Asier Vega: “Bizkaiak birziklatze tasa handitzeko duen oztoporik handiena Zabalgarbi da”

Bizkaiko Foru Aldundiak herrialdeko hondakin kudeaketari dagozkion 2014ko zenbait datu egin ditu publiko gaur prentsa agerraldian. Iosu Madariaga Ingurumen diputatuak eman dituen datuen arabera, Bizkaian 609.000 tona hondakin sortu ziren iaz eta horietatik 267.000 tona birziklatu ziren.

Hau da, %44. Aldundiaren datuak, ordea, interesatuak dira. Izan ere, birziklatutako hondakin gisa zenbatzen ditu Zabalgarbik sortutako zepak eta metalak (46.572 tona), nahiz eta hondakin horiek zabortegian amaitzen duten. Hala, zepak hondakin birziklatu gisa kontatu gabe, Bizkaiak hondakinen %35,5 besterik ez du birziklatzen. Gainera, 2014an sortu ziren hiri hondakinen %38,7 Zabalgarbin erraustera bideratu ziren.

Asier Vega Alternatibako kide eta EH Bilduko batzarkidearen ustez, “Bizkaiko Aldundiak datu interesatuak eskaini ditu Bizkaian dugun hondakin sistema ahula ezkutatu nahian”. Vegaren ustez, 2014ko datuek agerian uzten dute Bizkaiko hondakin eredua erabat jasangaitza dela, Zabalgarbiren menpekoa baita guztiz. “Bizkaiak birziklatze tasa handitzeko duen oztoporik handiena Zabalgarbi da. Birziklatze tasak handitzeko ezinbestekoa da gaikako hondakin bilketa indartzea baina Bizkaian hori lortuko bagenu, Zalbargabik porrot egingo luke. Ekonomikoki jasangaitza izango litzateke. Zabalgarbik sailkatu gabeko zaborra behar du bizirauteko”.

EH Bilduk hainbatetan azpimarratu du hondakinen kudeaketan aurrerapausoak emateko hondakin organikoen bilketa berezituan dagoela gakoa. “Bizkaian hondakinen %40 biltzen da gaika sailkatu gabe. Kopuru horretatik zatirik handiena hondakin organikoari dagokio. Hala ere, Aldundiak 2016rako hondakin organikoen %4 soilik konpostatzea ezarri du helburu gisa eta datuetan oso urrun dago oraindik” azaldu du Vegak. “Gainera, Bizkaiko hirigune handienetan ez da hondakin organikoa bereizita biltzeko sistemarik eraginkorrik ezarri”.

Organikoa sailkatuta jasotzeko Foru Aldundiaren ekimen falta Zabalgarbiren menpekotasun egoerarekin lotzen du EH Bilduk. “Bizkaiko Aldundiak bere oztoporik handiena den azpiegitura sortu du. Zabalgarbiren gatibu da eta badaki birziklatze tasak handituz gero, errauskailua itxi egin beharko duela. Bizkaian beste eredu batera jauzi egiteko beharra begi bistakoa da. Errauskailuaren eredua baztertu eta egiazko birziklatzea bultzatzeko garaia da. Horretarako, ezinbestekoa da gaikako bilketa bultzatu eta organikoaren birziklatzea areagotzeko neurriak hartzea, batez ere, biztanleria gehien biltzen den hiriguneetan”.

Joan den urtean, Zabalgarbik jaso zuen hondakin kopuruaren hiru launrden (%77,6), gaika sailkatu gabe bildutako hondakinak izan ziren.

Bizkaiko hondakinen gaineko kontrol falta oso larria da, azalpenak eskatuko dizkiogu Foru Aldundiari

Gaur jakin dugu Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinen kudeaketarako araudia urratzen aritu dela azken bi asteotan. Artigaseko zabortegira aldez aurretik tratatu gabeko zaborrak eraman dira, inguruko basoetan jaso diren irudi tamalgarriek frogatzen dutenez. HAU OSO GERTAKARI LARRIA DA. Bizkaian indarrean dagoen sistema eta araudia urratzen ditu bete betean, baita Europak ezartzen dituen arauak ere. Bizkaiko Foru Aldundia da urraketa horren erantzule zuzen eta bakarra.

Nola da posible Artigas inguruko mendiak zaborrez pilatzen utzi izana? Hamabost egun pasa dira, inguruetako basoak plastikoz josita daude eta Aldundiak denbora guzti honetan ez du inolako azalpenik eman, ez du informaziorik eskaini eta ez du inolako neurririk hartu. Jokabide arduragabe eta axolagabea guztiz.

Esan beharrean gaude gainera, ez dela Aldundiak hondakinen kudeaketan arduragabe jokatzen duen lehenengo aldia. Ez dira hilabete asko pasa hondakinen tratamendurako gunean bertan, Q sukarrak langileen osasuna arriskuan jarri eta azpiegitura itxi behar izan zenetik. Orduan ere Aldundiaren kontrol eta segurtasun neurrien gabeziak eragin zituen arazoak. Frogatu zenez, Artigaseko plantak ez zuen hondakinen tratamendurako segurtasun protokolorik.

Bizkaiko Aldundiaren isiltasun eta ilunkeria honen ordez, bizkaitarrok informazioa eta azalpenak behar ditugu. Ezin dugu inolaz ere onartu gure hondakinak kontrolik gabe zabortegira botatzen jarraitzea eta segurtasun falta eta axolagabekeriarengatik gure basoak zaborrez betetzea. Horregatik, EH Bilduk Iosu Madariaga ingurumen diputatuaren batzorderatze eskari urgentea eskatu du gaur, Aldundiak gertakari onartezin hauen nondik norakoak argitu ditzan.

Gertakariok argi eta garbi adierazten dute Bizkaian hondakinen kudeaketan behar dugun aldaketa sakona. Ingurugiroarekiko errespetuzkoa izango den eredua, birziklapen maila altuagoak lortuko dituen eredua eta Europar Batasunak eskatzen duen bezala, zabortegiak istea ahalbidetuko duena. Egungo ereduarekin ezinezkoa izango da helburu horiek lortzea. Guztiz egingarria da, ordea, norabidez aldatzen badugu.

EHBilduren trantsizio energetikorako proposamena

EH Bilduren trantsizio energetikorako proposamena aurkeztu nahi dugu, miseriara kondenatzen gaituen egungo eredu agortutik, herritarrak motore izango dituen eredu berrira, pertsonen eskubideak errespetatu eta inguruarekin errespetuan eraikiko dena. Ezin dugu gehiago itxaron.

Konpromisoa jaitsi
On-line irakurri

Euren aberastasuna handitzeko, energiaren espekulazioa eta merkantilizazioa sustatzen duten Iberdrola edo Endesa bezalako multinazional elektriko handiekin apurtuko duen eredua sustatu nahi du EHBilduk. Kontsumoaren murrizketa oinarri, energia berriztagarrien aldeko apustua egingo duena, proiektu herritarren bultzadaz, energiaren gaineko kontrola herritarron eskuetara bueltatzeko. PNV, UPN, PP et UPyDk euren interesetan oligopolioaren bulegoetan sinatzen dituzten akordioen aurrean, erabakiak jendartearen esku uzteko apustua egiten dugu.

Por eso adquirimos 8 compromisos claros, compromisos que suponen el pistoletazo de salida hacia esa transición que necesita de todos y todas las ciudadanas de este país, de las familias que este invierno volverán a tener que decidir si encender la calefacción o pagar su hipoteca. De las personas que viven con miedo a que Garoña destroce sus vidas.

Egunero herri eta hirietan Frackingari EZ esateko kaleak okupatzen ditugun milaka eta milaka herritarron bultzada behar du eredu berriak, eta baita egungo ereduak kolapsora garamatzala sinetsita dauden pertsona guztiak behar ditu.

Esperamos que el camino al que hoy se suma EH Bildu, siga recabando más y más apoyo, para dar más y más pasos que nos lleven hacia la soberanía energética. Estos son nuestros compromisos:

Gaur EH Bildu batzen den bideak, geroz eta babes gehiago izatea espero dugu, geroz eta pauso gehiago eman ditzagun energia burujabetzara eramango gaituen eredua eraikitzeko. Hona hemen gure konpromisoak:

1. Compromiso en favor de la eficiencia energética:

Eficiencia energética entendida como la medida más sostenible dentro de la obligación de tener que reducir nuestro consumo energético y no como una excusa para un mayor consumo.
De esta manera los municipios gobernados por EH Bildu, realizaran auditorias energéticas, como paso previo a planes de eficiencia energéticos basados en la reducción del consumo energético total de ese municipio.

2. Energia burujabetzaren aldeko konpromisoa:

Energia elektrikoaren oligopoliotik kanpo dauden hornitzaileekin kontratatzea lehenetsiko dugu. Jatorri berriztagarria eta energia burujabetzaren aldeko eredua bultzatzen duten hornitzaileekin kontratatzeko.

3. Compromiso de cara al comercio y la hostelería local

Se desarrollaran en estos sectores planes energéticos en favor de la reducción del consumo, la eficiencia y las energías renovables.

4. Energia berriztagarrien aldeko konpromisoa

EH Bilduren udalerrietan erabiltzen den energia elektrikoa (argiztapena, eraikin publikoak…), iturri berriztagarrietatik eratorria izateko neurri zehatzak martxan jarriko dira.

5. Compromiso en favor de proyectos que tienen como objetivo el desarrollo de un nuevo modelo energético

EH Bildu tendrá como agentes prioritarios los proyectos de producción local y renovable. La propia energía generada por estos será gestionada en colaboración con los mencionados proyectos populares.

6. Tokiko Garapenaren aldeko konpromisoa

Energia dependentzia murriztu asmoz, eremu lokalean energia ekoizpenerako proiektuak martxan jartzeko aukerak aztertuko ditugu, proiektu herritarrekin elkarlanean.

7. Compromiso en favor de la concienciación

En colaboración con proyectos populares, EH Bildu llevará a cabo un trabajo de concienciación y formación en favor del modelo energético soberano en los municipios que gobierne. Anunciará las medidas concretas que puede tomar la ciudadanía para impulsar todo ello: medidas eventuales para mejorar la eficiencia energética, consejos para el ahorro de energía, proveedores que utilizan únicamente energías renovables, dando a conocer sus servicios…

8. Akordio eta elkarlanerako konpromisoa

Trantsizio energetikoa oinarri berrien arabera burutzea herritarren zein indar politiko eta sozial guztien ardura da. Horregatik, EH Bilduren helburua trantsizio hau abiarazteko neurri praktikoak ahalik eta herri gehienetan burutzea izanik, gobernuan zein oposizioan gauden herrietan konpromiso hauek gainontzeko indar politiko zein sozialekin batera burutzea izango du helburu. Emango diren pausoak babes eta bultzada zabalenarekin eman daitezen, akordio eta elkarlanerako jarrera zintzoa mantenduko da.


Este es nuestro firme compromiso. Pero somos conscientes de que la transformación a la que aspiramos solo sera posible si podemos, aquí y ahora, tomar nuestras propias decisiones, sin depender de nada ni de nadie. Debemos decidir que modelo necesita Euskal Herria y como quiere transitar hacia el. Por eso, este compromiso permanece abierto a las aportaciones de todos los movimientos y agentes sociales que compartan esta necesidad.

Bukatzeko herritarrak animatu nahi ditugu, energia eredu berriaren alde konpromisoak hartu eta neurriak har ditzaten, gutako bakoitzak pauso txiki bat ematen dugun bakoitzean, gure neurrira eraikitako eredu energetiko berria eraikitzen hari garelako. Denon konpromisoa da, denon eskuetan dagoelako.

Burujabetza energetikorako, denon artean, Hemen Erabaki!

EHBildu

Vega: “Frackingak ondorio atzeraezinak ditu osasunean eta ingurugiroan beste herrialde batzuetako esperientziek adierazten dutenez”

Bizkaia fracking gabeko lurralde izendatzeko proposamena aurkeztu du gaur EH Bilduk Batzar Nagusien osoko bilkuran Asier Vega koalizioko batzarkide eta Alternatibako kidearen eskutik.

Bizkaia fracking gabeko lurralde izendatzeko proposamena aurkeztu du gaur EH Bilduk Batzar Nagusien osoko bilkuran. Asier Vega koalizioko batzarkideak defendatu duenez, gas ez arruntaren ustiapenerako egun dauden teknikek “ondorio larri eta atzeraezinak” sortzen dituzte osasunean eta ingurugiroan, “beste herrialde batzuetako esperientziek adierazten duten moduan”. Lur-azpiko zein lur-azaleko uren kutsadura, uraren gehiegizko ustiaketa, airearen kutsadura, negutegi-efektua sorrarazten duten gasen isurketa handia, eragin negatiboa biodibertsitatean, lur-eremuen okupazio altuegia  edo aktibitate sismikoa areagotzeko arriskua aipatu ditu Vegak. Gainera, frackinga egungo eredu energetikoa aldatzeko eta energia berriztagarrien garapenerako oztopo dela azpimarratu du Vegak.

EAJ eta PP Bizkaia fracking gabeko lurralde izendatzearen kontra agertu dira eta PSE abstenitu egin da. Vegak hiru alderdien diskurtsoak kontraesankorrak direla adierazi du. Bai, EAJ, PSEk nahiz PPk frackinga debekatzeari buruzko jarrera aldatu dute herrialdearen arabera. Hain zuzen, gaur EH Bilduk aurkeztu duen proposamena Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartu zena da baina Bizkaian ez du babesik jaso. Vegaren ustez, hiru alderdiek frackingari ateak ireki nahi dizkiotela ezkutatzeko erabiltzen dituzte diskurtso nahasiak. “Frackingari bai edo ez esateko garaia da. Esplorazioa baimentzea frackingari bidea irekitzea da. EH Bildun argi daukagu: frackingaren kontra gaude dituen arriskuengatik”.

Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak datorren urteko aurrekontuetarako prospekzioetarako 22 milioi euroko partida gorde izana salatu du Vegak. “Hori bai, 2017 urterako, behin hauteskundeak pasata. Ez al dago behar inportanteagorik 22 milioi euro horien inbertsiorako?”

Gizartean frackingaren kontra dagoen jarrera geroz eta zabalagoa aipatu du Vegak. “Herri Ekimen Legegile bat abian jarri da frakinga debekatzeko asmoarekin eta herritarren artean jasotako 103.589 sinaduretatik, ia %40, Bizkaian jaso dira”. Era berean, hainbat udalek frackinaren kontrako ekimenak onartu dituztela ekarri du gogora EH Bilduk. Baita, EAJ edo PSEk gobernatzen dituzten herrietan ere. Ermua, Bermeo, Mungia, Zalla, Karrantza, Etxebarri eta Barakaldo, besteak beste.

Lurrazpiko gasaren ustiapenerako zein aukera dauden aztertzearen alde agertu dira gainontzeko hiru alderdiak eta ustiapenari buruzko eztabaida desberdindu dute. Vegaren hitzetan ordea, “ustiapenaz lasai eztabaidatzen ari garen bitartean, Eusko Jaurlaritzak diru partida gorde du, froga sismikoak egiten ari dira hainbat herritan, energia enpresek haien planekin aurrera jarraitzen dute. Beraz, babestu gaitezen lehenik frackingarengandik eta eztabaidatuko dugu ondoren” gaineratu du.

EHBildu Bizkaia

Bizkaiko konpostatze esperientzia arrakastatsuak eredu gisa hartzeko eskatu dio EHBilduk Aldundiari

Bizkaiko Aldundiak biltzen duen materia organikoaren %99 baino gehiago Zabalgarbin erre edo zabortegietara botatzen da. EH Bilduren ustez, Bizkaiko birziklatze datuak hobetzeko gakoa hondakin organikoaren kudeaketa hobetzean datza. Atxikita bidaltzen dizkizuegu prentsa oharra eta agerraldiko argazkia. Agerralgia egin dute Xabier Zaldua Berrizko zinegotziak, Mila Mondragon Mallabiko alkateak, Asier Vega Alternatibako kide eta EHBilduko batzarkidea eta Maria Asun Gaztelu Larrabetzuko alkatea.

Hondakinen birziklatze datuek agerian uzten dute Europak ezartzen dituen helburuak bete nahi baditugu oraindik hobekuntza nabarmenak behar ditugula Bizkaian. Zalantzarik gabe, hondakin organikoen bilketa zein konpostaje tasa hobetzea da erronkari aurre egiteko gakoa. Izan ere, etxeko hondakinen %40 inguru da hondakin organikoa, baita sailkatu gabe jasotzen den hondakinen zatirik handiena ere.

Iazko datuei erreparatuta, Foru Aldundiak berak aitortu zuenez, Bizkaian hondakin organikoen %0,58a konpostatu zen soilik. Beraz, hondakin organikoen %99 baino gehiago errefusarekin batera nahastuta, Zabalgarbin erre da edo zabortegietara bideratu da. Artigaseko konpostegian, berriz, 3500 tona jaso ziren iaz, zabortegiak jaso dezakeenaren bosten batera ez zen iritsi. Kopuru horretatik, 400 tona jaso ziren soilik 5. edukiontziaren bidez.

Era berean, azpimarratu behar dugu Bizkaiko Uri Hondakinen Kudeaketarako Plan Integralak ezartzen duen helburua oso apala den arren (2016an hondakin organikoen %4 biltzeko helburua zehazten du), helburu horretatik oso urrun gaudela oraindik. Zentzu horretan, oso interesgarriak iruditzen zaizkigu Bizkaiko hainbat herritan abian diren zenbait esperientzia.

Hori dela eta, EH Bildutik proposamena aurkeztu diogu Bizkaiko foru Aldundiari eta Batzar Nagusietako datorren osoko bilkuran eztabaidatuko da. Ondorengo lau puntuak jasotzen ditu gure eskariak:

1.- Sukaldatutako organikoa konpostatze katera gehitzea. Egun sukaldatutako organikoa kate horretatik baztertzen da, kalitatezko konposta eragozten duela argudiatuta baina frogatuta dago sukaldatutako organikoarekin ere kalitatezko konposta egin daitekeela. Euskal Herriko hainbat tokitan eta Europako herrialdeetan ere hala egiten da.

2.- Bizkaiko herrietan organikoaren bilketa handitzeko eta konpostatzeko garatu daitezkeen esperientzia pilotu berriak lagundu eta bultzatu daitezela. Bizkaian abian dauden hainbat esperientziak izugarrizko emaitzak lortu dituzte, 5. edukiontziak lortu duena baino maila askoz handiagoan. Gainera, herrietan bertan kudeatzen eta berrerabiltzen den konposta sortzen dute.

3.- 5. edukiontzia herri handietara gehiago zabaltzeko eta erabilera sustatzeko baliabideak indartzea. Herri handietan ez du erabilera handirik. Adibide argiena Bilbo bera da, Bizkaian hondakin gehien eragiten duen tokia.

4.- Landa inguruetan zein familiabakarreko auzuneetan autokonpostatzea sustatzeko eta bultzatzeko baliabide gehiago eskaintzea. Landaguneetan hondakin organikoaren autokudeaketa bultzatzea da irtenbidea, urteetan era naturalean egin izan den bezala. Bide horretan, ezinbestekoa da laguntza gehiago eskaintzea besteak beste autokonpostagailuen erosketarako eta erabilpenerako. 

Hondakin organikoaren kudeaketa arrakastatsuaren adibide bezala, Mallabia, Berriz eta Larrabetzuko esperientziak ekarri ditugu gaurkoan, ikusarazteko, praktikan badaudela bestelako bide eraginkorragoak hondakin organikoaren kudeaketarako eta horiek indartu, sustatu eta laguntzea dela bidea.

 

MALLABIA

Mallabian autokonposta egiteko aukera erraztu zaie baserriei eta lursailen bat duten etxebizitzei. Guztira, 104 etxebizitzek parte hartzen dute.  Horrez gain, herrigunean lau gune prestatu dira auzo-konposta egiteko eta beste 101 etxebizitzek parte hartzen dute era horretan. Osotara herritarren %48a da batean edo bestean parte hartzen dutenak eta konpostatzen den guztia herrian bertan berrerabiltzen da. Arrakasta ikusita, konpost guneak handitzeko eta berriak egiteko asmoa dugu Udaletik.

Bestalde, konposta egiten duten erabiltzaileei %15eko hobaria eskaintzen diegu zabor tasetan. Horrez gain, hondakin guztiak gaika sailkatzeko asmoz ekarpen guneak jarri dira edukiontzi ezberdinekin herriko lau auzotan, errefusakoa barne. Ekarpen gune horiek beste auzo batzuertara zabaltzeko asmoa du baita ere Udalak.

Gogoratu behar dugu Mallabia Debabarrenako mankomunitatean dagoela eta zailtasunak ditugula gisa honetako proiektu hauen finantzaziorako.

 

LARRABETZU

Larrabetzuko proiektua Gurpide baserritar eta kontsumitzaileen elkarteak bultzatu du eta proiektu honen bidez, baserritarrek eta Larrabetzuko Udalak etxeetako hondakin organikoen kudeaketa adostu dugu.

Gurpide sortzeko, Austriako hainbat herritako esperientziak izan ditugu eredu. Herritarrek hondakinak bereizten dituzte, baserritarrek etxe atarietan biltzen dute hondakin organikoa eta ondoren konpostatu egiten dute haien lurrak ongarritzeko edo merkatuan saltzeko (gehienez jasotzen dutenaren %20 bideratu dezakete salmentara).

Udalak baserritarrari bilketa eta garraioa ordaintzen dizkio. Organiko gordina eta sukaldatukoa biltzen da astean hiru egunetan eta ondoren, konpostatzera eramaten da IK4 Azterlan taldearen segimendu teknikoarekin, konpostaren kalitatea bermatzeko.

2013ko urrian abiarazi genuen ekimena 30 etxetan eta elikagai denda batean. Gaur egun 105 etxe, elikagai denda bat eta taberna-jatetxe batek parte hartzen dute proiektuan eta 2015ko urtarrilerako 70 etxebizitza eta saltoki 2 gehituko dira. Urte beteko epean 26 tona organiko bildu dugu.

 

BERRIZ

Aurreko legealdian jarri zen Berreziklatu egitasmoa martxan. Ekimena Berriz Maite Dugulako herri mugimenduak abiatu zuen autokonpostari buruz antolatu zuen ikastaro arrakastatsu baten ondorioz. Hasiera batean, 65 familiek eta hiru merkatarik eman zuten izena baina gaur egun, 122 familiak eta sei merkatarik parte hartzen dute. Uneotan herritarren %10a dago sistema honen barruan.

Hondakin organikoa hiru egunez biltzen da astean, etxez etxekoaren edo 5. edukiontziaren bidez. Hilero 4.500 kilo organiko jasotzen dira herriko konpostaje plantan eta herrian bertan kudeatzen da kopuru osoa. Hasieran inbertsioak egin behar izan ziren baina inbertsioak egin ostean, gastuak murriztu egin dira.

Sukaldatutako materia organikoa ere jasotzen da eta Azterlan talde teknikoak egindako ikerketen arabera, kalitate oneko konposta da lortzen dena. Ekimen honen ondorioz, herrian gero eta hedatuago dago organikoa berrerabiltzearen aldeko kontzientzia.

 

POSIBLEA DA

Esperientzia guzti hauek frogatzen dute hondakin organikoen berrerabilera eta konpostatze maila hobetzea posible dela, baita emaitza arrakastatsuak lortzeraino ere. Bizkaian hainbat herri daude norabide horretan aurrerapauso interesgarriak eman dituztenak eta horregatik uste dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eredu gisa hartu behar dituela.

X