2017ko Maiatza

Alternatibak eta TNT antzerki taldeak Erase una vez un rey antzezlana taularatuko dute Gasteizen

Datorren asteazkenean, maiatzak 3, Alternatibak TNT Nuevos Tiempos Teatro antzerki talde salvadortarraren “Erase una vez un rey” lana taularatuko du. Antzezlan satirikoak gobernu forma desberdinen gabezia eta bertuteak umorez jorratzen ditu: “Hiru eskalek beren egoera sozial, politiko eta ekonomiko zailetik ihes egin nahian, jolas bat sortu eta horretan murgilduko dira, fantasiaren bidez menpekotasun forma desberdinak aztertzeko”.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6610/alternatibak-eta-tnt-antzerki-taldeak-%E2%80%9Cerase-una-vez-un-rey%E2%80%9D-antzezlana-taularatuko-d

Matute: «Historiaren aro berri batean murgiltzera goaz, eta EH Bildu horretarako prest egon behar da»

Dakizuen moduan, EH Bilduk pasaden asteartean batzarra egin zuen Donostiako Kutxaespazioan. Bertan 350tik gora militante elkartu ginen eta, besteak beste EH Bildu aro berrira eramango duen prozesu eratzailea abian jartzeko Araudia onartu zen. Prozesu eratzailea ekainaren 17an egingo den Kongresuarekin amaituko da. Aurretik, Kongresura eramango diren dokumentuak eztabaidatzeko aukera izango da herri ezberdinetan egingo ditugun Foro/Herri Batzarretan, baita sarean sortutako plataforma digitalean ere.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6627/matute-%C2%ABhistoriaren-aro-berri-batean-murgiltzera-goaz-eta-eh-bildu-horretarako-prest-

Fatuarte: «Aisialdirako eskubidea ezin da jendearen atsedenerako eskubidearen gainetik pasa»

Apirilaren 26ko eztabaida politikoa, Onda Cero irratiaren Bilbao en la Onda irratsaioan, non alderdi desberdinetako ordezkariek hainbat gai jorratzen dituzten. Saioaren tarte honetan Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotzi Alba Fatuartek Moma diskotekaren inguruko auzia du hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6589/fatuarte-%C2%ABel-derecho-al-ocio-no-puede-pasar-por-encima-del-derecho-al-descanso-de-las

Le France, biharamuneko ajea

Azken boladan Europako hauteskundeak kutsu futbolzalea hartu dutenaren sentsazioa daukat; denak dira final aurreratuak, denak Europaren (eta europarrentzat?) etorkizunerako oso garrantzitsuak, eta halere, eguna bukatu ostean dena berdin dirau. Den dena? Ez, dena ez. oinarri xenofoboko ideia neoliberala nabarmentzan ari da kontinente zaharrean barrena Morgulen espiritua balitz bezala. Post-egiaren aroan bizi garela diote, baina beti bezala bizi gara soilik, engainaturik. 

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6615/le-france-la-resaca

Bizitza duinak helburu, langileok borrokan! #M1

Ezin dugu onartu; edo haien kapitalaren biderkatzea edo gure bizitzarena. Kapitalaren jarioaren menpe bizi, edo ekonomia errotik eraldatu hobeto bizi ahal izateko. Horregatik, beharrezkoa da maiatzaren lehena langile guztien aldarrikapen jaia bihurtzea, eredu sozial berri baten alde. Langileria, enplegu bat dutenekin batera, lan asko egin, baina ezer irabazten ez duten pertsonek osatzen dutelako; langileek osatzen dute, baina baita baserritarrek ere, baldintza beretan; feministek eta ekologistek osatzen dute, soilik ikuspuntu hauek bermatzen dutelako bizitzaren jasangarritasunaren nahia ase egingo duen erantzun erreal eta eraginkor bat. Soilik borroka guzti hauek agenda komun batean jasota, aurre egin ahal izango diogu egoera larri honi.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6606/bizitza-duinak-helburu-langileok-borrokan-m1

Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/4/27

Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 17/4/27ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste, PPren eta PNVren arteko akordioak hizpide dituela.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6601/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-diana-urrea-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de-et

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko tertulian 17/4/27

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko gaurkotasun politikoa jorratzen duen tertulian, Gasteizko zabalgunea berritzeko udal planaren inguruan.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6614/intervenci%C3%B3n-de-nuestra-compa%C3%B1era-cristina-bereciartua-en-la-tertulia-de-radio-vitori

2017ko Maiatza

Alternatibak globalizazioaren arriskuak eta Errenta Unibertsalaren moduko alternatibak aztertuko ditu Donostian eta Bilbon «In the same boat» filmarekin

Maiatzaren 10ean, asteazkena, Donostian, eta ostegunean, hilaren 11n Bilbon, Alternatibak “In the same boat” (“Ontzi berean”) dokumentala eskainiko du. Rudy Gnuttik zuzendutakoa, gero eta handiagoa den aberatsenen eta pobreneen arteko amildegia hizpide duena. Lanak aurrerapen teknologikoak ere ditu hizpide, mundu justuagoa eta hobea eraikitzeko lanabes izan zitezkeenak baina gaizki kudeatuz gero mehatxu izan daitezkeenak.

http://alternatiba.net/idazlanak/6650/alternatibak-globalizazioaren-arriskuak-eta-errenta-unibertsalaren-moduko-alternatiba

Migrazioa behartuak, lotzen gaituen haria

Egoera eta intentsitate desberdinarekin, ni eta nire familia Kolonbia atzean uztera behartuak egon ginela pentsatzen dut. Harrigarria da zelako naturaltasunez, ia normaltasunez esango nuke, asimilatzen dugun ondorengo esaldia: "nire herrialdetik ihes egin nuen etorkizun oparoago baten bila joateko". Nire herrialdea uztera behartua izan gara ni eta nire familia. Eta horixe bera da munduko errefuxiatuen erralitatearekin lotzen gaituen haria.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6652/migraciones-forzadas-el-hilo-que-nos-une

Matute: «PNVk aurrekontuak babestearekin estatuarekiko menpekotasunera kateatzen gaitu»

Matutek azpimarratu du PP alderdi kaltegarria dela, herritarren eskubideak murriztu dituela eta, horregatik, ez du begi onez ikusten PNVk Mariano Rajoyren gobernuaren kontuak babestea. EH Bildurentzat, aurrekontuei ezezkoa ematen PP ahultzea zen bidea, Unidos Podemosek aurkeztutako mozioaren alde eginda.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6642/matute-%C2%ABun-apoyo-del-pnv-los-pge-supondr%C3%ADa-un-contrato-de-permanencia-con-el-estado%C2%BB

Gure elkartasuna gose greban diren 1.500 preso palestinarrei

Marwan Barghouti buru duten 1.500 preso palestinarrek gose greba bati hasiera eman zioten 2017ko apirilaren 17an. Gose Grebarako deialdia Israelek preso eta atxilotuekiko darabiltzan politika krudelek eragindako saminari erantzuteko modua izan da. Gose grebalarien eskarien artean, senideen bisitak, zaintza mediko egokia, Atxiloketa Administratibo izenez ezaguna den Israeleko praktikaren bukaera (Palestinarrak kargu edo epaiketa gabe atxilotzea) eta isolamentuaren amaiera daude.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6634/gure-elkartasuna-gose-greban-diren-1500-preso-palestinarrei

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/5/2

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/5/2ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxaso besteak beste, PNV eta PPren arteko ituna, bekaduen erabilera goi mailako jatetxeetan edota larriki gaixorik dauden presoen egoera izan ditu hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6632/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

Soziala, nazionala eta globalizazioa

Berriro diot testu hau jarrera ez abertzale batetik idatzita dagoela. PNVk egin duena, PPren aurrekontuak babestea abantaila gutxi batzuen truke, estatuko gizartearen gehiengoaren kalterako izan arren, hori da abertzaletasuna. "Gurea denaren gainetik" da beren leloa. Nire aldetik, 40 urte baino gehiago internazionalismoari eman ostean, nire modun gero eta jende gehiagok egiten du bat independentismoarekin arrazoi demokratikoak direla medio.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6628/lo-social-lo-nacional-y-la-globalizaci%C3%B3n

Juan Puerto, oinarrian eta ezkerrean beti

Juanen bizipena 60ko hamarkadan beste herri batera lanera joan den pertsonarena da. Alemania eta Bartzelona aukera moduan izan bazituen ere, Euskal Herrira etortzea erabaki zuen. Arangoitira, hain zuzen ere, bertan herrikide ezagunak zituelako. Iritsi zenean, Arangoitik oso bestelako itxura zuen. “Txabola eta etxe gutxi batzuk” baino ez zeuden. Taxista batek ez zuen bertara eramaterik nahi izan bidea “txarra eta arriskutsua” zelako. Arangoitin herrikideekin bizi izan zen. Txandaka egiten zuen lo “cama caliente” deritzanetan. Nahikoa diru izan zuenean etxebizitza propioa alokatu zuen, eta bere ama eta arreba ekarri zituen.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6647/juan-puerto-oinarrian-eta-ezkerrean-beti

2017ko Maiatza

Alternatibak beloaren erabilerari helduko dio Gasteizen

Alternatibak doku-forum berria antolatu du Gasteizen maiatzaren 23rako eta bertan, Xavi Salak zuzendutako 'Hiyab' laburmetraiaren proiekzioaren ostean eztabaida irekia egingo da beloaren erabileraren inguruan.  

http://alternatiba.net/idazlanak/6697/doku-forum-proecci%C3%B3n-del-docu-hiyab-y-debate-sobre-el-uso-del-velo-gasteiz

Kepa Olaiz: «Teknologiarik modernoena erabilita ere, erraustegia kaltegarria da»

Kepa Olaiz erraustegiaren kontrako mugimenduko bozeramaileak Gipuzkoako Aldundiari eskatu dio onar dezala zenbait ikerketak erraustegia kaltegarritzat jotzen dutela ingurumen eta osasunarentzat. Erraustegiko lanak inauguratzear direla, Kepa Olaiz erraustegiaren kontrako mugimenduko bozeramaileak 'Faktoria'n berretsi du azpiegiturak ondorio kaltegarriak izango dituela.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6684/kepa-olaiz-%C2%ABteknologiarik-modernoena-erabilita-ere-erraustegia-kaltegarria-da%C2%BB

Miguel: «FCCk ez du izaera garbirik; etekin ekonomikoak nahi ditu, Gasteizko hiriaren gainetik»

FCCk badirudi ez duela adostutakoa bete, horren erakusle,bestea beste, kaleratutako bost langileak berriz onartu ez izana. Hori dela eta, mugimendu ezberdinak hasi dira Gasteizko Udalean, alderdi politiko ezberdinen elkarlanetik. Besteak beste, Podemosek, Irabazik eta EH Bildu Gasteizek garbiketa zerbitzuaren kudeaketa zuzena eskatu dute, europako beste udalerri batzuetan egiten den bezala. EH Bildu Gasteiz koalizioko Aitor Miguelekin hitz egin dugu gurean. Gainera, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak irteera bat eman nahi dio egoerari eta honen inguruan hausnartu dugu ARABA HIZPIDEn.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6685/miguel-%C2%ABfcck-ez-du-izaera-garbirik-etekin-ekonomikoak-nahi-ditu-gasteizko-hiriaren-ga

Matute «Eredu energetikoa estatua beraren ispilua da, ate birakariena»

Eredu energetikoarena Espainiako estatua egun denaren ispilua da, ete birakariez betea, non jende batek diru asko jasotzen duen enpresa handiei eginiko mesedeen truke, ustelkeria nagusi izan arren normaltasunez ageri dela.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6659/oskar-matute-el-modelo-energ%C3%A9tico-es-espejo-de-lo-que-es-este-estado-un-estado-lleno-

«¿En el mismo barco?» hitzaldiko partehartzaileen bideoak oinarrizko errentaren inguruan Gasteizen

¿En el mismo barco? dokumentalarekin Gasteizen antolatu genuen proiekzioaren osteko solasaldian eginiko hitzartzeen bideoak. Batetik, Ander Rodriguez Gipuzkoako Politika Sozialeko diputatu ohiak hitz egin zuen eta, bestetik, Daniel Raventos Red Renta Basica sareko presidenteak.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6637/v%C3%ADdeos-de-las-intervenciones-de-la-charla-%C2%BFen-el-mismo-barco-sobre-renta-b%C3%A1sica-organ

Non dago langile klasea?

Ikusezinagoa baina aldi berean kalean presente, ikusi nahi duenarentzat. Adibidez, Bizkaia osokoak Bilboko kaleetan, eta astelehenero eta asteartero Errenteriako udaletxearen aurrean elkartzen dira zahar-etxeetako langileek (ia denak emakumeak) soldata eta lan baldintza duinen alde. Eta gure begirada mundu osora zabaltzen badugu, gure aspaldiko itxurekin ikusiko ditugu Hegoafrikako meatze zuloetan edo Txinako industria astuneko guneetan, edo Arabiar penintsulako petrolio prospekzioetan, edo Hego Amerikako laborantza industrialeko zelaietan. Inoiz ez da ezagutu egungo langile klasearen zabalkuntza eta kopurua munduan zehar.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6662/non-dago-langile-klasea

Matute: «Haien politiken aurka egiteaz gain, alternatibak eskaintzea dagokigu»

Gainera, PP eta PNVren politika antisozialak arbuiatzeaz gain, Oskar Matutek azpimarratu du "EH Bilduren erronka alternatiba bat eskaintzea dela botere ekonomiko eta finantziarien aurrean". Azkenik, koalizio subiranistaren birfundatzearen prozesuaren harira, Matutek azpimarratu du EH Bildu "herri honetako ardatza" izan behar dela.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6656/matute-%C2%ABnos-toca-rechazar-sus-pol%C3%ADticas-pero-su-vez-ofrecer-alternativas%C2%BB

Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/5/8

Alternatibako kide eta Euskal Herria Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 17/5/8ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste,Forcadellen zitazioa, Frantziako bozen emaitzak edota GUre Esku Dagoren kontsultak hizpide dituela.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6653/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-diana-urrea-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de-et

2017ko Apirila

Zamaketarien sektoreaz Bilbon egindako hitzaldiaren bideoak #SOSestiba

Pasa den martxoare 20an Bilbon egindako «Zamaketariak. SOSestiba» hitzaldiaren hizlarien bideoak Europako zein Espainiako araudi berriek Bilbo eta Pasaiako portuetan izango duten eraginaz aritzeko, sektorea liberalizatzeko dekretua ezarri eta aste gutxira, eta langileak mobilizazioak prestatzen ari direnean. Lehenengo partehartzean, Matutek zamaketarien ibilibideaz eta lan baldintzak eta eskubideak deuseztatu nahi dituen sistema desorekatu baten kontrako borroka iraunkorraz aritzen da. Bilboko Portuko langileen ordezkari Alain Olagortak, estatu zentralaren langileak pribilegiatuak izatea leporatzeko ahaleginak salatzen ditu eta honen aurrean, lan baldintza eta soldata duinak defendatzeko beharra azpimarratzen du. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6499/v%C3%ADdeos-de-la-charla-zamaketariak-estibadores-ni-un-paso-atr%C3%A1s-el-pasado-20-de-marzo-e

Ogia versus giza eskubideak?

Alabaina, kapitalismo gerrazale eta neo-liberalaren hegemonia itogarriaren garaiotan geroz eta zailagoa zaigu eskubideak modu banaezinean uztartzea. Kapitalismoak, bata edo bestea, eskubide desberdinen artean aukeratzera behartzen gaitu. Adibide batzuk: lanpostuak (ogia) ala ingurumena (osasuna). Ikatz meategi kutsatzaileak, fracking-a, zentral nuklearrak edo automobil gehiago produzitzea. Bestea, ogia edo giza eskubideak: armagintza, aeronautika militarra, lehergailu lantegiak eta abar.

http://alternatiba.net/idazlanak/6522/ogia-versus-giza-eskubideak

Gure kide Iagoba Itxasoren hitzartzeak ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan 17/3/27

Alternatibako kide Iagoba Itxasoren hitzartzeen 17/3/27ko laburpena ETB2ko El Programa de Klaudio saioko eztabaida politikoan. Itxaso besteak beste, PSOEren primariak edota PNVk ELA sindikatuari eginiko kiritikak izan ditu hizpide.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6512/intervenciones-de-nuestro-compa%C3%B1ero-iagoba-itxaso-en-la-tertulia-del-programa-de-klau

Fatuarte: «Gardentasuna zalantzan jartzen duen edozein zantzu ekidin behar da Arriaga antzokian»

“Kasu honetan, berriz, epaimahaian presidentea bera eta administrazio kontseiluko kide bi daude. Horiek guztiak izendapen politikoa dute jatorri. Uste dugu prozesuaren gardentasuna zalantzan jartzen duen edozein zantzu ekidin behar dela”, azpimarratu du Fatuartek.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6505/fatuarte-%C2%ABgardentasuna-zalantzan-jartzen-duen-edozein-zantzu-ekidin-behar-da-arriaga-

Matute: «Gobernuak multinazionalen mesederako pribatizatzen du zamaketaren sektorea»

Guk ez dugu errege dekretu hau aurrera ateratzearen alde egingo gobernuak testuinguru jakin bat, Europako auzitegien epaia, baliatzen ari delako sektore oso bat desarautu eta zigortzeko, lan baldintzak okertzeko zamaketarien lanean.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6507/matute-el-gobierno-privatiza-el-sector-de-la-estiba-en-beneficio-de-las-multinacional

Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/3/23

Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 17/3/23ko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste, Diru sarrera bermatzeko errenta kontrolatzeko neurriak edota Homsen kontrako epaia hizpide dituela.

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6498/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-diana-urrea-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de-et

Lan ikusezinaz Ermuan egindako «Trabajo invisible en lucha» hitzaldiaren bideoak #ErresidentziakBorrokan

Pasa den martxoak 15 Ermuan egindako «Trabajo invisible en lucha. Erresidentziak borrokan» hitzaldiaren hiru hizlarien bideoak, zaintza lanaren, ikusezintasun egoera iraunkorrean eta feminizatua dagoen sektorea, egoera larria aztertzeko, Bizkaiko erresidentzien grebaren harira. Lehenengo ikuspuntua Ermuko Abeletxe erresidentziako Nekane Olalde langilearena da. Bigarrenik, Babestu erabiltzaileen senideen kolektiboko kide Josu Pereak hartzen du hitza. Eta azkenik, Ander Rodriguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialeko diputatu ohi eta Alternatibako kideak ixten du hitzartze erronda. 

http://alternatiba.net/es/idazlanak/6497/v%C3%ADdeos-de-la-charla-trabajo-invisible-en-lucha-erresidentziak-borrokan-el-pasado-15-d

Fatuarte: «Ez dugu Bilboko alkatea emakume sentitzerik behar, berdintasunezko politiketan hitzetatik ekintzetara pasatzea baizik»

Alternatibako kide eta EH Bilduren Bilboko zinegotzi Alba Fatuarteren adierazpenak Info7 irratian. Fatuartek Bilboko alkateari berdintasunezko politikekin itxurak egiteari uztea eskatzen dio, martxoaren 8an emakume sentitzen dela adierazi ostean. 

http://alternatiba.net/idazlanak/6510/fatuarte-ez-dugu-bilboko-alkatea-emakume-sentitzerik-behar-berdintasunezko-politiketa

2017ko Apirila

Alternatibak globalizazio neoliberalaren arriskuak eta alternatibak aztertuko ditu Gasteizen In the same boat dokumentalarekin

Apirilaren 6an, osteguna, Kultur Alternatibak “In the same boat” (“Ontzi berean”) dokumentala eskainiko du Gasteizen, Rudy Gnuttik zuzendutakoa, gero eta handiagoa den aberatsenen eta pobreneen arteko amildegia hizpide duena. Lanak aurrerapen teknologikoak ere ditu hizpide, mundu justuagoa eta hobea eraikitzeko lanabes izan zitezkeenak baina gaizki kudeatuz gero mehatxu ere izan daitezkeenak.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6518/alternatibak-globalizazio-neoliberalaren-arriskuak-eta-alternatibak-aztertuko-ditu-ga

EH Bildu irekiagoa, parte-hartzaileagoa eta demokratikoagoa izateko konpromisoa hartu dute alderdiek

Egindako ibilbidearen balantzea erabat positiboa da. Hutsegite politikoak egin ditugula eta koalizioaren barne-kudeaketan akats nabarmenak izan ditugula inola ere ahaztu gabe, azkenaldian gure herriko gertakari politiko nagusietan lehen mailako eragile izan gara. Gertakari horiek garai politiko berri bat ireki dute, eta erabateko burujabetasunaren, justizia sozialaren eta bakearen bidean aurrerantz jarraitzeko baldintzak sortu dituzte.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6532/eh-bildu-irekiagoa-parte-hartzaileagoa-eta-demokratikoagoa-izateko-konpromisoa-hartu-

Salgado: «Aldundiak 1.400 arabarrekin ez ditu bere obligazioak betetzen, Zerbitzu Sozialen euskal erakundean plaza bat izateko eskubidea duten arren»

“Arabako Foru Aldundiak 1.400 arabarrekin ez ditu bere obligazioak betetzen, Zerbitzu Sozialen euskal erakundean plaza bat izateko eskubidea duten arren, egoitza pribatuetara bideratu dituzten baina ez dituzte oinarrizko minimoak betetzen eta, horren ondorioz, diskriminazio argia pairatzen ari dira plaza publikoa dutenekin konparatzen baditugu”, ondorioztatu du Alternatibako kide eta Arabako Batzar Nagusietako batzarkide Luis Salgadok.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6536/salgado-%C2%ABaldundiak-1400-arabarrekin-ez-ditu-bere-obligazioak-betetzen-zerbitzu-sozial

Fatuarte: «Euskara ere ondarea da eta hiriaren eraldaketak eragin handia du hiztunen jardunaren bilakaeran»

Bitxia da nola lotzen dugun oso modu errazean hirigintza ondarearekin eta identitatearekin, baina askotan ez gara konturatzen zaindu eta mantendu beharreko ondare hori ez dagoela arkitektura edo ingurumenarekin bakarrik lotuta. Euskara ere ondarea da eta hiriaren eraldaketak eragin handia du hiztunen jardunaren bilakaeran. Batzuek esango dute erdal hiztunengan ere eragina izan ditzaketela hiriaren aldaketek, baina ez dezagun ahaztu egoera diglosiko eta desorekatu batean gaudela, eta egoera ezegonkor eta gutxituan dagoen euskal hiztunen komunitateak askoz nabarmenago pairatuko dituela eragin horiek.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6535/fatuarte-%C2%ABeuskara-ere-ondarea-da-eta-hiriaren-eraldaketak-eragin-handia-du-hiztunen-j

Maria del Rio: Rementeriak aitortu behar du erresidentzietako langileen duintasuna eta erabiltzaileena eskutik doazela

Alternatibatik ardura exigitzen dugu. Rementeria jauna, gatazka honetan inplikatzeko garaia duzu. Aitortu ezazu erresidentzietan zaintza lanetan ari direnak baldintza prekarioetan daudela; aitortu ezazu erabiltzaileek, gutako edozein bizitzaren azken fasean, zaintza duina merezi dutela. Eta aitortu gauzak biak eskutik doazela. PNVri exigitzen diogu gatazka honetan inplika dadila, eta lotsagarria den gehiegikeriarekin amai dezala, alegia, zaintza sektorekin prekarietatearekin enpresek aberastea amai dadila.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6521/maria-del-rio-%E2%80%9Crementeriak-aitortu-behar-du-erresidentzietako-langileen-duintasuna-et

Gure kide Diana Urrearen hitzartzeak ETB2ko En Jake saioko eztabaida politikoan 17/3/30

Alternatibako kide eta EH Bilduren legebiltzarkide ohi Diana Urrea ETB2ko "En Jake" saioko 17/3/30eko eztabaida politikoan izan da. Hemen bere parte-hartze nagusiak jasotzen dituen laburpen bideoa duzue, besteak beste, Brexita edota Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak hizpide dituela.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6523/intervenciones-de-nuestra-compa%C3%B1era-diana-urrea-en-la-tertulia-pol%C3%ADtica-en-jake-de-et

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko tertulian 17/3/30

Gure kide Cristina Bereciartuaren hitzartzea Radio Vitoriako Araba Gaur saioko gaurkotasun politikoa jorratzen duen tertulian. Bertan, Gasteizko segurtasun hiritarraren txostena  izan ditu hizpide, tratu txarrak eta sexu askatasunaren kontrako indarkeria ugaritu direla.

http://www.alternatiba.net/es/idazlanak/6525/intervenci%C3%B3n-de-nuestra-compa%C3%B1era-cristina-bereciartua-en-la-tertulia-de-radio-vitori

Venezuelarekin bat, OEA, AEB eta morroi neoliberalei aurre egin: Venezuela aurrera euskal plataformaren komunikatua

Venezuelaren aurkako Eskutitz Demokratikoaren aktibaziorako arrazoi juridikorik ez dagoela salatzen dugu, EEBB eta bere zuritzaileek ordea ez dute arazorik AEEko oinarri sortzaileen aurka joateko honek iragan zoritxarreko eragile hau berriro bere interes inperialistekin lerrokatzen badu eta Venezuelako gobernu demokratikoa boteretik botatzeko mesedegarria bada.

http://www.alternatiba.net/idazlanak/6516/venezuelarekin-bat-oea-aeb-eta-morroi-neoliberalei-aurre-egin-venezuela-aurrera-euska

X