2012ko Ekaina

Hitzaldi irekia ekainaren 13an Donostian: Gizarte zibila bakea eta normalizazio politikoruntz

Alternatibak hitzaldi irekia antolatu du datorren asteazkenean, ekainak 13, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:00etatik aurrera, bakegintzaz eta normalizazio politikoaren inguruan. Paul Rios (Lokarri) eta Sabino Ormazabal (Argituz) arituko dira hizlari “Gizarte zibila bakearen eta normalizazio politikoaren bidean” izeneko ekitaldian. Garai politiko berria eraikitzeko bidean iragan urtean emandako pausoen ostean, Alternatibak, oraindik ere, funtsezkoa deritzo aurretik ditugun oztopoak gainditu eta gatazka gainditzeko ahaleginak bilduko dituen agendan lan egiteari herritarren protagonismoa nagusi izango duen prozesuan. Horren harira dator hitzaldi hau antolatzea.

http://alternatiba.net/DonostiaHitzaldiaRiosOrmazabal

Greziaren duintasuna bestelako Europarako

Ekainaren 17an hauteskunde orokorrak izango dira Grezian. Prozesua bereziki garrantzitsua izango da Europarentzat, baina baita Europako ezker osoarentzat ere. Izan ere, finantzen merkatuaren eztandaz geroztik, mugimendu sozialen eta alderdi politikoen erresistentziaren zein erantzun sendoez gain, honakoa aukera ezin hobea izango da Merkelen estrategia ultraliberalari, NDFari eta haiek sortutako proiektu europarrari zuzenean aurre egiteko. Ezkertiar guztiok itxaropenez ikusten dugu Grezia, eta bereziki hauteskundeak irabaz ditzakeen Syriza ezkerreko koalizioa, batez ere EBren xantaiaren aurka agertu delako.

http://alternatiba.net/idazlanak/1745/greziaren-duintasuna-bestelako-europarako

Euskal Herriak behar duen ezkertiar eta subiranisten indar metaketa

Beste behin ere, hemen elkartutako lau alderdiok, Euskal Herriak behar duen ezkertiar eta subiranisten indar metaketari erantzutera goaz. Garai zailak ditugu aurrean, baina porrotera eraman gaituztenen diskurtso bakarrari aurre egin behar diogu, finantza botereen mesedetara daudenei. Alternatibak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta ezker abertzaleak herritarren gehiengo zabal baten babesa izan duen koalizioa berretsiko dute hurrengo hauteskundeei begira, lauron arteko elkarlanari jarraipena emateko.

http://alternatiba.net/idazlanak/1741/amaia-agirresarobe-bada-garaia-eredu-ekonomiko-eta-sozial-berrirako-bidean-urratsak-e

Alternatibaren Asanblada nazionalak aho batez erabaki du hurrengo bozetara koalizioan joatea

Alternatibaren Asanblada nazionalak bilera egin du Gasteizen, eta aho batez erabaki du Euskal Herriko ezkertiar eta subiranisten indar metaketari jarraipena ematea, hurrengo hauteskundeetara Aralar, Eusko Alkartasuna eta ezker abertzalearekin batera koalizioa osatuta aurkeztuz. Gure herriak behar duen subjektu ezkertiar eraginkorra indartzeko tresnarik egokiena dela uste dugu, aurreko koalizioekin, Bildu eta Amaiur, egiaztatu dugunez. Horrexegatik, Alternatibak gogoz eta ausardiaz hartuko du parte bihar Donostian lehenengo aldiz plazaratuko dugun alderdi metaketan.

http://alternatiba.net/idazlanak/1740/alternatibaren-asanblada-nazionalak-aho-batez-erabaki-du-hurrengo-bozetara-aralar-ea-

EPPKren adierazpena herritarrek ospatu baina gobernuek ukatzen duten garai politiko berria berrestera dator

Alternatibatik azpimarratu dutenez, borroka armatuaren amaieraren egiaztapenak “apurtu egiten du ETAren asmoen gaineko informazio faltsu eta interesatu oro, hainbat erakunde eta elkartetatik behin eta berriz tematu arren; egunotan kasu, presoei indarkeriatik aldendu eta biktimen mina aitortzeko exijitu dietenean, haien adierazpenak horixe bera egiten duela apropos ahaztuta”. Matutek berretsi duenez, “bakearen eta konponbide demokratikoen garaia da orain zabaltzen ari dena, Euskal Herriak duela urte asko espero zuena, eta alderdikeriengatik zein hauteskundeetan pentsatzen ari direnen kapritxoengatik atzeratu ezin daitekeena”.

http://alternatiba.net/idazlanak/1729/alternatibak-dio-eppkren-adierazpena-herritarrek-ospatu-baina-gobernuek-ukatzen-duten

Voices of transition, dokumental parte-hartzailearen trailerra

Voices of transition (Trantsizioaren ahotsak) Nils Aguilarrek zuzendatuko dokumentala da, ekoizpenaren ondorengo fasean dagoena. "Trantsizio agroekologikoa" da jorratzen duena. Nola antolatuko gara aldaketa klimatikoak eta petrolioaren krisiak dakartzaten erronkei gure hiri eta larreetatik aurre egiteko? Dokumentala amaitzeko laguntzarik eman nahi? Helbide honetan, www.milpafilms.org , DVDaren aurre erosketa edota produktore bilakatzeko jairraibideak eskaintzen dira.

http://alternatiba.net/idazlanak/1746/trailer-del-documental-voces-de-la-transici%C3%B3n-agroecol%C3%B3gica-voices-transition-dokumen

2012ko Maiatza

Maiatzaren leheneko borroka guztiak

1886an bezala, boterean daudenen jokabidea zuzentzen duen logika berdintsua da: kosta ahala kosta kapitalaren biderkatzea gehiengo sozialen ongizatearen gainetik lehenestea. Berdintsua da, bai, baina ondorioak are larriagoak dira oraingoan, hain handia delako pilatzen duten boterea, ezen demokrazia eta herriaren burujabetza anekdota hutsean gelditzen direla.

http://alternatiba.net/idazlanak/1652/maiatzaren-leheneko-borroka-guztiak

Alternatibak dio Gorenaren epaiak Espainiak duen “izaera demokratiko eskasa agerian” utzi duela

Alderdi ezkertiarreko bozeramaileak, era berean, salatu egin du “indarkeria guztien amaiera lortu asmo zuen estrategia martxan jarri izan duten bost lagun kartzelan mantentzearen bidegabekeria”. Azaldu duenez, auzipetuek egiten zutena “haien kabuz egiten zuten eta ez, inondik inora, ETAren aginduetara”.

http://alternatiba.net/idazlanak/1681/alternatibak-dio-gorenaren-epaiak-espainiak-duen-%E2%80%9Cizaera-demokratiko-eskasa-agerian%E2%80%9D-

Alternatibak oso positibotzat jo du Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak bildutako informazioa

Alternatibako bozeramaileak aitortu du “pazientzia handia beharrezkoa” izan daitekeela aldaketak egin edota orain arte mugiezinak ziren jarrerak mugitzeko, ziurtatuz “norabide horretan ari badira alde izango gaituztela”. Aldiz, “haien geldotasunaren atzean kalkulu politikoak besterik ez badaude eta garaileak eta garaituak izango dituen amaiera lortzeko helburua badute, kontra egingo diegu eta publikoki salatuko ditugu”.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/1669/alternatibak-oso-positibotzat-jo-du-nazioarteko-egiaztatze-batzordeak-bildutako-infor

Alternatibak Basagoitiren hitz “xenofobo eta arrazistak” salatu ditu osasungitza eta etorkinen inguruan

Matutek justizia soziala bezalako edukiak “prostituitzea” leporatu dio Basagoitiri, Espainiako Gobernutik “Mariano Raxoi alderdikideak hezkuntzan eta osasungintzan eginiko murrizketak justifikatzeko esan du, pertsonen duintasunaren kontrako eraso larriak izan arren”. Gobernu popularrak osasun zerbitzuetan ezarritako murrizketak izan dira, hain zuzen ere, PPko buruzagiak gaia jorratzeko baliatutako aitzakia. Raxoik iragarri eta Basagoitik txalotutako neurrien artean beren egoera guztiz arautua ez duten etorkinei osasun txartela eskuratzeko trabak ezartzea dago.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/1663/alternatibak-basagoitiren-hitz-%E2%80%9Cxenofobo-eta-arrazistak%E2%80%9D-salatu-ditu-osasungitza-eta-

Estrategia nazionalerako akordioa sinatu dute Alternatibak, EAk, ABk, Aralarrek eta Ezker Abertzaleak

Ezker abertzalea, Aralar, EA, Alternatiba eta AB ezkerreko alderdi abertzaleek estrategia nazionalerako konpromisoa aurkeztu eta sinatu dute eguerdian Irunen, Ficoba erakustazokan. 25 minutuko ekitaldia izan da: akordioaren irakurketa eta izenpetzea. "Indarrak biltzearen aldeko apustu sendo eta estrategikoa" dela esan dute, "eraikuntza nazionala eta eraldaketa soziala bultzatzeko" asmoz, "bakean, askatasunean eta justizia sozialean oinarritutako Euskal Herria eraikitzeko".

http://alternatiba.net/idazlanak/1659/estrategia-nazionalerako-engaiamendua-izenpetu-dute-alternatibak-eak-abk-aralarrek-et

Proposamen Sozioekonomikoaren Iruñeako aurkezpena

Krisi egoera larri honek jadanik kaltetuak diren sektoreei eragiten die gehien: emakumeak, etorkinak, pentsionistak eta gazteak. Azken hauek dira beren etorkizuna beltzen ikusten dutenak, baina horren aurrean mobilizatzeko determinazio argia erakutsi dute, martxoaren 29ko greba orokorrean ikusi ahal izan zen bezala.

http://alternatiba.net/idazlanak/1678/proposamen-sozioekonomikoaren-iru%C3%B1eako-aurkezpena

2012ko Maiatza

Alternatibak anakronikoa eta antidemokratikoa deritzo Sorturen gaineko koarentenari

Alternatibatik nabarmendu dutenez, bihartik aurrera ezagutuko den Auzitegi Konstituzionalaren erabakia edozein izanda ere, “euskal gizarteak argitasunez adierazi du Sortu legeztatzearen aldeko jarrera, kalean eginiko manifestazio jendetsuetan edota Euskal Herrian garai berria eraikitzeko apustua egin duten hauteskunde koalizioen alde bozkatzen”. Era berean, Matutek Espainiako Erresumako gobernuek darabilten “justizia arloko badaezpadako armak” salatu ditu, “guztiz antzuak izan direlako herri honetako ezkertiarren eta abertzaleen bidea oztopatzeko helburuan”.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/1705/alternatibak-anakronikoa-eta-antidemokratikoa-deritzo-sorturen-gainean-espainiak-mant

Errausketari ateak ixten dokumentala ikusgai

Debagoiena Zero Zabor taldeak dokumental bikain honetan ederki islatzen du hondakinen kudeaketaren arazoa. Dokumentalean zaborraren arazoa bere osotasunean azaleratzen saiatu dira: garai bateko zaborraren kudeaketa, Europan dauden eredu desberdinak, Europar Batzordeak hiri hondakinak tratatzeko ezarria duen hierarkia, balorizazio energetikoa, errauskailuak beharko lukeen zabortegia, errauskailuak osasunari eta ingurumenari dakarzkion kalteak…

http://alternatiba.net/es/idazlanak/1715/errausketari-ateak-ixten-dokumentala-ikusgai-documental-cerrando-las-puertas-la-incin

Euskal banka publikoaren aldeko apustua PP-PNV ardatzaren kontra

Planetaren mugei eta bizitzaren jasangarritasunari muzin eginez, produktibismo hutsean oinarritzen den sistema ekonomikoak sortu duen krisi sistemikoaren aurrean gaude. Hazkunde finantzari espekulatiboan oinarri duen krisia da bizi duguna, kapitalaren mesede hutsean, gure bizitza zapaltzeko gai dena. Egoera honen aurrean, Alternatibak, Aralarrek, Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak egungo sistema ekonomikoa, merkatua eta sistema finantzaria errotik aldatuko duen alternatiba martxan jartzeko apustu sendoa egiten dugu.

http://alternatiba.net/idazlanak/1690/alternatibak-ezker-abertzaleak-eak-eta-aralarrek-euskal-banka-publikoaren-alde-egin-d

Homofobiaren eta transfobiaren irakurketa transfeministarantz

Zenbait sektore feministak kritikatu egin dituzte gay, lesbiana, transexual eta bisexualen inguruko hainbat ildo politiko, lesbianak ikusezin egin dituztelako askotan, eta gizonezko homosexualei lehentasuna eman dietelako erabakiak hartzerakoan. Adibidez, gaurko egunean, nazioarteko egun honetan, lesbofobia hitza ez da agertu ere egiten, lesbianak ikusgai egiteko ariketa eta ekintza positibo gisa.

http://alternatiba.net/idazlanak/1694/homofobiaren-eta-transfobiaren-irakurketa-transfeministarantz-laura-gomez

Aresen dimisioa eta eredu polizialaren gaineko eztabaida eskatu dugu

Aresek bere aginduetara dauden polizien jokabidea justifikatu nahi izan du bi kasuetan, Xuban zein Iñigorekin, batean zein bestean eginiko kargak Herrizaingo Sailak erabilitako argudioak deuseztatzeko froga eta lekukoen testigantzak egon narren. Ezin ahaztu, gainera, kargak Europako Batasunak ez egokitzat jotzen duen materialak erabilita egin zirela, ondorio lazgarriak eragin ditzaketelako.

http://alternatiba.net/idazlanak/1673/aresen-dimisioa-eta-eredu-polizialaren-gaineko-eztabaida-eskatu-dute-alternatibak-eak

Proposamen ekonomikoak jendaurrean konparatzeko deia egin diote EAJri Alternatibak, EAk, Aralarrek eta Ezker Abertzaleak

Bi proposamenak, gizarteari aurkeztu zaizkion bi ereduak, konfrontatzeko dei zuzen eta argia egiten diogu EAJri. Ezker soberanistarena alde batetik eta EAJrena, PPrena eta PSOErena beste aldetik. Bi proposamenak aurrez aurre jarri nahi ditugu, EAJk aukeratzen duen eredu eta formatoan, nahi dutenean, eta ahalik eta azkarren. Jendarteak jakin egin behar du zeintzuk diren mahai gainean dauden proposamenak, zeintzuk diren aukeran dituen herri eta jendarte ereduak.

http://alternatiba.net/idazlanak/1683/proposamen-ekonomikoak-jendaurrean-konparatzeko-deia-egin-diote-eajri-alternatibak-ea

Alternatibak zarrastelkeria deritzo Gasteizko trena lurperatzeko 500 milioi xahutzeari

Alternatiba Arabak proiektua bertan behera uzteko eskatu du eta administrazio desberdinei dei egin die diru publikoaren erabilera kudeatzeko orduan, “pertsonen eskubideak lehenetsi behar dituzte, adreilua eta porlanaren burbuila sustatu beharrean, Araban zein Euskal Herrian edota Espainiako Erresuman sozialki eta ekonomikoki kaltea besterik ez baitu eragin”.

http://alternatiba.net/es/node/1650

2012ko Apirila

Euskal Herriaren etorkizun hurbila eraikitzen

Horregatik aurtengoa, iraganera soilik begiratuko ez duen Aberri Egun bat izan behar dela adieraztera ausartzen gara. Nostalgiaz betetako data sinboliko bat, Euskal Herri berri baten abiapuntu bihurtzeko unea iritsi da, hasieran aipatutako dominazio sistema anitzetatik aske izango dena. Euskal Herri libre eta sozialista bat, halabeharrez errealitateari aurre egin behar izango diona, kasu batzuetan paralisiak eta beste batzuetan mendekotasunak markatutakoa.

http://alternatiba.net/idazlanak/1606/euskal-herriaren-etorkizun-hurbila-eraikitzen

Gure segurtasun ezaren bermatzaileak

Rodolfo Ares jaunak, Eusko Jaurlartzako Herrizaingo sailburu gisa duen erantzukizunetik, ez du asmatu euskal polizia autonomikoa bizi duen egoera berria kudeatzen, eta horregatik Iñigoren heriotzaren eta Ertzaintzaren beste gehiegikerietako arduradun politikotzat jo daiteke. Horrexegatik, berehalako dimisioa aurkeztu behar du.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/1612/garantes-de-nuestra-inseguridad

Ekologia ate joka

Errausketak ez ditu hondakinak gutxitzen, ezta birziklapenak ere. Bestalde, giza osasuna eta ingurumenerako ondorio latzak dakartza airearen eta lurraren kutsadura dela medio. Gainera, betiko gutxi batzuen onurarako eta guztion kalterako negozio ilun eta nahasiak sustatzen ditu berriz. Orain inoiz baino gehiago gizarteak kudeaketa pribatuari oparitutako alorrak berreskuratzea premiazkoa denean errausketarekin herriak birritan ordaintzen du enpresa talde erraldoiek etekin bikoitza izateko.

http://alternatiba.net/idazlanak/1617/ekologia-ate-joka

Gernikako Akordioaren adierazpena Parot Doktrinari buruzko epaiaren harira

Parot doktrina aski ezaguna zaigu, justizia eta eskubideen ikuspegitik askotxo baitira zalantzan jarri izan dutenak, bai Euskal Herrian, bai eta nazioartean ere. Auzitegi Konstituzionalak ordea, mendekua bilatzen duen eta salbuespenekoa den doktrina lege bilakatzea erabaki du.

http://alternatiba.net/idazlanak/1628/gernikako-akordioaren-adierazpena-parot-doktrinari-buruzko-epaiaren-harira

Elikadura subiranotasuna Euskal Herrian: Premia eta beharra

Beraz mundu osoa elikatzen duten nekazari eta abeltzainen eskubideak eta kontsumitzaile guztionak defendatzeko bidean indarrak batu behar ditugu elikadura burujabetasunaren alde. Bidezko mundu osasuntsu eta seguru batera heltzeko elikadura burujabetza beharrezko baldintza da egungo ereduaren ahultasunaren eta aukera desorekatuen aurrean. Bidezkoa eta posiblea da gainera aldarrikatzen duguna.

http://alternatiba.net/1605/sin-soberan%C3%AD-no-hay-soberan%C3%AD-pol%C3%ADtica

“Gure lurra, gure etorkizuna” dokumentala

Bizilur erakundeak eta EHNE Bizkaiak elkarlanean sortutako dokumentala sortu dute Euskal Herriko baserritarrekin eta nazioartean elikadura burujabetzaren alde lanean ari diren nekazari eta ekintzaileekin egindako elkarrizketak bilduz.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/1630/gure-lurra-gure-etorkizuna-dokumentala-documental-nuestra-tierra-nuestro-futuro

2012ko Martxoa

Aurrerapena, aldeketa edo emantzipazioa?

Hitzen eta edukien azterketa kritikoa da testu honetan egiten dena, guztiz beharrezkoa eredu alternatiboaren aldeko borrokan aurrera egiteko. Nahasmena eta okerrak eragiten dituzten edukiak baztertu behar ditugu, statu quoa-ri eustea ahalbidetzen duten aldaketa bezalako hitzak desagerrerazi behar ditugu. Bestelako edukiak behar ditugu, hustu egin diren horiek ordezkatzeko. Aurrerapena edo aldaketaren aurrean emantzipazioa erabiltzea proposatzen da, haustura dakarrelako.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/1565/%C2%BFprogreso-cambio-o-emancipaci%C3%B3n

Gure eskubideak ikutu ere ez. Mugi zaitez!

Martxoaren 8an emakume guztiei honako deialdia egiten diegu:

Mobilizazioa: gure eskubideak defendatzeko, gure autonomia defendatzeko, gure bizitza defendatzeko.

Artikulazioa: Sistemaren krisiari aurre egitean, artikulazioa ezinbestekoa da burujabetzan oinarritutako gizarte eredu berriak sortzeko.

Borroka: Ez dugu erreformarik onartuko, ezta prekarietatean mantenduko gaituen aldaketarik ere.

http://alternatiba.net/idazlanak/1560/gure-eskubideak-ikutu-ere-ez-mugi-zaitez

Clinica Alava: Harri berberekin estropezu egitea

Guk argi daukagu, 2009ko abenduan argi genuen bezala, behin betiko konponbidea lortzeko nahitaez zerbitzuaren kudeaketa publiko eta zuzena berreskuratu behar dela  eta langile guztiak Foru Ongizate Erakundeko langile izatera pasatu behar direla. Diputazioak ezin du hiri honetako baliabide sozial baliotsuagoetako bat kudeatzeko aukera pasatzen utzi.

http://alternatiba.net/es/node/1573

Ezker Abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak grebarako deia egin dute gaur Bilboko kaleetan

Ez da eskuak gurutzatuta geratzeko garaia. Egoera honetara eraman gaituen sistema iraultzeko eta burujabetza politiko eta ekonomikoa baliatuta herritarrak erdigunean izango diren gizarte eredua eraikitzen hasteko unea iritsi da, indarrean daukagun ereduak porrot egin duela ageri-agerikoa delako. Guk, gure aldetik, justizia sozialean oinarritutako alternatiba eraikitzeko konpromisoa hartzen dugu.

http://alternatiba.net/idazlanak/1579/ezker-abertzaleak-eak-aralarrek-eta-alternatibak-grebarako-deia-egin-dute-gaur-bilbok

Elkarrizketa Oskar Matuteri Egun on Euskadin (ETB2)

Aitzol Zubizarretak elkarrizketa egin dio Oskar Matute Alternatibako bozeramaileari Egun On Euskadi saioan. Besteak beste, artxoaren 29ko greba, Iñaki Antiguedadek ETAren inguruna eginiko adierazpenak eta datozen hauteskundeetarako balizko kolizioak izan dituzte hizpide.

http://alternatiba.net/idazlanak/1550/entrevista-oskar-matute-en-egun-euskadi-de-etb2-elkarrizketa-oskar-matuteri-egun-eusk

Aralarrek, ABk, Ezker Abertzaleak, EAk eta Alternatibak indarrak biltzeko apustu estrategikoa egin dute

Ezker Abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Alternatibak, Aralarrek eta Abertzaleen Batasunak, aniztasuna oinarri eta xede izanda, indarrak biltzearen aldeko apustu sendo eta estrategikoaren aldeko hautua egiten dugula plazaratzen dugu. Gure herriaren eraikuntza nazioanala eta eraldaketa soziala bultzatzeko geure ahaleginak metatuz egitea erabaki dugu, eskuratu nahi dugun Euskal Herri subiranoa eta solidarioa erdiesteko bidean aurrera egiteko asmoz. Erantzun eta urratsak emateko, bakean, askatasunean eta justizia sozialean oinarritutako Euskal Herria eraikitzeko.

http://alternatiba.net/idazlanak/1576/aralarrek-abk-ezker-abertzaleak-eak-eta-alternatibak-indarrak-biltzeko-apustu-estrate

X