Aitor Miguel: “TTIPa esparru itxietan eta demokratikoki hautatu gabeko pertsonen esku negoziatzen da”

Alternatibako kide eta EH Bildu Gasteizko zinegotzi Aitor Miguelen interbentzioa TTIP merkataritza ituna demokraziarako dakarren mehatxua salatzen; parlamentuetatik at negoziatzen ari baita, enpresa transnazional eta era demokratikoan hautatu gabeko elite politikoen artean. Gardentasunez negoziatzea eta erreferendum bidez onartzea eskatzen dugu, Europarron bizitza baldintzatuko duen akordio batez ari baikara.

Matute: “Austeritatearen izenean, Jaurlaritzak dirutza bideratuko du zorra eta defizit-muga betetzera, behar sozialei aurre egin gabe”

EAJ-PSE akordioak ez du bermatzen funtsezko politika publikoak finantzatzeko behar adina diru. Aurrekontuek arrakala soziala handitzen dute, hezkuntza, osasuna, enplegua eta politika sozialak ahultzen dituen bitartean. Gezur borobila da frackinga paralizatu dutela esatea. Hala salatu du gaur Alternatibako kide eta EH Bilduko legebiltzarkide Oskar Matutek, Leire Pinedorekin batera esikainitano agerraldian.

EH Bilduk osoko zuzenketa egingo die Jaurlaritzaren aurrekontuei, 2012az geroztik eginiko murrizketak betikotzen dituztelako, austeritatearen irizpideak bakarrik aintzat hartzen dituztelako, espainiar Gobernuak agindu bezala, eta Legebiltzarraren aginduei, ordea, muzin egiten dietelako. “Horren emaitza argi dago: aurrekontuek ez dute balio izango jendearen beharrak asetzeko”, Leire Pinedok eta Oskar Matutek ohartarazi dutenez. “Austeritatearen izenean, Jaurlaritzak dirutza bideratuko du zorra eta defizit-muga betetzera, behar sozialak, askoz garrantzitsuagoak izan arren, bete gabe geratuko diren bitartean. Horren ondorio dira murrizketak, bai eta hezkuntza, osasuna, politika sozialak eta enplegua ahultzea ere”.

Jaurlaritzak igorritako aurrekontu-proiektuaren ondorio larriez oharturik, EH Bilduk gutxieneko proposamena egin zion PSEri, “bion esku zegoelako aurrekontuen norabidea aldatzea, Legebiltzarraren aginduak betearazteko eta murrizketak indargabetzeko”, azaldu dute Pinedok eta Matutek. Hala ere, “bistan da PSEk hasieratik baztertu duela euskal jendarteari aurrekontu ezberdinak eskaintzeko aukera”, eta EAJrekiko akordioa lehenetsi duela. EH Bilduko legebiltzarkideek iraingarritzat jo dute “35 milioiko akordio hori arrakasta bezala saltzea”. Izan ere, “aurrekontuaren % 0,3az hitz egiten ari garela, adarra jotzen ari zaie herri honetan behar larriak dituzten milaka herritarrei. Argi utzi dute haientzat lehentasuna ez dela herritarren eskubide sozial eta ekonomikoak ziurtatzea, ez zaiela axola Jaurlaritzak Legebiltzarraren akordioak betetzen dituen ala ez”.

EH Bilduk, hala ere, ez zuen besterik espero, “Idoia Mendiak aurrekontuei buruz egin duen analisia ikusita. Esatea murrizketarik ez dagoela lehendakariak hala esan diolako nahikoa argigarria da. PSEk aurrekontuak horrela aztertzen baditu, gutxi esan daiteke. PSEk argi du ezin diola koska egin bazka ematen dionari, eta, hortaz, aurrekontuak aztertu ere ez du egin alde bozkatzeko konpromisoa hartu aurretik. Mendiak azaldu beharko luke zeren truke emango dion PSEk babes hori EAJri”.

Pinedok eta Matutek azpimarratu dutenez, “PSEk aurrekontuak aztertu balitu, ikusiko zuen 2012az geroztik egin diren murrizketak betikotzen direla eta 35 milioi ez direla nahikoa Parlamentuaren aginduak betetzeko. Adibidez, 2012an gizarte laguntzetan egin zen %7ko murrizketa bertan behera uzteko 70 milioi behar dira, beste 68 ekonomia berpizteko, beste 73 milioi 1.000 euroko pentsioak bermatzeko, beste 104 funtzionarioei aparteko ordainsaria ordaintzeko, beste 5 gizarte larrialdietarako laguntzetarako, beste 11 kontziliaziorako, beste 10 Osakidetzako enplegu eskaintzarako, beste 4 itxaron zerrendak murrizteko, beste 3 Hezkuntzan 1.000 lanpostu sortzeko, beste 8 Etxebizitza Legea aplikatzen hasteko…”.

Fracking-aren gezur borobila

EH Bilduko legebiltzarkideek ukatu dute gainera EAJ-PSE akordioak fracking-a paralizatzen duenik. Pinedo eta Matuteren esanetan, “ulergarria da PSEk akordioa justifikatzen saiatzea, baina ez dago ondo jendeari gezurrak esatea. Argi esan behar da: gezur borobila da frackinga paralizatu dutela esatea, SHESA mantentzea, azken batean, frackinga mantentzea delako”.

Azaldu dutenez, “aurrekontuen memorian Enara baimenari buruzko aipamena kenduta ere, EAJk eta PSEk ez dute ezer aldatu. Izan ere, PSEk ez du esaten Angosto baimena –hau da, frackinga– mantentzen dela; ez du esaten bi baimenak, Angosto zein Enara, elkartu zirela joan den urtarrilean; ez du esaten Jaurlaritzak berak aitortu duela elkartze horrekin horietako baimen batean egiten diren inbertsioak eta lanak bestean ere aplikatu daitezkeela. Hau da, Angosto bizirik mantentzea Enara ere bizirik mantentzea da; frackinga bizirik mantentzea da”.

Prentsaurrekoaren bideoa, lotura honetan.

EAJ-PSE akordioak ez du bermatzen funtsezko politika publikoak finantzatzeko behar adina diru. Aurrekontuek arrakala soziala handitzen dute, hezkuntza, osasuna, enplegua eta politika sozialak ahultzen dituen bitartean. Gezur borobila da frackinga paralizatu dutela esatea.

– See more at: http://ehbildu.eus/eu/instituzioak/gasteizko-legebiltzarra/8270-eh-bilduk-osoko-zuzenketa-egingo-die-lakuako-aurrekontuei-murrizketak-betikotu-eta-legebiltzarrari-muzin-egiteagatik#sthash.rRcEWFQ7.dpuf

Irizpide bakarra jasangarria izatea balitz, Gipuzkoako zahar-etxe pribatuek ez lukete euro publiko bat ere jasoko

Gogoeta batzuk Jabier Larrañaga Gipuzkoako Gobernuko Ogasuneko diputatuak BERRIAn eskainitako elkarrizketan fiskalitateaz botatako gezurren eta erdizkako egien  inguruan. Letra etzanean ageri dena Larrañagak esandakoak dira, hitzez hitz. Elkarrizketa osoa hemen irakurzea dago.

“Ezin da gastatu besterik gabe, ez da ona. Inbertitu egin behar da; gastu kontzeptutik inbertsio kontzeptura pasatu behar dugu gizarte politikan. Alegia, pentsatu behar da zer den jasangarria eta zer ez”.

1. AHTa jasangarria al da?

2. Badaude zerbitzu publikoak ez direnak jasangarriak izan behar, Amorotorako Bizkaibusa ezin da errentagarria izan. Bizi ala hileko ebakuntza bat ere ezin da jasangarria izan. Soilik jasangarria izatea balitz irizpidea Gipuzkoako zahar-etxe pribatuek ez lukete euro publiko bat jasoko eta akabo pertsona zainduaren duintasuna zein zaintzailearen lan baldintzak.

“Ez dakit zenbat izan behar duen tarta horretan, baina bai euro bakoitzak eraginkorra izan behar duela”.

3. Errentagarria al da koroa, Guardia Zibila edo Bankia-ren erreskatea? Errauskailua norentzat da errentagarria?

4. Gizarte politikaren ehunekoa tartan jaisten hasi dira jada 2016an, errentagarritasuna izan behar bada irizpidea akabo gizarte politika, hezkuntza eta osasuna

“Konfiskatzaile ez izateko neurri bat da hori”.

5. Gezurra: konfiskatzailea balitz orain aldatuko duten zerga edozein aberatsek auzitegi konstituzionalean 31. artikuluaren defentsa eskatuko luke eta irabazi egingo luke. Inor ez zen animatu. Ezta Adegi ere.

“Normalean horiek modu errazak aurkitzen dituzte beste nonbaitera alde egiteko, Madrilera igual”.

7. Zergatik ogasunaren estatistika ofizialek ezetz esaten diote aberatsek alde egin izanaren teoriari?

Matute: “Lakuan ustezko susperraldi ekonomiko batez hitz egiten dute behin eta berriz, baina horrek ez du inolako islarik aurrekontuetan”

Jaurlaritzak Legebiltzarrari igorri dion aurrekontu proiektua, “une honetan dagoen bezala, onartezina da, beste behin ere herritarren beharrak bigarren maila batean geratzen direlako”, ohartarazi du Oskar Matute Alternatibako kide eta EHBilduko legebitlzarkideak, Unai Urruzunorekin batera. “Lakuan ustezko susperraldi ekonomiko batez hitz egiten dute behin eta berriz, baina horrek ez du inolako islarik aurrekontuetan, murrizketak betikotzen direlako eta, finean, Jaurlaritzak PPren eredu neoliberalari jarraitzen diolako, politika sozialen kalterako”. Izan ere, “zor publikoa ordaintzera bideratutako kopuruak gora egiten du, baina hezkuntzak, osasunak, enpleguak edota politika sozialek aurrekontuetan duten berariazko pisua jaitsi egiten da; ez dago ongizate sistema indartzearen aldeko apustu bat”.

Egoera hori iraultzeko, EH Bilduk ezinbestekotzat jo du diru-sarrerei dagokien atalean zerga erreforma baten bitartez eragitea, betiere irizpide aurrerakoien arabera, baina hori egin beharrean, Urkulluren Gobernuak “diru-sarrera gehiago edukitzeari uko egin dio, enpresa eta kapital handien poltsikoak ukitu nahi ez dituelako”.

Lakuatik igorritako lege proiektuak, gainera, ez ditu aintzat hartzen Legebiltzarrak onartutako fracking eta etxebizitzari buruzko legeak, ez du kontuan hartzen lege horiek izan behar duten garapena. Hori dela eta, Matutek eta Urruzunok Parlamentuari bizkarra ematea eta hark agindutakoari jaramonik ez egitea egotzi diote Jaurlaritzari. “Espainiar Gobernuari, merkatuei eta finantza-botereei men egiten dio beti Jaurlaritzak, baina Legebiltzar honek onartzen duena ez du betetzen, ordea”.

EHBildu

Jaurlaritzak Legebiltzarrari igorri dion aurrekontu proiektua, “une honetan dagoen bezala, onartezina da EH Bildurentzat, beste behin ere herritarren beharrak bigarren maila batean geratzen direlako”, ohartarazi dute gaur Unai Urruzunok eta Oskar Matutek. “Lakuan ustezko susperraldi ekonomiko batez hitz egiten dute behin eta berriz, baina horrek ez du inolako islarik aurrekontuetan, murrizketak betikotzen direlako eta, finean, Jaurlaritzak PPren eredu neoliberalari jarraitzen diolako, politika sozialen kalterako”. Izan ere, “zor publikoa ordaintzera bideratutako kopuruak gora egiten du, baina hezkuntzak, osasunak, enpleguak edota politika sozialek aurrekontuetan duten berariazko pisua jaitsi egiten da; ez dago ongizate sistema indartzearen aldeko apustu bat”.

– See more at: http://ehbildu.eus/eu/instituzioak/gasteizko-legebiltzarra/7999-une-honetan-dauden-bezala-jaurlaritzaren-aurrekontuak-onartezinak-dira-ohartarazi-du-eh-bilduk#sthash.xktf42mE.dpuf

Arabako aurrekontuari ikuspegi soziala

EH Bilduk datorren urteko aurrekontuei eman nahi dien izaera soziala zehaztu du gaur eta horretarako, besteak beste, Etxez Etxeko Laguntza zerbitzua berreskuratzea, bi urteetan egoitzetan 250 plaza gehiago sortzea menpekotasun legeari lotuta dauden balorazioak egiteko 15 lanpostu gehiago eskaintzea, zaintzaileentzako “arnas” plazak handitzea eta gutxienez egun bete gabe dauden 342 lanpostuak egonkortzeko Enplegu Eskaintza Publikoa egitea planteatu du.

EH Bilduren bozeramaileak azaldu duen bezala, azken legealdietan gizarte zerbitzuen sailak murrizketak pairatu ditu etengabe. “Herrialde honetako politika soziala aldatu nahi dugu eta horretarako azken aurreko legealdietan PPk eta EAJk aplikatu zituzten politikak itzultzen hasi beharko gara”, esan du Luis Salgado Alternatibako kide eta EHBildu Arabako biltzarkideak. Zentzu horretan, Zerbitzu Sozialen legea abiapuntua izan behar dela zehaztu du, batez ere, orain bete beharreko minimoak zehazten dituzten mapa eta zerbitzuen kartera eginda daudelako.

Etxeko zaintzen politikak hobesteko, EH Bilduk kopagoa ezabatzea eta 1.000 eurotik beherako errententzako kentzea; arreta moduluak aldatzea 21 orduetara helduz eta egun dauden beste prestazioekin sinergiak bilatzea planteatzen du. Menpekotasunari dagokionez, balorazioak egiten dituen zerbitzuan 15 lanpostu gehiago sortzea proposatu du epeak murrizteko eta zerbitzua deszentralizatzeko asmoz egun soilik Gasteizen eskaintzen delako.

“Baina adinekoak, menpekotasunak dituztenak edo bazterketan erortzeko arriskuan dauden pertsonak zaintzea garrantzitsua bada, zaintzaileei arreta eskaintzea ere oso inportantea da. Horretarako arnas plazak handitu (gutxienez %15ean) eta langileen lan baldintzak hobetu behar dira eremu publiko zein pribatuan”, aurreratu du Salgadok. Gutxienez egun bete gabe dauden 342 lanpostuak egonkortzeko Enplegu Eskaintza Publikoa egin behar da eta zuzeneko arreta ematen duten langileei lan egutegia murriztu. Era berean, azpi kontratatua dauden langileen lan baldintzak hobetu behar dira eta egun indarrean dagoen hitzarmena aplikatzeko 800.000 euroko diru partida sortzea proposatu du.

Bestalde, EH Bilduk berdintasuna zerbitzu bat izatetik zeharkako politika izatera pasa behar dela defendatu du eta hori garatzeko 14 teknikari behar direla zehaztu du, sailen zein kuadrillen betebeharrei erantzuteko. Aniztasunari dagokionez, PPren politikaren ondorioz gizarte apurketara eta xenofobiara eraman duen bidean atzera egin behar da. Xenofobia eta islamofobiaren aurkako kanpaina bat egitea premiazkoa eta zurrumurruen aurkako agenteak martxan jarri behar dira.  Azkenik, kooperazioa aipatu du Salgadok. Orain guztiok Siria begira gaude eta errefuxiatuei behin behineko soluzioa eman nahi diete. Baina horrelako errefuxiatuen olatuak saihesteko jatorrikoz herrialdeetan lan egin behar da eta horretarako kooperazioak aurrekontu duina behar du.

EHBildu Araba

X