AHTk berehalako moratoria behar du

10.000 Milioi euro, ez noiz ez nora eramango gaituen ez dakigun tren batean. Hau da Euskal Herrian Abiadura Handiko Trenen proiektuen egoeraren sintesia.

Orain hamarkada bat, inongo eztabaida sozialik gabe diseinatu eta erabakitako proiektuen aurrean aurkitzen gara, orduko faktore ekonomiko, sozial eta politikoen arabera definituak izan zirenak. Egungo errealitate ekonomiko eta sozialarekin zer ikusirik ez duten proiektuen aurrean aurkitzen gara, hauen bideragarritasunaren inguruan sortutako zalantzetaz inguraturik gainera.


 

Baina ez da Euskal Herria Bildu zalantza hauek mahai gainean jartzen dituena, baizik eta proiektuen gaineko datu objektiboak dira egoeraren larritasuna azalerazten dutenak:

  • Ez dago konexiorik: Nafar Gobernuak zein Gobernu Espainiarrak onartu egin dute abiadura handiko trenak ez duela Iruñea Zaragozarekin lotuko, eta beraz, Iruñea-Castejón tramua guztiz isolatua geratzen da.

EAEko kasuan, Espainiar Gobernuak Gasteiz-Burgos lotunearen gaineko zalantza asko dituela adierazi du, hirugarren karrilaren alternatiba mahaigaineratuz. Gobernu Frantsesak gutxienez 2032 arte atzeratu du “Euskal Y” Europarekin lotunea egiteko proiektua.

Nafarroan inongo konexiorik ez duen joan-etorriko 65km-ko korredorearen aurrean aurkitzen gara. EAEn berriz, ez estatu espainolarekin ez Europarekin konexiorik ez duen Y. 10.000M eurotako bi “irla”.

  • Finantziazioa murrizten da, praktikan inbertsioa ia etetera helduz: Naiz eta Gobernu Espainolak Euskal Herriko abiadura handiaren aldeko apustua berresten duen hitzez, zenbakiek argi uzten dute hauen asmoa. Proiektuen kostea 10.000Milioikoa den bitartean, Espainiako gobernuaren inbertsioa hurrengo urteetan 50 eta 190 milioi eurokoa izatea aurreikusten da. Beraz, esan dezakegu estatu Espainolak “Moratoria tekniko” batean sartu dituela proiektuak.

Ondorioa: estatuaren finantziazio faltaren aurrean, Gasteiz zein Iruñeko gobernuak dira obrak jarraitzeko dirua ipintzen dutenak, jakin barik diru partida hauek bueltatuak izango diren gobernu zentralaren eskutik, ez eta proiektuak bukatuko ote diren. Egoera honi bukaera eman behar zaio.

Egoera eta baldintzak aldatu direla ukaezina da, baina ala ere, Gasteiz eta Iruñako gobernuek, bideragarritasun tekniko, sozial zein ekonomikoaren gaineko zalantzaz beteriko proiektuak finantzatzeko apustuarekin jarraitzen dute. Honek, urtean, aurrekontuetatik eratorritako (2014) 350M eurotako inbertsioa EAEn eta 102M eurotakoa Nafarroan suposatzen dute.

?Egoera ekonomiko gogorra sufritzen ari garen honetan, ezin dugu herritarren dirua etorkizunik ez duten proiektuetan bideratzen jarraitu. Arduratsuak izan, eta inbertsioak zertan egiten diren oso ondo baloratu beharra dago.

Zalantzaz beteriko egoera honen aurrean, EH Bilduk Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuari zein Euskal Herriko indar politiko guztiei, hurrengo proposamena luzatu nahi die: azpiegitura hauen etorkizunaz erabakitzeko prozesu oso bat abiarazi dezagun, proiektuaren egungo baldintzen egoera ezagutzeko azterketa sakona egin, eta horren gainean eztabaidatzeko aukera irekiz, parte-hartze sozialerako mekanismoak artikulatu.

Horregatik, Urkullu zein Barcinaren gobernuei AHTko proiektuen berehalako MORATORIA eman dezatela eskatzen diegu, egungo baldintzen gaineko azterketa sakona garatuko duen markoa osatu eta jendartearen eskakizunei men eginez, denon artean proiektuen etorkizunaz erabaki dezagun.

Inongo indar politikok ezeztatu beharko ez lukeen proposamen zentzudun eta arduratsua da egiten duguna. Ez gabiltza behin betiko geratzea eskatzen ari , baizik eta aztertu eta erabaki ahal izateko behin behineko moratoria. AHTaren etorkizuna argitu arte, milioiak inbertitzeari uztea da exijitzen ari garena.

EH Bildu prest dago, prozesu hau lagundu eta posible egiteko, bere aldarrikapen gorena atzeratzeko.

Ez dago presarik. Geratu, eta pentsatu dezagun ondo zertan inbertitu behar dugun, eta bitartean, bideratu ditzagun errekurtso ekonomikoak behar urgenteetara.

Arduratsuak izan daitezela eta eman dezatela berehalako Moratoria.

EHBildun irakurri

Oskoz: “PSOE,PP eta PNVk milioietako zorra dute bankuekin, horregatik babesten dute Kutxabank pribatizatzea”

Joan den astean Euskal Herria Bilduk ekitaldia egin zuen Zumarragan. Ainhoa Beolarekin batera, Alternatibako Gipuzkoako koordinatzaile Ayem Oskozek hartu zuen hitza, bestelako Europa behar dugula aldarrikatzeko. Hona hemen Goierriko Hitzak egin zuen bideoa ekitaldian emandakoa laburtuz.

https://pbs.twimg.com/media/BoGH39hCIAAfLTE.jpg

https://pbs.twimg.com/media/BoF45v4IgAEvv_C.jpg

https://pbs.twimg.com/media/BoGIge1CcAAJ730.jpg

Bizkaia iruzurraren kontrako borrokan atzean geratzea deitoratu du EHBilduk

EH Bildu kezkatuta agertu da Bizkaia iruzurraren kontrako borrokan “atzean geratzen ari delako”. Koalizioak adierazi du Bizkaia dela EAEko lurraldeen artean proportzionalki iruzur gutxien azaleratu duena, 2013ko diru bilketen datuak alderatuz.

EH Bilduko batzarkide Irune Soto eta Asier Vegak azaldu dutenez, Bizkaiak iaz 467 milioi euro azaleratu bazituen, Gipuzkoak 397 milioi euroko iruzurra atzeman zuela. Irune Sotoren hitzetan, bi lurraldeen arteko alde proportzionala oso handia da. “Atentzioa ematen du Gipuzkoak 73 milioi euro gutxiago azaleratu izana bakarrik, 394 milioi zehazki. Proportzionalki oso alde handia dago, kontuan hartuta Bizkaiaren diru bilketa Gipuzkoaren ia bikoitza izaten dela urtero. Arabak, berriz, 123 milioi euroko iruzurra detektatu zuen eta kopuru horrek ere Bizkaiko datua gainditzen du proportzionalki.

Sotok azpimarratu du Bizkaia dela EAEn iruzurraren kontra datu kaxkarrenak dituen lurraldea. “Argi eta garbi geratzen da, Jose Luis Bilbaoren gobernuak eta EAJk bultzatu dituzten neurriak direla eraginkortasun gutxien lortu dutenak iruzurraren aurka eta bestelako neurriak bultzatzeko beharra dugula Bizkaian. Koalizioko ordezkarien esanetan, datuei erreparatuta, “are ulergaitzagoa” da Bizkaiko Aldundiak “iruzurraren kontra foru ogasunen arteko elkarlanari oztopoak jartzea”.

Aldundiaren partetik “jarrera aktiboagoa” beharrezkoagoa dela uste du Sotok. “EH Bilduk Gipuzkoako Aldundiaren bidez bultzatu dituen neurrien atzetik ikusi dugu, Gipuzkoa mugitu denean mugitu da EAJ, baina ez dugu Bizkaiko Aldundiaren ekimen propio esanguratsurik ezagutu iruzurraren kontrako borrokan”.

http://bizkaikobbnn.ehbildu.net/files/2014/05/Iruzur-fiskala-argazkia.jpg

Koalizioak iruzurraren kontrako proposamena erregistratu berri duela iragarri du Asier Vega batzarkideak. “Batetik, arrisku bereziko zergadunen errolda osatzeko eskatzen diogu Aldundiari, Foru Ogasunaren barne erabilerarako erreminta gisa. Eta, bestetik, Bizkaiko iruzurgile handien zerrenda publiko egiteko aukera legala aztertu dezala, iruzurgileen jarrera ez solidarioa agerian uzteko”. Vegak gogorarazi du azken ekimen hori ahobatez onartu zela Gipuzkoako Batzar Nagusietan eta Bizkaian ere “akordio zabala” lortzeko gai izatea espero du.

EH Bilduk ohartarazi du iruzur poltsa nagusienak enpresa handietan eta ondasun handietan kokatzen direla. Aldiz, koalizioaren arabera, “Bizkaiko Aldundiak eta EAJk ez dute iruzur poltsa handi horiek azaleratzeko ahalegin berezirik egiten eta bide horretan ekimenak bultzatzeko erresistentzia agertzen dute behin eta berriz”.

Ordezkari independentistek gaineratu dutenez, iruzur poltsa handi horietako bat Enpresen Sustapenerako Elkarteen erregimen berezian aurkitzen da. Hala ere, Bizkaiko Aldundiak ez du erregimen hori iruzurraren kontrako planean txertatu. EH Bilduk azaldu du Gipuzkoak 67,5 milioi euroko iruzurra atzeman duela erregimen berezi horretan eta logikak dio Bizkian kopuru horren handiagoa izan beharko lukeela.

EH bilduk Ondare Zergaren datuak ere aipatu ditu, Bizkaiko Aldundiak iruzurraren kontra lortu dituen datu kaxkarren isla. 2013an, Bizkaiak 76milioi euro bildu zituen zerga horren bidez eta 1,6 milioi euroko iruzurra azaleratu zuen. Gipuzkoak, berriz, 5 milioi euroko iruzurra atzeman zuen Ondasun Handien Gaineko Zergan, diru bilketa askoz apalagoarekin (49 milioi euro).

EHBildu Bizkaia

AHTko lanak gelditu eta gertatzen ari dena gardentasun osoz ikertzea eskatu du EHBilduk

AHTko lanetan gertatzen ari diren irregulartasun guztiak eta diru xahuketa larria salatu eta obrak gelditzeko eskatu du EH Bilduk gaur Abandoko geltokian egindako agerraldian, Oskar Matute Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkide eta Maribi Ugarteburu, bera ere koalizioko parlamentaria Gasteizen.

EHBildu

https://scontent-a-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/t1.0-9/10262053_874029369281047_2826895647235535450_n.jpg

https://scontent-b-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t1.0-9/10350618_874027235947927_221573304130087890_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/t1.0-9/10314638_874027365947914_2188997564888680019_n.jpg

https://scontent-a-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/t1.0-9/1238320_874027525947898_2510214959947635431_n.jpg

https://scontent-b-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-ash4/t1.0-9/10313849_874027832614534_198750089887994913_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t1.0-9/10341497_874027912614526_1265749445573200310_n.jpg

https://scontent-a-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-frc3/t1.0-9/10291115_874028109281173_4401981252700723208_n.jpg

Ayem Oskoz eta Jone Etxeberria Troikaren eta bere politiken ondorioen inguruko hitzaldian

EHBilduren hauteskunde kanpainaren harira, hitzaldia antolatu zen joan den astean Donostiako Egia auzoan, Troikaren inguruan. Alternatibako kide Ayem Oskoz eta Sortuko Jone Etxeberria aritu ziren hizlari. Publikoan eta eztabaidan parte hartzen, halaber, Donostiko zinegotzi eta Alternatibako kide Jon Albizu izan zen bertan.
 
Ayem Oskoz

Jone Etxebarria

https://scontent-b-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-ash4/t1.0-9/10357824_870354212981896_8937193730718761162_n.jpg

https://scontent-a-lhr.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t1.0-9/10308181_870354016315249_5905339552308787661_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t1.0-9/10314578_870354072981910_3901417551058043460_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc1/t1.0-9/1001982_870354156315235_4922427910420633440_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash4/t1.0-9/10371910_870353989648585_6741600322948931628_n.jpg

X