Jaiak geureak dira (Maria del Rio)

Pixkanaka-pixkanaka herriko jaiak bukatzen doaz. Gehienetan, balorazio positiboak egin izan dira, bai udalen partetik, baita herri mugimenduetatik ere. Tamalez, ohikoa bilakatu da sexu erasoak salatu behar izatea. Erasorik gabeko jai-guneak eraikitzeko lana aitortzeko modukoa izan arren, gure segurtasuna eta askatasuna ez dugu oraindik bermatuta. Badira erantzun-protokoloak, gero eta mobilizazio jendetsuagoak, elkar-zaintza eta autodefentsa kontzeptuak gero eta ezagunagoak zaizkigu, eta erasotzaileak ongietorriak ez direla aspertu arte aldarrikatu dugu. Halere, gure herriko jaiak errespetuan eta parekidetasunean gozatzeko arazoak izaten jarraitzen dugu: gure jai-guneak ez dira eremu guztiz askeak.

More…

Begirada hurbila (Maria del Rio)

Uztaila une aproposa izan ohi da oporrak hartzeko eta, nola ez, bidaiatzeko. Une egokia da, beraz, leku ezezagun batera hurbiltzeko, patxadaz ibiltzeko eta argazkiak ateratzeko. Gainera, janari desberdina dastatzeko aukera izaten dugu, eta ohitura ezberdinekin gozatzeko abagunea ere bai. Gure herri edo hirian bertan gauza bera egitera bultzatzen gaituzten artikuluak gero eta ohikoagoak dira. Turistak izatera animatzen gaituzte, auzo berriak ezagutuz eta egunero igarotzen garen tokiei arreta handiagoa jarriz. Horrela, gure ikuspegia aldatu eta lehengo aldiz ikusten dugun sentsazioa izango ei dugu.

More…

Justizia feministaren bila (Maria del Rio)

Zer da justizia feminista? eta are garrantzitsuagoa dena, nondik has gaitezke hori eraikitzen? Galdera hauek gero eta ohikoagoak dira mugimendu feministan. Horren adierazlea da ekaina hasieran eginiko “Justizia Feminista Eztabaidagai” jardunaldia, Foro Sozial Iraunkorreko Genero Lantaldeak eta Justizia Feminista Mintegiak antolatua. Arrakastatsua izan zen, parte hartzearen aldetik, baita edukietan ere; kontzeptua potoloa eta zenbaitetan arrotza dela sentitu arren, duen garrantzia aitortzen hasi zaio.

More…

X