Mikel Martin gogoratu dute ETB1ko Biba Zuek saioan

Ekainaren 28aren harira, LGTBI+ Mahaiako kidea, EHGAMeko kidea eta Mikel Martinen laguna den Imanol Miner Aristizabal egon da Biba Zuek ETB1ko saioan, Mikel Martinen inguruan hitz egiteko eta bera oroitzeko.

Imanolek adierazitakoaren arabera ”beste inor ausartzen ez zen garaietan aurpegia eman zuen Mikelek. Bidea zabaldu zigun gainontzeko guztioi”. Gainera, bestelako borrokak “beregan gurutzatzen” zirela gehitu du EHGAMeko kideak, Mikel beti batzen baizen beste mobilizazioetara, hauek izan euskara eta kulturaren aldekoetara, izan ingurugiro eta feminismoaren aldekoetara.

Ikusi ETB1n.

X