Aberastasun handien gaineko Zerga ezarriko dugu Bizkaian, gehien dutenek gehiago ordain dezatela

Negurira etorri gara, gehien dutenek gehiago ordain dezaten Bizkaian Aberastasun Handien Gaineko Zerga ezartzea proposatzen dugula azaltzera. Arantza Gutierrez Getxoko alkategaiak eta Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkideak hitz egin dute agerraldian.

Azkorrin eta Andra Marin espekulazioari bidea ireki nahi izan zioten, baina herritarrok gelditzera behartu genituen. Momentuz, behintzat. Bitartean, Getxon ez dago alokairu sozialeko etxebizitzarik eraikitzen, eta etxebizitza-plana paper bustia da. Gazteek herritik alde egin behar dute bizitokia topatzeko. Itxasontzi handiak datoz gurera, elite-turismoa saldu nahi digute, aberatsena, baina gure herriak beste eredu bat nahi du. Jendea, pertsonak, helburu duen eredua.

EAJren kudeaketa, ordea, kontrako noranzkoan doa. 30 milioi euro dauzka udalak gastatu gabe, inbertitu gabe. Are gehiago, irabaziak izan arren, %20-ko murrizketa ezarri ditu aurrekontuetan jendarte zerbitzuetan, euskaran eta sozioekonomia arloan. Hori bai, bere makroproiektoentzako partidak etengabe loditzen dituen bitartean.

Getxon bizi garenontzako herria nahi dugu, inor bazterrean utzi gabe, eta ez turista aberatsentzako postalari zuzendutako herria. 30 milioi € dauzka Getxoko Udalak gastatu gabe, inbertitu gabe. Are gehiago, irabaziak izan arren, %20-ko murrizketa ezarri ditu aurrekontuetan jendarte zerbitzuetan, euskaran eta sozioekonomia arloan.

Oskar Matute: Aberastasun Handien gaineko Zerga sortzea proposatzen dugu; bizkaitarron %1ari eragingo dio, bizkaitarron %100aren mesedetan

EH Bilduk Bizkaia berri bat eraikitzen jarraituko du datozen lau urteetan ere. Eraldaketa sozial eta politikoa indartuko dugu, herriz herri. Bizi dugun egoera injustuaren aurrean, beste gizarte eredu baten alde arituko gara lanean: inor bazterrean utziko ez duen Bizkaia berriaren alde, bizkaitar guztiei duintasunez bizitzeko aukera emango dion gizarte solidarioaren alde.

Horretarako, ezinbestekoa da egungo politiken norabidea aldatzea. Izan ere, Bizkaian ez dira krisi egoerari aurre egiteko neurriak bultzatu.

Hauxe da azken urteetako politikek eragin duten egoera. Eta testuinguru honen aurrean, ezinbestekoa dugu egungo eredu fiskala aldatzea. Beste zerga politika bat behar dugu aberastasuna birbanatzeko baina baita behar adina baliabide biltzeko ere. Baliabideak behar ditugu bizi dugun desindustrializazio egoerari aurre egiteko, zerbitzu publikoen sarea mantentzeko, enplegua sustatzeko. Finean, Bizkaiak eta bizkaitarrok ditugun beharrei erantzuteko.

Egoera injustu honi aurre egiteko EH Bilduk Aberastasun Handien gaineko Zerga sortzea proposatzen du. Zerga honek bizkaitarron %1ari eragingo dio, Negurin ikusi ditzakegun luxuzko etxe hauetan bizi direnei, hain zuzen. Aldiz, bizkaitarron %99ari egingo dio mesede.

EHBildu

Matute: “Baliabide publiko gehiago bermatu eta gehien dutenek gehiago ordaintzera behartuko dituen erreforma fiskala behar dugu”

Ezin gara proposamenetan sartu, egungo egoera sozial lazgarria eta krisiaren eta austeritatezko politika neoliberalen ondorio larriak kontutan hartu gabe.

– Gaur egun,160.000 pertsona baino gehiagok gizarte-bazterketa larria pairatzen dute HegoEuskalHerrian.

– Gaur egun, HegoEuskalHerrian 220.000 langabetu daude,hau da, %16ko tasa. Europakoa %11n dagoen bitartean.

– Krisia hasi zenetik sei urte luze pasa direnean, sektore guztietan milaka lanpostu galdu eta desagertu dira. Industriaren arloan bakarrik, 75.000 lanpostu galdu direla azpimarratu nahi dugu.

Egoera honi ekimen publikoaren bitartez eta arduraz erantzun behar zaio:

Krisialdiaren ondorio sozial larriei aurre egiteak ondorengoa eskatzen du:

– Austeritate gutxiago eta gizarte politika gehiago.

– Murrizketa sozial gutxiago eta gastu sozial gehiago.

– Eta noski, politika publikoen helburu zehatza ezartzea. Pertsona guztientzako bizitza duina bermatzea, alegia.

Baina aipatutakoa lortzea ez da nahikoa. Beharrezkoa bai, baina ez nahikoa. Enplegua sortu nahi badugu eta bizitza duinak bermatu nahi baditugu, aurretik ekonomia eraldatu behar dugu.

– Saldu nahi diguten susperraldi honek ez du enplegurik sortuko. Ez du milaka eta milaka langabetuen egoerarekin bukatuko.

– Horregatik, ekonomiaren gaineko kontrola berreskuratu behar da; pertsonak, haien eskubideak eta haien beharrak politika publiko, ekonomiko eta fiskalen erdigunean jarriz.

– Kalitatezko enplegua sortu behar da, eta horretarako, eredu sozial eta ekonomiko berri baten aldeko apustua egin behar dugu.

?   Tokiko garapena bultzatuz

?   Susperraldi ekonomikoaren eta berriztatze industrialaren aldekoa apustua eginez

?   Trantsizio energetikoa gauzatuz

?   Eta besteak beste, elikadura burujabetza edota saltoki txikiak babestuz.

Baina hau guztia aurrera ateratzeko, baliabide ekonomikoen eta sektore publiko sendo baten beharra dugu.

– Sektore publiko indartsua izatea lortzeko baliabideak eta kalitatezko zerbitzu publikoak behar ditugu.

– Aurrekontuak herritarren, gastu sozialaren, enplegu sorketaren, tokiko garapenaren, susperraldiaren, industriaren berritzearen, baserritarrak eta saltoki txikiak bultzatzearen zerbitzura jarri behar ditugu.

Matute: “Erantzun irmoa eman behar diogu TTIP itunari, erantzun bateratua, pertsonen eskubide guztiak eta burujabetza babesteko”

EHBildu, Euskal Herriko bestelako sindikatu eta eragile sozialekin batera, TTIP akordioaren inguruan Europako legebiltzarrean GUE/NGL taldeak antolatutako jardunaldietan izango da. Ezkerreko taldeak sustatuta, kontinente osoko alderdi, sindikatu eta gizarte mugimenduak elkartuko dira, TTIP eta antzeko beste itunen aurka, eta hiritarren mesederako merkataritza agenda bat eskatzeko.

Alternatibako kide eta EHBilduko legebiltzarkide Oskar Matutek adierazpenak egin ditu, hain zuzen ere, Bruselara abiatu aurretik Bilboko Termibusen: “Akordio hau eraso bortitza da, pertsonen zein herrien kontrakoa, eta merkatuen neurrira egindakoa, izan ere, beren interesak legeen gainetik jartzen ditu. Eta EHBildutik uste dugu erantzun irmoa eman behar diogula. Erantzun bateratua, pertsonen eskubide guztiak eta burujabetza babesteko”.

“Europako gainerako herriekin batera aurre egin behar diogu TTIP itunari, eta horretara doa gure bidaia: Erresistentzia koordinatzea, proposamenak adostea, askatasuna eta justizia nahi duten pertsona guztientzat”.

Jardunaldien egitaraua

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xap1/t31.0-8/10835397_995698833780766_3190081128480014896_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xfp1/v/t1.0-9/10849818_995698770447439_6221604245610353616_n.jpg?oh=543191ee8e456f06f08f17ddda4829b6&oe=551874F6&__gda__=1426006655_6631e30824d2f57260bf9e0649b971d8

https://scontent-b-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-xap1/t31.0-8/10620260_995698780447438_5599095265454279485_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xaf1/t31.0-8/10733773_995698800447436_3288131585536635762_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xfa1/t31.0-8/10264134_995698807114102_391613138677470993_o.jpg

Matute: “Penagarria da Jaurlaritzak bere inbertsio osoaren %75a Abiadura Handiko Trenera bideratzea”

Oskar Matute Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, Lakuak murrizketen eta PSEren aldeko hautua egin du eta koalizio ezkertiarraren eskaintza aintzat hartzeari uko egin dio. “Urkulluren Gobernuaren apustuaren emaitza arrakala soziala handitzea izango da”.

Murrizketarik gabeko aurrekontuak adosteko eskaintza behin eta berriz errepikatu ondoren Jaurlaritzaren aldetik inolako erantzunik ez dela egon ikusirik, EH Bilduk osoko zuzenketa aurkeztea erabaki du, gaur goizean Oskar Matutek iragarri duenez. “Guk murrizketarik gabeko aurrekontuak hitzartzeko borondate argi eta zintzoa erakutsi dugu, jendearen beharrizanak asebetetzeko eta oinarrizko zerbitzu sozialak ziurtatzearen bidetik herritar guztien duintasuna bermatzeko. Hala ere, Jaurlaritzak ez du gurekin adosten saiatu nahi izan eta PSEren eskutik eskubideak murriztea nahiago izan du, nahiz eta itun horretatik eratortzen diren aurrekontuek ez duten inondik inora balio izango gero eta herritar gehiago pairatzen ari diren bizi baldintza gogorrak arintzeko. 10.600 milioi baino gehiagoko aurrekontu batek oinarrizko eskubide sozialak bermatzeko parada ematen duen arren, ez da hala izango Jaurlaritzak EH Bilduren eskaintza aintzat hartzeari uko egin diolako”.

EH Bilduko legebiltzarkideak austeritatean oinarritutako politikak mantentzea leporatu dio Gobernuari, eta hori, ohartarazi du, ez da batere eraginkorra izango krisialditik ateratzeko. Izan ere, “formula bera errepikatuz gero, emaitzak ere berberak izango dira; hau da, pobrezia indizeak igotzea, prekarietatea areagotzea eta bazterkeria soziala handitzea… Hitz batean, arrakala soziala handitzea”.

Matutek azaldu duenez, EH Bilduren osoko zuzenketak ekonomia suspertzea du helburu, zementutik harago joan behar duen inbertsio publikoa indartuz. Horren ildotik, erantsi du, “penagarria da Jaurlaritzak bere inbertsio osoaren %75a Abiadura Handiko Trenera bideratzea; horrek, esaterako, argi uzten du Lakuan kezka nagusia konstruktora enpresa handien interesak babestea dela, pertsonen interesen gainetik”.

Halaber, EH Bilduren iritziz, Urkulluren Gobernuak burujabetzaren aldeko bidean urratsak emateko aukera alferrik galdu du datorren urteko aurrekontuak PSErekin hitzartuta. “Aurrekontuei dagokien eremuan aurrerapausoak eman zitezkeen norabide horretan, baina EAJk horri ere uko egin dio”, Matutek dioenez.

EHBildu

EHBildu Arabak ezkerreko ikuspuntutik osoko zuzenketa egiteko gonbitea luzatu die beste biltzarkide taldeei

EH Bilduk Arabako Biltzar Nagusietako beste taldeei eskerreko ikuspuntutik osoko zuzenketa egitea gonbidapena egin die. “Arabako Foru Aldundiari aurrekontu hauek itzuli behar dizkiogu enplegua ez dutelako sortzen, zerbitzu sozial gehiago eta hobeagoak ez dituztelako bermatzen eta Araba ez dutelako defendatzen ingurumeneko arrisku eta Madrilgo asmo kaltegarrien aurrean”, esan dute Gorka Ortiz de Guinea EHBilduko legebiltzarkideak eta Luis Salgado legebiktzarkide eta Alternatibako kideak gaur egin duten prentsa agerraldian.

Zentzu horretan, EH Bilduk aurrekontuen egitasmoak Arabako interesei ez diela erantzuten esan du. “beste urteetako aurrekontuen berrargitalpena dira, Arabako Biltzar Nagusietara beste urteotan heldu diren aurrekontuak moztu eta kopiatu egin dituzte. Beraz, zergatik dugu eskuartean berriro berrargitalpen bat?” galdetu dio bere buruari EH Bilduk.

Koalizioaren ustez, EAJ izango da berriz Javier de Andresen foru gobernuari salbamendu-jaka botako diona. “Gure ustez, EAJ eta PPren arteko ituna berriz sinatuko de. Orain arteko esperientziak azken hiru urteotako aurrekontuek ez dutela balio izan egun Araba pairatzen ari den egoeratik atera ahal izateko agerian utzi du.

“Arabak ez du merezi hori beste urte bat. Arabako Alderdi Popularra ez da ezberdina. Cospedal, Gallardon, Esperanza Aguirre eta Monagoren alderdi popularra da. Hemengo alderdi popularrak ere b kutxa bat du, berak ere pribatizatzen du, berak ere lehengo klasean bidaiatzen du eta gutxi balitz, arrazista, populista eta xenofoboa da. PPren inguruan osasun kordoi bat ezarri behar genuela esan genuen eta berresten dugu. Horregatik beste indar politikoei osoko zuzenketa sinatzeko deia egiten diegu”, laburbildu du EH Bilduk.

EHBildu

X