2013ko Abendua

Alternatibak Abortuaren Legearen erreformaren emakumeen oinarrizko eskubideen kontrako eraso basatia salatu du

Alternatibako bozeramaile nazional Amaia Agirresarobek salatu du, Justizia ministro Alberto Ruiz Gallardonek azkenean Ministroen Kontseilura eraman duen Abortuaren Legearen erreforma “basati eta atzeragarria”: “emakumeen oinarrizko eskubideen kontrako eraso basatia da hau; gure bizitzaren, gorputzaren, sexualitatearen eta amatasunaren inguruan erabakitzeko ahalmenaren atzerakada larria”.

http://alternatiba.net/idazlanak/3142/alternatibak-abortuaren-legearen-erreformaren-emakumeen-oinarrizko-eskubideen-kontrak

Oskar Matute: Orain guri ere jazartzen zaizkigu, baina halakoa da hausturarako apustua

Aitziber Laskibar Lizarribar BERRIAko kazetariak Oskar Matute Alternatibako bozeramaileari eginiko elkarrizketa alderdiaren bosgarren urtemugaren harira. Hona hemen, hitzez hitz, egunkariak gaur argitaratutakoa: Betiko hitz jario arin eta osoa du Matutek (Bilbo, 1972). Ondo mamituta dauka ezkerraren diskurtsoa, eta gai da edozein galderari segurtasun osoz erantzuteko…

http://alternatiba.net/idazlanak/3128/oskar-matute-%C2%ABorain-guri-ere-jazartzen-zaizkigu-baina-halakoa-da-hausturarako-apustua

Alternatibak laguntza sozialak jasotzen dituztenak gaizkileekin alderatzea leporatu dio Aburtori

Alderdi ezkertiarretik Aburtori eta Eusko Jaurlaritzari leporatu diete “diktadurako alferren eta gaizkileen legea berpiztu nahi izatea, langabeak zigortuz”. Gainera, Matutek galdetu du zer nolako zerbitzu publikoak eskaini nahi dituzten honen bidez, eta egun lanpostu hauetan dauden zenbat pertsona kaleratuko dituzten, “nola ahalbidetuko du sailburuak laguntza sozialen jasotzaileek lana topatzea horrelako neurriek lanpostu gehiago suntsituko eginak diruditenean?

http://alternatiba.net/idazlanak/3134/alternatibak-laguntza-sozialak-jasotzen-dituztenak-gaizkileekin-alderatzea-leporatu-d

Petro ez doa inora

Duela hilabete batzuk Kolonbian herri manifestazio handiak antolatzen ari dira herriak jasan beharreko egoera ekonomiko, sozial eta politiko txarrari irtenbideak eskatzeko. Lerro hauek idazten diren bitartean, Bogotan inoiz gogoratutako mobilizazio handienetako bat gertatzen ari da Gustavo Petro, zilegitasun osoz aukeratua izan zen alkatea babesteko.

http://alternatiba.net/idazlanak/3121/petro-ez-doa-inora

Oskar Matutek EAEko legebiltzarkideen pribiligioekin bukatzea eskatu du Madrilgo Kongresuan

Abenduaren 10eko Kongresuko plenoan, Gizarte-segurantzaren Lege Orokorra aldatzeko Eusko Legebiltzarraren proposamena eztabaidatu zen, Euskal Autonomi Erkidegoko legebiltzarkidei dituzten pribiligioak kentzeko helburuarekin. Pasa den urteko maiatzean Euskal ganberak aho batez onartutako ekimen hau, Oskar Matutek defentadu zuen, beste taldeetako ordezkariekin batera. 

http://alternatiba.net/idazlanak/3139/oskar-matute-defiende-en-el-congreso-la-eliminaci%C3%B3n-de-privilegios-para-los-y-las-par

Makhno ez dago (eta ez du inork espero)

Ukrainak bere historia bi inperioen artean bizi izan du. Otomandarrak, poloniarrak eta Austriar-Hungariarrak, Errusiako Tsarrak eta prusiar Alemania, Hitlerren Alemania eta Sobietar Batasuna, eta orain, Alemania eta bere kohortea Putin eta Errusiaren kontra. Ukrainia ekialdeko garautegia da, Itsas Beltzari sarbide pribilegiatua duena, eta ekialde hurbilaren aberastasunei oinarrizko igarobidea Europako zentro eta iparrarentzat. Guztia dauka, Gengis Kanen garaitik, desiratua, irrikatua eta inbaditua izateko. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3116/makhno-ya-no-est%C3%A1-ni-se-le-espera

Diana Urrea: Lankidetzaren gaineko murrizketek gizarte eraldaketan kalte handia egin dute

Alternatibako kide eta EHBildu taldeko legebiltzarkide Diana Urrearen parte-hartzea, Rosa Cándida Alas Las Vueltas udalerriko alkatesaren agerraldiaren harira, El Salvadorreko FMNLren lehen legealdiko esperientzian oinarrituz, zein metodologia izan daitekeen aproposa komunitatearekin memoria historikoa lantzeko orduan azaltzeko. Urreak, bere parte-hartzearekin bukatzeko eraldatze sozialean lankidetzaren esparruko murrizketen ondorioz atzera emandako pausoak deitoratu ditu eta bide batez, berriro ere, herritar globalaren pintzipioak eta herrien arteko elkartasuna aldarrikatu ditu.

http://alternatiba.net/idazlanak/3124/diana-urrea-lankidetzaren-gaineko-murrizketek-gizarte-eraldaketan-kalte-handia-egin-d

2013ko Abendua

Din, dan, don, karitate on

Ez da zuzena, karitatiboak eta asistentzialistak izaten erakusten diegulako, limosna ematen. Ez al litzake interesgarriagoa izango eskubideak aldarrikatzen erakustea? Instituzio publikoetara hurbilduz, hauei dioten beldurra urrunduz, euren zerbitzura dauden tresnak direla irakatsiz eta ez menperatzen gaituzten erakundeak. Zilegi ez den zerbait aldatu nahi dutenean, nola eta nora zuzendu behar diren irakatsi behar diegu. Ekimen aldarrikatzaileak abian jarri ditzaketela erakutsi. Azken finean, haien burujabetzea sustatu.

http://alternatiba.net/idazlanak/3157/din-dan-don-karitate

EHBilduk Melillako hesi labanadunen aurkako ekimena aurkeztu du Legebiltzarrean

"Ekimen honekin gure helburua da euskaldunon ordezkari den erakundeetako batek sendo arbuiatu dezala Raxoiren politika xenofoboa. Aurpegira esan behar diogu bere helburu bakarra dela pertsona jakin batzuk baztertzea eta pertsona horien giza eskubideak fisikoki ere jipoitzea", azaldu du Diana Urrea legebiltzarkideak.

http://alternatiba.net/idazlanak/3162/ehbilduk-melillako-hesi-labanadunen-aurkako-ekimena-aurkeztu-du-legebiltzarrean

Alternatibak salatu du EPPK-k eginiko urratsaren aurrean bakea oztopatu besterik nahi ez dutenen jarrera

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek, Eusko Preso Politikoen Kolektiboak joan den asteburuan zabaldutako agiriaren aurrean hainbat eragile politiko eta instituzionalek agertutako jarrera salatu du, ez ikusiarena egin edota gaitzetsi egin dutelako; “bitxia da ikustea nola normalizazio politikoaren aldeko eta eragindako minaren aitortza jakina egiten duen adierazpen batek jende bat gogaitzeraino heldu daitekeela, agerian gelditu dela askok gatazka iraunarazi nahi dutela konponbidearen alde lan egin beharrean”.

http://alternatiba.net/idazlanak/3160/alternatibak-salatu-du-eppk-k-eginiko-urratsaren-aurrean-bakea-oztopatu-besterik-nahi

Abortuaren Lege aurreproiektua lehenbailehen atzera botatzeko exijitu du Gipuzkoak

Azaldutako erreformak, emakumeoi 30 urte baina gehiagotan borrokan lortzea kosta zitzaigun eskubide baten aurkako atentatu zuzen eta larria suposatu du: gure bizitza sexual eta erreproduktiboan erabakitzeko eskubidea izatea, tutela eta jarraipenik gabe. Erreforma honek hori kendu eta infantilizatu egiten gaitu emakumeok, abortatu ahal izateko, beste batzuekiko dependentzia ezarriz. Hala, emakumeon gorputzak Estatua eta medikuntzak interbenitutako erreproduzio hutsera murriztu ditu.

http://alternatiba.net/idazlanak/3151/abortuaren-lege-aurreproiektua-lehenbailehen-atzera-botatzeko-exijitu-du-gipuzkoako-f

Alternatibak EAJren proposamenaren ibilbide falta azpimarratu du, erabakitzeko eskubidea ukatzen dutenekin akordioak egiten dituenean

Alternatibaren bozeramaile nazional Oskar Matutek, EAJk gaur Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako autogobernua gaurkotzeko proposamenaren ibilbide falta azpimarratu du, “euskaldunon borondate politikoari ahotsa eman nahi diola” esaten duen aldi berean, “gure subiranotasuna ukatzen dutenekin akordioak egiten dituelako”. Matutek deitoratu du “Ibarretxe Planarekin gertatutakoaren ondorioz ezer ikasi ez izana”, garai horretan PP eta PSOErekin akordioak egitea ezinezkoa dela baieztatu zelako, haiek izan baitira beti Euskal Herriaren autodeterminazioaren bidea oztopatu nahi izan duten lehenak”.

http://alternatiba.net/idazlanak/3153/alternatibak-eajren-proposamenaren-ibilbide-falta-azpimarratu-du-erabakitzeko-eskubid

2014ko aurrekontuen bidez EAJk, PSEk eta PPk gutxiengo pribilegiatua babestearen aldeko hautua egin dute

EAJk, PSEk eta PPk osatutako "kapitalaren hirukoak" hitzartu dituen aurrekontuen kontra agertu da EH Bildu Legebiltzarrean, hiru alderdi horiek "gutxiengo pribilegiatua, errentetatik bizi eta krisi garaian ere etekinak pilatzen dituztenak, defendatzea aukeratu dutelako", Oskar Matutek salatu duenez. EH Bilduk, ordea, gehiengoaren ondoan egotea erabaki du, langileriaren ondoan.

http://alternatiba.net/idazlanak/3164/2014ko-aurrekontuen-bidez-eajk-psek-eta-ppk-gutxiengo-pribilegiatua-babestearen-aldek

Hondurasko hauteskundeetako iruzurraren kronika

Maite Elizondo Alternatibaren Koordinakunde Nazionaleko kideak eginiko kronika iragan azaroan Hondurasko hauteskundeak eta giza eskubideak ikuskatzeko antolatutako nazioarteko taldeak (EHNE-Bizkaia, STEE-EILAS, VSF, Mundubat, Bizilur, Puentes no Muros, Alternatiba, EHBildu, COAG) eginiko lanaren inguruan. (testua gazteleraz baino ez dago, barkatu eragozpenak)

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3165/cr%C3%B3nica-del-fraude-electoral-en-honduras

2013ko Azaroa

Lotuz: Alternatibaren Bizkaiko Topaketak Lanestosan

Lanestosako Alternatibak topaketa irekiak antolatu ditu azaroaren 23an, larunbata, tokiko militantziaren inguruan eztabaidatzeko. Alternatibaren Bizkaiko asanblada guztietako ordezkariak izango dira bertan, sistemaren bidegabekeriari eta jauntxokerian instalatutako alderdiei gure auzo eta herrietatik nola aurre egin guztion artean aztertzeko. Iritziak trukatzeko ez ezik, herri bazkaria egin eta Kaiña-bi trikifarra zein Koloño taldeen musikarekin eguna girotuko dugu.

http://alternatiba.net/idazlanak/3007/lotuz-alternatibaren-bizkaiko-topaketak-lanestosa

EH Bilduk baliabide propio eta burujabeak lantzeko aurrekontuak defendatu ditu, larrialdi egoerari benetan aurre egiteko

Maeztuk eta Matutek larrialdi egoera deskribatu dute prentsaurrekoak: "185.000 langabetu, euretako erdia prestaziorik jaso gabe; 60.000 familia baino gehiago bere kide guztiekin langabezian; 350.000 pertsona bazterketa sozialeko arriskuan; eta gure gazteak kanpora atera behar dute lana topatzeko. Egoera larri horri aurre egiteko eta pertsonen duintasuna bermatzeko, aurrekontuek balio behar dute gure baliabide propio eta burujabeak sortzeko bidea egiteko", azaldu dute.

http://alternatiba.net/idazlanak/2987/eh-bilduk-%E2%80%9Cbaliabide-propio-eta-burujabeak%E2%80%9D-lantzeko-aurrekontuak-defendatu-ditu-%E2%80%9Clar

Zainketarako zerbitzuak kontratatzeko laguntzak galarazi dizkie Bizkaiko Aldundiak menpekotasuna dutenen gehiengoari

Agirresarobek zehaztu duenez, koalizioak “prestazioaren ikuspuntua” konpartitzen du Aldundiarekin, menpekotasuna duten pertsonei bizimodu independentea errazteko laguntza gisa definitu baita. Aldiz, EH Bilduk 65 urtetik gorakoei ere zabaldu beharreko prestazioa dela defendatzen du. “Ez dugu arrazoi bat bera ere entzun 65 urtetik gorako pertsonek zainketa profesionala kontratatu ahal izateko prestaziotik kanpo gelditzea justifikatzen duenik”.

http://alternatiba.net/idazlanak/2979/zainketarako-zerbitzuak-kontratatzeko-laguntzak-galarazi-dizkie-aldundiak-menpekotasu

Luis Salgado: Geldi ezazue behingoz Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen deuseztapen progresiboa

Alternatibako kide eta EHBildu Arabako batzarkide Luis Salgadok, Arabako Batzar Nagusietan azalpenak exijitu dizkio Marta Alañari (PP) Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) sufritzen ari duen deuseztapen progresiboaren inguruan.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3009/luis-salgado-cesen-el-desmantelamiento-progresivo-al-que-est%C3%A1-sometido-el-ifbs

Matute: Krisialdiak agerian utzi du finantza sistema kontrolatu beharra dagoela

Krisialdiak agerian utzi du finantza sistema kontrolatu beharra dagoela. Gardentasuna behar dugu, Europako Banku Zentralak eta herri desberdinetako banku sistemek erakutsi dituzten jokabideak ikusita. Hala, egoera ekonomikoa gainditu eta ekonomia solidarioa garatzeko bidean, guztiz beharrezkoa da guretzat zorra berrikustea.

http://alternatiba.net/idazlanak/2974/matute-son-organismos-no-elegidos-por-las-urnas-como-el-banco-central-los-que-dise%C3%B1an

Asier Vega: San Mames Berriko langileak esklabutzatik gertu dauden lan baldintzekin ari dira lanean

Asier Vega Alternatibako kide eta EHBilduko Bizkaiko batzarkidearen hitzartzea Batzar Nagusietan, urriaren 4an Gerediagako Batzar etxean San Mames zelai berriko obretan langileen dituzten lan baldintza ezin prekarioagoen aurrean BBNNetan eraikuntzaren Bizkaiko lan ituna errespetatzearen aldeko mozioa aurkeztu zuenekoa. Proposamena atzera bota zuen PNVk ezezkoa bozkatuta, PP abstenitu eta PSOEk alde bozkatu zutela.

http://alternatiba.net/idazlanak/2981/asier-vegasan-mames-berriko-langileak-esklabutzatik-gertu-dauden-lan-baldintzekin-ari

Oskar Matute: Eusko Jaurlaritzak gaitasun falta erakutsi du fagorren krisiarekin

Elkarrizketa egin diote Radio Euskadin Alternatibako bozeramaile eta EHBikduko legebiltzarkide Oskar Matuteri. Besteak beste, Fagor enpresaren egoera edota Europako hauteskundeen inguruan EHBilduren apustuaren inguruan galdetu diote. (elkarrizketa gazteleraz dago)

http://alternatiba.net/es/idazlanak/2972/oskar-matuteel-gobierno-vasco-muestra-incapacidad-ante-la-crisis-de-fagor

#Aktibatu, bideoa

Hainbeste errepresio eta injustiziaren aurrean mobilizatu behar gara, aktibatu behar gara, iraultza norberak hasten duelako, baina batez ere, horixe delako ni naizena eta izango naizena. Ideiak, mugimenduan dauden ideiak, nire burua eraikitzen dutenak; ideia horiek beste batzuekin batera, ez dute inoiz amore emango mundu hobeago bat asmatzen. Aktiba zaitez! Aktibatu!

http://alternatiba.net/idazlanak/2966/aktibatu-kanpainaren-bideoa

2013ko Azaroa

Gipuzkoako ordezkariak desagertutako sahararren gorpuzkinak beren senideei itzultzeko ekitaldian

Alternatibako kideak, Gizarte Politikako Diputatu, Ander Rodriguez eta Donostiako Udaleko Kooperazio zinegotzi, Jon Albizu Mendebaldeko Saharara joan dira, pasa den ekainean bi hilobi komunetan aurkitutako zortzi saharar gorpuzkinak idetifikatu ostean, haien familiakideei bueltatzeko ekitaldian parte hartzera.

http://alternatiba.net/idazlanak/3049/gipuzkoako-ordezkariak-desagertutako-sahararren-gorpuzkinak-beren-senideei-itzultzeko

Gallardonen isiltasuna

Erakutsi digutenaren ez bezala, inor ez da monarkiko oheratzen eta errepublikar altxatzen, eta ez da faxismotik demokraziara bihurtzen trantsizio faltsu eta tranpati batekin. Ideiak, fruta bezala, eguzkitan heldu egiten dira, eta Espainiar Erreinuaren arrakastarik gabeko Estatu honetan, denbora luzez, askok izan dira eguzkia ezkutatu eta honi begira besoa altxatuta abestu dutenak eta oraindik ere abesten dutenak. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3037/el-silencio-gallardoniano

Enrique Martinez: Diru sarreretan eragin behar dugu, eta ez gastuan pentsiodunen eskubideak ez murrizteko

Alternatibako kide eta Gipuzkoako EHBilduren batzarkide Enrique Martinezek hainbat galdera bota dizkio talde popularreko bozeramaile Asuncion Guerra andreari, pentsioak erreformatzeko Estatuko Gobernuaren aurreproiektuari buruz. Galderen artean hauek nabarmentzen ditugu: Zergatik ematen zaie pentsio pribatuei  zerga irabazi handiagoak? zergatik hartzen da bakarrik kontuan langile kopurua eta ez langileek sortzen duten aberastasuna?

http://alternatiba.net/idazlanak/3035/enrique-martinez-diru-sarreretan-eragin-behar-dugu-eta-ez-gastuan-pentsiodunen-eskubi

EHBilduk Fagorren erreskate publikoa eta kooperatiba berria sortzea eskatu du

Matutek dioenez, "marko legala aitzakiatzat hartzen dute ezer ez egiteko, baina marko legal horrexek Bankari 41.000 milioi euro ematea ahalbidetu du, eta %70a inoiz ez da berreskuratuko. Horregatik, ez Estatuaren aldetik, ez marko horren aldetik ezin dugulako ezer espero, ezinbestekoa da Jaurlaritzak lidergoa erakustea eta ausardiaz jokatzea".

http://alternatiba.net/idazlanak/3016/ehbilduk-fagorren-erreskate-publikoa-eta-kooperatiba-berria-sortzea-eskatu-du

Justizia eskuin-bide estatuan

Nola eta norentzat egiten du lan Espainiar Erreinuko zuzenbidezko estatuaren justiziak? Zuzenbidezko Estatua baino, Eskuineko Estatua izan beharko litzateke. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/3045/la-justicia-en-el-estado-de-derechas

EHBilduren ekimenez Legebiltzarrak ateak irekiko dizkio gazteriaren parte hartze zuzenari

Euskal gazteriak Legebiltzarreko jardun politikoan zuzenean parte hartzeko aukera izango du. Horretarako, ponentzia zehatza sortuko da Legebiltzarrean, gazteriaren arazo eta soluzioei buruz eztabaida egiteko. EH Bilduk eraman du proposamena ganberara. Diana Urrea legebiltzarkidearen iritziz, gazteek politikagintzan parte hartzeko beharrizana bistakoa den arren, errealitate bihurtzea iraultzailea ere litzateke. Ponentzia urtea bukatu baino lehen sortu da ganberako foro berri hori.

http://alternatiba.net/idazlanak/3013/ehbilduren-ekimenez-legebiltzarrak-ateak-irekiko-dizkio-gazteriaren-parte-hartze-zuze

Bizkaia prekarioa eraikiz

Berriro, eskubideak ukatu eta urratzeko ohiturari jarraiki, PNVk Bizkaiko Batzar Nagusietan ere, obra publikoen kontratazio baldintzen pleguetan enpresa adjudikaziodunek Bizkaiko Eraikuntza Hitzarmen Kolektiboa betetzeko derrigortasuna sartzea eskatzen zuen EHBilduren mozio bat baztertu du, betebehar hau bermatzen zuten neurriak zehazten zituenak, hain zuzen. Jeltzaleentzat, inoiz ez da une egokia behekoen alde jokatzeko.

http://alternatiba.net/idazlanak/3043/bizkaia-prekarioa-eraikiz

Matute: Onartezina da diru publikoaz finantzatutako obretan lan baldintza ezegonkorrekin aritzea

Alternatibako bozeramaile eta EHbilduko legebiltzarkide Oskar Matuteren eskuhartzea San Mames berriaren eraikuntzan lan-araudia ez betetzeari buruzko mozioaren eztabaidan eta behin betiko ebazpenean. 

http://alternatiba.net/idazlanak/3029/matute-onartezina-da-diru-publikoaz-finantzatutako-obretan-lan-baldintza-ezegonkorrek

2013ko Azaroa

Jonathan Martínez: Enkarterri lanik gabeko eskualdea da, bertatik alde egiteko errepide bikaina duena

Alternatibaren kide Jonathan Martinezen parte-hartzea, pasa den azaroaren 23an Lanestosan ospatutako Alternatiba Bizkaiko asanbladen topaketetan. Bertan, auzo eta herrietako klase borrokaren ikuspegiaz aritu zen, zehazki Enkarterriez. Martinezek, eskualdean EAJren ibilbideaz eta honen kudeaketa txarraren ondorioen inguruan hitz egin zuen ere, nola kudeaketa desegoki honek, Enkarterri lanik gabeko, populaziorik gabeko eta zorra handiko “logela-eskualdea” izatera eraman duen azalduz.

http://alternatiba.net/idazlanak/3079/jonathan-mart%C3%ADnez-enkarterri-lanik-gabeko-eskualdea-da-bertatik-alde-egiteko-errepide

Auzitegi Nazionalaren epaiak protesta soziala zigortzeko asmoa besterik ez du

Eta makro-azpiegitura honen inposaketa salatzen dugun moduan, gure elkartasuna adierazi nahi diegu inora ez doan proiektua geldiarazteko borroka txalogarria egiten ari diren norbanako zein kolektiboei. Berriz ere, kriminalizazioa eta zigorra pairatzen duten pertsona eta taldeak dira, boteretsuen aurrean otzan eta herritar arruntekin zurrun azaltzen den sistemaren eskutik.

http://alternatiba.net/idazlanak/3071/auzitegi-nazionalaren-epaiak-protesta-soziala-zigortzeko-asmoa-besterik-ez-du

Isilarazitako borrokak

Azaroaren 14an, Galiziako 'Ve-la luz' izeneko genero indarkeriaren biktimen elkarteko bost emakumek, urriaren 15ean hasitako gose greba bertan behera uztea erabaki zuten.  Tamalez, erabakia ez zen hartu garaipen sozial bat lortu izanagatik, ezta osasun arrazoiengatik ere. Arrazoi nagusia isiltasun hotza izan zen. Indarkeria matxistaren aurka borrokan diharduten elkarte eta emakume askorengan samintasuna sortu duen isiltasun mediatiko, politiko eta soziala, hain zuzen.

http://alternatiba.net/idazlanak/3069/isilarazitako-borrokak

Ander Rodriguezen kontrako Adegiren jazarpen estrategiak porrot egin izana ospatu du Alternatibak salaketa artxibatuta

Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matutek poza azaldu du Adegi patronalak Ander Rodriguez Gipuzkoako Politika Sozialeko diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodriguezen kontra jarritako salaketa artxibatu izanaren albistea zabaldu ostean. Matuterentzat “patronal gipuzkoarraren jazarpen estrategiaren erabateko porrota berrestera dator, zahar egoitzetakoa bezalako sektore feminizatu eta prekario batean lehenengo aldiz langileen eskubideak enpresen irabazi ekonomikoen gainetik lehenetsi dituen diputatu baten aurkako estrategia”.

http://alternatiba.net/idazlanak/3064/ander-rodriguezen-kontrako-adegiren-jazarpen-estrategiak-porrot-egin-izana-ospatu-du-

Oskar Matute AHTren inguruan: Eskaintza publikoak diru gehiago jasaten duen neurrian, akats gehiago egiten dira

Herri Kontuen Euskal Epaitegiko ordezkarien agerraldia, Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EH Bildu taldeko legebiltzarkideak egindako eskariari jarraituz batzordeak eskatuta, argibideak emateko 2011ko AHTren kontratuetan atzemandako irregulartasunen inguruan.

http://alternatiba.net/idazlanak/3067/oskar-matute-ahtren-inguruan-eskaintza-publikoak-diru-gehiago-jasaten-duen-neurrian-a

BBK eta Kutxabank, Batzokien B letrarekin

Sabin etxeko egoera ezin da oso egonkorra izan disimulatzeko ahaleginik ere egiten ez dutenean. EAJren euskal kutxen azpijokoak, eta Barcina, Sanz eta CAN taldearen trikimailuak are narritagarriagoak bihurtzen dira testuinguru honetan; instituzioen interesen  agerizko hondatzea gertatzen ari denean. Azal lodia izan ez ezik, gainera, ezin baino okerrago ari dira egiten. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/2999/bbk-y-kutxabank-con-b-de-batzoki

EHBilduk gaurko mobilizazioetara deitu du era guztietako indarkeria matxistarik gabeko gizartea aldarrikatzeko

Euskal Herria Bilduk gaur, azaroak 25 Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira Euskal Herriko leku desberdinetan egingo diren jarduera eta mobilizazioekin bat egiten du, era guztietako indarkeria matxistarik gabeko gizartea eraikitzeko lanean jarraitu behar dugula aldarrikatzeko eguna.

http://alternatiba.net/idazlanak/3058/ehbilduk-gaurko-mobilizazioetara-deitu-du-era-guztietako-indarkeria-matxistarik-gabek

Hondurasen “demokrazia berrezartzea” aldarrikatu du EHBilduk

EH Bilduk agertu duenez, hauteskunde hauek “aukera historikoa” dira Hego Amerikan aldaketa sozialaren alde ematen ari den aldaketan beste urrats bat emateko. “Horregatik, Hondurasen demokrazia berrezartzea adarrikatzen dugu eta, aldi berean, Amerikako kontinentearen aurka kapitala egiten ari den eraso genozidari aurre egingo dion herri burujabetzak jauzi erabakigarria ematea”.

http://alternatiba.net/idazlanak/3055/hondurasen-%E2%80%9Cdemokrazia-berrezartzea%E2%80%9D-aldarrikatu-du-ehbilduk

Amaia Agirresarobe: Informazio publikorako sarbidea geroz eta ilunagoa eta opakuagoa da

Alternatibako bozeramaile nazional eta EHBilduko Bizkaiko batzarkide Amaia Agirresaroberen interbentzioa informazioa, literatura eta kulturarentzako sarbidea oinarrizko eskubide bat dela defendatzen, hauek baitira gizartean modu arduratsu batean parte hartzea ahalbidetzen gaituztenak. Ideia honen harira, Agirresarobek instituzioak informazioaren sarbide zuzena bermatu behar dutenak direla azpimarratu du, horrela, gure herriaren funtzionamendu demokratiko zuzenari laguntzeko.

http://alternatiba.net/idazlanak/3060/amaia-agirresarobe-informazio-publikorako-sarbidea-geroz-eta-ilunagoa-eta-opakuagoa-d

2013ko Urria

Alternatibak bihar Bilboko kaleak zipriztinduko dituen elkartasun itsasoaren tanta izatera deitu du

Alternatibatik azpimarratu dute ezinbestekoa dela “herritarren borondateaz eginiko harresia eraikitzea, gatazkaren konponbidearen, normalizazioaren eta eskubide guztiak berrezartzearen alde, eskubide zibil, sozial eta politikoa guztiak euskal herritar ororentzat”. Hala, ezkerreko alderditik Euskal Herriko auzo eta hirietan “egunotan ikusten ari garen elkartasun itsasoaren tanta” izatera deitu dute, “Espainiako Erresumaren politika zapaltzaileen amaiera eskatzeko, gizarteak eskatzen duen prozesua oztopatzea besterik bilatzen ez duena”.

http://alternatiba.net/idazlanak/2880/alternatibak-bihar-bilboko-kaleak-zipriztinduko-dituen-elkartasun-itsasoaren-tanta-iz

Tantaz tanta euskal presoen eskubideen alde, tantaz tanta konponbidearen alde

Hasteko aipatu beharra daukagu hemen bildutako erakundeok Herrirarekin normaltasunez ditugula harremanak, eta horri eutsi egingo diogula. Asko partekatu izan dugu, elkarrekin lan egin dugu eta gure artean erakundeen zein pertsonen arteko harremanak daude. Erakunde horretako hainbeste militante eta arduradun atxilotu izanak nahigabea eta haserrea eragiten digu. Horregatik, edozer baino lehenago, atxilotuekiko eta hauen senideekiko elkartasuna adierazi nahi dugu. Halaber, ez dugu ezkutatu nahi beldur garela azken orduotan egoitza polizialean jaso dezaketen tratua medio.

http://alternatiba.net/idazlanak/2867/tantaz-tanta-euskal-presoen-eskubideen-alde-tantaz-tanta-konponbidearen-alde

Alternatibak Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediaren dimisioa exijitu du

Polizia autonomikoa desegitearen aldeko apustua egin du, "baldin eta bere papera boteretsuen mesedetara eta euskal herritarren kontra aritzea bada; elkartasun harresiak hautsi, beren lanpostuen defentsan ari diren langileak kaleratu eta Guardia Zibilaren kopia txarra izatera mugatuko bada".

http://alternatiba.net/idazlanak/2872/alternatibak-segurtasun-sailburu-estefania-beltran-de-herediaren-dimisioa-exijitu-du

Herrirarekin izango ez dugun bilera

Lasai egon dadila Josean; bera zein Herrira-ko gainerako kideak, zuen mezua, esan beharrekoa, elkartasuna eta giza eskubideen errespetuarena, ederki ikusi baitugu atzotik Euskal Herri osoko kaleetan. Ez dira hitz soilak, demostratu egingo diegu larunbatean, Bilboko kalean berriz ere leporaino betetzeko ez baitugu urtarrilera arte itxaron beharko.

http://alternatiba.net/idazlanak/2864/herrirarekin-izango-ez-dugun-bilera

Alternatibak elkartasunaren alde lan egitea beste deliturik egin ez duten pertsonen kontrako operazio bortitza kalean salatzera deitu du

Vegak nabarmendu du nazioarteko eragile desberdinek aitortu dituztela urraketa horiek, Estrasburgotik hasi, NBEraino eta Nazioarteko Amnistiak ere. Guzti horregatik, ezinbestekotzat jo du “eragile sozial eta politiko guztiak aktibatzea, herritarrekin batera, Madrilek herri honetako bakea eta normalizazioaren bidea oztopatzea lortu ez dezan. Haien ustelkeriak, eskubide sozialen aurkako erasoak eta beren oinordetza frankista estaltzeko justizia erabiltzeari uzteko garaia dute.

http://alternatiba.net/idazlanak/2862/alternatibak-elkartasunaren-alde-lan-egitea-beste-deliturik-egin-ez-duten-pertsonen-k

EHBilduk errenta irregularren araudia moldatzeko eskatu du, gehien duenak gehiago ordain dezan eta gainontzeko alderdiek baztertu dute

Vegak nabarmendu duenez, egungo araudiak ez du inolako sabairik zehazten abantaila fiskal horretaz baliatu daitekeen diru kopuruari eta hala, Bizkaiko Aldundiak elusiorako zirrikitu garrantzitsu bat zabalik uzten duela salatu du. Hori dela eta, errenta irregular gisa aitortu daitekeenaren gehiegizko kopurua ezartzea proposatu du EH Bilduk eta muga hori 300.000 eurotan zehazteko ekimena eraman du Batzar Nagusietara.

http://alternatiba.net/idazlanak/2879/ehbilduk-errenta-irregularren-araudia-moldatzeko-eskatu-du-gehien-duenak-gehiago-orda

Alternatibak bere Koordinakunde Nazionala berritu eta Europako hauteskundeetan EHBildurekin parte hartzea erabaki du

Bi hilabete barru, abenduan, 5 urte beteko dira Alternatiba jaio zenetik. Menperatzen gaituzten dominazio sistema desberdinen kontrako borrokan aurrera egitetik urrun, etsipenaren biktima izateko arriskuan gaude, eskumak aipatzen duen gehiengo isilen parte izateko. Horregatik, datozen hilabeteetan dugun erronkarik handiena herritarrei erasoen aurrean geldirik ez gelditzearen beharra helaraztea da. Erasoen, murrizketen eta menpekotasunen aurrean aktibatzeko unea da; zapaltzen gaituztenen eta erabakitzeko eskubidea ukatzen digutenen aurrean aktibatzeko.

http://alternatiba.net/idazlanak/2859/alternatibak-bere-koordinakunde-nazionala-berritu-eta-europako-hauteskundeetan-ehbild

Kanariar ezker subiranista: Atzo, gaur eta bihar

Irailaren 20an eta 21ean, Kanarietako ezker soberanistako lagunek, Shema Riverak eta Hugo Saavedrak Soberanistas de Izquierda-ko kideak eta Vicente Quintanak Unidad del Pueblo-ko idazkari nagusiak, Espainiako estatuan ematen den herri askapenerako borrokarik ezezagunena gerturatu ziguten; Kanarietako Uhartedia eta bere herriaren deskolonizazio, independentzia eta askatasun sozialaren aldeko borroka, hain zuzen.

http://alternatiba.net/idazlanak/2875/kanariar-ezker-subiranista-atzo-gaur-eta-bihar

2013ko Urria

Makro-epaiketen helburu politikoak salatu eta deituko diren mobilizazioekin bat egiten du EHBilduk

Esandako guztiarekin bat egiten duten herritar, erakundeei eskaera zuzena egin nahi diegu gaurko agerraldian: Makro- epaiketa bi horien aurka deitu diren eta deituko diren mobilizazio eta ekimenetan parte hartzea. Eta bukatzeko, gure aldetik aste honetan epaiketan murgilduko diren pertsona eta familiei gure elkartasuna eta animoak helarazi nahiko genizkieke. Beraiekin gaudela.

http://alternatiba.net/idazlanak/2904/makro-epaiketen-helburu-politikoak-salatu-eta-deituko-diren-mobilizazioekin-bat-egite

Inkisizio espainiarraren metodoak

Indarkeria beti dator uniformez jantzita. Ordu txikitan eta bokatxaz bidea zabaltzen, polizia nazionalak Luis Goñi Nabarreria plazatik atera du, Madrilgo epaitegi politiko bati entregatu eta sei urtez espetxe batean lurperatzeko. Bere delitua gaztea eta euskal herritarra izatea da, eta menpekotasuna txalotzen duen bitartean asaldura armekin zapaltzen duen erregimen ustel bati aurre egiteko konpromiso politikoa erakusteko ausardia izatea.

http://alternatiba.net/idazlanak/2902/inkisizio-espainiarraren-metodoak

Urkulluk azaldu behar du zein izan den bere esku-hartzea Iurbenor auzian, susmo guztiak argitze aldera

EH Bilduk galdera zuzena egingo dio lehendakariari Legebiltzarrean, "Jabyer Fernandezen akusazioak oso larriak direlako eta, egiazkoak izanez gero, ustelkeria afera baten aurrean egongo ginatekeelako". Egunotan Bizkaian epaitzen ari den Iurbenor auzian Jabyer Fernandez enpresariak Iñigo Urkulluren eta EAJren aurka egindako akusazioen larritasuna kontuan hartuta, EH Bilduk ezinbestekotzat jotzen du lehendakariak horren inguruko azalpenak ematea.

http://alternatiba.net/idazlanak/2897/urkulluk-azaldu-behar-du-zein-izan-den-bere-esku-hartzea-iurbenor-auzian-susmo-guztia

Nola justifikatzen du PSEk Gipuzkoan eginiko urratsen ondoren orain atzera egitea?

EHBildu prentsaurrekoa eskaini du gaur goizean Donostian. PPk aurretik EAJk eta PSE-EEk lotua zuten itun fiskalarekin bat egin izanaren balorazioa egin dute Joseba Permachek eta Oskar Matutek. Gogorarazi dutenez, egungo egoeraren ondorioa da hiru alderdi hauek 2008 eta 2009 urteetan onartu zuten zerga politika, murrizketa sozial ugari ekarri dituena. Horregatik, hiru aldedi horiek itun zoragarria egin izana saltzea salatu dute.

http://alternatiba.net/idazlanak/2891/nola-justifikatzen-du-psek-gipuzkoan-eginiko-urratsen-ondoren-orain-atzera-egitea

Asier Vega: Atxilotuen delitu bakarra elkartasuna da

Herriraren jarduera legez kanpo utzi izana estatuaren totalitarismoaren adierazlea da. Atxilotuen kargu guztiak kendu eta Herrira legeztatzea exijitzen dugu. Onartezina da ere Beltran de Herediaren ertzainak jokatu duen papera, Guardia Zibilaren bizkartzain aritu ez ezik, gure senatari bat, Amalur Mendizabal,  jipoitzera heldu delako. Argitu dezatela eraso horren ardura.

http://alternatiba.net/idazlanak/2888/asier-vega-atxilotuen-delitu-bakarra-elkartasuna-da

Estatuaren indarkeriaren aurrean, Herriraren elkartasun itsasoa

Euskal Herrian garatutako prozesu oso bat behin eta berriz mindu nahi duen indarkeriaren aurrean, milaka pertsonek, tantaz tanta gure herrietako kaleak beteko ditugu, bahituta mantentzen gaituen uharka gainditu arte; iheslari edo pertsona preso bakoitzaren askatasun indibidualetik eta bere burujabetza berreskuratzeko bidean dagoen herri honen askatasun kolektibotik aldetzen gaituzten espetxeetako barrak  gainditu arte. Burujabetza hori aldaketa politiko eta sozial baten zerbitzura egongo da eta boterea esku egokietan utziko du, Euskal Herriko biztanleen eskuetan alegia, horietan besterik ez.

http://alternatiba.net/idazlanak/2884/estatuaren-indarkeriaren-aurrean-herriraren-elkartasun-itsasoa

Getxoko Udala: Gardentasuna? Gobernu ona? Kudeaketa ona?

Pasa den uztailareko Getxoberrin, Getxoko EAJren Gobernua, Udal honen eta bere Erakunde Autonomoen gardentasuna eta burutzen ari diren kudeaketa ona saltzen saiatu zen. Harro sentitzen zen, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren arabera, EAEko lehen 25 Udalen barruan eta Bizkaiko 6garren udala izatea, zeinaren bere kontu publikoek ez duten hutsik aurkezten. Ba susmatu bezala, mitoa erori da. Aipatutako Epaitegiaren kontu-ikuskaritzak egindako behin behineko txostenek (2011ko ekitaldiei dagozkiena), argi erakutsi eta ziurtatzen dute gardentasuna opakutasunarekin nahasten dela eta gobernatze ona eta kontrolatua nahasmen hutsarekin.

http://alternatiba.net/idazlanak/2894/getxoko-udala-gardentasuna-gobernu-ona-kudeaketa-ona

Nire ugazaba gaixoa

Krisialdi ekonomikoaren aitzakiarekin langileen eskubideak berriz ere urratzen dira, lan esparruko hainbat eremu jakinetan, segurtasuna eta lan osasunean kasu. Hau da, seguruenik, klase langileen artean, usterik zabalena, baina noski, ez du bat egiten ELCORREOren ildo editorialarekin. (Artikulua gazteleraz baino ez dago, barkatu eragozpenak).

http://alternatiba.net/es/idazlanak/2893/pobrecito-mi-patr%C3%B3n

2013ko Urria

Aktibatu

Gaur inoiz baino gehiago gure burua antolatu behar dugu. Justua ez den sistema honi aurre egiteko modu asko daude; auzoetako elkarteetan parte hartuz, mugimendu sozialetan, edota erakunde sindikal eta politikoetan. Bakoitza bere errealitate eta aukeretatik. Baina azken finean, garrantzitsuena zu zara. Ez zu edo ni, aurrez aurre jartzen gaituen “edo” horrekin, kapitalismoaren oinarrizko araua dena; baizik eta asmatzera goazen gehitze partikularekin, egitasmo eta mugimendu alternatiboek osatutako gune zabal bat eraikitzera eramango gaituena, erresistentzia sozialen harresi bat.

http://alternatiba.net/idazlanak/2921/aktibatu

EHBilduk Hegoaldeko hiriburuak betetzera deitu du pentsioen sistema propioa aldarrikatzeko

Euskal Herria Bilduk, Gunea osatzen duten sindikatuek eta eragile sozialek larunbaterako deitutako manifestazioak masiboki bultzatzera deitu du gaur, “Pentsioen murrizketarik ez!” lemapean Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñako kaleak zeharkatuko dituztenak, pentsiodunak are gehiago pobretuko dituen enegarren erreforma salatu eta Euskal Herriarentzat pentsioen sistema propioa aldarrikatzeko.

http://alternatiba.net/idazlanak/2932/ehbilduk-hegoaldeko-hiriburuak-betetzera-deitu-du-pentsioen-sistema-propioa-aldarrika

Alternatibak salatu du udal erreformak demokraziari eta publikoa den orori eraso egiten diola enpresa pribatu handien mesederako

Ezkertiar alderditik onartezintzat jo dute legeak 5.000 bizilagun baino gutxiagoko udalerriak desagerrarazi nahi izatea, Hego Euskal Herrian bakarrik, 430 udalerriengan eragina izango duena. Baina oraindik ere harago doa, “eraso egiten dio demokrazia parte-hartzaileari, 100 bizilagun baino gutxiagoko herriek duten Udalbatza Irekiaren formularekin akabatzen duelako, udaletako azpi erakundeekin bukatzen duen bitartean”.

http://alternatiba.net/idazlanak/2925/alternatibak-salatu-du-udal-erreformak-demokraziari-eta-publikoa-den-orori-eraso-egit

Alderdi, sindikatu eta eragile sozial ezberdinek Estrasburgoko Epaitegiak kaleratuko duen sententzia aldekoa izatea espero dute eta astelehenerako mobilizazioak deitzen dituzte

Zentzu horretan, herritargoari epaiaren berri eman aurretiko egunetan kalera ateratzeko gonbitea egiten diogu giza eskubideei, irtenbideari eta bakeari modu ozenean baietz esateko, eta jada beraien zigorrak beteak dituzten preso guztien kaleratzea aldarrikatzeko. Aldi berdinean, astelehen goizerako Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean elkarretaratzeak eta asanbladak deitu ditugu, epaiaren kaleratzea itxaroteko. Eta arratsaldean 197/2006 doktrina ezarriak dituzten presoen herrietan zein beste hainbat lekutan, mobilizazioak burutuko dira.

http://alternatiba.net/idazlanak/2929/alderdi-sindikatu-eta-eragile-sozial-ezberdinek-estrasburgoko-epaitegiak-kaleratuko-d

Emakumeok erabaki, erakunde publikoek bermatu eta elizaren esku-hartzerik ez

Alderdi Popularra, abortuaren arautze berriaren inguruko eztabaida, defendatzen duten ustezko moralaren testuingurura eramaten saiatzen da, nahiz eta argudio horiek pertsonalak eta besterenezinak izan. Horrela, PPk emakumeen eskubideak herritar guztiei inposatu nahi dizkien ustezko balore erlijiosoen menpe jartzen ditu, unibertsalak izango balira bezala, erlijioa zerbait pribatua dela ulertu gabe; euren sinesmenen gainetik, estatuak pertsona guztiei eskubide guztiak bermatu behar dizkie, baita emakumeen eskubideak, beste behin ere bigarren mailakotzat jo direnak.

http://alternatiba.net/idazlanak/2918/diana-urrea-emakumeok-erabaki-erakunde-publikoek-bermatu-eta-elizaren-esku-hartzerik-

Denbora zein bizitza lapurtzen digute

Lanak modu desberdin ugari ditu gu akabatzeko, batzuetan oso azkar, bat-batean istripu tragiko baten bitartez, eta kasu askotan, euro gutxi batzuk aurreztearren. Beste batzuetan, pitinka-pitinka hiltzen gaitu, gaixotasun baten bitartez. Zorterik baduzue laboralki identifikagarria den gaixotasuna izango duzue, zure edo zuen familiaren samindurarekin bukatuko ez duena, baina etxera diru bat ekarriko duena behintzat; horrelako egoerarik etxean edo gertuko etxe batean bizi ez duenarentzat, akaso, bidezkoa dela pentsatuko du. (Artikulua gazteleraz baino ez dago, barkatu eragozpenak)

http://alternatiba.net/es/idazlanak/2900/nos-roban-el-tiempo-nos-quitan-la-vida

2013ko Urria

Alternatibak deitoratudu MCCn korporatiboa lehentesi dutela eredu kooperatiboaren aurrean

Matutek Fagorren inguruan sortutako egoera salatu du gaur, adierazle guztien arabera “Euskal Herriko industria ehunarentzat oinarrizkoa den eta milaka pertsonek osatzen duten enpresaren itxiera ekarriko duela”. Matutek gaitzetsi ditu biziraupenaren inguruan enpresak hartutako erabakiak “eredu kooperatiboaren gainetik, korporatiboa ari delako gailentzen, taldeko marka desberdinen arteko elkartasuna ahazteraino”. Hala, kooperatibismoaren demokratizazioa aldarrikatu du ikuspegi kapitalistatik bizkortzea eskatzen dutenen aurrean, horretarako enpresa hauetako erabakitzeko guneak berregitea beharrezkoa dela.

http://alternatiba.net/idazlanak/2963/alternatibak-deitoratudu-mccn-korporatiboa-lehentesi-dutela-eredu-kooperatiboaren-aur

Gipuzkoa: murrizketa sozialik gabeko lurraldea

758,64 euro hauetatik, ia erdia, Gizarte Politikara bideratuko dira. Honek suposatzen du Departamentu honek iaz baino 9 milioi euro gehiago izango dituela. "Beraz, Gipuzkoan ez da murrizketa sozialik egongo. Behar gehien dauden momentuetan, estaldura soziala handitu behar dela uste dugulako, eta beste Gobernu batzuk ez bezala, murrizketa sozialak egitea konponbidea ez dela uste dugulako", adierazi du Ugartek.

http://alternatiba.net/idazlanak/2957/gipuzkoa-murrizketa-sozialik-gabeko-lurraldea

Maroto eta Athletic

Berriki, Maroto jauna turkiar kebab, txinatar azoka eta lokutorioen kontrako kanpaina batean sartu da. Alkate jaunaren arabera saltoki hauek ez dute osasun, higiene eta segurtasun arautegia betetzen, eta horregatik, ekintza hauek erregulatzen dituen ordenantza berria egingo duela dio. Baina zertaz ari da Maroto jauna? Arautegia betetzen ez badute, dagoeneko erregulatuta daudelako izango da, eta ondorioz, ez litzateke beharrezkoa izango arautegi berria egitea, besterik gabe, dagoena betetzea exijitu beharko luke. Baina noski, legea betearazteko duen gaitasun falta agerian utziko luke horrek, horregatik, hobe da beste batzuei gauzak leporatzea eta hautsa altxatzea besterik ikusteko gai izan ez gaitezen. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/2952/maroto-y-el-athletic

Asier Vega: Elitezko kirolariak dira gehien irabazi eta faborezko tratu handiena jasotzen dutenak Bizkaian

Alternatibako kide eta EHBilduko Bizkaiko batzarkide Asier Vegak bizkaiko fiskalitateak pertsona dirudunei ematen dien faborezko jokaeraz aritu da: "Elitezko kirolariak dira gehien irabazten dutenak Bizkaian, eta hala ere, ez dute zergarik ordaintzen PNVren Foru Aldundiak azken hamarkadetan aberatsen neurrira egindako politika fiskalei esker. Zuen begien aurrean PFEZaren arau foralean zulo bat zenuten, kasualidadez, Bizkaian gehien kobratzen zutenen faborean egiten zuena. Baina Foru arau hau aldatzeko aukera ugari izan badituzue ere beti kontra bozkatu duzue"

http://alternatiba.net/idazlanak/2960/asier-vegaelitezko-kirolariak-dira-gehien-irabazi-eta-faborezko-tratu-handiena-jasotz

AHTren obrak gelditu eta inora ez doan azpiegituraren gaineko eztabaida soziala irekitzeko exijitu du EHBilduk

bizi dugun egoera sozioekonomiko latza kontuan izanda, diru publikoko euro bat bera gehiago ez xahutzeko eta herri honen garapen ekonomikoa oraindik eta gehiago ez hipotekatzeko, EH Bildutik obrak gelditzea exijitzen dugu. Beharrezkoa da eztabaida sozial eta teknikoa gauzatzea obren egoeraren eta dauden aukeren bideragarritasunaren inguruan. Obrak geratzea eta eztabaida soziala, horixe izan behar da bide-orria Euskal Herriaren garapen ekonomikoa behin betiko ez hipotekatzeko.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/2935/ahtren-obrak-gelditu-eta-inora-ez-doan-azpiegituraren-gaineko-eztabaida-soziala-ireki

Xabier Soto: Espainiar Gobernuak presoen eskubideak urratuz, guztion eskubideak urratu ditu eta hauek errespetatzeko garaia heldu da

Donostia 197/2006 Doktrinaren aurka egin zuten elkarretaratzean Alternatibako kide Xabier Sotok argi utzi dio Estatu Espainiarreko Gobernuari presoen eta pertsona guztion giza eskubideak errespetatzeko garaia dela.

http://alternatiba.net/idazlanak/2939/xabier-soto-espainiar-gobernuak-presoen-eskubideak-urratuz-guztion-eskubideak-urratu-

Asier Vega: Euskal gizarteak ez du onartzen epaiketa politiko gehiagorik

Alternatibako Bizkaiko bozeramaile Asier Vegak larunbateko manifestazio nazionalaren hasieran eginiko adierazpenak, epaiketa politikoak salatu eta aro berria ireki dela gogorarazita, gizarteak epaiketa politiko gehiagorik onartzeko prest ez dagoen bitartean.

http://alternatiba.net/idazlanak/2951/asier-vega-euskal-gizarteak-ez-du-onartzen-epaiketa-politiko-gehiagorik

Alternatibak dio epaiak agerian utzi duela Espainiako estatuak presoen giza eskubideak sistematikoki urratzen dituela

Horixe da askok ahoak betetzeko darabilten “zoru etikoa” delakoa, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak harriz harri desegin diena, Estatu espainiarreko Gobernuak euskal presoen giza eskubideen urraketa sistematikoa erabiltzen duela berretsi egin baitu.

http://alternatiba.net/idazlanak/2937/alternatibak-dio-epaiak-agerian-utzi-duela-espainiako-estatuak-presoen-giza-eskubidea

Diana Urrea: Pertsonak izan behar dute politika publikoen erdigune eta ez merkatuak

Alternatibaren bozeramaile eta EHBilduren parlamentari Diana Urrearen interbentzioa UNICEF Euskal Herriko Batzordeko koordinatzaileek eskatutako komisioan, krisiak haurren populazioan duen eraginaren inguruan duten esperientzia azaltzeko. Urreak, hezkuntzan, osasunean, politika sozialetan, lan erreformetan… egindako murrizketek gizartearengan eragin handia izaten ari direla azpimarratzen du, umeak, eta hein handi batean, neskatilak direla kapitalismoaren ondorio latzenak jasaten dituztenak. 

http://alternatiba.net/idazlanak/2965/diana-urrea-pertsonak-izan-behar-dute-politika-publikoen-erdigune-eta-ez-merkatuak

2013ko Iraila

Kontzentrazioa Kolonbiako nekazariekin elkartasunean

Nekazal Geldialdi Herrikoia abuztuaren 19an hasi zen eta orain arte 9 hildako, 800 zauritu eta 512 atxilotu eta epaitu utzi ditu. Tartean, Hubert Ballesteros, CUT-Langileen Zentral Bateratuko batzorde exekutiboko kidea, FENSUAGRO-Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Federazio Sindikal Nazional Bateratuko presidente-ordea, MIA- Elkarrizketa eta Akordiorako Mahaiko  bozeramaile eta Marcha Patriotica izeneko Mugimendu Politiko eta Sozialaren Batzorde Patriotiko Nazionaleko kidea, abuztuaren 22an Bogotan atxilotua.

http://alternatiba.net/idazlanak/2795/alternatibak-euskal-herriko-marcha-patrioticak-eginiko-deialdiarekin-bat-egin-du-bilb

Eta eguzkia ere bai

Guzti hau salneurriaren defizitarekin amaitzeko aitzakia baino ez da, ate birakarian dauden politikariek eta oligopolioak herritarrak are gehiago espoliatzeko asmatutako mitoa. Salneurriaren defizitaren kontu-ikuskaritza serioa eskatzen dugu, datu errealak kontuan hartuta, ez oligopolioak asmatutakoak. Horregatik, dekretu honi desobedientziaren bidez aurre egitera deitzen dugu, autokontsumoaren alde eginez eta %100ean iturri berriztagarrietatik sortutako elektrizitatea saltzen duten Goiener bezalako kooperatiba elektrikoei erosiz.

http://alternatiba.net/idazlanak/2797/eta-eguzkia-ere-bai

Jai herrikoiak, parte-hartzaileak eta parekideak

Jaiak herriarenak eta herriarentzat behar dute izan; errespetuan, parekidetasunean eta parte hartzeko eskubidean oinarritutakoak. Alternatibatik beharrezkoa ikusten dugu festa eta aldarrikapena bateratzea eta horregatik, aurtengo jaietan pegatinen bidez jai eredu hau zabaldu eta defendatu dugu Euskal Herriko kaleetan. Eta horretan arituko gara lanean jaiak, benetan, herrikoiak, parte-hartzaileak eta parekideak izan arte. 

http://alternatiba.net/idazlanak/2798/jai-herrikoiak-parte-hartzaileak-eta-parekideak

Alternatibak bere Batzar Nazionalean erabakiko du Europako hauteskundeetan parte-hartzearen inguruan, irailaren 28an

Zenbait komunikabideetan azaldutako informazioen harira, Alternatibaren Koordinakunde Nazionalak argitu nahi du datorren urteko Europako hauteskundeetan parte hartzeko erabakia oraindik ez dela hartu. Izan ere, alderdiaren estatutuek zehazten dutenez, erabaki hori asanblada baten bidez hartu behar dute militanteek, eta horixe izango da, hain zuzen, Bilbon irailaren 28an, Alternatibaren hurrengo Batzar Nazionalak eztabaidatuko dituen gai nagusietako bat. Organo honek, eta ez beste inork, hartuko du Alternatibaren parte-hartzea izango duen edozein akordio hauteskundeei begira.

http://alternatiba.net/idazlanak/2787/alternatibak-bere-batzar-nazionalean-erabakiko-du-europako-hauteskundeetan-parte-hart

Kolonbiako herriak gobernuaren kontra altxatutako mobilizazioen harira Alternatibaren babes eta elkartasun komunikatua

Gizarteko maila babesgabetuenek sufritzen duten pobrezia endemikoa kronikoa bihurtu da. Baina herriak nahikoa duela esan du. Herri xumeek eta munduko langileek ezaugarri duten sendotasunaz eta ausardiaz lagunduta, Kolonbiako herritarrak manifestazio zabal eta jendetsuetan altxatu dira, herrialde osoan zehar, mezu argia eta biribila zabalduz: justizia sozialak ezin du gehiagorik itxaron, herri langile eta pobre baten bizi-baldintzak duinak izan behar direlako; eta hau, estatuaren lehetasuna behar du izan.

http://alternatiba.net/idazlanak/2780/kolonbiako-herriak-gobernuaren-kontra-altxatutako-mobilizazioen-harira-alternatibaren

Sasi guztien gainetik, Euskal Herria martxan

Euskal Herriak estatuen estrategia ukatzaileak gainditzeko borondatea eta asmoa plazaratu du. Eta EHBildutik bide horiek zabaldu eta bultzatzeko erabakia hartuta dugu ere. Egunez egun, pausorik pauso, bagoaz aurrera. Politika antisozialei aurre egiteko agenda dugu; gatazkaren konponbiderako ere; baita erabakitzeko eskubidea gauzatzeko eta Euskal Herria independentziaren bidean jartzeko agenda ere!

http://alternatiba.net/es/idazlanak/2777/euskal-herria-martxan

Judith Uriarte, Pablo Gorostiagaren emazte zenaren heriotzaren inguruan

Berriz ere, sakabanaketak eragiten duen sufrimendua, suposatzen duen zigor gehigarria, salatu nahi dugu. Nahiz eta baimen guztiak lortu, Pablo ez dute garaiz ekarri eta ezin izan du bere emaztea agurtu. Gaurkoa bezalako egoeretan, ezin krudelagoak iruditzen zaizkigu Carlos Urquijo Espainiako Gobernuaren Ordezkariaren adierazpen publikoak, orain zenbait egun sakabanaketa anekdota hutsa zela esan zuenean.

http://alternatiba.net/idazlanak/2792/judith-uriarte-pablo-gorostiagaren-emazte-zenaren-heriotzaren-inguruan

X