Alternatibak Igor Urrutikoetxea bezalako militante internazionalistaren galera deitoratzen du

LABeko Nazioarteko Harremanen idazkari Igor Urrutikoetxea Brasilen zendu berri dela jakin ostean, Alternatibatik uste dugu internazionalismoak dolu eguna duela gaurkoa, herrien duintasunaren eta elkartasun internazionalistaren aldeko borrokalari nekaezinaren galerarengatik. Dolu horrekin bat egiten dugu eta gure sostengua eta elkartasuna adierazi nahi diegu Igorren hurbilekoei zen bere sindikatuari, baita harekin batera munduko bazter eta borroka desberdinetan bat egin duten guztiei.

Ez da denbora asko igaro pankarta baten atzean ondoan izan genuenetik, Kolonbiako Bilboko kontsuletxearen aurrean izan zen, Paro Agrarioan borrokan ari ziren nekazari eta herritarrekin elkartasuna azaltzeko kontzentrazioan. Handik honako hitz hauek utzi zizkigun:

http://youtu.be/07HjNYaslLY?t=2m43s

Agur eta ohore,

Bilbon, 2013ko azaroaren 29an

Lurralde kolektibitate berezitua aldarrikatzeko Mauleko manifestazioan parte hartzeko deia egin die EH Bilduk euskal herritarrei

Lapurdik, Nafarroa Behereak eta Zuberoak lurralde kolektibitate berezitua osatzea aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute, larunbatean, Mauleko kaleetan, eta EH Bilduko ordezkariak bertan izango dira, aldarrikapen horrek onurak baino ez dizkielako ekarriko Iparraldeko herritarrei.

Frantziako estatua mehatxuak baino ez da egiten ari Iparraldean egituratuta duten elkarlanari, eta horri aurre egin ahal izateko tresna bakarra lurralde kolektibo berezitu bat eratzea da. Azken hilabeteetara bakarrik so eginez, hor daude, esaterako, Iparraldeko ikastolen inguruan sortutako auzia, Laborantza Ganberak pairatu behar izan duen jazarpena edo kantonamenduen antolaketa berrirako proposamenak ekarriko duen zatiketa oraindik eta handiagoa.

EH Bilduk uste du Lapurdi, Nafarroa Behereak eta Zuberoak lurralde elkargo berezitua osatzeak Iparraldeko herritarren borondateari eta ongizate nahiari erantzuten diola. Aldarrikapen bidezko eta zilegia da, hainbat arlotako politika bateratu propioak gauzatzeko bidea ematen duena. Hau da, Iparraldeko herritarren ongizatea bilatzen duen aldarrikapena da.

Horregatik guztiagatik, eta lurralde kolektibitate berezitua egituratzeak Iparraldearen burujabetzan ekarriko lukeen aurrerapausoarengatik, EH Bildu Mauleko kaleetan izango da hurrengo larunbatean, eta mobilizazioan parte hartzeko deia egiten die euskal herritar guztiei.

Amaia Agirresarobe: “Informazio publikorako sarbidea geroz eta ilunagoa eta opakuagoa da”

Alternatibako bozeramaile nazional eta EHBilduko Bizkaiko batzarkide Amaia Agirresaroberen interbentzioa informazioa, literatura eta kulturarentzako sarbidea oinarrizko eskubide bat dela defendatzen, hauek baitira gizartean modu arduratsu batean parte hartzea ahalbidetzen gaituztenak. Ideia honen harira, Agirresarobek instituzioak informazioaren sarbide zuzena bermatu behar dutenak direla azpimarratu du, horrela, gure herriaren funtzionamendu demokratiko zuzenari laguntzeko.

EHBilduk gaurko mobilizazioetara deitu du era guztietako indarkeria matxistarik gabeko gizartea aldarrikatzeko

Euskal Herria Bilduk gaur, azaroak 25 Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira Euskal Herriko leku desberdinetan egingo diren jarduera eta mobilizazioekin bat egiten du, era guztietako indarkeria matxistarik gabeko gizartea eraikitzeko lanean jarraitu behar dugula aldarrikatzeko eguna.

Gogorarazi nahi dugu indarkeria fisikoa, emakumeen aurka egiten den bortitzena eta gehien azaleratzen dena izan arren, ez dela inondik inora bakarra. Aurpegi eta adierazpen anitzeko errealitateari aurre egiten diogu, emakume guztiei eta eren bizitza osoan eragiten diena. Indarkeria etxea ematen da, baian baita eremu publikoetan ere, zeinetan maila eta mota desberdinetako indarkeriazko jokabide matxistak ematen diren.

Edonola ere, indarkeriarik bada justifikatu eta zilegi bilakatzearen ondorioz ematen dela defendatzen duen ideiarekin bat egiten dugu EHBildun. Horregatik, emakume eta gizonen arteko desberdintasun estrukturalari aurre egiteko konpromisoa berresten dugu, indarkeria matxistari aurre egiteko ardatz nagusia delako. Era berean, indarkeria mota eta ematen diren eremu desberdinak agerian uzteko konpromisoa gure gain hartzen dugu, adierazpen kultural diskriminatzaileen aurka ere egitea eskatzen duena, indarkeria gisa aitortzen ez diren errealitate soziokultural batzuk indarkeria bezala identifikatuz.

Azkenik, transfobia, lesbofobia edota homofobia bezalako indarkeria matxistaren aldaera desberdinak azalerazi, prebenitu eta erantzutera deitzen dugu, emakumeak eta gizonak nolakoak izan behar diren inposatzen dutenen ereduak gainditzen dituztenek pairatzen dituztenak.

X