Irailaren 25ean ere egin dezagun herri

Ander Rodriguez – Alternatibako kide eta EH Bilduko Gipuzkoako zerrendakidea

Arnaldoren inhabilitazioarekin tokatu zaigu hauteskundeak hastea.

Gure herria iraganeko parametroetan mantentzeko asmoz ezarritako inposizioa. Inposizio bat gehiago beste askoren artean, eta ez da azkena izango herri bezala erantzuten ez dugun bitartean. 

EH Bildun argi daukagu hurrengo legealdia erabakiarena izan behar dela. Hemen bizi eta lan egiten dugunon artean adostu eta erabaki behar dugu etorkizuna, eta, horregatik, akordio zabalerako eskaintza luzatu diegu EAJ eta Ahal Dugu alderdiei, euskal gehiengo sindikalari eta eragile sozialei. 

Akordioa murrizketa sozialak desagertzeko, oinarrizko eskubideak bermatuak izan daitezen.

Akordioa burujabetza berreskuratzeko. Bizitza duina nahi badugu eskumen guztiak gureganatu behar ditugu, erabakitzeko eskubidearen bitartez.

Akordioa justizian oinarritutako bakea eskuratzeko. Gatazkak utzitako ondorio guztiak gainditzea gure esku dago.

Euskal Herriak behar dituen bermeak ez zaizkigu Madriletik etorriko, eta ezta Madrilekin adostuko ere, azken urteotako esperientziak erakusten digun bezala. Adostasunak hemen lortu behar ditugu, gure etorkizuna beste batzuen eskuetan utzi gabe. Hemen bai dago aukera akordio zabal eta eraginkorrak erdiesteko, eta EH Bildu prest dago horretarako.

Prest dago bertako eragile politiko, sindikal, ekonomiko eta sozialekin bide-orri bat adosteko. Prest ere herritarren babesa jaso dezan kontsulta bat antolatzeko. Prest ere, demokrazia printzipioari jarraiki, bide-orria Madrilera eraman eta berorren aplikazioa negoziatzeko, betiere, eta Madrileko balizko ezetzaren aurrean, lehenik bertakoen artean bide-orriaren aplikazioa adosten badugu.

EH Bilduk argi dauka bidea, mugarri bakarra euskal herritarren borondatea izanik, baina horretarako herritarren babesa behar dugu, zure babesa ezinbestekoa zaigu.

Goiena-n argitaratua

Matute: “Herritarrek bere lehendakaria, nahi dutena, aukeratzeko eskubidea duten ez edo ez eztabaidatzen ari gara”

Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeak Arnaldo Otegiren aferaren inguruan hartutako erabakiaren aurrean EH Bilduk erabakia eskubide bortxaketa bat dela adierazi du, azpimarratuz ez dela soilik Arnaldo Otegik bere hautagaitza aurkezteko duen eskubidearen aurkako erabakia, gizarte osoaren aurkako erabaki bat baizik. Herritarren beraien lehendakaria nor izatea nahi duten erabakitzeko eskubidearen aurka doan erabakia dela adierazi dute Oihane Zabaleta eta Oskar Matute Alternatibako kide eta koalizioko diputatuak.

Ezbaian dagoena ez da Arnaldo Otegi bai edo ez, ez da EH Bildu bai edo ez, ezbaian dagoena demokrazia bera dela agertu dute. “Herritarrek bere lehendakaria, nahi dutena, aukeratzeko eskubidea duten ez edo ez eztabaidatzen ari gara”.

Hauteskundeen testuinguruan eztabaida afera honen baitan korapilatu nahi duenik baden arren, EH bilduk proposamen politikoez hitz egin eta eztabaidatu nahi duela azpimarratu du. “EH Bilduk proiektu politiko, sozial, ekonomiko, kultural ilusionagarri bat du. Herritarrentzako herri proiektu bat”, guztiekin eztabaidatu nahi dutena. Herri honen etorkizuna dela jokoan eta horri buruz eztabaidatzeko beharra dagoela adierazi dute, “proiektu hori eztabaidatzeko eskubidea” guztiek dutela eta Hauteskunde Batzordeak hartutako erabakiak, hain zuzen ere, hori bortxatzen duela salatuz.

EH Bilduk, hartu den erabakiaren aurrean errekurtsoa jarriko duela adierazi du “Arnaldo Otegi baita, eta izango da, gure lehendakarigaia, gure oinarriek horrela erabaki dutelako”.

EH Bildu

EH Bilduren oinarri sozialak Bizkaiko zerrenda bozkatzeko aukera izango du datozen uztailaren 28 eta 29an

Aste honetan iragarri bezala, Hauteskunde Autonomikoetarako Bizkaiko zerrendaburua eta zerrendakideak izateko EH Bilduko oinarri sozialak proposamenak egiteko aukera du uztailaren 27arte. Egun horretan, Bizkaiko mahai politikoak, bai bere proposamena, eta baita, proposatuak izaten ari diren pertsonekin egin beharreko kontrastea gauzatu ondoren, herrietatik jasotako proposamenak helaraziko dizkio militantziari.

Uztailaren 28 eta 29 bitartean, hau erabaki berria, EH Bilduren oinarri sozialak aukera izango du bozkatzeko dauden proposamenen artean. Bozketa hori aurrera eramateko, bide hauek erabiliko ditugu:

  • Bizkaiko EH Bilgunean (Buenos Aires, 2, Bilbo) eta koalizioko alderdien Bilboko egoitzetan, uztailaren 28an, 10:00etatik 19:00rarte, eta 29an, 10:00etatik 15:00rarte.
  • bizkaia@ehbildu.eus bidez jasoko duzuen inkesta baten erantzunez.
  • EH Bilduren Komunitatearen bitartez “Bizkaiko zerrenda” izena daukan taldean bozkatuz. Horretarako, Komunitatean erregistratuta egotea beharrezkoa da. http://ehbildu.eus/es/komunitatea-zabalik
  • eta whatsapp eta telegram 638522871 telefonora bidalitako mezuen bitartez.

Eh Bildu Bizkaia

La otra compaña… #AupaMatute

Las gentes de nafarroa iniciaron el camino con Bakartxo. Pero en Bizkaia, aceptaron el reto y tambíen se lanzaron a la otra compaña, creando imágenes del candidato de EH Bildu por Bizkaia Oskar Matute de lo más variopinto, tanto para las redes con el hashtag #AupaMatute como en pancartas en las calles. Aquí están algunas de las que hemos recopilado estos días.

Oskar Matute: «Bozetan ikusi nahi dugu gure oinarrietan ikusten hasi garen ilusioa»

Gotzon Hermosilla BERRIAko kazetariak Oskar Matute Euskal Herria Bilduren Bizkaiko hautagaiari eginiko elkarrizketa.

Oskar Matuteri (Bilbo, 1972) askotan egokitu zaio kideren bat konbentzitu behar izatea EH Bilduk proposatutako ardura bat har dezan. Orain, dioenez, «bueltan» etorri zaio, bera proposatu baitute Espainiako Kongresurako zerrendaburu izateko. Ez zaio samurra izan baiezkoa esatea —«nik familia daukat, eta, niretzat, parekidetasuna ez da soilki diskurtso polit bat, egunerokoan gauzatzen saiatzen naizen zerbait baizik; diputatu izateak, berriz, gutxienez astean hiru egun Madrilen eman behar izatea esan nahi du»—.

Dioenez, gogoeta bakarrik egin beharrean bikotekidearekin batera egin izana lagungarri suertatu zaio baiezkoa ematerakoan. Orain, EH Bilduren mezua Madrilera eramateko aukera «harrotasun eta ilusio handiz» hartzen duela dio.

Ezohiko hauteskundeak dira hauek. Nolako aldartearekin egiten diezue aurre?
Alde batetik, aurreko hauteskundeetako zapore garratza kendu nahi dugu, eta hautetsontzietan hasi nahi dugu ikusten gure oinarrietan dagoeneko ikusten duguna; hau da, aurrera egiteko ilusioa eta gogoa. Uste dugu Espainiako Estatuan planteatzen ari den eztabaida ezin dela egin euskal herritarren agenda tiradera batera bidalita. Espainiako Estatuko eztabaida politikoan egon behar du Euskal Herriak zer izan nahi duen, batzuei zein besteei gustatu edo ez.

Aurreko hauteskundeetako emaitza txarretatik ikasbideren bat atera duzue?
Bai, esaterako, gure aurkari politikoek jendearen aurrean aurkezten gaituztela sektore sozial zehatz bati zuzendutako eta soilki gai batzuez arduratzen den indar bat bezala. Hori ez da egia, baina lortu zuten EH Bilduren irudi hori ematea. Gure helburua da gure herritarren arazoei irtenbideak ematea, askatasun handiagoa, eskubide gehiago eta duintasun handiagoa izango duen Euskal Herri batean.

Aurreko kanpainan, Bizkaian Onintza Enbeita eta Irantzu Varela hautagai izanik, genero ikuspegiak garrantzi handia hartu zuen. Norbaitek pentsa dezake orain atzerapausoa egon dela.
Bada, ez da horrela, alderantziz baizik. Ni guztiz bat nator Onintzak eta Irantzuk eman zuten mezuarekin; EH Bildu ere erabat bat dator logika feminista ezkerraren ekinbide politikoan txertatzeko beharrarekin, eta nik, behintzat, ez dut gogoeta horietatik pittin bat ere aldentzeko asmorik.

Zer iruditzen zaizkizue lau hilabete hauetan Espainiako gobernua osatzeko gertaturiko mugimendu guztiak?
Oso frustragarria izan zen, baina, aldi berean, oso argigarria. Espainiako Estatuko politikak, benetako aldaketarako proposamenak sortzea baino gehiago, ikuskizuna du ardatz, eta boterera iritsi nahi dute boterera iristeko arrazoiak eta programa lausotuta. Dena dela, guk argi esan dugu: guri eragiten diguten gune guztietan egongo gara, eta hemengo herritarren bizi kalitatea erabakitzen den leku guztietan parte hartuko dugu. Hauteskundeetan parte hartuko dugu, jendearen interesak eta duintasuna defendatzeko.

Zer esango zenieke Madrilera joatea Estatua legitimatzea dela esaten dutenei?
EH Bildu Europako Parlamentuan dago, eta ez dut uste horregatik Europako Parlamentua legitimatzen duenik. Horrek balio du, esaterako, Europak errefuxiatuekin duen jokabide miserablea salatzeko. Ez dut uste, ezkerreko subiranista eta independentista asko Austriari begira egoten garenean eta eskuin muturraren gorakada dela eta asaldatzen garenean, austriar izateko bokazioa dugulako egiten dugunik. Egungo errealitatean prozesu guztiak konektatuta daude, eta ona da adi egotea. Gu ez goaz Madrilera demokrazia eskas duen estatu bat legitimatzera, alderantziz baizik: uste dugu hori salatu ahal izateko egon behar dugula han, eta horregatik goaz.

Eta pentsatzen dutenei Euskal Herriko interesetatik begiratuta beharbada komenigarriagoa dela erabakitzeko eskubidearen alde dagoen Estatu mailako indar batek ahalik eta diputatu gehien edukitzea?
Espainiako Kongresuan, nik ez dut ahots irmoagorik entzun gure herriaren erabakitzeko eskubidearen alde, Sabino Kuadra, Anjel Rekalde edo, bere garaian, Jon Idigorasenak baino. Ezkerreko subiranista eta independentisten presentzia Espainiako Kongresuan ez da salbuespena, etapa desberdinak izan dituen arren, eta balio izan du gure aldarrikapenak ongi finkatu eta Estatuaren jokabide antidemokratikoak salatzeko. Uste dut jarraitu behar dugula hori egiten, eta ezin dugula zeregin hori beste indar batzuen esku utzi.

Zergatik?
Beste indar horiek, beraiek esaten dutenez, lehentasuna beste leku batzuetan jartzen dutelako. Kontua ez da galdeketa egin ahal izatea, galdeketa hori egiteko ahalegin guztiak egitea baizik. Kontua ez da erabakitzeko eskubidea norbaiti txarto ez iruditzea, baizik eta lortzea gauza guztien inguruan eta denon artean erabaki ahal izan dezagun.

Zuentzat Podemos bidelaguna edo aurkaria da?
Beraiek erabakiko dute. Guk, seguru asko, oker ugari egin ditugu, baina badago inoiz egin ez dugun oker bat; etsaiez tronpatzea, alegia. Gure aurkariak dira erregimena eraiki duten alderdiak, eta horri eutsi diotenak, PP eta PSOE. Unidos Podemosek erabaki beharko du nolako aliantzak egin nahi dituen, baina gu beti egongo gara duintasunez eta askatasunez bizitzea galarazten digutenen kontra.

Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna

Ekainaren 26an bozkatu beharra dugu berriz. Baina kontua da epe horretan asko direla herriko jaietan murgilduta ibiliko direnak. Horrexegatik, gogoratu baduzula aukera posta bidez bozkatzeko. Erraza eta doakoa da. Ondorengo bideoetan baduzu motiboen berri, eta argibideak ere bai.

EPEAK

Eskaera egiteko epeak:
CERA erregistroa (Hego Euskal Herritik kanpo bizi direnak): maiatzaren 3tik ekainaren 6a arte
ERTA erregistroa (aldi baterako atzerrian): maiatzaren 3tik ekainaren 6a arte (epe berria)
Orokorra, gaixoak eta ezinduak: maiatzaren 3tik ekaninaren 16a arte

EGOERAK

  • icon
    Bozka
    arrunta
  • icon
    Gaixo eta
    ezinduak
  • icon
    Atzerrian
    (CERA)
  • icon
    Atzerrian
    (aldi baterako)
  • icon
     
    Itsasontzietako
    langileak

Norentzat?

Botoa emateko modalitate hau hautesle izateko baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiek erabil dezakete ekainaren 26an botoa eman behar duten herrian ez badira egongo, baina Espainiar Estatu barruan egongo badira.

Non?

Posta bidezko eskaera egiteko inprimakiak Correoseko edozein bulegotan eska daitezke.

PROZEDURA

POSTA BIDEZKO BOZKA ESKATZEKO INPRIMAKIA BETE
Posta bidezko bozka eskatu nahi duen pertsonak inprimakia bete eta behin sinatu ostean Correos-eko edozein bulegotan pertsonalki aurkeztu behar du, bere burua identifikatuz. Nortasun agiria aurkeztu beharko du, ez du fotokopiak balio, eskaera egiten duen pertsona bera dela ziurtatzeko.
OHAR GARRANTZITSUA: Posta bidezko bozka behin eskatuta EZIN DA dagokion mahaian bozkatu

2. Correosek dokumentazio guztia Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko du. Honek, ondoko dokumentazioa gutun ziurtatuz eskatutako helbidera edo, honen ezean, erroldan agertzen den helbidera bidaliko du:

  • Boto-paperak eta bozka gutun-azalak, honetan EH Bilduren boto-papera sartuko dugu.
  • Errolda-ziurtagiria.
  • Bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea agertzen den gutun-azal bat.
  • Azalpen orria.

Dokumentazio zuzenean jaso behar du, horretarako bere nortasuna ziurtatuz. Etxean ez balego, dagokion Correos bulegora joan beharko luke pertsonalki jaso dezan.

3. Bozka
Behin dokumentazioa jasota:

  • Boto-paper bakoitza dagokion gutuna-azalean sartuko du gutun-azala itxiz.
  • Itxita dauden bozka gutun-azalak eta Errolda Ziurtagiria bozkatzea tokatuko litzaiokeen mahaiaren helbidea daraman gutun-azalean sartuko ditu.
  • Gutun ziurtatuz dokumentu guztia bidaliko du, bozka egunaren aurreko hirugarren eguna baino lehen (ekainak 22).

OHAR GARRANTZITSUA: Gutun arruntez bidalitako bozka, gutun ez ziurtatua, bozka baliogabea izango da.

Josu Estarrona Alternatibako kideak beteko du Legebiltzarrean Hasier Arraizen inhabilitazioaren ondorioz hutsik geratu den kargua

Josu Estarrona Elizondok (Gasteiz, 1981) beteko du Hasier Arraizen inhabilitazioaren ondorioz EH Bildu legebiltzar-taldean hutsik geratu den kargua. Arraizek legebiltzarkide izateari utzi egin zion pasa den astean eta Estarrona izango da haren ordez sartuko dena.

Estarrona Alternatibako Koordinakunde Nazionaleko kidea da, eta koalizioaren egitura politikoan zein Gasteizko legebiltzar-taldean eta jardun du orain arte. Musikologian lizentziatua, legebiltzarkide berriak goi mailako titulazioa du zeharkako txirula espezialitatean eta Altsasuko Musika eta Dantza Patronatuko zuzendaria izan da. Halaber, Eusko Ikasketen espezialitatean graduondokoa du, giza, gizarte eta natur zientzietan.

EH Bildu

Matute: “Batzuek proposatzen dituzten txandakatze antzuen aldean, EH Bildu aldaketaren bermea da”

Gaur agerraldia egin dugu Bilbon, iraganean Etxebarria lantegia izandako orubean, egun Etxebarria parkea, herri honentzako dugun proiektu politikoa eta sozialaren berri eman eta, atzo zein gaur, gure kaleetan izan diren elkarretaratze desberdinak nabarmentzeko. Ekainak 26ko bozetarako hautagaiak izan dira agerraldian, eta Oskar Matute kongresurako zerrendaburuak hartu du hitza.

Asteburu honetan, argi ikus daiteke aldaketa politikoaren beharra oso bizirik dagoela gure kaleetan. Izan ere, aldaketaren motor diren herritarrak, kalean izan dira atzo eta gaur: Prekarietatearen aurka Bilbon; burujabetza urratu nahi duten akordioen aurka Iruñean; edo osasuna kaltetzera datorren errausketaren kontra Donostian.

Euskal Herrian baditugu gehiengoak osatzeko indarra eta gogoa, eta argi esan nahi dugu batzuek proposatzen dituzten txandakatze antzuen aldean: EH Bildu aldaketaren bermea da. Eta guk ordezkatzen dugun benetako aldaketa, orain eta hemen hasten da.

EH Bildu

Kongresu eta Senaturako zerrenda proposamenak bidali ditugu herrietara

Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetarako zerrenda proposamenak igorri ditu EH Bilduk herrietara, tokian tokiko batzarretan oinarriek onar ditzaten. Aldez aurretik, EH Bilduk prozesu bat abiatu zuen. Lehendabizi, oinarriek izenak proposatzeko aukera izan zuten. Zuzendaritzek, izen horiek kontuan izanda, zerrenda proposamena egin dute. Hain justu, atxikita bidaltzen dizuegun zerrendak dira herrietara bidalitakoak. Orain, EH Bilduko oinarriei dagokie zerrenda horiek berrestea.

ARABA

KONGRESUA / CONGRESO

MIKEL OTERO

Gasteizen bizi da (1972). Filosofia eta historia ikasketak egin zituen suhiltzaile plaza lortu arte. Frackingaren aurkako aktibista ezaguna.

AITZIBER SALAZAR

Gasteiz (1988) EHUtik Adminsitrazioaren eta Politika Zientzietan lizentziatua da. Horretaz gain, Bake eta Gatazka masterra burutu zuen Uppsala-ko Unibertsitatean (Suezia) eta Hauteskunde Behaketan beste bat, EHUko Unibertsitatetik. Egun, Europako Legebiltzarrean ari da lanean.

PABLO GOROSTIAGA

Laudio (1942). Laudioko alkate historikoa eta Egin egunkariko administrazio kontseiluko kide izandakoa da. 18/98 makrosumarioan ezarritako zortzi urteko espetxe zigorra bete zuen.

ESTI BESA

Ardogilea eta enologoa. Eskuernagako bizilaguna, nekazaritza ekologikoan aditua da. Arabarako Errioxarako sor marka propioaren aldekoa, Candido Besa Upategiko jabea da, familiarekin batera. Arabar Errioxan lan handia egin du euskara eta kulturaren alde, enpresaren esparrutik, ikastolatik, eta herritik.

IÑAKI MARTIN

Sindikalista. Pentsiodunak lanean kolektiboko kidea da. Martxoak 3ko borrokaldietako kide historikoa, Mercedes Benz-eko langile ohia da.

VERÓNICA DOMINGO

Mar del Platan (Argentina) jaiotakoa, zuzenbidean lizentziatua da. Nazioarteko gaietan masterra du ere. Giza-eskubideetan eta Familia zuzenbidean aditua. Nazioarteko harremanetan, arlo juridikoan eta administrazioan du lan-eskarmentua. Gaur egun, SEADen lagunen elkartean teknikaria da, Saharar Ordezkaritzaren proiektuan.

IKER URBINA

Gasteiztar abokatua. 2011-15 legealdian Amaiurreko diputatua izan zen Madrilgo Kongresuan.

 

SENATUA / SENADO

EBA LOPEZ DE ARROYABE

Nekazaria. Lehen sektorearekin lan eta harreman zuzena dauka.

IKER GARCIA DE EULATE

Abokatua. Trebiñuko zinegotzia

IZAR MENDIGUREN

Laudio (1988). Kazetaritzan Lizentziatua, euskara eta komunikazioaren alorrean egiten du lan. Bertsolaria da eta Aiarako Bertso-eskolako irakasle eta arduradun izan da, baita barnetegi eta bertso-udaleku begirale Laudioko eta Airaldeko herri mugimendu ezberdinetako kidea da.?Laudio, 1988.

BIZKAIA

KONGRESUA / CONGRESO

OSKAR MATUTE

Barakaldo (1972) Enpresa zientzietan lizentziatua. EAEko legebiltzarkidea izan da 2002-2009 urteetan Ezker Batua-Berdeak koaliziotik. 2012tik parlamentaria da Gasteizen EH Bildurekin. Alternatiba alderdiko bozeramailea.

ITZIAR ABELLANAL TUEROS

Bilbo (1962). Irakaslea. Eusko Jaurlaritzako Administrazio orokorreko langilea. Bertan, LAB sindikatuko Jaurlaritzako delegatua eta liberatua izan da. Ortuellako Institutuko bulegoan dihardu egun. 1999-2003 urteetan Euskal Herritarrok-en zinegotzia izan zen Muskizen.

JON IÑARRITU GARCIA

Leioa (1979). Zuzenbidean lizentziatua EHU eta Federico II-Napoles Unibertsitateetan. Nazioarteko eta Europako Zuzenbidean Masterra egina du (Grenobleseko Pierre-Mendès-France unibertsitatean). Gaur egun tesia egiten ari da Baionako Unibertsitatean. 2011-2015 urteetan Amaiur koalizioa ordezkatu izan du Madrilgo Kongresuan.

IRATXE ARRIOLA

Ea (1980). Zuzenbide ekonomikoan lizentziaduna. Europako Zuzenbidean graduondoa egina Exetergo Unibertsitatean (Erresuma Batua). Eako alkatea da.

MIKEL ARGIÑARENA OTAMENDI

Errazkin (1943). Filosofia eta Letretan lizentziaduna. Jubilatua. Pentsionistak Martxan Plataformako kidea da.

 

MARIA APELLANIZ GARRO

Basauri (1977). Gizarteratze Goi Mailako Teknikaria da.

ADRIAN FUENTES AREVALO

Bilbo (1994). Nazioarteko Harremanak eta Zientzia Politikoan graduatua Queen Mary Unibertsitatean (London). ALE-Europako Aliantza Libreko gazteriaren presidenteordea.

ONINTZA ENBEITA MAGUREGI

Muxika (1979). Kazetaritzan lizentziatua eta bertsolaria. Espainiako Gorteetan diputatu ibili da 2011-2015 legegintzaldian Amaiur koalizioaren izenean. 2015eko azken hauteskunde orokorretan Bizkaitik atera zen berriro diputatu.

PEDRO MACHO AGUILLO

Bilbo (1962). Ingeles Filologian lizentziatua. Euskadi Eskola Kontseiluan irakasleen ordezkari ordezkoa.

IRANTZU VARELA URRESTIZALA

Portugalete (1974). Kazetaria eta militante feminista. Kooperatiba sozial batean egiten du lan hezitzaile eta emakumeen kontrako biolentziaren aholkulari gisa. Hainbat komunikabideetan aritzen da, kolaboratzaile gisa.

JUANKARLOS GOIENETXEA BEITIA

Bermeo (1949). Ikasketaz, Industria Ingeniari teknikoa da. Eusko Alkartasuneko politikari historikoa. 1991 urtetik 2007 urtera arte Bermeoko alkatea izandakoa. 2007-2011 bitartean zinegotzia. 2011-2014 bitartean EH BILDUko zinegotzi bezala aritu izan da.

 

SENATUA / SENADO

 

BEGOÑA LANDA

Bermeo (1954). Psikologian lizentziaduna. Gernika-Lumoko zinegotzia azken 21 urteetan (alkate-ordea 8 urtez).

ARKAITZ FULLAONDO

Leioa (1980). Soziologian Doktorea Kataluniako Politeknikotik. EHUn irakaslea da egun.

ANGELITA BURGOA ARKOTXA

Ondarroa (1943). Jubilatua. 1995-1999 zinegotzia HB-rekin. 1999-2003 Hirigintzako zinegotzia Euskal Herritarrok-en eskutik.

GIPUZKOA

KONGRESUA / CONGRESO

MARIAN BEITILARRANGOITA

1968 (Legazpi). Hernanin bizi da. Kazetaria. Hernaniko Alkatea. Legebiltzarkidea. EH Bilduko Kongresu espainiarreko bozeramailea 2016ko abendutik maiatza bitarte.

IÑAKI OSTOLAZA

1968 (Zumaia). Ingenieria. Enpresari txikia. Ostolaza Zumaia SL Norbere Babeserako Ekipoak eta laneko arropak.

AITZOL CAJARAVILLE

1969 (Donostia, Intxaurrondo). Zumarragan bizi da. Arcelor Mittal altzairugintza enpresako langilea eta enpresa batzordeko kidea. Sindikalista. Langileen bozeramailea Arcelor Mittalden itxieraren aurrean.

ERAITZ SAEZ DE EGILAZ

19 urte (Beasain). Zuzenbideko ikaslea. Ikasle Mugimenduko kidea.

MARIA SERRANO

1950 (Donostia). Gizarte Langilea. Haur babeserako arloan askotariko gabezien familiekin 24 urteko lan-esperientzia. Duintasunako kidea (pentsionista).

GORKA ERRASTI

1979 (Eibar). Enpresa zientzietan diplomatua. Gizarte lanetako ikaslea. Immigrazio teknikaria. Gaur egun Eibarko Udaleko zinegotzia (EH Bildu).

JONE ETXEBERRIA

1979 (Itsasondo). Filosofian lizentziatua. Soziekonomia arloan aditua.

IZASKUN SORONDO

1973 (Irun). Iruneko zinegotzia. Sindikalista ohia. Zuzenbideko ikasketak.

JOKIN ARANALDE

1945 (Ibarra). Preso ohia. Senidea.

 

SENATUA / SENADO

 

ALBERTO UNAMUNZAGA

1975 (Eibar). Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziatua. Amaiurrekin senatari lanetan aritu zen Madrilen 2011-2015.

MAITE SARASUA

1959 (Zarautz). Idazkaritza profesionalaren ikasketak. Zarauzko Udaltzaina 1999 arte. Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan administraria. Gipuzkoako Batzarkidea 2011-2015.

JOANES ROSÓ

1987 (Elgoibar). Talde-ekintzaile gaztea eta Koperatibista (TZBZ koop.). Ekonomia Sozialaren bultzatzailea. Lidergo Ekintzaile eta berrikuntza gradua (LEINN) eta berrikuntza irekian eta barne ekintzailetzan master exekutiboa (MINN)

 

NAFARROA

KONGRESUA

BAKARTXO RUIZ

Iruñea, 1977. Iruñean bizi da. Euskal Filologian lizentziatua, Bigarren Hezkuntzako irakasle San Fermin Ikastolan eta EH Bilduko Parlamentarioa 2011tik.

IRATI JIMENEZ

Bermeo, 1977. Iruñean bizi da. Informazio Zientzietan lizentziatua, kazetaria eta idazlea. Hainbat liburu idatzi ditu eta beste hainbeste sari jasotakoa da. Hedabideetan ere lan egin du, irrati zein telebistan.

PEIO GURBINDO

Atarrabia, 1964. Magisteritzan lizentziatua NUPen. Lehen Hezkuntzako irakaslea. Atarrabiako alkatea (2007-2011), gaur egun EHBilduko zinegotzia. Territorial de EA en Navarra.

LUR ALBIZU

Artazukoa, 23 urte, Euskal Ikasketen Gradua egin du.

JOSEBA COMPAINS

Iruñea, 35 urte. Zuzenbidean eta Administrazio eta Enpresa Zuzendaritzan lizentziatua da. Abokatua eta NUPeko irakasle asoziatua da.

 

ORDEZKOAK

 

ARTURO GOLDARACENA.

Tafallako alkatea

OIHANEDER INDAKOETXEA.

Barañaingo alkatea

JOSEBA OTONDO.

Baztango alkatea.

 

SENATUA

 

XANTI BEGIRISTAIN

57 urte, Larraungoa. Auritzen erroldatua. Euskara irakaslea, txistularia, erretiratua. Zinegotzia Iruñeko Udalean 2003-2007 bitartean.

MAIDER BELOKI

Iruñea, 1978. Merkataritza kudeaketan diplomatua. Kultura ekitaldi eta kultura kudeaketan aritua. Gaur egun Iruñeko hezkuntza, kultura, hizkuntza politika eta kirol zinegotzia udalean.

KOLDO ABREGO

42 urte. Larragetan bizi da (Berriobeiti). Administrazio eta Enpresa Zuzendaritzan lizentziatua, eta enpresa munduan aritzen da. Berrioebeitin zinegotzia 2011tik. 2015etik, alkateordea.

 

ORDEZKOAK

 

MIREN OTXOA

Iruñea, 43 urte. Osasunbidean zaindari eta LABeko ordezkaria da.

EVA ARANGUREN

Sarrigurenen bizi da, 1976. Kazetaritzan lizentziatua. Bigarren hezkuntzako irakaslea.. 2011-2015 artean EH Bilduko zinegotzi eta bozeramale Iruñeko udalean.

MAITE MANGADO.

45 urte, Sartagudakoa, Informazio zientzietan lizentziaduna. Oroimen Historikoan ekintzailea.

EH Bildu

X