2012 M29ko Greba Orokorra

Europako proletarioak, bat egizue

Martxoaren 29an kalera ateratzen garenean, gure gobernu-txotxongiloak estutu behar ditugu eta nahikoa dela esan, lapurretak amaitu direla. Eta ez dugu ahaztu behar eredu europar hau langileriaren, gizartearen eta planetaren interesen guztiz aurkakoa dela. Beste Europa bat posible izateaz gain, beharrezkoa ere bada kapitalaren zoramenezko logika hau geldiarazteko, handik sortzen baitira pairatzen ditugun zoritxarreko neurrietako asko.

http://alternatiba.net/idazlanak/1582/europako-proletarioak-bat-egizue

Ezker Abertzaleak, EAk, Aralarrek eta Alternatibak grebarako deia egin dute

Egiturazko krisi honen kudeaketa negargarriaren azken ondorioa Espainiako Gobernuak onartutako lan erreforma da. Beste behin, krisi honetara eraman gaituen eredu zaharraren kudeatzaileek krisiaren sorreran ardurarik izan ez dutenen contra egin dute; kasu honetan, langileen kontra. Lan harremanen esparrua erabat liberalizatu dute, eskubide sozial eta laboralei eraso zuzena eginez, negoziazio sindikala ezerezean utziz, eta honek langileen lan baldintzetan ondorio latz eta tamalgarriak izango ditu.

http://alternatiba.net/idazlanak/1579/ezker-abertzaleak-eak-aralarrek-eta-alternatibak-grebarako-deia-egin-dute-gaur-bilbok

Gure bizia edo haien kapitala, aukeratu behar

Ez dago erdibideko jarreretarako lekurik. Dagoeneko eztabaida ez dago ongizatearen edo liberalismoaren artean, Danimarka edo Greziaren artean. Eztabaida gure bizitzen eta kapitalaren artekoa da, bizitzaren eta irabazien maximizazioaren artean. Alde guztietatik erasotzen gaituzte, beraz fronte guztietatik erantzun behar dugu: kapitalismoa lurpera dezagun. Hartu zure pala, eta has gaitezen martxoaren 29an zulatzen.

http://alternatiba.net/idazlanak/1586/gure-bizia-edo-haien-kapitala-aukeratu-behar

M29: Erantzuteko ordua

Espainiako Gobernuak ondo baino hobeto ordezkatzen ditu Alderdi Popularra bezalako alderdi ultraeskuindar baten atzetik dauden interesak. Finantza sistema pribatuen eta enpresaburu handien esanetara daudela leporatu diete behin baino gehiagotan, baina ez da guztiz zuzena, finantzariak eta enpresariak dira, zuzenean, Moncloara heldu direnak, bitartekaririk ez dute behar espekulazioa eta iruzurra darabiltenak, langileen lanaren lepotik aberasten direnak. Lehman Brothers enpresako buruzagi ohiak, armen industriako saltzaileak eta emakumeen eskubideak ukatzeko zaletasuna duten ministro taldeari erreparatzea aski da espero dezakegunaz jabetzeko.

http://alternatiba.net/idazlanak/1591/m29-erantzuteko-ordua

Alternatibak flashmob bat egin du M29ko grebara deitzeko

Alternatibako hogei militante inguruk agerraldi oso berezia egin zuten igandean Bilboko kaleetan, herritarren artean hilaren 29ko Greba Orokorrerako deialdia zabaltzeko flashmob ekintza batekin. Igandero Areatzan antolatzen den lore azokan erosketetan edo paseatzen ari zirenen artean nahastuta, erabat geldirik gelditu ziren guztiak minutu batez inguruan zeudenen jakin-mina piztuz.

http://alternatiba.net/idazlanak/1594/alternatibak-flashmob-bat-egin-du-m29ko-grebara-deitzeko

Aniztasun funtzionala ere grebara

Guztiz premiazkoa da egungo ekoizpen sistema kapitalista beste batekin ordezkatzea, pertsona guztientzako aukera berdintasuna eta justizia soziala ardatz izango dituena. Eredu barneratzailea, genero, adina, aniztasun funtzionala edota bestelako aldaera guztiak kontuan hartuko dituena.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/1595/la-diversidad-funcional-tambi%C3%A9n-la-huelga

2012ko Otsaila

Oihukatu, laster hori ere murriztuko baitigute

Madril oso urrun dago, eta horrelako erabakiak hemen definitu behar dira. Ez da aski eskumen gehiago eskatzea, erreforma hau orain gelditu behar dugu. Kaleak hartuz gelditu behar dugu, patronalaren aurrean beste behin ere amore eman izateagatik gure haserrea azaldu behar dugulako. Oihuka egin dezagun, debekatzen diguten hurrengo gauza garrasi egitea izan baitaiteke!

http://alternatiba.net/es/idazlanak/1523/oihukatu-laster-hori-ere-murriztuko-baitigute

Alternatibak murrizketen aurka kaleak betetzeko deia egin du

Horregatik deitzen dugu larunbateko manifestaziora, baina sektore publikoan gaur egingo dituzten lanuzteekin ere bat egiten dugu. Hilaren 17an, bestetik, Ezkerraldean egingo dugu protesta eta sindikatu zein eragile sozialek 25erako Bilbon deitutakoa ere babesten dugu. Eman behar dugun erantzuna pairatzen ari garen erasoaren tamainakoa izan behar da eta, horren arabera, mila manifestazio egitea ere gutxi izango litzateke.

http://alternatiba.net/idazlanak/1521/alternatibak-murrizketen-aurka-kaleak-betetzeko-deia-egin-du

Erdi Aro digitalerako bidean

Kanon digitala, jabetza eskubideak, Megaupload eta SOPA, PIPA zein Sinde-Wert legeak askotan entzun ditugu azken asteotan. World War Web deritzon gerran adierazpen askatasuna eta kulturarako sarbide nagusienetako bat daude jokoan, baita enpresa multinazionalen mozkinak eta munduko gobernuen herritarren gaineko kontrola. Guzti honen inguruko hausnarketa egin du Iagoba Itxaso Alternatibako militanteak.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/1527/hacia-una-edad-media-digital

Subjektu politiko feminista sendotzen

Emakume feministon eta bereziki mugimendu feministako emakume feministen artean aliantzak eraikitzen jarraitzea berebiziko estrategia bat da Alternatibako emakume feministon ustez. Agendak konpartitzen eta borroka komunak artikulatzen jarraitu nahi dugu eta horregatik beste emakume feminista askorekin batera eztabaida eta gogoetarako espazioak konpartitzea espero dugu. Martxoaren 2an 3an eta 4an Leitzan ikusiko garelakoan.

http://alternatiba.net/idazlanak/1530/subjektu-politiko-feminista-sendotzen

Kutxabank, pribatizaziorako bidean

Eskuma euskaldunak eta espainolak Italian 90eko hamarkadan jarraitutako prozesua berreskuratu nahi dute. Honi esker, aurrezki kutxak bankuetan eraldatu zituzten, gizarte-ekintzaren eta kapital publikoaren arrastorik utzi gabe. Egindako urratsak honakoak izan ziren: bat, gizarte-ekintza bankuaren jardueratik banandu, fundazioak kontrolatuta ere; bi, legean aldaketak egin kapital pribatuaren sarrera ahalbidetzeko; hiru, kapital pribatua modu masiboan sartu; lau, kapital publikoari garrantzia kendu, azkenean esku pribatuetan uzteko. Emaitza: erabat pribatua den bankua eta gizarte-ekintzaren amaiera.

http://alternatiba.net/idazlanak/1516/kutxabank-pribatizaziorako-bidean

Soldata errealak – Erret soldatak

Lanbidearteko Gutxieneko Soldata 641 eurotan izoztu du Espainiako Gobernuak aurten, berez Europako baxuenetarikoa denean. Hondamendiaren eredu jartzen diguten Greziak berak ere, murrizketa berriek jaitsiaraziko duten arren, gutxieneko soldata altuagoa dauka. Bitartean, Juan Carlos I erregeak hilabetean 24.300 euro baino gehiago jasotzen ditu, errepresentazio, pribilegio eta bestelako diruaz aparte.

http://alternatiba.net/idazlanak/1528/salario-real-64140-%E2%82%AC-del-smi-real-salario-24396-%E2%82%AC-mensuales-de-juan-carlos-i-extras-y

2012ko Urtarrila

Hemen dira murrizketak

Gehienei ez zaie harrigarria irudituko PPk Hezkuntzan eta Osasunean murriztea, kanpainan agindutakoaren aurkakoa bada ere. Mendekotasun Legea ere dekretu bidez geldiarazi dute, eta ondorioz mendekotasun moderatuaren maila larriena pairatzen dutenek diru-laguntzak askoz beranduago jasoko dituzte.

http://alternatiba.net/idazlanak/1475/hemen-dira-murrizketak

Kutxabank pribatizatzeko bidean dago

Izaera publikoa kalean defendatu beharra dugu, eremu estrategikoa eta oinarrizkoa da. Guk ere badugu estrategia. Haiek geldiarazi behar ditugu, garaiz gaude. Aurre egin behar diegu, erantzuteko ardura dugu, borroka eta konfrontazioa gakoak izan behar dira abagune historiko honetan. Banka publikoa, soziala eta gardenaren alde. Pribatizazioari ez!

http://alternatiba.net/es/idazlanak/1471/kutxabank-camina-hacia-la-privatizaci%C3%B3n

Goian bego sozialdemokrazia

Amaitu berri den urtean nazioarteko egoerari dagokionez, politikoki eragin izan duten gertaeretako bat azpimarratu behar bagenu, mundu mailako krisiarekin, Europako konstituzioaren porrotarekin edota Durbanen klima aldaketari aurre egiteko ezintasunarekin batera, askoz ere oihartzun txikiagoa izan duen gertakaria eman da, ondorio politiko garrantzitsuak dituen arren: Europako sozialdemokraziaren heriotza, hain zuzen ere.

http://alternatiba.net/idazlanak/1495/goian-bego-sozialdemokrazia

Alternatibak indarkeria matxista propagandarako erabiltzea leporatu dio Herrizaingo Sailari

Alternatibak “akats deitoragarria” deritzo emakumeen kontrako indarkeria segurtasun publikoaren arazo gisa jorratzeari, konponbidea bide polizialetan egongo bailitzan. Etxartek gogorarazi duenez, indarkeria matxista gizon eta emakumeen arteko desberdintasunen “adierazpenik bortitzena da, baina ez bakarra”, hartara, “indarkeria emakumeen diskriminazioarekin eta zapalkuntzarekin zerikusirik izango ez balu bezala jorratzea atzerapauso larria litzateke, eta berdintasun politiken alde lan egin duten pertsona guztien kontra egitea, Herrizaingo Sailak aferaren erdigunetik kendu nahi baititu” .

http://alternatiba.net/idazlanak/1487/alternatibak-indarkeria-matxista-propagandarako-erabiltzea-leporatu-dio-herrizaingo-s

Eraldaketa sozialaren alde: Erantzuna gure esku – Gure esku erabakia

Herri honetako eragile sozial, sindikal eta politikoek, bakoitza bere esparruan eta ahal balitz denok batera, martxan dagoen erreforma neoliberalari eta zentralizazio prozesuari aurre egin beharko geniokeela uste dugu.

http://alternatiba.net/idazlanak/1503/eraldaketa-sozialaren-alde-erantzuna-gure-esku-%E2%80%93-gure-esku-erabakia

Alternatibak Abortuaren Legerik atzerakoiena berreskuratu nahi izatea leporatu dio Gallardoni

Alternatibak, aurretik PSOEk onartutako erreformak “gabezia handiak” zituela salatu zuena ez zuelako abortua zigor kodetik ateratzen eta sistema publikoan abortatu ahal izateko bermeak jartzen ez zituelako, “iraingarria” iritzi dio ministroak “bizitzaren defentsa” gisa aurkezteari benetan “patriarkatuaren indarkeriaren aldaera bat” dena.

alternatiba.net/idazlanak/1506/alternatibak-abortuaren-legerik-atzerakoiena-berreskuratu-nahi-izatea-leporatu-dio-ga

2011ko Abendua

Noizko Santomas Azoka publikoa, agroekologikoa eta bankurik gabekoa?

Artikulu honen bidez Santomas azoka alternatiboa proposatu nahi dugu, neurri politiko jakin batzuekin batera, elikadura subiranotasunaren aldeko euskal estrategia baten aldeko lehen urratsa izan daitekeena. Elikadura subiranotasuna nekazaritza industrialaren aurrean, horixe da gakoa.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/1454/%C2%BFpara-cu%C3%A1ndo-un-santo-tom%C3%A1s-p%C3%BAblico-agroecol%C3%B3gico-y-sin-banca-de-por-medio

Kontraboterea haien boterearen aurrean

Erresistentzia eta kontraboterea antolatzen hasi beharra dugu. Raxoik presidente denetik eta gobernua aurkeztu duenetik, Alternatiba bere aurrean eta kontra azaldu besterik ez du egingo, tarteko biderik gabe.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/1458/contrapoder-frente-su-poder

Alternatibak Bilboko Adierazpen Internazionalista aurkeztu du jardunaldien itxieran

Kapitalismoak eta Dominazio Sistema Anitza osatzen duen gainerako dimentsioek (patriarkatuak, produktibismoak, kolonialismoak, arrazakeriak, hegemonismo kulturalak) sistemaren ahultasun egoeraren eragile zuzenak direla aintzat hartuta. Ondoko adierazpena sinatzen dugun Europako eta Ameriketako erakunde politiko eta sozialek, honako konpromisoak hartzen ditugu:

http://alternatiba.net/idazlanak/1449/alternatibak-bilboko-adierazpen-internazionalista-aurkeztu-du-jardunaldien-itxieran

Asko dago egiteke

Euskal Herriak nekez ahaztuko du amaitu berri den 2011. urtea. Denbora honetan, egoera berri batera eraman gaituzten urrats erabakigarriak egin dira. Askotan desiratu eta amestu izan dugun egoera bada ere, berria eta ilusioz beterikoa da, hainbat ziurtasunez eta zalantzaz blai. Urtea amaituta, hainbat ziurtasunetatik abiatu gaitezke, lehen amesten ere ausartzen ez ginenak, berriro ere bertan behera geldituko ziren beldurrez.  

http://alternatiba.net/idazlanak/1468/asko-dago-egiteke

Bideo elkarrizketa Gorka Oruetarekin Palestinako egoeraren inguruan

AlternaTB-k Gorka Orueta elkarrizketatu du Palestinan izan berri duen egonaldiaz, okupazioa, Palestinako estatua sortzeko ahaleginaz eta BDS (boikot, desinbertsioa eta zigorrak) kanpainaren inguruan. Gorka Orueta EHUko Nazioarteko Harremanetako irakaslea da eta 2011ko urriaren 8tik 16ra Palestinara bidaiatu zuen Euskal Herriko eragile sozial eta erakundeen ordezkaritzako kide izan zen.

http://alternatiba.net/es/node/1434

2011ko Azaroa

Genozida bat izango da Guatemalako buru

Hauteskunde prozesuaren bigarren itzulia eginda eta Otto Perez Molina Jeneralaren garaipenaren ostean, Guatemalako eskuina agintera heldu dela ez da albiste nausia. Ez baita inoiz desagertu. Datozen lau urteetan botere exekutiboa gidatuko duena genozida bat izatean datza albistea.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/1384/un-genocida-gobernar%C3%A1-guatemala

Ekonomiaz ari garenean, utzi demokraziak alde batera, arren

Artikulu honen asmoa ez da inondik inora Greziako lehen ministroa defendatzea EBrekin hitzartutako erreskatea balioesteko erreferenduma deitu izanagatik. Aitzitik, gero eta hegemonikoagoa bihurtu den shock-aren doktrina, bere herrian bertan inongo gupidarik gabe ezarri duela uste dugu. Hala, erabat arbuiatzen dugu onartu den politika ortodoxoa; gizarteak errefusatu arren, murrizketa sozial drakoniarrak, pribatizazioak, desregulazioka eta protestak bortizki erreprimitzea babesten dituenak, hain zuzen.

http://alternatiba.net/idazlanak/1377/ekonomiaz-ari-garenean-utzi-demokraziak-alde-batera-arren

Basurtun ez gara arrazistak

Integrazioa sustatzea helburu duen Onda Euskadi elkarteak eta El Yakin komunitate islamikoak lokal bat alokatu zuten nire etxebizitzatik pare bat kaletara duela hilabete batzuk, Pablo Alzola kalean, hain zuzen ere. Haien asmoa, Udalak traba berririk jarri ezean, aurki meskita bat irekitzea da, 180 lagunentzako lekua eta kultur-etxe txiki bat izango dituena.

http://alternatiba.net/idazlanak/1383/basurtun-ez-gara-arrazistak

Isabel Otxoa, etxeko langileen Bizkaiko elkarteko kideak, langile hauen egoera zailaren berri eman digu

AlternaTB-k Isabel Otxoa elkarrizketatu du, EHUko irakasle eta Bizkaiko Etxeko Langileen elkartekokideak. Etxeko langileen errealiateaen berri ematen du bideoan, eskubide gabeziak eta azken hilabeteetan emandako lege aldaketen inguru hausnarketa egin du.

http://alternatiba.net/idazlanak/1352/isabel-otxoa-etxeko-langileen-bizkaiko-elkarteko-kideak-langile-hauen-egoera-zailaren

Kooperanteak aska ditzaten beharrezkoak diren bitartekoak jartzeko dei egin die Alternatibak Gasteizko eta Madrilgo gobernuei

Tindufeko kanpalekuetan larunbatean Enric Gonyalons eta beste bi kooperante bahitu zituztela gaitzetsi du gaur Alternatibak. Alderdi ezkertiarraren Internazionalismo Mahaiko bozeramaile Gonzalo Fernandezek elkartasuna adierazi die bahitutako lagunen familia zein erakundeei, Mundubat elkarteari bereziki, Gonyalons Bilboko auzokidea GKE horren kide delako.

http://alternatiba.net/idazlanak/1357/kooperanteak-aska-ditzaten-beharrezkoak-diren-bitartekoak-jartzeko-dei-egin-die-alter

Alternatibaren prentsaurrea bakegintzaren inguruan egin diren azken urratsen inguruan

Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek, Bizkaiko batzarkide Asier Vegak eta Amaia Agirresarobe Alternatibako Koordinakunde Nazionaleko kideak ETAren iragarpenaren ostean eragile desberdinek Euskal Herriko bakegintzarako eginiko urratsak baloratzeko agerraldia egin dute Bilbon.

http://alternatiba.net/idazlanak/1374/alternatibaren-prentsaurrea-bakegintzaren-inguruan-egin-diren-azken-urratsen-inguruan

X