Ander Rodriguez:”Ez dugu onartzen langileen zapalkuntzan oinarritutako ekonomia. Beste eredu justuago bat eraikitzeko pausoak eman ditugu”

Gipuzkoako alkategaiak aurkeztu ditugu Zarautzen egindako ekitaldian. Ainhoa Beolak eta Ander Rodriguezek, Alternatibako kide eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialeko diputatuak, lau urte hauetan Gipuzkoako Diputazioan egindako lanaz hitz egin dute.

Ander Rodriguez

Ainhoari eta bioi lau urte hauetan EHBilduk Gipuzkoan egindako lanaren balantzea egiteko eskatu digute. Ez da lan makala. Baina, hasteko, lau urte atzera egin dezagun. Memoria freskatu, Foru Aldundiko eredua zein zen gogoratzeko: Gobernu eskuindarra, eredu kapitalista: kontsumitzaile basatia, txikitzailea, errautsaren laguna. Orduan, aberatsenak pribilegiatu egiten ziren. Lagunen mesedetan egindako politika zegoen: klientelismoa.

Ez zitzaigun gustatu aurkitu genuena, ez eta herritarren gehiengoari ere. Horregatik jarri zuten gobernatzeko konfiantza EH Bildurengan. Herritarrekin batera Gipuzkoa Berria eraiki genezan.

Eta “manos a la obra” jarri ginen.

Ainhoa Beola

Lehenengo ikusi genuena da hautsa zegoela, dezente, Diputazioan. Alfonbrak astindu behar izan ditugu, eta azpian ezkutatutako gauza arraro asko topatu ditugu: Obretako fakturak, desagertutako lurrak, lagunentzako opariak, inkluso angulak topatu ditugu hor azpian.

Horregatik, politika egiteko modua aldatzea izan zen gure erronka: Zintzotasunez, gardentasunez eta herritarrekin batera gobernatu nahi izan dugu.

Ander Rodriguez

PARTEHARTZEA ez da eslogan bat guretzat. Herritarrek erabaki politikoetan parte hartzea EHBilduk dakarren aldaketaren sinbolo nagusia da. Gu bezalako herritarrak gurekin egon dira erabakitzen, berdin Tolosaldeko autobus zerbitzuari buruz, berdin auzo ala herri izan nahi duten Igeldon.

Herritarren parte-hartze prozesu horiek eta harremanak, gainera, EUSKARAZ gauzatu dira. Lehen aldiz, euskara lehenesten duen hizkuntza politika garatu da. Jauzi kualitatiboa eman dugu. Eta ez bakarrik arlo honetan. Gobernu euskalduna eta euskaltzalea izan dugu, eta baita ere, lehenengo aldiz, Gobernu FEMINISTA.

Ainhoa Beola

Somos las hijas y las nietas de las pioneras de Gipuzkoa. Hemos bebido de su lucha. El feminismo es parte de nuestra vida y de nuestro proyecto político. Por eso, han sido cuatro años trabajando para frenar la precarización de la vida de las mujeres; para dignificar las condiciones laborales en los sectores más feminizados; para garantizar nuestra libertad. Hemos fortalecido las políticas de igualdad y lo hemos hecho de la mano del movimiento feminista.

Ander Rodriguez

Así que, cuando echamos la vista atrás, no nos dejemos llevar pensando sólo en el “debe”, en lo que nos falta por hacer. Que no nos cueste darnos cuenta de lo que este Gobierno tiene en su “haber”, que es mucho. Porque hace cuatro años afrontamos una crisis sin precedentes. Nos estaban haciendo una guerra de clases desde arriba, y nos iban ganando.

Antes de nada, debíamos responder a las urgencias. Y lo hicimos. Hicimos de la POLÍTICA SOCIAL nuestra principal política. Hoy podemos decir orgullosas y orgullosos que Gipuzkoa es un territorio libre de recortes sociales. En plena crisis, mientras el sistema se desmoronaba a nuestro alrededor, mientras PP y PNV se cargaban el Estado de Bienestar, pusimos pie en pared. Dijimos NO a los recortes. Porque, como dijo Arnaldo Otegi, “no nacimos para resistir, nacimos para ganar”.

Ainhoa Beola

Baina horretarako, nahitaez, baliabide ekonomikoak behar dira. Dirua egon badago, baina banatu egin behar dugu: gehien dutenek gehiago ordainduz eta baliabide publikoak beharrezkoak diren gaietara bideratuz. Norabide horretan, justizia sozialean oinarritutako FISKALITATEA garatu dugu.

Argi daukagu politika ekonomiko hoberena gizarte gastuan inbertitzea dela, honek ekonomia aktibatu eta enplegua sortzen duelako. Baina argi daukagu baita sektore publiko indartsua lortzeko milaka LANGILEEN LAN BALDINTZAK babestea derrigorrezkoa dela.

Ander Rodriguez

Esa ha sido una de nuestras “obsesiones”. Es una muletilla de la oposición hablar de las “obsesiones de Bildu”, y tienen razón. Nos obsesiona la defensa de las débiles frente a los poderosos. Por eso, desde quienes trabajan en la obra pública hasta el “ejército” de mujeres dedicadas al cuidado, pasando por el personal de limpieza, han visto en este Gobierno un compañero de lucha.

Ez dugu onartzen langileen zapalkuntzan oinarritutako EKONOMIA. Beste eredu ekonomiko justuago bat eraikitzeko pausoak eman ditugu. Enpresa txiki eta ertainak politika publikoen protagonista bihurtu ditugu. Ixteko arriskuan dauden enpresak salbatzeko neurriak jarri ditugu martxan, Bergarako Candyrekin egin bezala.

Ainhoa Beola

Bitartean, betiko errezetekin jarraitzen du oposizioak. Ez dute inongo alternatibarik eskaintzen. Eta honi buruz ere hitz egin beharko dugu. OPOSIZIOAZ. PNV, PP, PSE eskuineko tripartitoaz. Nola definitu? Nekagarria, oztopatzailea. Ideia gutxi, ekarpen hutsalak. Eta gainera, lan zikina egin dieten morroiak ere izan dituzte. Adi, ze maila altuko hirukotea den hau: Adegi, Urkixo eta Munilla. Horiek bilakatu nahi izan dute gure etsai politikoak. Algo habremos hecho bien.

Bromak egiten ditugu baina momentu gogorrak ere izan dira. Ez dezagun ahaztu, herritarrei emandako hitza betetzeagatik, erraustegia gelditzeagatik, alegia, diputatu bat, Alduntzin jauna, zentsuratu egin zutela.

Ander Rodriguez

Beste batzuek jarraitu zuten berak hasitako lana Diputazioan. Eta hemendik nire eskerrik beroena eman nahi dizkiet Gobernuko kideei eta herritarrei Gipuzkoaren alde egin duten lanagatik. Plazerra izan da zuekin lan egitea. Aurrera jarraituko dugu, Gipuzkoa Berria eraikitzen.

Ander Rodriguez: “Beharra izan arren herritar askok ez du gizarte zerbitzuetara jotzen”

Info 7 irratiak Alternatibako kide eta GIpuzkoako Politika Sozialeko diputatu Ander Rodriguezi eginiko elkarrizketa gizarte zerbitzuen harira.

31.400 gipuzkoarrek gizarte zerbitzuak erabiltzen dituzten arren, ezjakintasun, lotsa edo estigmatizazioa tarteko, beste askok ez dutela laguntzarik eskatzen uste du Gipuzkoako Diputazioak. Horregatik, Gizarte Zerbitzuei esker. Zuri esker leloa duen kanpaina abian jarri dute. Gizarte politikako diputatu Ander Rodriguezekin aztertu dugu kanpaina eta egoera. Lau urteko legegintzaldiaren balorazioa ere egin digu.

Saharako maratoian

Joxe iriarte ‘Bikila’ – Alternatiba

Aurten berrogei urte bete dira, Espainiako Estatuaren konplizitateaz, Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu eta kolonizatu zuenetik. Harrez geroztik, saharar herriaren zati bat errepresio zital eta bidegabearen menpean bizi da, eta bestea, Aljeriako hamadan edo basamortuan. Sahararrek, etsai edo arerio bati madarikazio bat bota nahi diotenean, honela  egiten dute: “Jainkoak eman diezazula hamadaren egarria”.

Duela hamabost urte, Sahara maratoia abian jarri zenetik, lagun baten eskaerari men eginez, hartu nuen parte lehen edizioan, maratoi erdia eginez. Harrez gero, maratoi osoa (2005), hamar kilometro (2010), eta bost kilometro (2015) egin ditut.

Denbora horretan saiatu naiz saharar herriaren egoeraz eta daraman gatazkaren nondik norakoaren jabe izaten. Zaharrak berri! Aurten ere, entzun ditugu gazteen ahotik gerra berpiztearen aldeko iritzi sutsuak.  Fronte Polisarioa ere Nazio Batuen Erakundeak apirilean zer erabakiko duen zain dagoela, zirt edo zart egiteko prest dagoela diote. Nire uste apalean, horrek denak lelotik gehiago du errealitatetik baino.

Munduan ez da giro sahararren alde. Sahara inoiz baino desagertuago dago gatazka konpontzeko agendatik. Maratoia bera jada ez da notizia. Oso nabarmena egin zait zenbat zorroztu diren segurtasun neurriak. Baina, ez borroka prestaketaren adierazle, infiltrazioen beldurrez baizik. Mundubateko hirukooperante bahitu zituztenetik marokoarren esku sartze edo sabotajeen beldur bizi dira sahararrak.

Aldaketarik handiena, kanpalekuen bizimoduan eta antolamenduan antzeman dut. Harritza, sugeak eta harea besterik ez dagoen tokian, kanpo laguntza behar ohi da bizi ahal izateko: janaria, arropa, eguzki plakak… Baina orain arte dena zen behin-behinekoa. Egun, hori horrela denik ezin ziurtatu. Errefuxiatu kanpalekuak asentamendu bilakatzen ari dira. Libanon bezala. Hots, argindar sarea antolatzen ari dira. Aljeriako Gobernuak halako inbertsioa egiteko, arazoa luzerako doan seinale.

Duela gutxi txiringito bakan batzuek osatzen zituzten eremuak, gaur egun, ia denetarik dagoen gune komertzial bilakatu dira, Carrefour komertzioak eta guzti. Jaimeetan ere nabari dira aldaketak. Telebistak, ia norbanako adina mugikorrak. Wilaya direlakoetan harrigarria da automobilen hazkundeak eta horrek sortu duen trafiko kaosa. Eta horrekin hauts itogarria!

Lehenengoetan, eguzkia desagertu bezain pronto izarreriari begira egon nintzen harri eta zur. Aurten berandu arte ez zen desagertzen zerua ezkutatzen zuen hauts txapela.

Argia-n irakurri

Oskar Matute “Baliabide publikoak xahutzen eta lapurtzen dituzten horiek geldiarazteko garaia da. Ereduari buelta emateko garaia da”

Alternatibako bozeramaile eta EHBilduko kide Oskar Matutek agerraldia egin du biharko Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta bultzatzen duten erakundeek deitutako manifestazioetara deitzeko. Matutek justizia sozialean oinarriturako Euskal Herria eraiki nahi badugu, gure politika ekonomiko eta sozial propioak erabakitzeko garaia dela azpimarratu du.

Larunbat honetan Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta bultzatzen duten erakundeek manifestazio bat deitu dute Bilboko eta Iruñako kaleetan. Gutun honek gizarte justuago bat eraiki nahi du, eredu sozial eta ekonomiko propioan oinarrituta dagoena eta Euskal herritarron artean erabaki eta osatuko duguna.

Euskal Herria Bildutik, idatzi honen edukiak eta helburuak partekatzen ditugu eta horregatik, mobilizazioetan zein ekimenaren sozializazioan parte hartzera deitzen dugu. Baina gure atxikimenduaz harago bagoaz; EHBildu osatzen dugunontzat aldaketa politiko eta sozialerako apustua indartzeko arrazoia ere badelako.

Ekonomia, kudeaketa publikoa eta fiskalitatea ulertzeko eredu honek, milaka familia ezinegonezko egoera batera eraman ditu. Aberats eta pobreen arteko aldea geroz eta gehiago handitzen duen eredu honek, gainera, baliabiderik gabeko familiak laguntza sozialez baliatzea leporatzen zaie. Gaizkileak balira bezala. 

Nahikoa da! Benetako iruzurra eta susmoa txartela beltzetan eta diru publikoaren xahuketan dago. Hiriko, Kutxabank, Bidegi, Karrantzako mindak edota “De Miguel” kasuak dira susmopean egon beharko liratekeenak. Zerrenda luzeegia da.

Onartezina da horrelako kasuen salaketaren aurrean eta ardurak eskatzen direnean elektoralismoaz hitz egitea. Isiltasun hori onartezina da. Ulertezina da ere, Iruarrizaga kasuaren inguruan jaso dugun informazioaren inguruko azalpenik ez ematea.

Atzo, Rementeriak politikari garbia zela baieztatzen zuen. Rementeria jauna, benetan jokaera garbia eta gardena dela uste baduzue, azalpenak azkar eman. EHBildun iruzurraren eta klientelismoaren aurrean argi dugulako; Tolerantzia zero izango dugu.

Baliabide publikoak xahutzen eta lapurtzen dituzten horiek geldiarazteko garaia da. Ereduari buelta emateko garaia da. Gure erabakitzeko eskubideaz ari garenean, gure politika ekonomiko eta sozial propioak erabakitzeaz ere ari gara, justizia sozialean oinarriturako Euskal Herria eraikitzeko. Horregatik, “Dena erabaki, dena aldatzeko” esaten dugu, Kartak dioen bezala, legitimitatea eta legaltasuna euskal gizartearen borondate librean dagoelako.

Hasieratik, aldaketa politikoa eta soziala EHBilduren helmuga nagusia izan da. Hori da gure lehentasuna. Hau dela eta, kaletik, partehartze politikotik, baina batez ere ekimen publikotik guztion interesak, justizia eta eraginkortasun soziala bermatu eta lehenetsi behar ditugu.

Matute: “Bidea badugu eta helmuga ere bai: askatasuna, gehiengoaren eskubideak nagusi izango dituen herria eraikitzea”

Egunotan ikusi dugu, berriz ere, espainiar estatuak Euskal Herriarentzat alternatibarik ez duela. Euskal Bidea da alternatiba bakarra  eta horregatik diogu “bidea badagoela”. Belaunaldiz belaunaldi herritar ibiltariok eginiko bidea. Bidea dugu eta helmuga ere bai: askatasuna, gehiengoaren eskubideak eta interesak nagusi izango dituen herria eraikitzea, pribilegiodunen aurrean. Herritarren burujabetza nahi dugu, dena aldatzeko, urtebetean birritan Troikari harrera egin dioten politikari morroien aurrean.

Horregatik martxoaren 7an bi bidai egingo ditugu: bata, auzo eta herrietatik BECera autobusez egin behar dena; eta bestea bertan egingo duguna, sorpresaz beteriko ekitaldian. BEC plaza handi bat bihurtuko dugu, herritarren plaza, eta bertan hainbat gertakari izango da. Zalantzarik gabe, bertaratuko diren 10.000 pertsonak izango dira protagonistak.

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xfp1/t31.0-8/10931166_1049798278370821_3388214060653040505_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t31.0-8/11021502_1049798251704157_741981054479911329_o.jpg

https://scontent-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-xpa1/t31.0-8/s2048x2048/11001599_1049798355037480_9111768875805717182_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t31.0-8/10985012_1049798408370808_8706965205497864132_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t31.0-8/11004547_1049798391704143_8496899238448865127_o.jpg

https://scontent-mad.xx.fbcdn.net/hphotos-xap1/t31.0-8/11001672_1049798425037473_7304501544422397550_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-xpf1/t31.0-8/10994926_1049798471704135_2650905681392339526_o.jpg

X