‘Faxismoa: muturreko eskuinaren gorakada krisian dagoen Europan’ hitzaldien bideoak

Pasa den martxoaren 14-15ean “Inoiz Gehiago Ez!” plataformatik ‘Faxismoa: muturreko eskuinaren gorakada krisian dagoen Europan’ hitzaldiak antolatu genituen Bilbon eta Gasteizen, hurrenez hurren. Bi jardunaldietan David Karvala (Unitat contra el Feixisme i el Racismeko kidea), Bertran Cazorla (kazetari eta politologoa) eta Arkaitz Izaren (CUPeko erregidorea Tarragonan) parte-hartzeak entzuteko aukera izan genuen. 

Gerturatzeko aukera izan ez zunenetzat, hemen Bilboko hitzaldien bideoak ikusteko esteka, eta hitzaldien ostean piztutako eztabaida interesgarriaren bideoaren esteka ere: 

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t31.0-8/1669895_832103623473622_2017623974_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t31.0-8/1957846_832103696806948_2123511238_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-c-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t31.0-8/1655507_832103656806952_812000863_o.jpg

https://scontent-b-ams.xx.fbcdn.net/hphotos-frc1/t31.0-8/1799064_832103613473623_944145033_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/t31.0-8/10005954_832103716806946_1983671625_o.jpg

https://scontent-b-ams.xx.fbcdn.net/hphotos-prn2/t31.0-8/1974415_832103743473610_781905869_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-g-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t31.0-8/1781791_833177586699559_502417714_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-e-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t31.0-8/1921023_833177940032857_470834240_o.jpg

https://scontent-a-ams.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/t31.0-8/1795262_833177583366226_1816009015_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-d-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t31.0-8/1890327_833178060032845_263311357_o.jpg

https://scontent-a-ams.xx.fbcdn.net/hphotos-prn1/t31.0-8/976211_833177910032860_1715180709_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-a-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t31.0-8/1966262_833178216699496_1557166858_o.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn1/t31.0-8/1979100_833178013366183_768055192_o.jpg

https://scontent-a-ams.xx.fbcdn.net/hphotos-ash3/t1.0-9/1012285_833178226699495_418686995_n.jpg

Ikasitako babesgabetasuna

Cristina Bereciartua – Alternatiba

Duela gutxi ikusi ahal izan nuen nola irakasle batek ikasitako babesgabetasuna zer den irakasten zien bere ikasleei. Ariketa honakoa zen: ikasleei hiru hitzez osatutako txartelak banatzen zizkien eta, hitz bakoitzaren hizkien ordena aldatuta, hitz berri bat osatu behar zuten (adibidez AULKI LAUKI bihurtu). Lehen hitzarekin hasi eta erantzuna aurkitu bezain laster besoa altxatu behar zuten ikasleek. Denbora aurrera joan ahala, erdiek eskua altxatu zuten, baina beste erdiak oraindik ez zuen erantzunik. Bigarren eta hirugarren hitzekin emaitza bera izan zen. Ariketa amaitu ostean azaleratu zen lehen bi hitzak ezberdinak zirela; txartel batzuetan erantzuna aurkitzea posiblea zen bitartean, beste txartela zutenek ezinezkoa zuten asmatzea. Azken hitza, baina, berdina zen txartel guztietan eta, hala ere, lehen bi hitzak ebazterik izan ez zutenak, ez ziren gai izan erantzuna asmatzeko. Hirugarren hizkira heltzen zirenerako, sentitzen zuten frustrazio eta konfiantza faltaren ondorioz blokeatu egiten ziren, emaitza asmatu ezinik.

Baina zer da ikasitako babesgabetasuna? Hitz tekniko honen arabera, gizaki edo abere batek modu pasiboan jokatzera ikasten du, etsita dagoela, erantzuten ez duenak, nahiz eta egoera aldatzeko aukera izan.   

Ikasitako babesgabetasunera bultzatu al gaituzte langileoi? Duela hamarkada batzuk sektore ezberdinetako langileriak bere eskubideak aldarrikatu, babestu eta hauen aldeko borroka egiten zuen. Zergatik? oinarrian, oso ondo ulertzen zutelako euren eskubideak zeintzuk ziren eta nola defendatu behar zituzten. Hainbesteraino izan da, non  langileak euren kabuz aurkeztea edo beste edonor ordezkari izendatzea onartzen duen bakarra jurisdikzio soziala dela, abokatu, prokuradore edota graduatu sozialen bitartekaritzarik gabe. Urteak aurrera joan ahala, lanbide zuzenbidea konplikatu egin da, opaku bihurtu da, teknizismoz josi dute, hizkera elitistaz, eta ondorioz, askok Langileen Estatutua irakurri eta ez dute deus ere ulertzen. Nola defendatuko dituzte orduan euren eskubideak? Langileria babesgabe utzi dute, eta egunero topatzen ditugun bidegabekerien aurrean ezer gutxi egin dezakegula uste dugu, gure eskubideak bete daitezela eskatzeko dauzkagun tresnak, soilik hauek ulertzen dituztenen esku daudelako. 

Ikasitako babesgabetasunera bultzatu al gaituzte emakumeoi? Txikitatik eta gure bizitza osoan, sexu erasoen biktima potentzialak garela esan digute. Hainbat ikerketen emaitzen arabera, emakumeok etengabe eta normaltasunez erabiltzen ditugu aurrepentsatutako beldur honi aurre egiteko tresnak. Hau da, onartu dugu bortxatuak izan gaitezkeela, baina ez gaituzte sexu eraso baten aurrean erantzuten irakasten. Beldurra izan dezagun hezten gaituzte, paralizatuta gelditzeko, ezer ez egiteko, gauez kalean bakarrik ez ibiltzeko, ezezagun batekin topo eginez gero pareko espaloira aldatzeko…

Ikasitako babesgabetasunera bultzatu al gaituzte, gizarte osoari oro har? Egunero zilegi ez diren arauak aplikatzen dizkigute, gehiengoak ulertu ezin duen hizkera batean aurkezten dizkigutela. Kalera protesta egitera irteten garenean, gure eskubideak aldarrikatzera goazenean, egurra ematen digute. Legeak diru jartzaile potentzialen nahiera aldatzen dituzte, guri legea legea dela eta aldatzea ia ezinezkoa dela esaten diguten bitartean. Adarra jotzen digute modu simulatu eta diferituan, osasungintzan, diru-laguntzetan, hezkuntzan, langile eskubideetan eta abarretan murrizketak egiten dituztenean. Politika higuingarria dela esaten digute, lotsagarria, alde batera utzi beharreko zerbait dela, baztergarria; baina benetan kolokan jarri behar duguna, buruzagien kasta da, eztabaida handiak irudikatzen dituzten bitartean, finantza botereak laguntzeko Konstituzioa ezkutuan aldatzen duten alderdiak, alegia. 

Baliteke ikasitako babesgabetasun honetara bultzatu gaituzten langileriaren zati handiena, emakumeak, herritarrak oro har eta beste talde asko, goizero ohetik atsekabe altxatzea, babesgabetasun sentipenarekin, gure eskubideak aldarrikatzeko tresnak izango ez bagenitu bezala, gure egonezina plazaratu ezinik… Baina berri onekin nator: hau ez da egia; aldaketa eragiteko gaitasuna badugulako, gure esku baitago kontrola berreskuratzeko eta boterea hartzeko tresnak sortzea. Egin behar dugun bakarra ikasitako babesgabetasuna ahanztea izan behar da, guganako konfiantza, harrotasuna eta duintasuna berreskuratuz. 

Egun ukatzen dizkiguten erabakitze esparruak berreskuratuz; borroka eta aldarrikapen sozialetan nahasiz; gure auzo eta hirietako mugimendu eta asanblada ezberdinetan modu aktiboan parte hartuz; greba, kontzentrazio, martxa, manifestazio, kartelada eta ekintza zuzenetan gure burua martxan jarriz; sistema justuago bat asmatuz eta antolatuz, bereizmenik eta matxismorik gabekoa, bizitzea merezi duten bizitzetara zuzendua; parte-hartzailea, jasangarria, ingurugiroa errespetatuko duena; gure eskubide indibidual eta kolektiboen defentsan ez etsiz, libreak, autogestionatuak eta antolatuak izateko bidea ematen dizkiguten eskubide berriak aldarrikatuz. Azken batean, politika betidanik hala izan behar baina izan ez den modura aldarrikatu behar dugu: geurea. Hortik aurrera, aldaketa gure esku egongo da. Aktibatu dezagun.

Artikulu hau BERRIAn argitaratu izan da

Troikaren aurrean Nazioarteko topaketak/Jornadas Internacionales contra la Troika (Bideoak/Videos)

“Troikaren aurrean, gure bidea: eraldaketa soziala eta burujabetza” nazioarteko topaketak egin ziren igandean Bilboko Zabalguneko azokan. Josu Juaristi EHBilduko eta harekin izan ziren Europako hainbat ordezkari: Trevor Ó Clochartaigh (Sinn Fein), Errikos Finalis (Syriza), Florian Wilde (Die Linke), Jorge Costa eta Belandina Vaz (Bloco de Esquerda), Herri Gourmelen eta Pierre Fourrel (UDB) eta Sandra Muzi (Sinistra Ecologia Liberta). Andaluzia, Galizia eta Aragoiko lagunak ere izan ziren.
 

Josu Juaristi: "Troikaren aurrean, gure bidea, eraldaketa soziala eta burujabetza"
#troikagohome Sandra Muzzi (Sinistra Ecologia Liberta)
#troikagohome Jorge Costa (Bloco de Esquerda)
#troikagohome Herri Gourmelen (UDB)
   
 
#TroikaGoHome: Errikos Finalis (Syriza)
 
#Troikagohome CUT-BAI en el encuentro internacional de Bilbao
#Troikagohome: Puyalón de Cuchas en el encuentro internacional de Bilbao
#Troikagohome: BNG en el Encuentro Internacional de Bilbao
   

Lehenik eta behin, ongi etorria eman nahi diegu EH Bilduk antolaturiko nazioarteko topaketetara etorririko nazioarteko lagunei. “Troikaren aurrean, gure bidea, eraldaketa soziala eta burujabetza” da nazioarteko topaketa hauen leloa. Helburua oso argia da: Troikak inposatzen dituen politika bidegabeen aurrean, ezinbesteko den beste bide bati ekitea. Horretarako, Europan barna dauden beste esperientziak ezagutzea eta konpartitzea ezinbestekoa da. Elkarlanari ekinez, topaketa hauek islatzen duten moduan.

Bihar, nazioarteko finantza erakunde nagusietako eta enpresa transnazional garrantzitsuetako ordezkariak bilduko dira hemen, Bilbon, Global Forum Spain delakoan. Krisiaren aitzakiarekin, herritarren eskubideetan egin duten urraketa ikaragarria goratzera datoz, haiek diseinatutako politikak aplikatu dituzten ordezkari politikoen txalo artean. Era berean, eredu espainiarraren apologia egitera dator foro hau. Eta, Euskal Herriak, Galizak eta Paisos Catalansek ongi dakiten moduan, eredu edo marca España horrek herrien eskubideen ukazioa du ezaugarri.

El 3 de Marzo es, año tras año, una cita ineludible en Euskal Herria. Como siempre, mañana tenemos una cita con la memoria histórica de nuestro pueblo y del movimiento obrero, una cita con las reivindicaciones sociales y laborales y como no, para homenajear a Pedro Mari Martínez, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, José Castillo y Bienvenido Pereda, trabajadores muertos el 3 de marzo de 1976 por la policía española.

Y ésta es justamente la fecha elegida por la élite financiera y económica, la misma que es responsable de la actual vulneración de derechos sociales y laborales, para escenificar el respaldo institucional y de algunas multinacionales a las políticas de austeridad y recortes impulsadas por la Troika. Políticas que, a su vez, están siendo implementadas, por ejemplo, por los sucesivos ejecutivos de Gasteiz, Iruñea y Madrid.

No es de recibo equiparar estabilidad con la actual sangría de millones de personas desempleadas que condena a la precariedad social a capas cada vez más amplias de la población.

Euskal Herrian, neurri hauen kontrako borrokan ibilbide luzea dugu. Gaur inoiz baino beharrezkoagoa da merkatuen interesen menpe dagoen ereduari kritika erradikala egitea. Ildo horretan, egun dagoen logika neoliberala gaindituko duen gizarte aldaketa baten bidean, aldarrikapen hauek egin nahi ditu EH Bilduk:

  •  Zilegitasun demokratikorik ez duten Troika bezalako botereguneen desagerpena, gure herrien pobretzea ekartzen ari direlako inposatutako austeritate politiken bitartez.
  • Erregenerazio demokratikoa, hau baita erabaki politikoak korporazio pribatuen interesen menpekotasunetik askatzeko bide bakarra.
  • Zorraren kontu-ikuskaritza, publiko zein pribatuarena, eta herrialdeen etorkizuna bera mehatxatzen duen zor ez zilegia ez ordaintzea.
  • Finantza erakundeen kontrolerako mekanismo eraginkorrak martxan jartzea eta beste politika batzuk bultzatzea, betiere pobretutako klaseen beharrak kontuan izanik.
  • Aurrerantzean finantza botereen interes ekonomikoak helburu izan beharrean pertsonak helburu izango dituen eredu ekonomiko eta sozial baterako bidean, oinarrizko gizarte eta lan eskubideak bermatuko dituen politikak martxan jartzea Instituzio zein botere publikoen aldetik.

Como primeros pasos necesarios hacia un cambio social que supere la lógica neoliberal existente, EH Bildu apuesta por:

  • La desaparición de núcleos de poder decisorios como la Troika que, sin mandato democrático alguno, imponen políticas de austeridad responsables del empobrecimiento de nuestros países.
  • La regeneración democrática para acabar con la supeditación de las decisiones políticas a los intereses de las corporaciones privadas.
  • La auditoria de la deuda, tanto pública como privada, y el no pago de la deuda ilegítima que amenaza el futuro de países enteros, particularmente en el sur de Europa.
  • El establecimiento de mecanismos de control efectivo de las instituciones financieras y la re-adecuación de sus políticas a las necesidades de las clases más desfavorecidas.

La puesta en marcha por parte de las instituciones y poderes públicos de políticas que salvaguarden los derechos sociales y laborales básicos y que permitan, además, avanzar hacia un modelo económico y social que tenga como objetivo a las personas, y no a los intereses económicos de los grandes poderes financieros.

Troikak bultzaturiko politikak, biharko foroan bilduriko agintariek babesten dituzten politikak borrokatzeko konpromisoa adierazten dugu. Politika hauek, langileriaren eta, orokorrean, gizarteko sektore ahulenen eskubideen murrizketa ekartzen baitute.

Euskal Herria Bildu osatzen dugun gizon emakumeok argi dugu zein den gure lekua, eraldaketa soziala eta burujabetzaren bidetik gure bidea egitera eramango gaituena. Horregatik, bihar kalean izango gara Troikak sinbolizatzen edo bultzatzen dituen politiken kontra, herri honetako gehiengo sozialarekin batera.

EHBildu

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-frc3/t1/1962788_824954880855163_463681089_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-b-a.akamaihd.net/hphotos-ak-ash3/t1/1959706_824955020855149_1859999633_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-f-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t1/1982029_824955210855130_984961508_n.jpg

https://fbcdn-sphotos-h-a.akamaihd.net/hphotos-ak-prn2/t1/1902918_824955290855122_1425810020_n.jpg

http://alternatiba.net/old-files/140302OskarMatuteTroika.jpg

http://alternatiba.net/old-files/140302OskarMatuteTroika.jpg

EAJ, PP eta PSOEren parte-hartze ereduak herritarrek Udalbatzarretan hitza izateari uko egiten jarraituko du

EHBilduk Udalbatzaren araudia aldatzeko proposamena eraman du gaurko Osoko Bilkurara. Herritarrek Udalbatzarretan hitza izateko eta proposamenak aurkezteko eta defendatzeko aukera izatea zuen helburu EHBilduren proposamenak. EAJk, PPk eta PSOEk bat egin dute eta agerian utzi dute aipatutako hiru alderdien parte-hartze ereduan herritarren hitzak tokia ez duenik.

Bilbao eta Parte-hartzea hiritarrak protagonista Udalaren ekintzetan. Hau da udal politikan herritarren parte-hartzea sustatzeko Parte-hartze sailak argitaratu duen dokumentu baten goiburua.

Hori horrela izanda, argi esan behar dugu udalbatzarretan herritarren hitza ez dela entzuten, nahiz eta Udalbatzaren Araudi Organikoak bigarren artikuluan adierazi Udalbatza herritarren ordezkaritza politikorik handieneko organoa dela udal gobernuan.

Egoera hau iraultzea izan behar dugu helburu. Unea da araudia aldatzeko eta herritarren hitza eta proposamenak udalbatzarrean entzuten eta eztabaidatzen dela bermatzeko.

EHBildu Billbo

Oraindik beharrezkoa den oihua: Intsumisioa

Diana Urrea eta Ayem Oskoz – Alternatiba

25 urte igaro dira antolatutako kontzientzia-eragozleek indarkeriarik gabeko desobedientzia zibila, edo bestela esanda, intsumisioa praktikatzen hasi zirenetik.

Zer gelditu da guzti hartaz? Zer ikas dezakegu bizipen haietaz? Egungo egoerari, bizitzen ari garenari, so eginez, bada ikasgai argi bat. Gure gizartearen zati handi baten pentsamendu kolektiboa finkatzen lagundu duen arrasto antimilitaristaz gain, intsumisioak oinarrizkoa den zerbait gogorarazten digu: Zilegia ez den lege edo egoera baten aurrean matxinatzeko eskubidea, ezetz esateko eskubidea, indarkeriarik gabeko desobedientzia zibila praktikatzeko eskubidea, hain zuzen.

Bere ibilbidea berrikusten badugu, gu geu, herritar arruntok, ezetz esaten ikasi dezakegula eta hala egin behar dugula ikusten dugu; aski dela esan dezakegu eta egin behar dugu, eragile aktiboak izan gaitezke eta horren alde egin behar dugu. Ezin gara ikusle soilak izan, elite politiko ekonomiko edota militarretatik hartzen diren erabakiak pairatzen dituztenak izaten konformatu. 

Izan ere, gu, beheko herritarrok, geure buruan sinesten badugu, eragile aktiboak izatea erabakitzen badugu gauzak aldatu ditzakegu, zilegi ez diren egoera edo legeekin amai dezakegu…

Mugimendu intsumisoak gainera, gogoratzen digu legala den guztia ez dela zertan zilegi izan behar, legala den guztia bidezkoa ez dela, legala den guztia demokratikoa ez dela… Eta horregatik, altxatzeko ahalmena eta betebeharra dugu, gure ahotsa entzunarazi, zilegi ez diren lege edo egoeren aurrean. Letra larriz idatzitako demokrazia berreskuratu, herriaren boterearen zentzua berreskuratu, baita parte-hartze konprometitua ere, ardurak eskatuz. Eta hori, aldi berean indarkeriarik gabeko desobedientzia zibiletik egin beharra dago, errotiko demokraziatik, horrek dakartzan ondorioak onartuz, sistemaren zilegitasun eza agerian uzteko biderik egokiena dela jakinda; bere kontraesanak ikustarazteko eta gehiengo sozialak apurka irabazteko.

Duela 25 urte, orduan indarrean zegoen kontzientzia-eragozpen eta derrigorrezko zerbitzu militarraren lege berriaren aurrean estrategia intsumisoa abian jartzea, erokeria zirudien. Ordezkaritza parlamentarioa zuten alderdien artean, inork ere, ezkerreko alderdi bat bera ere, ez zuen ideia honen alde egiten. Kontzientzia-eragozpenaren mugimendua soilik gizarte zibiletik babesten zen. Garai hartan desobedientzia estrategia honen alde egiten zuten gazteek zeukaten guztia, gizarte desmilitarizatu baten aldeko borroka gogoa zen, jazarpen eredu guztien aurkakoa, matxismoaren aurkakoa, mendekotasunaren aurkakoa, prebentzio-gerren aurkakoa, herrien jazarpen militarraren politikaren aurkakoa, gatazken konponbide armatu eta bortitzen aurkakoa, arma salerosketaren aurkakoa, industria eta gastu militarraren aurkakoa; armadek hain ongi irudikatzen duten guztiaren aurkakoa, momentu hartan soldaduzka zena, alegia. Eta modu baketsuan egiten zuten, bere ekintzen ondorioak onartuz, ezarritako zigorrak pairatuz, edo jasotako kolpeei ez erantzunez. Zapaltzaileak agerian utziz, epaitzen zituztenak, atxilotzen zituztenak, gizartearen gero eta zati handiago bat bere alde jarriz. Protesta eredu eraldatzaileak erabiliz, ezberdinak, ironiaz jositakoak, bizizaletasunez, eta ia beti umore onez. Hor ere bide ezberdin bat zabaldu zuten. 

Borroka eredu kolektiboa ere azpimarratzekoa da, moldeak hautsiz, erabakiak guztion artean eta era kolektibo batean hartzen direla argituz, baina zeri aurre egin behar genion kontuan izanda (atxiloketak, kartzela), norbanakoaren erabakiak ere errespetatu egin behar ziren. 

25 urte igaro dira, gure ingurua begiratzen dugu eta sistemaren krisi betean gaudela, armada gastuetan milaka eta milaka milioi euro xahutzen direla ikusten dugu, oinarrizko eskubideak murriztu edo ezabatzen direla; emakumeen eskubideak zapaltzen direla; ezberdina dena arerio moduan ikusten jarraitzen dela; ezberdina dena zapaltzen dela; gure planeta honetan ume bat jaiotzen denean 15 heriotz zigor jasotzen dituela (gure planeta birrintzeko armek duten gaitasuna, alegia) euren oinarrizko beharrizanak asetzeko, etxebizitza duin bat izateko, kultura eta hezkuntza izateko, eta pertsona moduan garatzeko eskubidea izan ordez.   

Horregatik, eta bide honetan aitzindari izan zirenak gogoan, uste dugu inoiz baino arrazoi gehiago daudela, edo betidanik izan ditugun arrazoi berberak badaudela oihukatzen jarraitzeko… INTSUMISIOA!

Iritzi artikulu hau Naiz eta Berria komunikabieetan argitaratua izan da ere.

Irakurri ere: Mariano Gómez: “La insumisión fue una locura maravillosa” (Herrikolore)

X