2013ko Iraila

Alternatiba Bartzelonan dago, ANCk eta CUPek gonbidatuta, Diadaren ekitaldi desberdinetan parte hartzeko

Alternatibak subiranotasunaren eta erabakitzeko askatasunaren aldeko apustua egiten du: “herritarren gehiengo batek, Euskal Herrian zein Herrialde Katalanetan, gure borondatearekin eta oztoporik gabe, gure etorkizuna erabakitzeko nahia partekatzen dugu”. Aldi berean, CUP bezalako indar politikoekin, Diada egunean Alternatiba ekitaldi desberdinetan parte hartzera gonbidatu duena, “komunean dugu eraikuntza nazionala eta soziala batera garatzeko helburua, borroka bat bestearen gainetik lehenetsi gabe”.

http://alternatiba.net/idazlanak/2816/alternatiba-bartzelonan-dago-anck-eta-cupek-gonbidatuta-diadaren-ekitaldi-desberdinet

Sabin Arana Bilbao gogoan, agur eta ohore

Atzo jaso genuen Sabin Arana Bilbaoren heriotzaren (Sestao, 1944 – Gasteiz, 2013) berri; ezkerreko militante, euskaltzale eta Frankismoko errepresaliatua. Alternatibatik gure atsekabea azaldu nahi dugu, pertsona honen ibilbide luzea askorentzat eredugarria izan delako; batez ere, hamarkadaz hamarkada Sabin borrokan ibili den trintxera ugarietako askotan berarekin borroka egin dugunontzat. Ez alferrik, klandestinitatea, tortura eta kartzela ezagutu zituen, beti ere, bidegabekerien kontra, teorian eta praktikan, borroka eginez sozialismoaren norabideari jarraituz.

http://alternatiba.net/idazlanak/2817/sabin-arana-bilbao-gogoratzen-agur-eta-ohore

Alternatibak Urkulluk alarderako agindutako bitartekaritzaren iruzurra deitoratu du

Jaizkibel zoriondu nahi dugu, aurten inoiz baina jende gehiago bildu duelako bere desfilean. Haiekin batera, kaletik txalotzera hurbildutakoen konpromisoa ere txalotzen dugu, irainak eta bultzadak jasan behar izan dituztelako alarde baztertzailearen aldekoen eskutik. Guzti horri aurre eginda ere, Alarde parekideak aurrerapausoak eman ditu eta prestutasuna ageri izan du egoera desblokeatzeko, Eusko Jaurlaritzak eginiko proposamenetik zegokiena bete duela.

http://alternatiba.net/idazlanak/2813/alternatibak-urkulluk-alarderako-agindutako-bitartekaritzaren-iruzurra-deitoratu-du

Alternatibak alarde parekidea babestera deitu du emakumeak baztertzea defendatzen duten alkateari erantzuteko

Alternatibarentzat guztiz “onartezina da kargu publiko batek plastiko beltzena bezalako jarrera faxistak babestu eta bermatzen jarraitzea” Jaizkibel konpainiaren ibilbidean urtero egiten dutenez eta herritarren gehiengoaren borondateari erantzuten diotela ziurtatuz. Agirresarobek “demagogia hutsa” iritzi dio baieztapen horri eta Igeldoko auziarekin alderatzeari, “lotsagarria da alkate batek eskubideak urratzea eta emakumeen bazterketa balizko gehiengoekin justifikatzea”.

http://alternatiba.net/idazlanak/2803/alternatibak-alarde-parekidea-hondarribian-babestera-deitu-du-emakumeak-baztertzea-de

Asamblea Nacional de Catalunyak antolatutako gizakatean izango da EH Bildu

EH Bilduko ordezkariak Bartzelonara joango dira Diada dela eta, bertako erakunde politiko eta sozialek deitutako ekitaldietan parte hartzeko. Koalizioaren zortzi ordezkari joango dira bertara, legebiltzarkide, diputatu eta alderdietako ordezkariak. Guztiak datorren irailaren 11an Bartzelonan egongo dira Asamblea Nacional Catalanak antolatutako eskimenetan: Laura Mintegi, Maribi Ugarteburu, Maiorga Ramírez, Diana Urrea, Xabier Mikel Errekondo, Rafa Larreina, Jon Iñarritu y Pernando Barrena.

http://alternatiba.net/idazlanak/2801/asamblea-nacional-de-catalunyak-antolatutako-gizakatean-izango-da-eh-bildu

Elkarretaratze jendetsua Bilbon nekazari kolonbiarrekin elkartasunean

Dozenaka lagun atera dira gaur kalera Kolonbiako nekazarien lanuztearekin elkartasuna adierazteko, Bilboko Kolonbiako kontsulatuaren aurrean eginiko elkarretaratzean. Euskal Herriko Marcha Patrioticak eginiko deialdira erakunde ugarik erantzun diote. Alternatibak ordezkaritza zabala izan du, besteak beste, Oskar Matute eta Diana Urrea legebiltzarkideak; Amaia Agirresarobe eta Asier Vega batzarkideak eta Ana Etxarte Bilboko zinegotzia izan dira bertan, Alternatibako Mahai Internazionalistako militante askorekin batera. Elkartasun mezuak eta Gobernuaren aurkako oihuak izan dira nagusi protestak iraun duen ordu osoan.

http://alternatiba.net/idazlanak/2804/elkarretaratze-jendetsua-bilbon-nekazari-kolonbiarrekin-elkartasunean

2013ko Iraila

Abortu askearengatik: V de Vagina, V de Victoria!

Badirudi dagoeneko saihestezina izango dela Gallardonen abortuari buruzko legearen etorrera. Emakumeen eskubideen aurkako eraso bortitz hau gainera datorkigu. Izan ere, epe eta baldintzarik gabeko abortu libre eta doakoaz hitz egiten dugunean, gure gorputzen eta bizitzen gaineko erabakiak hartzeko oinarrizko eskubideaz ari gara.  Ezarri nahi diguten kontrol mota hau, patriarkatuaren eraso larria da, esparru guztietatik erantzun sendoa jaso behar duena. Baina jakin badakigu beste behin ere erantzun hori epela izango dela, kasu batzuetan interesen araberako manipulazio soila izango delarik.

http://alternatiba.net/idazlanak/2854/abortu-askearengatik-v-de-vagina-v-de-victoria

Abortatzeko Eskubidearen Nazioarteko Egunaren harira bihar egingo diren manifestazioetan parte hartzera deia

Alberto Ruiz Gallardon justizia ministroaren eta Ana Mato osasun arduradunaren mehatxuaren aurrean, emakumeek beren bizitzaren, sexualitatearen eta amatasunaren gainean erabakitzeko eskubidean atzera egin nahi duen Abortuaren Legea laster egingo dutela iragarrita, Euskal Herria Bildutik irmo arbuiatu nahi dugu erreforma atzerakoi hau.

http://alternatiba.net/idazlanak/2856/ehbilduk-abortatzeko-eskubidearen-nazioarteko-egunaren-harira-bihar-egingo-diren-mani

Alternatibak Batzar Nazionala egingo du larunbatean Koordinakunde berria izendatu eta Europako bozen inguruan erabakitzeko

Azken erronka, Alternatibarentzat garrantzitsuena kurtso berriari begira, herritarrei dei egitea da erasoen aurrean geldi gera ez daitezela. Lan erreformaren, pentsioen murrizketen eta berzentralizazio frankista jarraitzen duten asmoen aurrean, jendeari aktibatzeko deia egiten diogu; kalera ateratzea ezinbestekoa da, laster egingo dugun bezala, ezarri nahi diguten abortuaren legearen aurka, emakumeen ugalketa eta sexu eskubideak iraganera bueltarazi nahi dituztelako.

http://alternatiba.net/idazlanak/2851/alternatibak-batzar-nazionala-egingo-du-larunbatean-koordinakunde-berria-izendatu-eta

EAJk eta PSEk zerga politikaz eztabaida faltsua nahi dute

Bihar Legebiltzarrean egitekoa den zerga politikari buruzko eztabaida monografikoa EAJren eta PSEren inakzioa ezkutatzeko antzezlan hutsa izango dela salatu du EH Bilduk, bi alderdi horiek iragarritako ebazpen-proposamenek orokorkeriak baino ez dituztelako planteatzen eta konponbide zehatzak eta errealak ematen ez dituztelako, Oskar Matutek eta Dani Maeztuk adierazi dutenez. Biharkoa, beraz, "EAJren eta PSEren estrategiaren barruan dagoen elementua da, haien arteko akordioari babesa emateko".

http://alternatiba.net/idazlanak/2848/eajk-eta-psek-zerga-politikaz-eztabaida-faltsua-nahi-dute

Zerga politikan Gipuzkoan hasitako bidean ez duela atzerapausorik emango erantzun die EHBilduk EAJri eta PSEri

Matutek azaldu duenez, "arlo horretan Gipuzkoan hartzen ari diren neurriak egokiak badira, ez dugu ulertzen zergatik egin behar den atzera Araban eta Bizkaian ere ezartzeko; hori da eskatzen digutena, atzera egin dezagula Arabako eta Bizkaiko aldundiek historikoki erakutsi duten ausardia faltagatik; askoz errazagoa litzateke Araban eta Bizkaian euren etxeko lanak egitea eta Gipuzkoakoak bezalako neurriak hartzea, aberastasuna banatzeko eta gizarte babesa berreskuratzea ahalbidetuko luketen baliabide ekonomikoak eskuratzeko".

http://alternatiba.net/idazlanak/2839/zerga-politikan-gipuzkoan-hasitako-bidean-ez-duela-atzerapausorik-emango-erantzun-die

Madriletik datorren erasoaren aurrean gure udalerrien defentsan indarrak biltzeko deia egiten du EHBilduk

PPren eskutik Madrilen tramitatzen ari den lege proiektua udalen autonomiari inoiz egin zaion erasorik sakonena izango da. Udalentzako ondorio larriak ekarriko ditu, eta egun biltzen dituen edukiekin aurrera ateratzen bada, udal txiki askoren desagerpena ekarriko du, Euskal Herriaren etorkizuna baldintzatuz.

http://alternatiba.net/idazlanak/2846/madriletik-datorren-erasoaren-aurrean-gure-udalerrien-defentsan-indarrak-biltzeko-dei

Gehiengo isilak (beste mirario marianotar bat)

Estatuak, dagoeneko, ez du nahikoa manifestazioetan ohikoa zuen jende kopuruaren manipulazioarekin, orain, behin betiko formularekin topo egin dute. Katalunian populazioaren %21, alegia, 1,6 milio lagun, kalera ateratzen badira giza kate erraldoia egitera, PPrentzat garrantzitsuena da 6 milioi katalan inguru etxean gelditu zirela. Hala, manifestazioan ateratakoak gutxiengo dira. Bitxia baina erreala. (loturaren testua gazteleraz baino ez dago, barkatu eragozpenak)

http://alternatiba.net/es/idazlanak/2827/las-mayor%C3%ADas-silenciosas-hablan-otro-milagro-mariano

2013ko Abuztua

Sotanak eta arrosarioak Aste Nagusian

Boteretsu hauen artean Eliza Katolikoa dago, bere doktrina beste doktrinen gainetik kokatzeko betiko gogo biziaz, erakunde publikoak bere estrategiaren parte-hartzaile zuzenak bihurtzen dituena. Horrela, eta gizarte laiko eta akonfesionalean bizi bagara ere, administrazio asko eta asko diraute erritu erlijiosoak, katolikoak gehien bat, bultzatzen eta hauetan parte hartzen, betiere, aurretik aipatutako akonfesionaltasun, laikotasun eta berdintasun oinarriak ezerezean utziz.

http://alternatiba.net/idazlanak/2765/sotanak-eta-arrosarioak-aste-nagusian

Ander Rodriguezi elkarrizketa BERRIAN: Adegik ez ditu bete bere helburu politikoak; horregatik salatu gaitu

"Nire kontrako salaketak helburu politiko garbiak ditu. Beldurtu egin nahi naute, eta aurreko baldintzetara bueltatu: ordaindu, isildu eta baldintzarik ez jartzea zahar etxe pribatuetan aldundiak itunduta dituen lekuetan. Hori da Adegik duen helburua. Baina gobernu honek orain arteko bideari jarraituko dio. Feminizatua dagoen sektore horren baldintzak hobetu nahi ditugu"

http://alternatiba.net/idazlanak/2763/ander-rodriguezi-elkarrizketa-berrian-%C2%ABadegik-ez-ditu-bete-bere-helburu-politikoak-ho

Pertsonak aurretik datoz?

Behin eta berriro pertsonak aurretik doazela esaten diguten indar sumisoak dira, errealitatean negozioei garrantzi handiagoa ematen badiote ere. Betikoei, behekoei murrizketak ezartzen dizkieten indar sumisoak, kartoizko dekoratu bat izango balitz bezala, itxurazko ongizate eredu honi eusteko, gutxi batzuei pribilegioak eskaintzen dizkiona gehiengoaren eskubideen kontura.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/2757/%C2%BFlo-primero-son-las-personas

Kongresuko espektakulu lotsagarriaren ondoren, Madrilgo gobernuari gure herriaren aitortza eta erabakitze eskubidea errespeta ditzala eskatzen diogu

Abuztuaren 1ean, Mariano Rajoy PPko gobernu presidenteak espainiar Kongresuan egindako konparezentzia dela eta, EH Bildutik honako irakurketa-balorazioa egin nahi dugu. Euskal Herritik begiratua, espainiako Kongresuan ikusi zen "espektakulua" guztiz lotsagarria izan zen. Espainiako presidentea den Rajoyk eta oposizioko buru den Rubalcabak Kongresuan eman zituzten azalpenak iraingarriak behar lukete izan zen edozein espainiarrentzat, ez bata ez bestea ez direlako batere sinesgarriak ustelkeriaren aurkako borrokan.

http://alternatiba.net/idazlanak/2756/kongresuko-espektakulu-lotsagarriaren-ondoren-madrilgo-gobernuari-gure-herriaren-aito

Amaia Agirresarobe: Emakumeon eskubideak ez dira negoziatzen, ez eta gure bizitzaren gaineko erabakiak hartzeko eskubidea ere

Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Amaia Agirresarobek emakumeek haien sexualitatea, eta gorputzen eta bizitzen gaineko erabakiak hartzeko eskubidea defendatu du Batzar Nagusietan, Gallardonek kongresuan aurkeztutako abortuaren legearen gaineko erreforma proposamenari erantzuteko ahalegin batean. Agirresarobek,  sinemen erlijiosoen gainetik, estatu baten betebeharra pertsona guztien eskubideak bermatzea dela azpimarratu du -emakumeen eskubideak barne-. Baina tamalez, erreforma proposamen honen ondorioz bigarren maila batera mugatu dituztenak berriro ere.  

http://alternatiba.net/idazlanak/2762/amaia-agirresarobe-emakumeon-eskubideak-ez-dira-negoziatzen-ez-eta-gure-bizitzaren-ga

Alternatibak Herriko tabernen gisako prozesu politiko guztien amaiera eta oinarrizko eskubideen jazarpenarekin bukatzeko exijitu du

Alternatibako bozeramaile nazional Oskar Matutek, Otegi, Elkoro, Garmendia eta Kortazar ‘Herriko tabernak’ auzitik kanpo uzteko Auzitegi Nazionalaren erabakia “guztiz eskastzat” jo du, “pertsona hauek prozesutik kanpo daudelako pozik gauden arren, oraindik ere, elkartzeko eskubidea zein adierazpen askatasuna bezalako oinarrizko eskubideak jazartzen dituen epaiketa da hau, politika egitea delitu bakartzat duten pertsonen kontra egiten duena”.

http://alternatiba.net/idazlanak/2753/alternatibak-%E2%80%98herriko-tabernen%E2%80%99-gisako-prozesu-politiko-guztien-amaiera-eta-oinarrizk

Euskal Herria 2017: Globaliza dezagun borroka, globaliza dezagun itxaropena

Nekazaritza eta garapenkeria kapitalisten aurrean, Via Campesina mugimenduak alternatiba teoriko-praktiko bat proposatzen du, «elikadura subirano- tasuna» izenaz ezagutzen dena. Elikadura subiranotasunak, kanibalismoa ez sustatzeaz gain, defendatzen du pertsona eta herri guztiek beren elikagaiak ekoizteko eskubidea dutela, eta nekazaritza, arrantza eta abeltzaintza politiken inguruan erabakitzeko eskubidea. Aldi berean, harreman sozial bidezkoagoak proposatzen ditu, zapalketarik gabeak, non emakumeak eta gizonak berdintasunean biziko diren, eta gutxiengo, klase sozial eta belaunaldi guztien eskubideak errespetatuko diren.

http://alternatiba.net/idazlanak/2754/euskal-herria-2017-%E2%80%9Cglobaliza-dezagun-borroka-globaliza-dezagun-itxaropena%E2%80%9D

Asier Vega: Biktima guztiak, biktimak dira eta ezin dira sufritutako indarkeriaren arabera neurtu

Alternatibako kide eta EHBilduren Bizkaiko batzarkide Asier Vegak, Alderdi Popularrak Bizkaiko Batzar Nagusietan aurkeztutako Terrorismoaren biktimen aitortza eta erreparaziorako arauz besteko proposamenari erantzuten dio: "Biktima guztiak, biktimak dira eta ezin dira sufritutako bortizkeriaren arabera neurtu. Biktimak dira indarkeria edo eskubideen urraketa sufritu dutelako".

http://alternatiba.net/idazlanak/2766/asier-vega-biktima-guztiak-biktimak-dira-eta-ezin-dira-sufritutako-indarkeriaren-arab

2013ko Uztaila

Duintasuna edo esklabotza

Zenbat balio du gure duintasunak? Zenbateraino onartuko dugu zapalduak izatea, aurkezten diguten eskaintza soziala bidegabea dela konturatu arte? Esklabotzaren pareko lan baldintzak, askok ordaindu ezin izango dugun osasungintza pribatua, aberatsen seme-alabentzat pentsatutako hezkuntza prekarioa, babes sozialaren desagerpena… aldi berean, aberastasun handiak etengabe hazten eta enpresen etekinak biderkatzen ikusten ditugu. Guztia gure lepotik, beti gure lepotik.

http://alternatiba.net/idazlanak/2698/duintasuna-edo-esklabotza

Ontziolen auzian ere, Europar Batasunak nahi du kudeaketa eskasaren ondorioak langileek ordaintzea

EH Bilduk bere kezka adierazi nahi du Euskal Herriko ontziolen sektoreak bizi duen egoeraren aurrean. Europako Batasunaren (EB) jarrera dago egoera horren sorburuan. EBk bere jardunean hartu duen norabidea ezin daiteke EH Bilduren helburuetatik urrutiago egon. Alde batetik, proiektu komuna eta sozialki justuaren alde lan egiteari uko egiten dio; bestetik, lan-baldintza duinak eta kalitatezko lanpostu iraunkorrak sortu eta mantendu ordez, epe motzeko interes berekoiei begira kokatzen da: interes finantzario eta espekulatiboen alde egiten du, presioa egiten duten lobbiei men eginez. Eredu neoliberalik neoliberalena gainditu da Europar Batasunaren politika-ildoan.

http://alternatiba.net/idazlanak/2694/ontziolen-auzian-ere-europar-batasunak-nahi-du-kudeaketa-eskasaren-ondorioak-langilee

Mikel de la Fuente: Pentsioen erreformak inposatzen dizkigute eta pobrezia besterik ez dute sortzen

De la Fuentek azaldu zuen 1985etik Espainiako gobernu diferenteek "pentsioak murriztera mugatu" direla. Pentsio oso baxuak direla ohartarazu zuen eta ordezkatze tasa, pentsiodunak jarduera aktiboan jasotzen zuena erretiroan kobratzen duenarekiko, %58an dagoela, adituaren ustez %75etik gorakoa izan beharko litzatekeen arren. (Gazteleraz dago artikulua eta bideoa)

http://alternatiba.net/es/idazlanak/2680/mikel-de-la-fuente-las-reformas-de-pensiones-se-nos-imponen-y-crean-m%C3%A1s-pobreza

Alternatibak salatu du Irungo alkateak emakumeak berriz baztertu dituela Alardean eta normaltasun irudia islatu nahi izan duela

Alternatibako bozeramaile Diana Urreak, herenegun Irunen ospatutako Alarde egunaren balantzea egin du gaur. Deitoratu du udal gobernuak -“beste talde batzuen adostasunarekin”- eta hainbat komunikabideek “onartezina den egoera ontzat eman” dutela berriro, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna lortzea helburu duen gizartearentzat onartezina dena: “Normaltasuna esaten diote emakumeak diskriminatzeari, Irungo alkate eta EUDEL bezalako instituzio bateko lehendakariordeak berdintasun legea tranpa eginda urratzeari eta normala deritzote komunikabideek, pribatu zein guztion diruz ordaindutako publikoek ere bazterkeria jaso eta babesteari”.

http://alternatiba.net/idazlanak/2684/alternatibak-salatu-du-irungo-alkateak-emakumeak-berriz-baztertu-dituela-alardean-eta

Pregoren kasua bezalakoak ahalbidetzen dituen kudeaketa eredu ilun bera da Bizkaiko Aldundiarena

Onura pertsonalerako guztion diruarekin ehunka milako gastuak egitea nahikoa ez, legez kanpo 183.000 euro jasotzea nahikoa ez eta gainera, Pregok Metroko langileen eta erabiltzaileen arteko konfrontazioa bultzatu zuen. Eta ezin dugu ahaztu Pregoren aurretik ere, aurreko taldeak 500 milioi euroko zorra utzi ziola Bizkaiko Garraio Partzuergoari.

http://alternatiba.net/idazlanak/2686/pregoren-kasua-bezalakoak-ahalbidetzen-dituen-kudeaketa-eredu-ilun-bera-da-bizkaiko-a

Amaia Agirresarobe: Foru legeek emakume eta gizonen artean sortzen dituzten desberdintasunekin bukatu behar dugu

Pasa den ekainaren 14ean Alternatibako bozeramaile eta Bizkaiko EHBilduren batzarkide Amaia Agirresarobek proposamen bat aurkeztu zuen osoko bilkuran, foru legeek emakume eta gizonen artean sortzen dituzten desberdintasunekin bukatzeko. Gaur egun, Aldundiak ez du bere prozesu arauemailean generoaren inpaktua aztertzen duen inolako ikerketarik barneratzen, arduragabetasun politiko eta konpromiso falta itzela agerian uzten duena. 

http://alternatiba.net/idazlanak/2697/amaia-agirresarobe-foru-legeek-emakume-eta-gizonen-artean-sortzen-dituzten-desberdint

Milaka langileen lan eskubideak galtzeari aukera deritzo patronalak

Astebete baino ez da falta beharginen lan eskubideen kontra sekula egindako atentatu handienetarikoa gerta dadin; lan itunen ultraaktibitatearen amaiera. Bata bestearen atzetik, azken lan erreformek jaten joan dira langile klasea, hau da, lan harremanetan alde ahulena, babesteko zeuden oinarrizko berme guztiak. Eta orain errematea dator, lan itunak lurperatzea.

http://alternatiba.net/idazlanak/2674/milaka-langileen-lan-eskubideak-galtzeari-aukera-deritzo-patronalak

Daniel Raventos: Demokrazia izango dugu edo aberastasuna gutxi batzuren eskuetan izango dugu, biak izatea ez da posible

Daniel Raventos, Oinarrizko Errenta Sareko presidentea, Alternatibak gonbidatuta Gipuzkoara etorri zen alderdiak antolatutako hitzaldi batean parte-hartzera, “Oinarrizko errenta, eskubidea edo limosna?” lemapean ospatu zena. Hitzaldiaren ostean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan egon zen ere, oinarrizkoa errentaren nondik norakoak azaltzen: oinarrizko errentak, herritar guztien behar materialak bete ez ezik, gizakiari bere etorkizunaren gaineko erabakiak askatasun handiagorekin hartzeko aukera emango dio eta hortaz, zoriontsuago izateko aukera ere. 

http://alternatiba.net/idazlanak/2682/daniel-raventosdemokrazia-izango-dugu-edo-aberastasuna-gutxi-batzuren-eskuetan-izango

Asier Vega Eroski-Fagorren lehentasunezko ekarpenenen inguruan Bizkaiko Batzar Nagusietan

Inork ez du ukatuko erakunde saltzaileen eskutik ekintza desegokiak eta lekuz kanpokoak eman direla, legez kanpokoak ere (epai batzuek agerian uzten dutenez) eta gehiegikeria horiek bere osotasunean zuzendu eta konpondu behar direla. Ez dago azkarregia izan beharrik jakiteko produktu hauek norbaiten esku uzteko modurik onena balizko bezeroei eskaintzea zela, iruzurra pairatu dutenek urte luzez beren aurrezkiak kudeatu dituztenengan duten konfiantza horretarako erabilita.

http://alternatiba.net/idazlanak/2688/asier-vega-eroski-fagorren-lehentasunezko-ekarpenenen-inguruan-bizkaiko-batzar-nagusi

2013ko Uztaila

Alternatibak Bake Foroarekiko konpromisotzat jo du agiria eta gainerako eragileei gomendioak bere egiteko galdegin die

Alternatibatik azpimarratu nahi izan dute “berriro ere, ETAk herritarren protagonismoa aitortu” duela, gatazkaren konponbideari begira parte hartu izan duten lagun ugariak aipatuta. Herritarrak, gainera, “normalizazio politikoaren eta konponbidearen abangoardia bilakatu dira, beren diskurtsoa blokatzean eta geldotasunean oinarritzen dutenen aurrean”, Frantzia eta Espainiako gobernuen jarrera salatuta. Haiei Aieteko adierazpenaren zein Foro Sozialaren gomendioen edukiak bere egitera deitu ditu.

http://alternatiba.net/idazlanak/2727/alternatibak-bake-foroarekiko-konpromisotzat-jo-du-agiria-eta-gainerako-eragileei-gom

Diana Urrea: Batera eta mundu osoan ekin behar diogu emakumeon borrokari menpekuntza heteropatriarkalaren aurka

Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkide Diana Urrearen hitz hartzea Mugarik gabe GKEaren agerraldiaren harira, joan den ekainaren 7an eta 8an Bilbon egin zuten Emakumeen Eskubideen Epaiketaren inguruan, Latinoamerikan, Espainiako Erresuman zein Euskal Herrian emakumeei ukatzen eta urratzen zaizkien eskubidean salatu eta epaitzeko.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/2729/diana-urreala-lucha-de-mujeres-contra-la-dominaci%C3%B3n-heteropatriarcal-debe-ser-conjunt

Ander Rodriguez: Ez dugu onartuko enpresek diru publikoarekin aberastea lan erreforma aplikatuta

Ander Rodriguezek dio oraingoz ez dakitela zein lansari baldintza izango diren gatazkan trabatuta dauden enpresa horietan: "Espainiako lan erreforma aplikatzen badute, soldatak 400 euro beheratu eta lanorduak 200 orduz handitu daitezke urtean. Horrela baldin bada, Aldundiak neurri berean murriztuko ditu tarifak, foru gobernuak ez baitu lagako enpresa bat aberastea diru publikoz Espainiako lan erreforma aplikatuta".

http://alternatiba.net/idazlanak/2719/akordiorik-gabeko-egoitzei-lan-baldintzen-berri-emateko-eskatu-die-aldundiak-tarifa-e

EH Bilduk trebiñutarren borondatea errespetatu beharra eramango du Madrilera, Trebiñu Araban sartzeko

EH Bilduk Estatuko Gorte Nagusien aurreko legegintza-ekimena aurkeztu du gaur Legebiltzarrean, Trebiñu administratiboki ere Arabako parte izatera pasa dadin, Trebiñuko eta Argantzungo udalen eskariari jarraituz. Horren ildotik, EH Bilduk Madrilen aldarrikatuko du trebiñutarren borondate demokratikoa errespetatu beharra, Kongresuak legez agindu dezan Trebiñu Burgosetik bereizi eta Araban sar dadila.

http://alternatiba.net/idazlanak/2712/eh-bilduk-trebi%C3%B1utarren-borondatea-errespetatu-beharra-eramango-du-madrilera-trebi%C3%B1u-

Patronalak ez du esku sartzerik onartzen

Gipuzkoako Aldundiak Rajoyren lan erreforma buruz behera jartzen duen proposamen bat aurkeztu du, zortzi milioi euro eskaintzen dituelarik langileen soldata eta lan baldintzak bermatu ahal izateko. Baina Bilduren eredua ez dirudi PNV eta PPren gustukoa denik. Azken hauek, Bizkaian eta Araban erresidentzietako patronalarekin bilera pribatuetan negoziatzea erabaki dute, beste behin ere sektorearen lan baldintzak murrizteko. 

http://alternatiba.net/idazlanak/2710/patronalak-ez-du-esku-sartzerik-onartzen

Gora San Fermin! (Errespetu instituzionaletik, of course)

Ikurrina kendu ezean txupina ez jaurtitzeko erabakia hartu zutenek ez dituzte egindakoaren ondorioak neurtu. Gehienek egun gutxi igarota ahaztu behar zuten anekdota ezabatu ezingo duten gomutan eraldatu zuten, kondaira batean, eta kondairak ez dira inoiz ahazten, oroitzapen kolektiboan ezarri egiten dira luze irauteko. Eta mundu guztiak gogoratuko du udaletxe aurrean jarritako ikurrina Udala txorizoz beteta zegoen garaian. (Artikulua gazteleraz baino ez dago)

http://alternatiba.net/es/idazlanak/2707/gora-san-fermin-desde-el-respeto-institucional-course

2013ko Uztaila

Alternatibak Adegiri erantzun dio mehatxu bakarrak langileen eskubideen aurkakoak direla

Adegik Politika Sozialeko diputatu eta gure Alternatibako kide Ander Rodriguezen aurka jarritako salaketaren berri izan dugu asteon. Zentzugabekeria honen aurrean,  gure kideari adierazitako erabateko babesa berretsi ez ezik, Gipuzkoako erresidentzien gatazkan patronalak izandako jarreraren balorazioa zuekin partekatu nahi dugu.

http://alternatiba.net/idazlanak/2747/alternatibak-adegiri-erantzun-dio-mehatxu-bakarrak-langileen-eskubideen-aurkakoak-dir

Makinaria harrikatuz

Nazka ematen dit. Ez istripuak, horrek ere nazka ematen badit ere, gaia jorratzen ari den moduak ematen dit nazka. Gaurko egunkari guztietan makinariaren Facebook perfila agertu da, harrokeriaz 2012. urtean 200km/orduko bidaia egin zuela esaten duena. Eta noski, jada mundu guztia harriak eskuan dago prest, gizon hau erruduna delako. Gurutziltzatu dute. Ustezko errugabekeri hori, maila altuko pertsonaiekin kontu handiz beti azpimarratzen duten berdina, ezerezean geratu da; pertsona xehe batez ari garelako. Gizon hau erruduna da, eta bera akabatzea ezinezkoa zaigulako, bizi dezala horrekin.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/2751/lapidando-al-maquinista

Autodefentsa: eskubide legitimoa emakumeentzat

Osasunaren Mundu Erakundeak indarkeria matxistaren izaera «epidemikoaz» hitz egiten du azken txostenean. Nik ikusten dudana da erabat prestatuta dagoen sistema bat, emakumeak gizonen mendean jartzeko, eta asmatutako diseinu hori hausten dutenen edo zalantzan jartzen dutenen jokabidea arautzeko pentsatuta dagoena. Izan ere, sistema patriarkala kultura, gizarte, lege, politika eta ekonomia erregulazio baten emaitza da, Gipuzkoan eta mundu osoan emakumeen denbora, gorputza, afektuak eta lana desjabetzeko eta gizonen zerbitzura jartzeko pentsatuta dagoena.

http://alternatiba.net/idazlanak/2738/autodefentsa-eskubide-legitimoa-emakumeentzat

Alternatibak bere babes eta elkartasun osoa eskaini dio Ander Rodriguez diputatuari Adegiren jazarpen estrategiaren aurrean

Alternatibako bozeramaile nazional Amaia Agirresarobek gogor salatu du Gipuzkoako Aldundiaren kontra Adegik egiten ari duen jazarpen estrategia, eta zehazki, Gizarte Politikako diputatu eta Alternatibako kide Ander Rodriguezen kontrako erasoa; eta horregatik, bere babes eta elkartasun osoa eskaini dio.

http://alternatiba.net/idazlanak/2745/alternatibak-bere-babes-eta-elkartasun-osoa-eskaini-dio-ander-rodriguez-diputatuari-a

Polizia ugari, soluzio gutxi

Bilbon eraso sexisten kopurua gora egin arren, PNVko jaun-andreek berdintasun aurrekontua eta indarkeriaren aurkako programak murriztu egiten dituzte urterik urtera. Bitartean Alkateen Foroa bezalako ekitaldia antolatzen dute, herritarrik gabeko topaketa bat, enpresa handiek euren negozioak egin ahal izateko egina, eta 500.000 euroko kostua izan duena. Horretarako dirua egon badago; emakumeentzat ordea, ez.

http://alternatiba.net/idazlanak/2737/polizia-ugari-soluzio-gutxi

Osasungoa eta hizkuntzen galera

Euskarak osasungintzaren jarduera esparrua bere egin behar du aldez edo moldez; osasungoa goitik behera euskaldundu behar dugu, euskara salbatuko bada. Denbora aurrera doa, ez dago gelditzerik; bizitza eta heriotza ez dira baratzen, baina ospitaleetan ibiltzen den hizkuntza ez da inoiz hilko.

http://alternatiba.net/idazlanak/2750/osasungoa-eta-hizkuntzen-galera

EHBilduk eskatu die Instituzioei langileen lan baldintza duinak zain ditzaten zuzeneko zein zeharkako kontratazioetan

Azken bi asteotan beste 150 bat enpresetan gertatu den bezala, enpresa horretan lan hitzarmenen iraun epea bete eta ultra aktibitatea kendu zaie. “Gure ustez, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bere erantzukizuna izan behar dute eta frenoa jarri behar diete lan erreformak izango dituen ondorio latzei. EHBilduren aburuz, Erakunde Publikoak eredugarriak izan behar dira eta bere herritarrak lan baldintza duinetan egotea defendatu behar dute”, esan dute David Pinak eta Luis Salgadok.

http://alternatiba.net/idazlanak/2734/ehbilduk-eskatu-die-arabako-instituzioei-langileen-lan-baldintza-duinak-zain-ditzaten

2013ko Ekaina

Alternatibak zaintzaren lan ikusezinaren sektoreari buruzko hitzaldia egingo du bihar Gipuzkoako egoitzen gatazkaren testuinguruan

Kultur Alternatibak hitzaldi irekia antolatu du biharko, ekainak 6 arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Donostiako Koldo Mitxelenan, sektore honetako egoera eta borroka aztertzeko, egun 4.800 lagunei eragiten diena. Amaia Agirresarobe Alternatibako Mahai Feministako ordezkariak moderatzaile lanetan ariko da eta Manu Egaña Oñatiko Ongizate Zerbitzuetako zinegotziak zein Elena Arbina eta Conchi Pereira, Aldakonea eta Sanmarkosene egoitzetako langileek parte hartuko dute.

http://alternatiba.net/idazlanak/2618/alternatibak-zaintzaren-lan-ikusezinaren-sektoreari-buruzko-hitzaldia-egingo-du-bihar

Agur, San Mamés

Bilbo existitu aurretik, bazegoen erriberako bi bazterrak lotzen zituen zubi bat. Sanantoneko zubi zaharra hiribilduko paisaiaren parte izan zen bostehun urte luzez, 1870ean Udalak uholdeen kontra borroka egiteaz aspertuta, berri batengatik aldatu zuen arte. Bilboko, Athletic-eko eta Txileko Constitución hiriko armarriak apaintzen dituen zubia, alegia, orain dela mende bat baino gehiago existitzen ez dena. Ondarearen suntsiketa tatuatuta daramagu armarrian. 

EHBilduk indarkeria matxistaren aurkako plan integrala eskatu eta murrizketek emakumeen babesgabetasuna areagotzen dutela ohartarazi du

Emakumeen kontrako azkeneko erasoek, Laudion duela bi aste baino gutxiago eta Bilbon atzo bertan, agerian utzi dute, EH Bilduren iritziz, indarkeria matxistaren aurkako emergentziazko plan integral baten beharra, prebentzio politikak sustatzeko, instituzio bakoitzaren eskuduntzak zehazteko eta biktimei eman beharreko erantzuna koordinatua izan dadila bermatzeko.

http://alternatiba.net/idazlanak/2616/ehbilduk-indarkeria-matxistaren-aurkako-plan-integrala-eskatu-eta-murrizketek-emakume

PNVk bizkarra ematen dio euskal gizartearekin akordioa zabala lortzeari

Osteguneko greba orokorrean bezala, berriro ere langabetuei, baztertuei, langile prekarioei… bizkarra ematen jarraitzen dute, beraien arteko negozioak bermatzeko. Parlamentuan babesten dira gizartearen aurrean aurpegia eman gabe. Politika jendearekin kontaktuan egin behar da, erabakiak gizartearekin eta gizartearentzako hartu behar dira, eta ez elite ekonomiko eta politiko zehatzen interesen arabera.

http://alternatiba.net/idazlanak/2610/pnvk-bizkarra-ematen-dio-euskal-gizartearekin-akordioa-zabala-lortzeari

Diana Urreak Foro por la Paz de Colombia ekimenean parte hartu du Porto Alegren (Brasil)

Alternatibako bozeramaile Diana Urrea Porto Alegrera (Brasil) bidaiatu zuen maiatzaren 24-26 bitartean ospatutako Foro por la Paz de Colombia ekimenean parte hartzeko, eta bertan, erakundearen izenean elkartasunezko mezu internazionalista helarazteko. Bere agerraldian Urreak, Latinoamerikako herrialde guztien subiranotasuna eta justizia defendatu ez ezik, bake prozesuan emakumeek duten garrantzia azpimarratu du. Horregatik, bakea, justizia eta demokrazia lortzeko bide horretan,emakumeen jabekuntza identifikatu du gako elementu gisa, bai Kolonbian eta bai Latinoamerikako beste herrialdeetan ere. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/2607/diana-urrea-participa-en-el-foro-por-la-paz-de-colombia-en-puerto-alegre-brasil

M-30, legebiltzarretik kalera

Ze burugogorrak diren aldaketa politiko, ekonomiko eta sozialaren etsaiak! Ze itsuki defendatzen duten eurek sortu eta babestu duten ordezkaritza sistema! Ze erraztasun handia duten parlamentuetako lau hormen barruan geratzeko eta herritarren aldarrikapenen aurrean entzungor egiteko! Ba euren burugogortasunarekin eta itsutasunarekin legebiltzarreko lau hormen barruan geratuko dira ere maiatzaren 30ean, ostegunetako ohiko osoko bilkura egunez aldatu nahi izan ez duten alderdiak.

http://alternatiba.net/idazlanak/2605/m-30-legebiltzarretik-kalera

Matute: Legeak injustuak direnean eta gehiengoaren aurka doazenean, bideak topatu behar dira horiei aurre egiteko

Alternatibako bozeramaileak esan du lan-erreformaren helburua langilegoaren erosteko ahalmenak okerrera egitea dela. "Erreforma ezarri nahi dutenek, babesgabetasun sozial eta laborala nahiko lukete, sektore publikoa ahultzeko", baieztatu du, "gure koalizioak defendatzen duen kontrakoa".

http://alternatiba.net/idazlanak/2584/matutelegeak-injustuak-direnean-eta-gehiengoaren-aurka-doazenean-bideak-topatu-behar-

2013ko Ekaina

EH Bilduko legebiltzarkideek greba eguneko soldata Gipuzkoako egoitzetan greban dauden langileei bideratu diete

Gehiengo sindikalak eta hamaika eragilek maiatzaren 30ean deitutako greba orokorrean parte hartzearekin batera euskal jendartearekin hartutako konpromisoari jarraiki, EH Bilduko legebiltzarkideek greba egun horri zegokion soldata kobratzeari uko egin diote eta Gipuzkoako adinekoentzako egoitzetan greba mugagabean dauden langileei bideratu diete gaur Donostian, Bulebarreko akanpadan bertan, hain zuzen. Parlamentarioek koherentziaz jokatzea eta diru kopuru hori horrela bideratzea erabaki dute Legebiltzarreko zerbitzuek azaldu zutelako legalki ezinezkoa zela greba eguneko soldata hautetsien nominatik zuzenean deskontatzea.

http://alternatiba.net/idazlanak/2645/eh-bilduko-legebiltzarkideek-greba-eguneko-soldata-gipuzkoako-egoitzetan-greban-daude

“AHTa aberatsentzako trena da, gero eta pobrezia handiagoan bizi den gizartearen diruz ordaindutakoa”

EHBilduko legebiltzarkide Oskar Matutek eta Marian Beitialarrangoitiak prentsa agerraldia egin dute Oregi sailburuari eta Urkulluren gobernuari berriz ere eskatzeko EAErentzat xahutze ikaragarria den abiadura handiko trena egiten jarraitzeko asmoa eten dezatela, are gehiago, krisialdian murgilduta gaudenean. Salatu dutenez, euskal Ya aberatsei begira eginiko trena da, gero eta pobrezia handiagoan bizi den gizartearen diruarekin ordaindutakoa. Era berea, nabarmendu dute inora ez doan trena dela, ez baitago bermatuta hasieran aurreikusitako loturak izango dituenik.

http://alternatiba.net/idazlanak/2642/ahta-aberatsentzako-trena-da-gero-eta-pobrezia-handiagoan-bizi-den-gizartearen-diruz-

“Erresidentziak borrokan – Trabajo invisible en lucha” hitzaldiaren bideoak

Kultur Alternatibak hitzaldi irekia antolatu zuen pasa den ekainaren 6an Donostiako Koldo Mitxelenan, Gipuzkoako erresidentzietako langileen egoera eta borroka aztertzeko, egun 4.800 lagunei eragiten diena. Hitzaldien ostean, galdeketaren txanda ireki zen (bigarren bideoa) bere kabuz informazio eta bizipen desberdinen trukaketa batean bihurtu zena. Eztabaidan parte hartu zuten askok lurraldeko erresidentzia desberdinetako langileak ziren heinean, eztabaida borrokan jarraitzeko gogoz, animoz eta indarrez josita egon zen. 

http://alternatiba.net/idazlanak/2638/erresidentziak-borrokan-trabajo-invisible-en-lucha-hitzaldiaren-bideoak

Alternatibak frankismoaren zigorgabetasunaren aurkako Bilboko manifestazioan parte hartu du

Vegak gogorarazi du krimen frankisten kontrako auziaren aldeko euskal plataformak urrunetik, enbaxada argentinarretik alegia, bideokonferentziaren bitartez adierazpenak egiteko aukera izatea espero duela hilabete honetan. Hasiera batean maiatzean egingo baziren ere, Mariano Rajoyren gobernuak egindako presioaren ondorioz bertan behera geratzea lortu zuten. Alderdi ezkertiarretik Madrilen azpijoko hauek salatu dituzte: “Alderdi Popularrak, hainbestetan besteei bortizkeria gaitzestea exijitzen duen berberak,  agerian utzi duelako oinordeko zuzena izanik, ezinezkoa zaiola erregimenaren kontra egitea”.

http://alternatiba.net/idazlanak/2636/alternatibak-frankismoaren-zigorgabetasunaren-aurka-larunbatean-bilbon-egingo-den-man

Murrizteko ideiak

"Murrizteko ideien" azken alea, gobernu eskuindar desberdinei opari gisa ematen dieguna, euskal zein espainiar eskuinei, halakoetan murriz dezatela guri eskubide guztiak ukatu aurretik erreforma eta neurri desberdinak direla medio. Kanpora Iberdrola bezalako enpresei eginiko zerga opariak, kanpora kirol klub pribatuei zorra barkatzea, kanpora inolako erabilpen sozialik ez duten eta zorpetzen gaituzten azpiegitura erraldoiei eta kanpora frankismoak izendatutako erret familiei. Hala murriztu daiteke.

http://alternatiba.net/idazlanak/2633/murrizteko-ideiak

Oposizio eraikitzailetik eta elkarlanaren bidez politika ankerrak baldintzatu eta aldarazten ari gara

Bi urte eta astebete igaro dira Bilboko Areatza honetan bide bat ibiltzen hasi ginenetik. Hauteskunde kanpaina bitxia abiatu genuen 2011ko maiatzaren 5eko gau hartan. Epaileen baimena behar omen genuen herritarrek hautatuak izateko. Handik hamabost egunera, baina, argi erakutsi genien, gu milaka eta milaka herritarren borondateari ezker heltzen ginela Euskal Herriko erakundeetara.

http://alternatiba.net/idazlanak/2627/oposizio-eraikitzailetik-eta-elkarlanaren-bidez-politika-ankerrak-baldintzatu-eta-ald

Faxismoari trabarik ez Europan

Clement Meric talde nazi batek Parisen erail duen egun berean, Kataluniako ultraeskuin zinegotzi Juan Gomez Monterok twitterren beste hilketa bat ospatzen du, Guillem Agulloren hilketa alegia, orain dela hogei urte Montanejos castelloar herrian labankada faxista batek akabatu zuena. Gomez Monteroren hitzetan, Guillem  Agullo “orain dagoen lekuan ondo dagoen putakumea da”. Ez du esaten ostera, bere borreroak Espainiako muturreko eskuin alderdiei lotuta daudela.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/2624/faxismoari-trabarik-ez-europan

Azkunari Kukutzaren auzitik erretiratzeko eta interes pribatuen alde lan egiteari uzteko eskatu dio Alternatibak

Alternatiba Bilboko bozeramaile Jorge Segovianok, Bilboko alkate Iñaki Azkunari eskatu dio Kukutza gaztetxearen hustearen inguruko istiluak prozesatzen dituen auzia uzteko, orubearen jabe Cabisa enpresak, 2011an eraikinaren hustearen ondorioz egon ziren hiru inputatuen eta 23 atxilotuen kontrako auzian salaketa pertsonal bat egitera uko egin dionean.

http://alternatiba.net/idazlanak/2622/azkunari-kukutzaren-auzitik-erretiratzeko-eta-interes-pribatuen-alde-lan-egiteari-uzt

2013ko Ekaina

Alternatibak Irungo Alardean emakumeak baztertzea ahalbidetzen duen egoera normalizatzeko ahalegina salatu du

Alternatibako Mahai Feministako bozeramaile, Diana Urreak, Gipuzkoako gizarteari dei egin dio aurten ere datorren igandean, ekainak 30, Irunera hurbiltzeko “alarde publiko, parte-hartzaile eta parekide bakarrean” desfilatzen duten gizon-emakumeak babestera. Urreak “faltsua” iritzi dio zenbait komunikabidek urtero islatzen duten normaltasun egoerari, izan ere, “normaltasuna etorriko litzateke alarde bakarra egitetik, zeinetan herriko emakume eta gizon guztiek parte hartzeko aukera izango luketen”.

http://alternatiba.net/idazlanak/2668/alternatibak-irungo-alardean-emakumeak-baztertzea-ahalbidetzen-duen-egoera-normalizat

Aniztasun eta askatasun sexuala ukatzen dutenen aurka kalera ateratzeko arrazoiak daude aurtengo E28an ere

Tamalez, Euskal Herrian ere ematen dira oraindik erasoak eta inposizioak matxismoa, transfobia, lesbofobia eta homofobia darabilten jarreretatik. Horren eredu dira Vatikanoak egin eta Hego Euskal Herriko apaizei bidalitako homosexualitatearen aurkako eskuliburuak. Baina Iparraldean ere pairatzen ditugu erasoak, sexu bereko ezkontzak egin nahi ez dituzten politikarien eskutik, Frantziako legebiltzarrak berririk onartutako legea urratuta.
 

http://alternatiba.net/idazlanak/2666/aniztasun-eta-askatasun-sexuala-ukatzen-dutenen-aurka-kalera-ateratzeko-arrazoiak-dau

E28. Abiapuntua gara gu

44 urte izango dira E28a ospatzen duela sexu askatasunaren aldeko mugimenduak, 44 urte trabesti, transexual, gay eta lesbianen matxinada horretan "aski da, ez gaituzue geldituko" esan zutenetik, eta aurre egin zioten poliziaren, epaileen, politikoen eta elizaren errepresio etengabeari… beren arauetatik at zegoen oro zapaldu eta debekatzen zuen sistema heteronormatiboari aurre egin zioten. Poliziak itotzen zituen gazte horiek deserri sexuala aurkitu zuten Greenwich auzoan, eta New Yorkeko Stonewall Inn tabernan.
(artikulua gazteleraz baino ez dago, kolaborazioa baita)

http://alternatiba.net/idazlanak/2662/nosotrxs-somos-el-punto-de-partida

Matutek Rodolfo Aresi parlamentuan: Oraindik uste al duzu Cabacasena istilu larri baten ondoriozko heriotza izan zela?

EHBilduko parlamentari eta Altenatibako bozeramaile Oskar Matutek Eusko Legebiltzarrean hitza hartu du, Herrizaingo Saileko sailburu ohia Rodolfo Ares bertara gonbidatu ostean, honek, pasa den 2012ko apirilaren 5eko gertakizun nahasiak argitzera deitua, Ertzaintzaren talde batek jaurtitako gomazko pilota baten bitartez Iñigo Cabacas gaztea hil zen egun berean. Matutek, egun horretako gertaeren eta hauen arduradunen inguruko zalantzak argitzeko ahalegin batean, Aresi nahitaezko galderak egiteko aprobetxatu du bilkura.

http://alternatiba.net/idazlanak/2658/matutek-rodolfo-aresi-parlamentuan-oraindik-uste-al-duzu-cabacasena-istilu-larri-bate

Urduñako Udalaren koherentzia txalotu du EH Bilduk, eta inplikatzeko eskatu die Aldundiari eta Kutxabanki

Urduñako Udalak garrantzia handiko erabaki bat hartu zuen atzo, erabaki historiko bat. Carlos Arranz alkateak jakinarazi zuen gizarte zerbitzuak lehenetsiko dituztela, bankuen aberasteko apeta ezin asezkoaren gainetik. Eta, hartara, herritarren ongizatea bermatuko duela Urduñako Udalak. Erabaki horren bidez, herritarrekiko erantzukizunez jokatzea posible dela erakutsi du Urduñako Udalak. Borondate politikoa baino ez dela behar horretarako, eta herritarren beharrizanak lehentasunen artean kokatzea. Besterik ez.

http://alternatiba.net/idazlanak/2656/urdu%C3%B1ako-udalaren-koherentzia-txalotu-du-eh-bilduk-eta-inplikatzeko-eskatu-die-aldund

Bilbao RuInA 2000, edo 203

Bilbao Ria 2000 hondamena baino ez da. Eta ez da gure iritzia, ez bakarrik behintzat. Iritzi berekoa da Jose Luis Bilbao Basket Ahaldun Nagusia, joan den astean aitortu baitzuen "crack finantzieroa" zuela etorkizun bakartzat. Horregatik egin daitekeen bakarra, hala dio, "itxiera ordenatua" da, neurria egokiak ezarrita, zertarako eta "bazkideon kalte ekonomikoa ahalik eta txikiena izan dadila". Bilbao RuInA 203 espekulazioan oinarritutako erankundea zen, enpresari eta finantza botere desberdinekin Monopolyan jolasteko txokoa. PPSEAJ hirukoteak betidanik babestu du, zoragarria zelakoan.

http://alternatiba.net/idazlanak/2647/bilbao-ruina-203

Diana Urrea: “Prostituzioan diharduten emakumeak ikustezinak ez ezik, hauek erasotzea askoz errazagoa da”

EHBilduko parlamentari eta Alternatibako Mahai Feministako kide Diana Urreak, Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin du Euskal Herrian indarkeria matxistaren ondorioz emandako azken hilketak salatzeko. Urreak, Urkulluren gobernuak ezarritako politikak kritikatu ditu eskasak direla agerian utziz. Aldi berean, Eusko Jaurlaritzari Indarkeria Matxistaren Kontrako Plan Integrala berehala diseinatzera dei egin dio, prebentzio politikak eta baterako hezkuntza bultzatuko dituena.

http://alternatiba.net/idazlanak/2651/diana-urrea-prostituzioan-diharduten-emakumeak-ikustezinak-ez-ezik-hauek-erasotzea-as

Metala, orain eta beti

Gure bihotzeko musikak izan zuen bezala, euskal industria metalurgikoaren sektoreak bere urrezkoa garaia orain dela hamarkada batzuk bizi izan zuen. Sektore industrialaren santu-zeinuak, 70., 80. eta 90. hamarkadetako langile borrokaren erreferente, gaur, egunetik egunera indarra galtzen ari du. Alabaina, aurreko garaietako rock-zaleen moduan, izan zuenak, egun ere baduelako. Eta gaur egun, enpresariak, PSOE, PP eta PNVren gobernu neoliberal desberdinez babestuta, argi dago borroka irabazten ari direla. Iraganeko borroken ondorioz lortutako lan eskubideak kentzen dituzten heinean, pankartak, grebak eta borrokak berpizten diren bitartean. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/2646/larga-vida-al-metal

2013ko Maiatza

Alternatibak lan eskubideak, justizia soziala eta demokrazia aldarrikatzera deitu du maiatzaren lehen honetan

Alternatibako bozeramaile nazional Amaia Agirresarobek Maiatzaren Lehenaz aritu da gaurkoan, bihar ospatuko den eguna “lan eskubideak, justizia soziala eta, batez ere, demokrazia, aldarrikatzeko eguna izango dela” nabarmenduta, “ez baita demokratikoa pertsonak etxegabetzea, zerbitzu publikoak pribatizatzea edota herritarrak langabeziara, miseriara eta prekarietatera kondenatzea”. Horregatik, Euskal Herriko kaleak zeharkatuko dituzten sindikatuen elkarretaratze desberdinetan parte hartzeko deia egin du.

http://alternatiba.net/idazlanak/2502/alternatibak-%E2%80%9Clan-eskubideak-justizia-soziala-eta-demokrazia%E2%80%9D-aldarrikatzera-deitu-du

Makiaveloren handikiak

Aurtengo, maiatzaren lehenarekin batera, eta maiatzaren 30erako deitutako greba orokorraren atarian egonda, Gipuzkoa, duela hainbat mende iragarritakoklase borroka horren adibide bikainaren ikusle bihurtu da. Baina oraingo honetan, ñabardura desberdin bat dago. Zerbait aldatu da. Boteretsuek antzeman dute jada, eta urduri daude.

http://alternatiba.net/idazlanak/2498/makiaveloren-handikiak

Desobedientzia zibila austeritate kapitalistaren aurka

Desobedientzia zibila berau darabilten pertsona zein kolektiboak duintasunez jantzi egiten dituen borrokarako lanabesa da, beste edozein motak baino gehiago ahalbidetzen duelako boterearen menpeko morroi izatetik herritar askeak izatera pasatzea. Hauxe da bere dohain nagusietako bat. (testua gateleraz baino ez dago)

http://alternatiba.net/es/idazlanak/2507/desobediencia-civil-contra-la-austeridad-capitalista

Urkulluk PSE eta PP nahi ditu bidelagun, eredu sozioekonomiko berbera defendatzen dutelako

Beitialarrangoitiak eta Matutek iruzur egitea eta ardurak saihestea leporatu diote Urkulluri, "akordiorik nahi ez duena EH Bildu dela irudikatzen saiatzen ari baita". Horren harira, koalizioa akordioetarako prest dagoela berretsi dute, betiere euskal herritarren lan eta gizarte eskubideak eta etorkizun duina bermatzeko. Horretarako ezinbestekotzat jo dute eredu sozioekonomiko berri baten aldeko apustua egitea, gizartearen gehiengoak eskatzen duen sakoneko aldaketa gauzatzeko

http://alternatiba.net/idazlanak/2500/urkulluk-pse-eta-pp-nahi-ditu-bidelagun-eredu-sozioekonomiko-berbera-defendatzen-dute

Gipuzkoak ez du utziko egoitzak kudeatzen dituzten enpresek grebatik onura ekonomikorik ateratzea

Ander Rodríguez Gizarte Politikako diputatuak azpimarratu du Foru Gobernuarentzat garrantzizkoa dela diru publikoa modu arduratsuan, eraginkortasunez eta gardentasunez kudeatzea. Horregatik, ezin du onartu greba dagoen bitartean eman ez duten zerbitzuengatik administrazioaren dirua jasotzen duten enpresak egotea, eta  are gutxiago langileei dagokien soldataren zati batekin geratzea. Hori dela eta, egoitzak eta eguneko zentroak kudeatzen dituzten enpresei Gizarte Politikako Departamentuak hilero ordaintzen dien tarifatik kendu egingo da enpresa horiek, greba irauten duen bitartean, langileei ordainduko ez dieten zenbatekoa.

http://alternatiba.net/idazlanak/2496/gipuzkoak-ez-du-utziko-egoitzak-kudeatzen-dituzten-enpresek-grebatik-onura-ekonomikor

Demokrazia ezkertiarra da

Gero eta nabarmenagoa da herritarren eta erabaki garrantzitsuen arteko aldentzea; gero eta argiagoa da parte-hartzearen kalitate demokratiko eskasa, lau urtean behin ordezkariak aukeratzeko sistema moduan ulertuta; gero eta ageriagoa da enpresa eta merkatuek, pertsona eta gobernuekiko duten nagusitasuna; gero eta adierazgarriagoa da alderdi politikoen zilegitasun eza, bai masen tresna modura zein proposamen eraldatzaile eta burujabeen aurkako babes bezala.

http://alternatiba.net/idazlanak/2490/demokrazia-ezkertiarra-da

Iraultza Bolivartarraren aldeko mobilizazioa Gasteizen

Apirilak 24ean, Alternatiba Arabak Iraultza Bolivartarraren aldeko kontzentrazioa egin zuen Venezuelako eskuinaren indarkeriazko jokabidea salatzeko. "Eraso inperialistaren aurrean, Iraultza Bolivartarra!" lemapean, indarkeria bat-batean uzteko eskatu diote Caprilesi eta horregatik, iraultza Bolivartarrarekin elkartasuna adierazteko indarrak batzera deitu dute.

http://alternatiba.net/idazlanak/2504/iraultza-bolivartarraren-aldeko-mobilizazioaren-adierazpenak-gasteizen

X