Fatuarte: “Sistema kapitalista eta patriarkal honetan, langileak, mozkinak lortzeko tresna besterik ez gara”

Alba Fatuarte Alternatibako kide eta EH Bilduko zinegotzia Bilbon, David Lopategi Bizkaiko batzarkidearekin batera, koalizioak Correscales ekimenean parte hartuko duela adierazi dute gaur goizean Bilbon. Telefonicako langileek egindako greba izan zuen sorburu ekimen horrek eta, multinazional horretan argi geratu zen bezala, beste enpresa askotako prekarietatea salatzea du helburu ekimenak.

Otsailaren 18tik 22ra, Bilbotik Bartzelonaraino doazen 800 kilometroak egingo dituen Korrika Prekarioak, Correscalesak, egoera prekarioenean dauden langileen arteko zubiak eraikitzera dator. Egoera aldatu daitekeela esatera dator; kalera ateraz, elkartasuna abian jarriz eta sektore desberdinek elkarren artean babestuz, gauza asko aldatu daitezkela esatera dator. Baina bestetik, egun pairatzen dugun egoera tamalgarria salatzea ere du helburu: Sistema kapitalista eta patriarkal honetan, langileak, mozkin handiagoak lortzeko tresna besterik ez gara eta emakumeok bereziki sufritzen ditugu horren ondorioak”, adierazi du Fatuartek.

Erakunde publikoen ardura

Hala ere, prekarietatea ez da arlo pribatuan sortu eta garatzen den zerbait. EH Bilduko kideek erakunde publikoek daukaten ardura salatu dute. “Zoritxarrez gure erakundeek garatutako politikek, prekarietatearen kontra egin beharrean, aurkako norabidea izan dute. Ezagunak dira gure lurralde historikoan egindako obra publiko askotan izandako lan baldintzak. Eta hori, urterik urte, lan sektore guztietan izandako lan istripuak ahaztu gabe”, gogoratu du Lopategik. Prekarietatearen adibide dira San Mames edo Supersur bezalako obrak edota Bilboko Udalak azpikontrataturiko eta langileei nomina ordaindu ez dien Grupo Empresarial Santutxu.

Aldi berean, erakunde publikoek prekarietate horrekin bukatzeko eman ditzaketen urratsak azaldu ditu. “Guzti horretan administrazio publikoak badu zeresana. Kontratazio baldintzetan eta kontratuak ematerako orduan klausula bereziak jarriko balituzte, enpresen gehiegikeriak eta neurrigabekeriak ekidingo lirateke. Eta horretarako gauza bat baino ez da beharrezkoa: Borondate politikoa“.

EH Bildu Bilbo

http://bilbo.ehbildu.eus/files/2016/02/IMG_1351.jpg

http://bilbo.ehbildu.eus/files/2016/02/IMG_1373.jpg

Urrea: “Ezin dugu onartu Parlamentuak Israel bezalako erregimen genozida bat ordezkatzen duten pertsonei harrerak egitea”

Joan den astean Marokoko kontsularen bisitaren ondorioz egin bezala, oraingoan ere EH Bilduk protesta irmoa adierazi du, oraingoan Legebiltzarreko presidenteak Israelgo enbaxadoreari egin dion harrera dela eta. Parlamentura iritsi denean, enbaxadoreak kalean bildutako jendea ez ezik, EH Bilduko hainbat legebiltzarkide ere zain zituen atean, Palestinaren aldeko kartelak eta banderak eskuan, gobernu sionistaren politika salatzeko eta palestinarren aldeko mezua helarazteko.

Diana Urreak Alternatibako kide eta legebiltzarkideak azaldu duenez, “protesta egin dugu ezin dugulako onartu Legebiltzarrak Israel bezalako erregimen genozida bat ordezkatzen duten pertsonei horrelako harrerak egitea”. Izan ere, “ezin dugu ahaztu, eta ez dugu ahaztu nahi, Israelek palestinarren giza eskubideak etengabe urratzen dituela. Horregatik, nazioarteko erakundeen erresoluzioak eman dizkiogu enbaxadoreari, Palestinak pairatzen duen eraso etengabea salatzeko eta palestinarren askatasuna exijitzeko”. Horren ostean, legebiltzarkideek bat egin dute kalean Euskal Herria-Palestina Sareak deitutako elkarretaratzean.

EHBildu

Joan den astean Marokoko kontsularen bisitaren ondorioz egin bezala, gaur ere EH Bilduk protesta irmoa adierazi du, oraingoan Legebiltzarreko presidenteak Israelgo enbaxadoreari egin dion harrera dela eta. Parlamentura iritsi denean, enbaxadoreak kalean bildutako jendea ez ezik, EH Bilduko hainbat legebiltzarkide ere zain zituen atean, Palestinaren aldeko kartelak eta banderak eskuan, gobernu sionistaren politika salatzeko eta palestinarren aldeko mezua helarazteko. – See more at: http://ehbildu.eus/eu/instituzioak/gasteizko-legebiltzarra/8851-eh-bilduk-palestinaren-aldeko-aldarria-helarazi-dio-israelgo-enbaxadoreari-legebiltzarrean#sthash.af3qRIeP.dpuf

Sahararen aldeko adierazpen instituzionalak eman dizkiogu Marokoko kontsulari

Gasteizko Legebiltzarrean harrera egin dio ganberako presidenteak Marokoko kontsulari. Hala, EH Bilduk bisita aprobetxatu du ganberak herri horren autodeterminazio eskubidearen alde duen iritzia bereganatzeko. Kontsula agertu denean, koalizioko kideek Saharako ikurrekin eta erreferendumaren aldeko leloekin agertu dira, nazioarteko legalitateak babesten dituen aldarrikapenekin, alegia. Diana Urrea Alternatibako kide eta koalizioko legebiltzarkideak, Sahararen alde Gasteizko legebiltzarrak aho batez egindako adierazpen eta ekimen sorta eman dizkio kontsulari.

Urreak salatu egin du Saharako herriarekin elkartasuna lantzeko taldearteko lan talde jakina dagoen erakunde honetan harrera ofiziala egitea Marokoko gobernuaren goi ordezkari bati. Horrez gain, bisita ezagututa ere taldearteko gainontzeko kideek ekimenik hartu ez izana salatu du. “Guretzako, Saharako herria jazarri eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea zein bakean bizitzeko eskubideari uko egiten dion gobernuko ordezkariak ez dira ongi etorriak ganbera honetan. Gainera, uste dugu kontsulak euskal jendartearen eta erakunde politiko gehienen iritzia ezagutu behar duela. Horregatik egin dugu ekimena eta horregatik atera gara gero Legebiltzarreko atean egin den protesta kontzentraziora”

EHBildu

Elkartasuna Kurdistango emakumeei eta herriari, eta Emakumeen Mundu Martxak antolatutako protesta ekintzekin bat egiteko deia

2016ko urtarrilaren 8an, gobernu turkiarraren segurtasun indarrek eraildako hiru emakume aktibista kurduen hileta burutu zen. EH Herria Bilduk elkartasuna adierazten die emakume eta herri kurduari eta Emakumeen Mundu Martxak egiten duen salaketarekin bat egiten du.

Hilketa politiko hau salatzen dugu eta Turkiako enbaxaden aurrean datorren osteguna hilak 21 egingo diren protesta ekitaldietan parte hartzera deitzen du. EH Bildu, hiru emakume aktibista hauen hilketa salatzeko Emakumeen Mundu Martxak aurkeztu duen manifestura atxikitzen da.

EH Bilduk inpunitatearekin amaitzea, krimen hauen arduradunak epaitzea, eta aktibista politiko, giza eskubideen defendatzaile eta kazetarien erailketekin amaitzea eskatzen du. Toke militarra bertan behera utzi, indar militar eta paramilitarrak hiri kurduetatik atera eta su etena adierazi behar du bake elkarrizketak berreskuratuz.

EH Bilduk gehiegikeria, irain eta pertsonei emandako tratu txarra, bereziki emakumeei amaitzea exijitzen du. Guzti honegatik, Munduko Emakumeen Martxak plazaratuta manifestuarekin bat egiten du, enbaxaden aurrean egingo diren protestetara batuko da eta gaur bertan Turkiako enbaxadari eskutitza bidali diogu guzti hau eskatuz.

EHBildu

Presoen eskubideen aldeko Bilboko eta Baionako manifestazioetan parte hartzeko deia egiten dute EH Bilduk eta EH Baik

 
Presoen eskubideak aldarrikatzeko manifestazioa egingo da, hurrengo larunbatean, Bilbon eta Baionan, Sarek eta Bagoaz-ek deituta. EH Bilduk eta EH Baik bat egiten dugu manifestazio horien aldarriekin eta eskaerarekin, pertsona guztien eskubide guztiak  defendatzearen printzipioa gure egiten dugun heinean. Zentzu horretan, demokraziaren eta gizarte baten elkarbizitzaren oinarrizko irizpide horrekin bat egiten duten euskal herritar guztiak Bilboko eta Baionako kaleetara ateratzeko deia egiten dugu.
 
Lau urte joan dira Aieteko adierazpena onartu eta ETA erakundeak bere jarduera armatua behin betiko amaitutzat eman zuenetik, eta orduz geroztik, makina bat urrats eman dira Euskal Herrian bakea eta elkarbizitza eraikitzearen alde. Euskal herritarren gehiengo zabal batek modu batera edo bestera ere adierazi du bakean eta elkarbizitza demokratikoan sakontzeko eta aurrera egiteko desioa eta borondatea.
 
Hori horrela izan arren, Espainiako eta Frantziako estatuek beren blokeo egoerari eusten diote, ez dute inolako borondaterik erakusten bakean eta elkarbizitzan sakontzeko eta urratsak emateko; aitzitik, euskal gizartearen gehiengoaren desioa eta borondatea gauzatzeko oztopo nagusi bihurtu dira, eta esku artean dituzten tresna guztiak erabiltzen dituzte herri honen nahiak ez gauzatzeko.
 
Testuinguru horren baitan kokatu behar dugu Espainiako eta Frantziako estatuen espetxe politika. EH Bildutik eta EH Baitik ulertzen dugu bakean eta elkarbizitza demokratikoan sakondu nahi bada, ezinbestekoa dela herritar guztien eskubide guztiak errespetatzea, presoenak ere bai. Aldarrikapen hori, gainera, bat dator nazioarteko eragile ezberdinek adierazitako irizpideekin. Hau da, oinarrizko aldarrikapen demokratikoa da, demokraziaren oinarrizko irizpidea betetzeko eskaera da.
 
Demokraziaren oinarrizko printzipioa da dispertsio politikarekin amaitzea; une honetan 400 preso baino gehiagok pairatzen dute sakabanaketa politika, eta ondorioz, euren etxeetatik ehunka kilometrotara betetzen dute beren zigorra, horrek beren senitarteko eta hurbilekoei eragiten dien kalte fisiko, psikiko eta ekonomikoarekin. Eta gainera, 12 preso daude gaixotasun larriekin espetxeratuta.
 
Bere burua demokratikotzat duen estatu eta gizarte batean egoera hau onartezina da. Bakean, elkarbizitzan eta irizpide demokratikoetan sinesten duen edozein pertsonak ezin du onargarritzat eman horrelakorik gertatzea bere gizartean. Demokraziagatik, bakeagatik, elkarbizitzagatik eta pertsona guztien giza eskubideen errespetuagatik, hurrengo larunbatean Bilboko eta Baionako kaleetan izango gara EH Bildu eta EH Bai, eta printzipio horietan sinesten duten euskal herritar guztiei mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu.
 
Euskal Herrian, 2016ko urtarrilaren 5ean

http://alternatiba.net/old-files/ehbaiehbildu.jpg

X