TTIParen aurkako lan egingo du EH Bilduk euskal gizartea aktibatzeko

TTIPri buruzko dibulgazio liburua aurkeztu du gaur goizean EH Bilduk, Bilbon egindako agerraldi batean. Akordioaren izaera eta dituen arriskuak eta eraginak zeintzuk diren azaltzen dira gaur aurkeztutako liburuan. Oskar Matute eta Dani Maeztu EH Bilduko bozeramaileek azaldu dute TTIP. Merkataritza eta Inbertsiorako Atlantikoaren bi aldeetako Akordioa dela. “Atlantikoaren bi aldeetako multinazionalek bultzatutako akordioa da, merkatu indartsuagoa sortzeko asmoarekin. Baina akordio horren bidez herrien burujabetza eta pertsonen eskubideak merkatuen menpe geratuko dira, horiek etekin handiagoak erdiesteko helburuarekin. Horrenbestez, kapitalismo neoliberalaren aro berri baten aurrean gaude”.

Multinazionalek sustatutako akordio honen balizko arriskuez ohartarazi dute Matutek eta Maeztuk. “EH Bildutik uste dugu TTIPk eragin zuzena izan dezakeela gure zerbitzu publikoetan, pribatizazioaren menpe geratuko direlako; eta osasunaz, hezkuntzaz eta babes sozialaz ari gara hizketan”.

EH Bilduko bozeramaileen esanetan, gure nekazaritza eta arrantzaren aurkako “mehatxu zuzena” da, AEBn jatorria duten produktuen inbasioa gerta daitekeelako.

Era berean, langileen eskubideen aurkako “eraso zuzena” dela azaldu dute. “Langileen babeserako araudia zorrotzagoa da Europan, baina TTIPk eragingo du lan baldintzak eta babeserako arauak parekatzea eta, noski, parekatze hori ez da goitik egingo; hau da, Europan AEBko babes araudia izatera pasa gaitezke”.

Gaineratu dutenez, ingurumena ere arriskuan dago. “Beren ingurumena babesteko araudirik ezin izango dute sortu estatuek eta, gainera, ingurumena negozio aukeren menpean geratuko da. Hori guztia ondo baino hobeto adierazten da frackingari buruzko kasuan”.

“Laburbilduz”, adierazi dute, “herrien auto antolaketaren eta pertsonen eskubidearen eta duintasunaren aurkako eraso argia da. Merkataritza akordioa baino askoz gehiago da; arantzelak kentzea da jartzen duten aitzakia, baina egun dauden arantzelak oso murritzak dira, eta horrek ez die ia eraginik egiten akordioa bultzatzen ari diren multinazionalek lortzen dituzten etekin ekonomiko ikaragarriei”.

“TTIPk demokrazia eta pertsonen duintasuna soberan dituzte, baldin eta multinazionalek dituzten etekinetan eragina badute”, azpimarratu dute.

Hori nahikoa ez, eta akordioaren barruan “demokraziarentzat erabat zitalak” diren bi mekanismo jasotzen dira akordioaren barruan, Matute eta Maezturen iritzian. Alde batetik, estatuen eta herrien araudi eta legeen menpe egongo ez den auzitegi berezia eratuko da (ISDS). Estatu batek babes multinazionalen hedapen ekonomikoa mugatuko lukeen araudi propioa garatzea erabakiz gero, auzitegi horrek multinazionalek jaso beharreko kalteordaina zehaztuko luke. Beste alde batetik, akordioaren baitan jasotzen da eraginpean dagoen merkatu osoak irizpide bereko araudia izan behar duela. Horrek esan nahi du egun indarrean duguna baino araudi malguagoak egongo direla, eskubide eta babes murritzagoarekin.

“Horren guztiaren aurrean, EH Bilduk euskal gizarteari esan behar dio kapitalismoaren aro berri honetako mehatxua NATO ekonomikoa dela, Hillay Clintonek TTIP definitu zuen moduan. 1986an NATO militarrari ezetz esateko herri gisa antolatzeko eta erantzuteko gai izan baginen, gauza bera egin behar dugu promesa faltsuen bidez saldu nahi diguten NATO ekonomikoaren aurrean”.

Zentzu horretan, Matutek eta Maeztuk agertu dute EH Bildu auzoz auzo eta herriz herri antolatu behar dela, eztabaida instituzio guztietara eraman behar duela, kaleetara… “Euskal Herriak bere alde menderakaitza, solidarioa eta intsumisoa agertzeko ahalegina egingo dugu, baliabide naturalak eta pertsonen bizitza hondatu nahi duen akordioari ezetz esateko”.

Hala, sindikatu guztiak eta makina bat mugimendu sozial bere baitan batzen dituen TTIPri ez kanpainaren barruan lan egingo duela. “Aspaldian Euskal Herrian lortu den indar metaketa anitzena eta zabalena da, eta horrek adierazten digu Europako Batasunak eta AEBk ezkutuan eta sekretupean negoziatzen ari diren akordioaren garrantziaren eta eraginaren neurria”.

Jarduera instituzionalari dagokionean, Matutek eta Maeztuk aurreratu dute agerraldi erronda eskatuko dutela Legebiltzarrean, Jaurlaritzako sailburuek azal dezaten zein den TTIPren aurrean duten iritzia eta zein izango den bakoitzaren lan arloan izango duen eragina.

EH Bildu

Matute y Maeztu han advertido de los peligros del acuerdo impulsado por las multinacionales. “Desde EH Bildu creemos que el TTIP puede afectar a nuestros servicios públicos poniéndolos en riesgo desde la privatización, y estamos hablando de la salud, de la educación y la protección social”.

En palabras de los portavoces de EH Bildu se trata de una “amenaza directa” contra nuestro agro, nuestros baserritarras y arrantzales, porque la invasión de productos proveniente de EEUU puede hacer desaparecer nuestro agro.

Asimismo, han considerado que se trata de un ataque directo contra los derechos de los trabajadores, “porque la equiparación de la regulación siempre a la baja va a hacer que el marco de protección de las y los trabajadores que en Europa es mayor que en EEUU tenga que adecuarse a la baja para hacerlo compatible con el de EEUU”.

“Es también un ataque contra el medioambiente”, han añaidido, “porque priva a los estados de la posibilidad de hacer regulaciones para preservar su medioambiente y éste se ve afectado por la posibilidad de negocio, y eso se ve de manera muy evidente en casos como el del fracking y otros”.

“Es en resumen”, han subrayado, “es un ataque claro a la capacidad de auto organización de los pueblos y los derechos y la dignidad de las personas. Es mucho más que un acuerdo comercial; la excusa que utilizan es la eliminación de barreras y aranceles, pero las barreras y aranceles actuales son muy pequeñas y no suponen ni siquiera una merma en los enormes beneficios de las multinacionales que son las que están impulsando el acuerdo”.

“Al TTIP le sobra la democracia y la dignidad de las personas, si eso supone una merma a la hora de recoger beneficios por parte de las multinacionales”, han destacado.

Por si esto no fuera poco, dentro del acuerdo se prevén dos mecanismos que son “especialmente perversos con la democracia”, en opinión de Matute y Maeztu. Por un lado, se creará un tribunal no sometido a las legislaciones de los estados y los pueblos, el ISDS, donde los tribunales determinarán las indemnizaciones que las transnacionales tendrían que cobrar si un estado decidiera crear un marco de protección que limite su expansión económica. El otro es el marco de cooperación regulatoria. Es un principio que establece que todo el mercado afectado tiene que tener un principio regulatorio igual. Eso supone que se generen regulaciones a la baja, con menos derechos y protección.

“Ante eso EH Bildu tiene que decir a la sociedad vasca que esta amenaza potencial de esta nueva fase del capitalismo es la OTAN económica, como lo definió Hillary Clinton. Si en 1986 supimos organizarnos como pueblo para decir no a la OTAN militar, tenemos que hacer lo propio con esta OTAN económica que nos quieren colar bajo promesas falsas”.

Matute y Maeztu han señalado que EH Bildu va a organizarse barrio a barrio y pueblo a pueblo, va a llevar el debate a todas las instituciones, a las calles… “Vamos a intentar que Euskal Herria muestre su lado rebelde, solidario e insumiso para decir no a un tratado que arruinará nuestros recursos naturales, arruinará la vida de las personas y que únicamente mirará la capacidad de consumo de las personas y no las condiciones necesarias para que esas personas puedan tener unas condiciones de vida dignas”.

En ese sentido, han afirmado que trabajarán activamente dentro de la campaña TTIPri ez que aglutina a todos los sindicatos y una infinidad de movimientos sociales y del que también forma parte EH Bildu. “Esa suma de colectivos es la suma más plural que se ha conseguido en Euskal Herria en muchísimo tiempo y eso nos puede dar a entender de qué es lo que están negociando de manera secreta y a nuestras espaldas los responsables de la Unión Europea y Estados Unidos”.

En lo referente a la actividad institucional, Matute y Maeztu han adelantado que van a solicitar una ronda de comparecencias de los consejeros del Gobierno Vasco implicados para que den su opinión sobre el TTIP y expliquen las consecuencias que va a tener en su área de gestión.

– See more at: http://ehbildu.eus/es/noticias/7939-eh-bildu-trabajara-para-la-activacion-de-la-sociedad-vasca-contra-la-otan-economica-que-supone-el-ttip#sthash.A2dRkoZ8.dpuf

Fatuarte: “TTIP onartzeko, atzeko atetik, ezkutuan eta isilean, gai honi buruzko eztabaida publikoa ahalik eta gutxien ematea nahi da”

Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotziaren hitzak AEBen eta Europako Batasunaren arteko TTIP merkataritza askerako akordioaren inguruan Bilboko Udaleko azken udalbatzan.

Noski, TTIP onartzeko, atzeko atetik, ezkutuan eta isilean, gai honi buruzko eztabaida publikoa ahalik eta gutxien ematea nahi da. Edo nahiko lukete batzuek. Ze, zirriborroak aztertu ahal izateko europarlamentarioek pasa behar izan dituztenak, erabat lotsagarriak dira. Lotsagarriak baina adierazgarriak.

Egia esan harrigarria da ikustea PNV eta PSOEk gardentasuna bermatzeko beharra azpimarratzea. Izan ere, hor izan dira Josu Juaristi EHbilduko ordezkaria, baina baita Izquierda Unida eta Podemoseko europarlementarioak ere, prozesu honen gardentasun ezari aurre egiten; eman dieten tartetxoa aprobetxatzen. Gogoratu dezagun bi ordu besterik ez zitzaizkiela testu sekretu bat ikuskatzeko. Horrela ulertzen al du Europako Batasunak gara dezaketela herritarren ordezkariek beren lana?

Baten batek esango du gai hauek Udalbatzar hontatik urrun geratzen direla. Ezin okerrago egon. Europako Batasuna eta Amerikako Estatu Batuen arteko itun honen ondorioak biziki nabarituko lirateke hemen, eta beste erakunde askoren lanean. Zertarako arituko gara gu hemen enpresek bete behar dituzten irizpideez, langileen bizi baldintzez, kontratazio publikoen baldintzez, tokiko garapenaz, nekazaritza eta elikaduraren kalitateaz, geure hizkuntzaren garapenaz, etab. gero Europar Batasunak praktikan gure eskumen guztiak kentzen badizkigu? Onartuko al dugu, permitituko duzue, merkatuaren lege gordin hutsak hori guztia arautzea? Gure burujabetza, Madrilen eta Bruselaren eskuetan uzteaz gain, orain ere Washingtonen esku utziko dugu?

EH Bildu Bilbo

TTIParen aurkako mozioak aurkeztuko ditugu eta mosaiko herritarrak osatuko ditugu

TTIP, CETAeta TISAri ez! Multinazionalek boterea hartzeari ez!
Euskal Herriko jendarte zibileko erakundeak, alderdiak eta sindikatuak TTIP, CETA eta TISAren kontra gaude. Merkataritza itun hauen proposamenak gure demokraziarentzat, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak ondasun eta baliabideetara hetzeko handiagotzen dituztelako, eta baita ere zerbitzu publikoentzat, jendarte arauentzat eta ingurumenarentzat, izugarrizko mehatxua direlako, arriskuan jartzen dutelako gure kalitatezko nekazaritza, baserritar txikien iraupena, elikadura arauak, arau farmazeutikoak, ezinbesteko trantsizio energetikoa eta, aipatutako guztien gain baita ere gure eskubideak eta jendartea hobetzeko gaitasuna. Arestian aipatutako itunen onuradunak multinazional handiak direlako beti.

Europar herri-ekimaren arrakasta ospatzeko, badugu arrazoi handi bat gaurko egunean 2.950.862 sinaduraren bilketa, gure aldarrikapenak indartuz doaz eta kalera aterako gara. Urriaren 10ean Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon. Elkarretaratzeetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Aurpegi biko mosaikoak eraikiko ditugu, aurpegi batean TTIP, CETA eta TISA errefusatzen ditugula erakutsiko da eta beste aurpegian Euskal Herriko herritarrak jendarte justuago baten alde, demokratiko baten alde, eta solidario baten alde daramatzagun borroka guztien islada izango da, pertsonak zentro diren jendartea nahi dugulako eta ez kapitala zentro den jerdartea.

Azken hamarkadetan, sektore publikoen agintetik interes pribatuen eskuetara  transferentzi handia egiten ari dela ikusten dugu, liberalizazio ekonomikoari eta finantzieroari bultzada emanez. Honegatik guztiagatik, desberdintasunak, pobrezia eta ingurumenaren hondamena areagotuz doaz. TTIParen, CETAren eta TISAren helburuak aipatutakoak areagotzea dituzte, eta era berean atzera bueltarik gabekoak bilakatu. Itun edo hitzamen hauek galaraztean datza gure borroka, eta borroka honek austeritatearen kontra, klimaren alde eta justizia sozialaren aldeko jendarte mugimenduekin bat egiten du. Milaka eta milaka herritarrek parte hartuko dute urriaren 1etik 15era Europa osoan, denak elkartuz Bruselan, austeritateari ez, pobreziari ez eta TTIPari ez, esateko. Egunetik egunera langabezia pairatzen duten herritar kopurua gorantz doa, etxe-bizitzaren eskubideen galera, osasun zerbitzuen kalitaearen jeitsiera, berdintasunean oinarritutako hezkuntza zerbitzuen murrizketak edota duinak ez diren pentsiodunen kopurua handiagotzen doa, Europar Batasuna deritzon honetan. Finantza krisia deiturikoa, kapitalismo globalizatuaren atxaki perfektua bilakatu da, herritarrean eskubideak murrizteko eta herrien subirautza demokratikoa deseuzteko.

Herritarrei juztizian oinarritutako gure borraka hontara, gehitzeko dei egiten dugu. Ildoari jarraituz, udaletako eta aldundietako Mozioen kanpaina ere, aurkezten dugu,  gure ordezkari politikoei eskatuz,udalerriek eta Lurralde historikoek TTIP, CETA eta TISA ezartzearen kontrako Deklarazioa onar dezaten. Kanpainan parte hartzen duten alderdiek, Irabazik (Equok), Podemos Ahal Duguk eta EHbilduk, ikusirik itunen berri eman beharko luketenen ez jakintasuna,axolagabekeria eta balizko konplizitatea, gaur atxikitzen dugun mozioa aurkeztuko dute eta udaletako eta aldundietako korporazioei itun hauen eztabaida jendartean zabaltzeko eskatuz, argi adieraziz hauek dakartzatena, udalerriak eta lurralde historikoak TTIP, CETA eta TISAri insumizioa adierazteko asmoz.

Uste dugulako demokrazian gauzak ez direla konpontzen fede onaz soilik, ezta, eztabaida izkutatuz. Jendarte heldu batek arrazoizko iritzia izateko nahiataezkoa du herritarrak kritikoak eta informatuak izatea.

Herritarrentzako onuragarria den merkataritzari bai, baina multinazionalen onuragarria denari ez! TTIP, CETA eta TISAari ez! Multinazionalek boterea hartzeari ez!

‘TTIPari ez! Mosaiko herritarrak’: urriak 10, larunbatean, 12:30ean
IRUÑEA: Sarasate Pasealekuan
GASTEIZ: Andra Mari Zurian
DONOSTIA: Zurriolan
BILBO: Arriagan

Euskal Herrian TTIPari ez!

www.ttipez.eus

Eragileak: CCOO Euskadi, LSB-USO, UGT, LAB, ELA, ESK, EHNE, STEE-EILAS, CNT, CGT, EH Bildu, Ezker Anitza-IU, Podemos-ahal dugu, EQUO Euskadi, Ezkerra-Berdeak, M+J, Cumbre Social Vasca, Federación Republicanos RPS, Gure Energi­a, Ekologistak Martxan, ATTAC, AHT Gelditu Elkarlana, Auditoria Ciudadana de la Deuda Bizkaina, Desazkundea, Askapena, Asamblea de mujeres de Bizkaia, Basherriak, Fracking Ez, P.A.H., Antikapitalistak, Komite Intenacionalistak, Coordinadora ONG, Economistas sin Fronteras, M15M, REAS Euskadi, EBC Euskadi (Economía del Bien Común), SETEM HEGO HAIZEA, Coordinadora de ONGD de Euskadi-Euskadiko GGKEen Koordinakundea.

Oskar Matute: “Espainiako gobernuak AHTrako egindako inbertsioa porlana pertsonen gainetik jartzen duen ereduaren erakusle da”

Gobernu espainiarrak aurkeztu berri dituen aurrekontuetan AHTari egingo zaion diru ekarpenari buruz hitz egin du gaur Oskar Matute Alternatibako eta EH Bilduko kideak.

Matutek adierazi du AHTaren ibilbiderako jasoko den inbertsio hau PNV eta PP arteko akordio eta apustuaren isla dela. Bi alderdi hauek porlana pertsonen aurretik lehenesten dutela salatu du Matutek, eta betikoen negozioa gehiengoaren beharrizanen aurretik lehenestea leporatu die.

Euskal Herriak behar duena bere baliabide guztien gaineko erabakimena izatea dela nabarmendu du EH Bilduko eledunak, modu honetan, denonak diren baliabideak denon beharrizanen mesedetan jarri ahal izango baititugu, jendarte eredu berri bat eraikiz.

EH Bildu

https://pbs.twimg.com/media/CLqWXpTWoAAUx2B.jpg

 

EH Bildu Madrilen PPren autokontsumo elektrikoari buruzko dekretu proiektuaren aurka dago

EH Bilduk autokontsumo elektrikoa arautzen duen dekretu-proiektua atzera botatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, ekainean aurkeztu zuen zirriborro hori autokontsumo elektrikoaren aurkako eraso zuzena delako eta, hortaz, energia berriztagarrien garapenaren kontra ere doalako. Dani Maeztuk azaldu duenez, “autokontsumoa mugatzeak ondorio garrantzitsuak ditu. Adibidez, argiaren fakturan aurreztea galarazten du, enplegu kualifikatua sortzeko aukera mugatzen du eta EAEn ingurumen arloko konpromisoak betetzea zailtzen du”. Gainera, “dekretu-proiektuak talka egiten du Europar Batasunean eta Estatuan bertan indarrean dauden araudiekin”, erantsi du EH Bilduko legebiltzarkideak.

Gaur bertan Madrilen, Kongresuan, oposizioko alderdiek eta sindikatu eta elkarte ugarik autokontsumo energetikoaren aldeko konpromisoa berretsi dute eta dekretu-proiektua bertan behera gera dadila eskatu diote Rajoyren Gobernuari. Gasteizko Legebiltzarrean ere EH Bildu antzeko adierazpen bat aho batez egiten saiatu da. Zehazki, adierazpen instituzionala onartzea proposatu zuen ekaineko azken osoko bilkuran. Adostasuna ia erabatekoa izan zen, baina PPk Parlamentua Rajoyren dekretu-proiektuaren kontra agertzea galarazi zuen.

EH Bildu

X