

X