Ontziolen auzian ere, Europar Batasunak nahi du kudeaketa eskasaren ondorioak langileek ordaintzea
EH Bilduk bere kezka adierazi nahi du Euskal Herriko ontziolen sektoreak bizi duen egoeraren aurrean. Europako Batasunaren (EB) jarrera dago egoera horren sorburuan. EBk bere jardunean hartu duen norabidea ezin daiteke EH Bilduren helburuetatik urrutiago egon. Alde batetik, proiektu komuna eta sozialki justuaren alde lan egiteari uko egiten dio; bestetik, lan-baldintza duinak eta kalitatezko lanpostu iraunkorrak sortu eta mantendu ordez, epe motzeko interes berekoiei begira kokatzen da: interes finantzario eta espekulatiboen alde egiten du, presioa egiten duten lobbiei men eginez. Eredu neoliberalik neoliberalena gainditu da Europar Batasunaren politika-ildoan.
Testuinguru horretan kokatzen dugu euskal ontziolen egoera larria, zeina estatu jakin batzuen interesen menpe dagoen eta Europako erakundeen funtzionamenduarekin erabat baldintzatua ikusten den. EBren izaera partziala, ultraliberala eta burokratikoegia da.
Gogoratu beharra dago gaur bizi den arazoaren iturria hainbat herrialdetan egiten den “dumping” delakoa dela. Merkatuaren distortsioak saihesteko hartu ziren neurriek bilakaera ezin txarragoa izan dute. Ildo horretatik, onartezina da milaka langilek ordaindu behar izatea erakundeek bere garaian hartutako erabaki okerrak. Azkenaldian sarriegi gertatzen ari den moduan, alderik ahulenak ordaintzea nahi dute euren kudeaketa okerra.
Salagarria da baita ere Espainiako gobernu ezberdinek gai honen inguruan egin duten kudeaketa. Espainiak ere badu erantzukizun nabarmena auzi honetan. Europar Batasunaren konplize izan da urte hauetan, eta ez ditu langileen eskubideak eta aldarrikapenak behar bezala defendatu. Aldarrikapen horiek egin dituen sektoreetako bat izan da euskal ontziolen enpresa batzordea, zeinak ,Almunia komisarioaren eta Industria ministro Soriaren dimisio eskaera egin duen. Bereziki azpimarragarria Almunia jokatzen ari den papera: lobby atzerakoienen eta politika neoliberalen bozeramaile sutsua bilakatu da. Bere dimisio eskaerarekin bat egiten dugu.
Horren guztiaren aurrean, iragarri nahi du gure babes osoa ematen diegula euskal ontzioletako langileei. Era berean, egingo dituzten mobilizazioetan parte hartuko dugula adierazten dugu (9an Gipuzkoan, 11n Bizkaian). Inposatu nahi diguten eredua iraultzeko mobilizazioa eta borroka ezinbesteko tresnak dira. Kasu honetan ere, langileen mobilizazioa erabakigarria izan daiteke bidezkoa ez den irtenbide bati buelta emateko, are gehiago Europako agintariek erabakiak hartzeko duten norabide eza eta partzialtasuna kontuan hartuta. Ezin ditugu gure ontzioletako lankideak bakarrik utzi. 14.000 zuzeneko eta zeharkako lanpostuz ari gara hizketan.
Horregatik, iragarri nahi dugu bilera erronda bat hasi dugula ontzioletako agenteekin, euren egoeraren berri zuzenean ezagutzeko.
Asier Vega Eroski-Fagorren lehentasunezko ekarpenenen inguruan Bizkaiko Batzar Nagusietan
Nire aurretik hitz egin dutenek, arrisku handiko finantza produktuen salmenta irregularren kalteak pairatu dituztenen arazoen gaineko eztabaidarako aurrekariak aipatu dituzte dagoeneko. Eroski-Fagorren menpeko ekarpen deritzon iruzurraren biktimez ari gara.
Izan ere, inork ez du ukatuko erakunde saltzaileen eskutik ekintza desegokiak eta lekuz kanpokoak eman direla, legez kanpokoak ere (epai batzuek agerian uzten dutenez) eta gehiegikeria horiek bere osotasunean zuzendu eta konpondu behar direla.
El debate sobre el carácter de este tipo de productos financieros ya se ha dado en numerosas ocasiones en las diversas instituciones vascas. Aun así, para entender bien de qué tipo de productos estamos hablando, nos resulta imprescindible diferenciar las Participaciones Preferentes de algunas entidades financieras, de las Aportaciones Financieras Subordinadas, con las que se ha confundido a menudo.
A diferencia de las preferentes, las aportaciones financieras subordinadas no son títulos de deuda de los bancos, sino de las empresas emisoras. Otro aspecto a tener en cuenta son los intereses que, a diferencia de las preferentes, no van ligados a la obtención de beneficios por parte del emisor.
Pero desde EH Bildu, con el objeto de contextualizar esta situación problemática, consideramos importante señalar que las cooperativas Fagor y Eroski se pusieron en manos de Banco Santander y Banco Bilbao Vizcaya Argentaria para crear un producto financiero con unas características muy particulares y que debía colocarse en el menor tiempo posible.
Ez dago azkarregia izan beharrik jakiteko produktu hauek norbaiten esku uzteko modurik onena balizko bezeroei eskaintzea zela, iruzurra pairatu dutenek urte luzez beren aurrezkiak kudeatu dituztenengan duten konfiantza horretarako erabilita.
Han utilizado la confianza que los y las estafadas habían depositado en las entidades financieras durante años de gestión de ahorros, domiciliaciones forzosas y venta de productos especulativos de carácter financiero de bajo nivel.
Eta horri gehitzen badiogu garai hartan jendeak uste zuela finantza sistemak aukera oparoak eskaintzen zituela, gutxiago zutenentzat edo aurrezki apur batzuk besterik ez zituztenentzat ere bai, baldintza guztiak ematen ziren finantza erakundeek arrisku handiko produktuak inolako lotsarik gabe emateko.
Pero para poder abordar este problema de forma integral y dar a conocer todas las partes de este triángulo amoroso formado por entidades colocadoras, comercializadoras y emisoras, desde EH Bildu consideramos importante mencionar los contratos que firmaron las entidades colocadoras con las cooperativas Fagor y Eroski. Es bueno que la gente conozca la verdad de ese subnegocio que encontraron el Banco Santander y el BBVA como colocadoras y el negocio suculento aunque menos rentable del resto de las entidades financieras como; Caja Laboral, Kutxabank, Caixabank, Banco Popular y Banc Sabadell, que pasaron a convertirse en entidades comercializadoras.
Jaulkipenaren aseguru erakunde gisa ere aritu ziren. Horrek gauza bakar bat esan nahi du; erakunde jaulkitzaileekin, Fagor eta Eroskirekin alegia, gutxienez adostutako kopurua saltzen ez bazituzten BBVAk eta Santanderrek bankuen berezko finantza aktiboekiko aldea bere gain hartu beharko luketela.
Baina erakunde hauentzat negozio borobila zirudienak finantza burbuilaren eztandarekin topo egin zuen, eta agerian gelditu zen zer nolako miserian eraldatu duten mundua; eta miseria horretan aurkitzen ditugu ekonomiaren sektorerik lotsagarrienak, finantzarioak, iruzurraren bidez engainatutako jendea.
Es decir, BBVA y Banco Santander – en el alto de la pirámide – dirigen y asesoran en el diseño de las condiciones financieras de las subordinadas. Las cooperativas Eroski y Fagor emiten Aportaciones Financieras Subordinadas que entidades financieras como Caja Laboral, BBVA y Santander comercializan de manera irregular, no ofreciendo la información necesaria a los compradores/as y colándoles estos productos a través de mentiras, aprovechando los altos intereses que se pagaban y publicidad engañosa.
Y como consecuencia de este triángulo amoroso, son una multitud las personas estafadas y engañadas. Y nohablamos solo de dinero, hablamos de situaciones personales. De casos donde son las personas las que sufren por haber sido estafadas y arruinadas.
Por todo ello, desde EH Bildu rechazamos toda práctica económica y financiera abusiva y vemos necesario que se prohíba la comercialización y emisión de productos financieros de riesgo por entidades financieras como por empresas.
También vemos la necesidad de un arbitraje público entre las entidades financieras y las afectadas/os en el caso de las Subordinadas de Eroski- Fagor con el fin de la devolución íntegra de lo aportado.
Así mismo, consideramos que las entidades comercializadoras deberían ponerse de acuerdo con Eroski y con Fagor para resolver el problema existente entre ellos una vez que las primeras devuelvan el dinero íntegro exigido por los y las afectadas.
Cuestiones estas, que vienen recogidas de alguna manera en la iniciativa presentada por el PSE y que aunque podríamos diferir o matizar alguna cuestión, compartimos el espíritu y el objetivo que persigue esta PNN.
Emakume ausarten omenez
Laura Mintegi, Diana Urrea eta Lur Etxeberria – EHBilduko Gasteizko Legebiltzarkideak
Lerroon bidez, jendarte justuago eta parekideago baten alde lanean diharduten emakume eta gizonen lana eskertu nahi dugu, eta ekainaren 30a hurbiltzen ari zaigun honetan, bereziki gogoratu nahi ditugu Irunen eta Hondarribian alarde parekidearen alde hainbeste ahalegin egin duten eta egiten ari diren guztiak. Zorionak eta besarkada bat.
1996. urtean, duela 17 urte, Hondarribiko eta Irungo emakume batzuk beraien herrietako alardeetan parte hartu nahi izan zuten. Urte hartako ekainaren 30ean, Irunen, 57 emakume eta beste hainbeste gizon konpainia batean sartu ziren, talde mistoari leku egiteko eskopetari batzuk ilarak zabaldu zituztenean. Horren aurrean, gizonen alardeko kideen eta herritar askoren erantzuna bortitza izan zen. Antzeko zerbait pasa zen Hondarribian urte bereko irailaren 8an.
Ekintza sinple horrek agerian jarri zuen ustez herriaren alardea zena ez zela benetan guztiena, gizonen alardea zela. Festa horrek gizonak egiten dituela festaren protagonista; gizonak, espazio publikoa okupatzen dutenak; gizonak, festaz modu aktiboan gozatzen dutenak, emakumeak kantinera edo ikusle paperera mugatuta.
Urte asko pasa dira alarde parekidea egiteko lehenengo saiakera haietatik, eta gatazkaren gordintasun-maila aldatzen joan da, baina konpontzeke dago oraindik. Ez da lortu herritar guztiek alarde bakarrean parte hartzea, alardea herriarena izatea, emakumeena eta gizonena azken finean, herriotako udalek normaltasunaren itxura eman nahi duten arren.
Alarde bakarra, publikoa baina baztertzailea egitetik bi alarde ezberdindu eta banatu egitera pasa dira herriotan: alarde parekidea, batetik, eta gizonen alardea, bestetik. Alarde publikoak zirenak pribatizatu egin dituzte, emakumeen parte-hartzea galarazten jarraitu ahal izateko.
Askok pentsatuko dute festak besterik ez direla eta zertarako kezkatu, ez dela garrantzitsua. Baina festak gure errealitatearen isla ere badira. Are gehiago, errealitatea islatu, eta erreproduzitu egiten dute; emakumeek jendartean duten lekua irudikatzen eta legitimatzen dute. Lotuta daude baloreen munduarekin, jendarteko egiturarekin eta, bereziki, emakume eta gizonen arteko harremanekin.
Irungo eta Hondarribiko alardeen gatazkaren oinarrian dagoena emakumeen kontrako bazterketa da. Eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna oraindik oso urrun dagoela erakusten du. Orain arteko ordena soziala zalantzan jarri da, gizonen pribilegioak eta emakumeen rolak kuestionatu, eta horrek sekulako erresistentziak eta bortizkeria sortu ditu.
Hortaz, ezin ditugu gure buruak lasaitu eta gure ardurak saihestu. Alardeen gatazka ez da irundarren edo hondarribiarren arazoa soilik. Guztion arazoa da, eta guztion betebeharra esparru horretan ere emakumeen eskubideak eskuratzea. Eta gatazkaren konponbidean ardura berezia daukate erakunde publikoek. Gatazka betikotzen uzteko tentazioa izan dezakete, bereizkeria «normalizatzen» uztekoa, nolabait esateko. Eta hori onartezina da. Ezin da diskriminazioa luzatzen utzi.
Hondarribiko eta Irungo alkateek eta Udalek ardura berezia dute honetan. Hasiera-hasieratik, hauspoa eman diete emakumeak baztertzen jarraitu nahi izan dutenei eta izkin egin emakumeen eskubideak bermatu eta gatazka konpontzeko betebeharrari. Eta horretan zeresan berezia daukate alkate eta udal horien alderdiek, PNVk eta PSEk, jarrera hori mantentzea baimentzen baitiete.
Uste dugu erakunde publikoen betebeharra dela alarde publikoa, bakarra eta parekidea lortzeko urratsak egitea eta, horretarako, erakundeen arteko elkarlana abiatzea. Gaia agenda politikoan ezarri eta lehentasuna ematea, etorkizun hurbilean herritar guztiek festa elkarrekin ospa dezaten, bakoitzak nahi duen rolean.
Duela egun batzuk entzundako Joseba Sarrionandiaren hitzak gogoan igeri dabilzkigu oraindik eta ezin bota gabe utzi: «Besteen eskubideak ez dira hasten gureak bukatzen diren tokian. Gure eskubideak hasten dira besteen eskubideak hasten diren tokian. Besteen eskubideak hasten dira gure eskubideak hasten diren tokian».
Irrati libre eta komunitarioen esparrua arautzeko eskatu du Legebiltzarrak, EH Bilduren ekimenez
Koalizioak ezinbestekotzat jo du irrati lizentziak banatzeko lehiaketa publikoaren auziari bi hilabeteko epean erantzuna ematea, eta hala onartu du Gasteizko Ganbarak.
EH Bilduk aurkeztutako legez besteko proposamena aintzat hartuz, Legebiltzarrak irrati libre eta komunitarioen esparrua arautzeko eskatu dio Jaurlaritzari, hedabide hauen jarduera bermatze aldera. Izan ere, Unai Urruzunok ohartarazi duenez, “irrati libre eta komunitarioek erreferentzialtasuna eta egonkortasuna lortu dute, eta errealitate horri erantzuna eman behar zaio”. Helburu horrekin, beraz, EH Bilduk erdibideko proposamena hitzartu du EAJrekin, Jaurlaritzak komunikabide horien esparrua araubidean jar dezala eskatzeko. Horren harira, Urruzunok gogora ekarri du irrati libre eta komunitarioak bere garaian lizentziak banatzeko irekitako prozesutik kanpo geratu zirela, eta horri konponbidea eman behar zaiola.
Halaber, Patxi Lopez buru zeukan Gobernuak irrati lizentziak banatzeko abian jarri zuen lehiaketa publikoa baliogabeturik geratu zela eta, EH Bilduk ezinbestekotzat jo du auzi horri berehalako erantzuna ematea, bi hilabeteko epean gehienez, eta hala onartu du Legebiltzarrak. Urruzunok azaldu duenez, “lehiaketa hartan ezarritako baldintzek ez zuten hemengo errealitatea aintzat hartzen, Madrilen ezarritako talde enpresarialen monopolioa indartzera baitzetozen. Beraz, egungo Gobernuari dagokio gaizki egindakoak zuzendu eta, lehiaketatik haratago, sektore osoari zuzendutako ekintza plan bat abian jartzea”. Besteak beste, zeregin horren barruan, Jaurlaritzak irrati esparruan euskararen behar besteko presentzia berma dezala eskatu du Parlamentuak, EH Bilduren eskariari jarraituz.